Lmentala 83. zk. / nº 83 - 2020ko otsaila / Febrero 2020
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

"Ondo bizi" programaren gida berria

2019an zehar, otsailetik azarora, eguneko ospitaleetako eta Lehenak-eko erizainek, Sonia Herrera eta Leire Fentanes eskualdeko gainbegiraleekin batera, ONDO BIZI Osasunerako Hezkuntza Programan, kontsultarako eta laguntzarako erabiltzen den gida berrikusten eta berritzen lan egin dute.

Hasiera batean, zuzendaritzak dei egin zien une hartan osasun-zentro horietan lanean ari ziren erizain guztiei, ziur baikinen haiek zirela profesionalik egokienak eta prestatuenak 2013tik erabiltzen ari ginen gida berrikusteko.

Gidaren berrikuspenak hainbat fase izan ditu: saioen berrikuspena, erizain guztien parte hartzearekin; berrikuspenen emaitzei forma ematea, taldeetako bozeramaileen eskutik; eta, azkenik, amaierako dokumentua editatzea. Une honetan ebidentzia zientifikoan oinarritutako gida eguneratua daukagu, AGIRIGUNEn eskuragarri.

Izaskun Eraña

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Albiste osoa irakurri
PERISKOPIOA

Ruper, Garazi eta Gorka

BOMSeko hiru pazienteok hobeto ezagutu ahal izan ditugu ETB1eko Ur handitan programako “Psikiatrikoan” saioari esker. 2020ko urtarrilean emititu den saioaren bitartez, euren bizitza gorabeheratsuetara hurbildu gara, eta baita ondo hunkitu ere. Jakin dugu nola bizi izaten duten gaixotasuna, zelako poza sentitzen duten psikiatrikotik irten, eta aske sentitzen direnean, baina baita nolako segurtasuna ematen dien “barruan” egoteak eta medikazioa hartzeak.

Lagunak egin dituzte ospitalean, eta langileek errespetatzen dituztela esaten dute. Garazi triste sentitzen da batzuetan, eta Gorkak uste du bizitzan egin beharreko guztiak eginda dituela. Ruperrek pertsonak direla dio, baina barkamena eskatzen du, batzuetan “hain jatorrak ez izateagatik”. Zer pentsatua eman digu Ruperrek: zenbatetan ez gara guztioi ez garela horren jatorrak, ezta?

JD

Erlazionaturiko Loturak

  1. Ur handitan programako "Psikiatrikoan" saioa

Bilboko Zientzia Medikoen Akademiaren 125. urteurrena

Bilboko Zientzia Medikoen Akademiak 125. urteurrena ospatu berri du. Izan ere, 1895eko urtarrilaren 19 urrun hartan sortu zen Bilboko Zabalguneko Sorospen Etxean. Ospakizuna entretenigarria izan zen, eta parte hartu zuten arlo akademiko, sanitario eta politikoetatik etorritako hainbat pertsona ezagunek, tartean Pedro Duque Zientzia eta Berrikuntza ministroak. Horiekin batera, akademikoen ordezkaritza zabala egon zen, besteak beste, BOMSeko hainbat ataletako kideak: psikiatria/osasun mentala, adikzioak, psikosomatikoa …

Aipatu behar da Akademiak Gaceta Médica de Bilbao (garai bateko Gaceta Médica del Norte) argitaratzen duela, eta aldizkari mediko dekanoa dela Espainian. Medikuntzaz gain, beste gai batzuk ere jorratzen ditu, hala nola farmazia, albaitaritza, biologia eta odontologia, eta etorkizunean asmoa du beste esparru batzuetara zabaltzeko: psikologia, erizaintza, fisioterapia eta gizarte-lana.

Horren guztiaren onurak jasoko dituzte datozen 125 urteotan, bai Bilbo hiriak, bai gizarteak, oro har. Gainera, abagunea da, BOMSko profesionalek, eta bereziki prestakuntzan ari diren egoiliarrek, parte har dezaten.

Óscar Martínez Azumendi

Erlazionaturiko Loturak

  1. Reseña del acto institucional
  2. Página e información sobre la Academia de Ciencias Médicas de Bilbao
  3. Gaceta Médica de Bilbao, acceso a la publicación

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Udazkena, eguzki-lore baten begietatik

Zuekin partekatu nahi nuen haur-kontakizun hau. Adiskidetasunaz ari da, elkarrekiko laguntzaz, maitasunaz eta izakien arteko onarpenaz, aintzat hartu gabe pertsonen berezitasun fisikoak eta sozialak .

Zuen gustukoa izatea espero dut.

Agur t´erdi.

Carmen Okamika Garabilla

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. El otoño desde los ojos de una eguzki-lore

Areto-futbola: zentroen arteko liga (2019/20)

Sailkapen Orokorra - 5. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 BILBAO LEHENAK 13
2 GORANTZA 12
3 ARGIA 9
4 GASTEIZ-MONDRAGON 7
5 ASASAM 6
6 MANUENE 6
7 DURANGO 6
8 ERAGINTZA 6
9 ZAMUDIO 3
10 Descansa 0
11 BARAKA 0
12 LEONES URIBE 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (LVIII): John Broadus Watson.

John Broadus Watson, konduktismo iparramerikarraren aita, AEBko XX. mendeko itzal handienetako psikologo bat izan zen. Giza ikaskuntzari buruzko bere tesiak hain izan ziren apurtzaileak, non psikologiaren eremua behin betiko eraldatu zuten. Izan ere, oso urrun geratzen ziren gorantz zihoan psikoanalisitik, eta baita urrun ere psikologiako sailak menderatuta zituen filosofiatik.

Psikologia esperimentala sustatu zuen, helburu sozialari eta hezitzaileari begira. Haurren hezkuntzari buruzko haren tesiak Ipar Amerikako belaunaldi batzuk baldintzatu zituen, eta baita haren seme-alabak ere, giro pozoigarrian murgildu baitzuen familia gure protagonistak, teoria konduktistak zurruntasunez ezarriz, eta haren biografia traumatikoaren preso.

Berdin ezagunak izan ziren unibertsitatean egin zuen karrera, eta publizitatearen munduan enpresaburu gisa izan zuen arrakasta; baina sarrera honetan arreta berezia jarri dugu haren familia-bizitza gorabeheratsuan, dramatikoa inondik ere, bai haurtzaroan, bai helduaroan.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (LVIII): John Broadus Watson
ATSEDENALDIA

Salud Mental eta Rock & Rolla (VII): locuras de amor.

“El Muelle de San Blas” abestia Maná talde mexikarraren ezagunenetakoa da. "Sueños Liquidos" albumean agertu zen duela 20 urte baino gehiago, eta "amodio zoro" baten istorioa kontatzen du, Rebeca Mendez emakume mexikarrarena, hain zuzen ere. Senargaia arrantzara irten, eta desagertu egin zen. Emakumea 41 urtez joan zen San Blas de Nayarit kaira, gizona noiz itzuliko zain.

Rebeca 2012an hil zen, egunero kaia bisitatzeari utzi gabe, eta esaten dutenez, emaztegai jantziarekin. Badaude, halaber, istorioaren bertsio ez hain erromantikoak, eta gainera, ez dago egiaztatuta zoroetxera saiatu zirela eramaten baina lortu gabe, abestiaren letrak dioen bezala. Hala ere, istorioa eta abestia oso politak dira. Egia esan, Manako hauek pixka bat gaizkile-itxura dute, baina izan inozo samarrak dira.

Guk, Bilbon bertan, badugu amodio zoroaren geure kondaira: "Arriquibarreko eroa". Izena Alondegitik hurbil dagoen plazatik hartzen du, egunero plazako banku batean esertzen baitzen Mercedes Lorenzo Sauto, esaten zenez, gertuko janari-denda bateko jabearekin maiteminduta.

Janzkera berezia erabiltzen zuen Mercedesek, eta kapela gutxi-asko nabarmenak eramaten zituen. Bilboko paisaiaren parte izatera heldu zen hainbat urtez. 1915ean jaio zen Lugon, eta 1996an hil Arrasateko Aita Menni ospitalean. Mocedades taldeak abesti ezaguna eskaini zion, "La Llamaban Loca", Jose Luis Peralesek konposatua. Peralesen zein Mocedades taldearen fisonomiak bat datoz abestiaren erromantizismoarekin.

Jose J. Uriarte Uriarte.

Erlazionaturiko Loturak

  1. “En el muelle de San Blas” en YouTube
  2. Le llamaban loca

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Janire Ibarrondo Becerril, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Carmen Okamika Garabilla, Jose J. Uriarte Uriarte (J.U.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <