Lmentala 81. zk. / nº 81 - 2019ko abendua / Diciembre 2019
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

BOMSeko urteko aintzatespen-ekitaldia

2019ko azaroaren 7ko “Elkarrekin Ikasten”en VI. edizioan , aurrekoetan bezala, BOMSeko urteko aintzatespen ekitaldia egin zen. Erizaintzako zuzendariak eman zizkien diplomak omenaldia jaso zutenei. Badakizuenez, urtero erdi mailako arduradunek proposamenak egiten dituzte, gure aintzatespen planean jasotako parametroak kontuan hartuta.

Aurten aintzatespena jaso dute Uribe eta Ezkerraldea Eskualdeko erizaintzako gainbegiraleek , Bermeoko Ospitaleko Errehabilitazio 2ko Unitateko erizaintzako taldeak eta Gernikako eta Areetako eguneko ospitaleetako langileek.

Zorionak guzti-guztioi!

Argazki bilduma

Egoilarren asebetetzea, 2019ko inkestaren arabera. BOMSeko Irakaskuntzako unitatea komunitateko baloratuena izan da, aintzat hartuta erkidego guztiko psikiatriako eta psikologia klinikoko egoilarren batez bestekoa

Ikasturte guztietan bezala, garai honetan jaso ditugu egoiliarrek betetako inkestaren emaitzak; eta urtero legez, erronka handia izan da zenbaki eta taulen nahaste-borrastea aztertzea eta atontzea; are gegiago aurten, zeren galdetegi bakar batetik hiru galde-sortara igaro garen: Ospitaleko espezialitateak (gure BAPE eta BAME barne), Familia Medikuntza eta Komunitarioa, eta Erizaintza (gure BAEEak alderatzen ditu Gasteizko osasun mentaleko erizaintza eskolakoekin eta gainerako erizainekin).

Ezin izan dut alderatu aurreko ebaluazioekin, baina uste dut datu orokorrak pozik egoteko modukoak direla, nahiz eta maila orokorrean hobetzeko tartea daukagun oraindik. Aintzat hartzekoa da datuek aparteko balioa ematen digutela, osasun mentaleko beste irakaskuntza-unitateekin alderatuta. Izan ere, egiaztatu dugu gure BAPEek eta BAMEek % 100ean erantzun dietela galderei (Horrek adierazten du konprometituta daudela Irakaskuntzako Unitatearekin), eta balorazio hobea eman digutela, EAEko psikiatriako BAPE/BAMEen batezbestekoarekin eta gainerako espezialitateekin alderatuta. BAEEi dagokienez, alde batetik, Gasteizko Osasun Mentaleko Erizaintzako Unitateak lortu du mailarik handiena; eta bestetik, gure erizainek asebetze altuagoa agertu dute erizaintzako espezialitate guztien batezbestekoa baino.

Eskerrik asko batzuei eta besteoi (egoilarrak, tutoreak, eta laguntzako profesionalak) emandako balorazioagatik eta ikasturte osoan irakaskuntzan egindako ahaleginagatik. Datuak eta iruzkinak behin aztertuta, jarraituko dugu gogoeta egiten datorren ikasturteari begira.

O.M.

Piztu zure ideiak: ERA+BERRITU

Albiste bikaina dugu! Denok berritu dezakegu!

Gure egunerokoan ehunka ideia izaten ditugu. Ideiak sortzen dira ikusten, entzuten eta pentsatzen ditugun gauzetatik. Lanean ere baditugu ideiak, gauzak hobetzeko, arazoak konpontzeko edo eraginkorragoak izateko.

Orain bidal ditzakezu zure ideiak eta proposamen berritzaileak Berrikuntzako Unitatera. Hemen aztertuko ditugu ea bideragarriak diren; eta hala badagokio, errealitate bihurtzen saiatuko gara. Oso erraza da, sar zaitez intraneten eta kontatu zure ideia. Ez ahaztu ideiak direla berrikuntzaren lehengaia.

Aprobetxatu eta irakurri intraneten "Zer da berritzea BOMSen?" eta "Zergatik berritu BOMSen".

Marijo Llarena Cuevas


Erlazionaturiko Loturak

  1. KLIKATU HEMEN - Piztu zure ideiak: ERA+BERRITU

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

“Elkarrekin ikasten”: BOMSeko VI. Prestakuntza-Jardunaldia

BOMSeko "Elkarrekin ikasten" prestakuntza-jardunaldiaren VI. edizioa egin da azaroaren 7an, eta aurreko edizioetan bezala, profesionalek aukera izan dute elkar ezagutzeko eta euren ezagutza partekatzeko. Hauek izan ziren jorratutako gaiak:

Prestakuntza, Komunikazioa eta Hizkuntza Normalizazioko Zerbitzuan egiten den lana, eta bertan osasun-zentroetako eta ospitaleetako profesionalen inplikazioak duen garrantzia, emaitza pazienteengana irits dadin. Zamudioko Ospitalean prestatutako jarraibideak ingurumena zaintzeko. Santurtziko OMZko gizarte-langileek eta Bermeoko Ospitaleko erizainek pazienteekin egiten dituzten ekimenak eta programak. Ariketa fisikoa eta osasun mentala lotzen dituzten azterlanak.

Aurrekoaz gain, psikiatriaren historiaren zati bat ezagutzeko aukera ere izan genuen. Programa osoa erantsitako estekan kontsulta daiteke

Jardunaldiaren amaieran, sareko hainbat programatan parte hartu duten profesionalak aitortzeko ekitaldia egin zen, haien inplikazioa eskertzeko.

Prestakuntza, komunikazio eta hizkuntza-normalizazioko zerbitzua.

Erlazionaturiko Loturak

  1. "Elkarrekin ikasten" prestakuntza-jardunaldiaren egitaraua

Pertsona zaharrentzat desegokia izan daitekeen medikazioa

“Medicación potencialmente inadecuada en ancianos” izenburuko txostena aurkeztu zuen Amaia Echevarría Alfonso lankideak Basauriko OMZko asteroko saio klinikoan. Hitzaldiaren edukiaren ideiak aurretiaz zeuden landuta, alde batetik, Rafael Hernándezek, Unax Lertxundik eta Juan medranok BOMSen emandako ikastaroan (Intervención en los síntomas psiquiátricos y conductuales de la demencia: bases clínicas y farmacológicas), eta bestetik, BOMSeko “Psicofarmacologia y ley” azken buletinetako batean. Aurkezpena aukera paregabea izan zen lantalde guztiek ezagupenak bereganatu eta horren onurak jasotzeko.

Gainera, gure lankidearen gogoeta errealista eta praktikoek lagundu zuten hitzaldia aberasten. Izan ere, haren lanaren zati bat da zahar-etxeetako kaptazio-zerbitzuari aldiroko bisitak egitea, eta esperientzia horretan oinarritu ditu egindako hausnarketak.

Amaiari eskatu diogu hitzaldia emateko prestatu duen laburpena, interesekoa delakoan, eta atseginez partekatuko dugu zuokin. Adierazi behar da aurkezpenaren helburua ez dela izan tituluan jasotako enuntziatu guztien erantzun zehatza ematea, baizik eta ildo nagusi bat proposatzea, eskema moduan, eta baita gomendio batzuk ere ematea.

Oscar Martinez Azumendi

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Medicación potencialmente inadecuada en ancianos (presentación).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Métodos para reducir el uso de psicofármacos en personas mayores con demencia en residencias de ancianos. Boletín de psicofarmacología RSMB nº 48, Julio 2019

Argazki bilduma

C hepatitisa bukatzea

Urriaren 15ean parte hartu nuen "Detekzioari eta arretari buruzko goi-bilera"n. Valentzian egin zen izenburu honekin: "Muga berriak esploratzea C hepatitisaren birusaren (CHB) arretan". Ekitaldian 47 herrialdeko 700 adituk baino gehiagok partekatu zituzten CHBa maneiatzeko eta tratatzeko formula berriak. Eztabaida-foroan ondorioztatu zen posiblea dela C hepatitisa bukatzea, eta horretarako beharrezkoa dela tokian bertan jardutea, erreferentziazko praktika globalak aplikatuz, infekzioaren diagnostiko goiztiarra sustatuz eta osasun-arreta espezializatuarekin lotura erraztuz. Bereziki azpimarratu zen ezinbestekoa dela interesa duten eragile guztien lankidetza.

Aurtengo urtarrilean gaiari buruzko zerbait aurreratu genuen "C hepatitis kasuak detektatzea BOMSeko Bilboko Eskualdean" izeneko aurkezpena argitaratu genuenean Lmentalako 71. zenbakian.

Hamaika hilabete geroago, nire "totum revolutum"ean ordena jartzeko ahalegina egiten ari naizen honetan, gorputzak eskatzen dit praktika global horiek lotzea hurbil dudan errealitatearekin. Horregatik, Ajuriaguerrako EOko paziente bati buruzko aurkezpen txiki bat egin dut. Bertan saiatu naiz koska batzuk jaisten praktika global horietatik, Enriqueri laguntzeko osasun-emaitza onak lortzen.

Kafea hartzen ari ginen egun batean, berarekin eta erizaintzako taldearekin (Teresa, Yolanda eta Vicente), aurkezpena errepasatzen eta xehetasunak aztertzen , ikusi nuen nola ari zen sartzen EOko sukaldera BOMSeko 2019ko Kudeaketa Planaren ildoetako bat, C hepatitisa bukatzea helburu duena.

Jarraituko du …


Sonia Herrera Anaya



Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Eliminación Hepatitis C.

Erlazionaturiko Loturak

  1. C Hepatitis-kasuak detektatzea Bilboko eskualdean – BOMS
  2. Plan de Gestión 2019 de la RSMB
PERISKOPIOA

Jon Garcia Ormaza Berria egunkarian

Antza denez, gure itsaspekoa beti dabil BOMSeko profesional jakin batzuen atzetik. Hori da, hain zuzen ere, Jonen kasua, finkoa baita atal honetan.

Azkeneko aldiz igandeko Berrian ikusi dute. Bertan suizidioa ikertzeko erabiltzen den autopsia psikologikoari buruz galdetu diote.

Autopsia psikologikoa egiteak lan eskerga eskatzen du, hildako pertsonaren gainean informazioa jaso eta aztertu behar baita, iturburu asko baliatuz (erregistro medikoak eta forentseak, datu soziodemografikoak, finantzarioak, sare sozialak, senitartekoen eta inguruko pertsonen lekukotzak, eta abar.) jakin ahal izateko suizidatzeko arrazoirik izan duen bizitzaren azken asteotan.

Jonek tresnaren alderdi onez hitz egiten du. Alde batetik, zenbat eta gehiago jakin arrisku faktoreez eta suizidioa eragin duten faktoreen gainean, orduan eta prebentzio-lan hobea egin daiteke; eta bestetik, terapia moduko bat da, sendiarentzat eta hurbilekoentzat, aukera ematen baitie pertsonak izandako pairamena ulertzeko eta euren errudun-sentimendua murrizteko.

Beherago duzue elkarrizketa osoa (euskaraz).

Mónica López Ortiz

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berrian elkarhizketa
LEHENENGO PERTSONAN

Areto-futbola: zentroen arteko liga (2019/20)

Sailkapen Orokorra - 1. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 DURANGO 6
2 BILBAO LEHENAK 6
3 GORANTZA 6
4 ARGIA 3
5 MANUENE 3
6 ZAMUDIO 3
7 GASTEIZ-MONDRAGON 3
8 Descansa 0
9 ERAGINTZA 0
10 LEONES URIBE 0
11 ASASAM 0
12 BARAKA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (LVI): Adolf Meyer

Sarrera honetan aztergai dugu Adolf Meyer neuropsikiatraren lana. Meyer pertsonaia saihestezina da Estatu Batuetako XX. mendearen lehen erdialdeko psikiatrian. Esan liteke, bere ekarpenei eta eragin instituzional handiari esker, hasiera eman zitzaiola Estatu Batuetako psikiatria akademikoari. Izan ere, baztertuta egon zen ordura arte, eta presentzia marjinala izan zuen nazioartekoan.

Meyer psikiatriako lehen katedraduna izateaz gain Estatu Batuetako Hopkins Medical School-en, Estatu Batuetako mugimendu higienistako figura nagusia ere izan zen. Berak sortu zuen Psikobiologia, eta bertan oinarritu zituen Estatu Batuetako psikiatriaren egitura eta ildo teorikoa. 1941ean erretiroa hartu zuen arte prestakuntza eman zien hainbat orientaziotako psikiatria-belaunaldi batzuei, bai Estatu Batuetan, bai Europan. Gutun-harreman oparoa izan zuen nazioarteko eragile askorekin, horien artean, Espainiako neuropsikiatrekin, gerrak eztanda egin aurretik, eta baita ondoren ere.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (LVI): Adolf Meyer.
ATSEDENALDIA

Saskiak!

Duela gutxi argitaratuta ikusi dugu NBAko jokalarien % 40k gutxienez arazo psikologikoak dituztela: depresioak, estresa, izu-krisiak, adikzioak … Ez da harritzekoa, kontuan hartzen badugu mundu hiperlehiakor horretako partaideek presio mediatiko eramanezina pairatzen dutela, euren bizitza hegazkinetan eta hoteletan igarotzen dutela, astean 3 partida ere jokatzen dutela bata bestetik oso urrun dauden hirietan …

Jon Lizarraga Sobrino

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. La NBA, deporte de alto riesgo

Osasun mentala eta Rock & Rolla (V): Enrique Urquijo eta Los Problemasen "Aunque tú no lo sepas"

Enrique Urquijoren heriotzaren 20. urteurrenak oihartzun zabala izan du hedabideetan, eta egunotan “Los Secretos” etengabe entzun ahal izan ditugu telebistan eta irratian. Esan daiteke Enrique dela, alde handia dagoen arren, Espainiako Janis Joplin edo Jim Morrison; hori bai, gainerako kontuekin gertatzen den bezala, 20 urteko atzerapenarekin eta hippie giroa aldatuta “Madrilgo mobida”rekin. Denek komunean izan zuten, beren gaztetasunaz gain (Izan ere, Enriquek 39 urte besterik ez zituen bete), heroina-gaindosiagatik hil izana da, Madrilgo Malasaña auzoko atari batean.

Argi dago, 20 urte geroago, bere abestiek biziraun dutela, “Los Secretosekin” gertatu den bezala. Gainera, antzeko errepertorioa erabiltzen dute ematen dituzten kontzertuetan. “Agárrate a mi María” (Heldu nire Mariari) bezalako abestietan ikus daiteke drogaren mundu iluna, gaurik hotzena, bete gabeko aldatzeko promesak eta pertsona maitearen besoetan dagoen babesa. Hala ere, ez dugu abesti hori aukeratu sarrera honetarako.

Espainiako Pop-aren beste kantarik ederren eta sentikorrenetako batekin geratu gara, Quique Gonzalez handiak konposatua, eta Luis Garcia Monteroren “Habitaciones separadas” poema liburuan oinarritutakoa: “Aunque tú no lo sepas” (Nahiz eta zuk ez dakizun). Abestia 1998an agertu zen, Los Secretos musika talde paraleloaren Enrique Urquijo y Los Problemasen “Desde que no nos vemos” albumean.

Jose Uriarte Uriarte

Erlazionaturiko Loturak

  1. “Aunque tú no lo sepas”,YouTuben

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Dirección de personal, Amaia Echevarría Alfonso, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), María José Llarena Cuevas, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Servicio de formación, comunicación y normalización lingüística, Jose J. Uriarte Uriarte (J.U.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <