Lmentala 84. zk. / nº 84 - 2020ko martxoa / Marzo 2020
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta elektroniko partikularrean jasotzeko, hona idatzi: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Gorazarrea lankide erretiratuei

2020ko otsailaren 7an, ostiralarekin, BOMSeko langileok egoitzako ekitaldi-aretoan bildu ginen, 2019an erretiratu diren lankideak omentzeko. Izan ere, eskertu nahi izan genien denbora honetan egindako lana, eta baita opa ere, onena izan dezatela euren bizitzako etapa berrian.

Lankide eta senitartekoez gain, ekitaldian egon zen Osasun Mentaleko Sareko zuzendaritza-taldea. Zuzendariek esker oneko hitz batzuk esan zizkieten, eta horiekin batera oparitxo bana eman zieten.

Espero dugu, haiek ere, guk bezala, une hunkigarria bizi izana.

BOMSeko Pertsonaleko Zuzendaritza

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Sareko 2019ko erretiratuak

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

IkasTIC: zure trebetasun teknologikoak hobetzeko modu berri bat

Lmentalaren zenbaki honetan, Informatika Sailetik (Sistemak) IkasTIC ekimena aurkeztu nahi dizuegu. Pilula bidez ematen den prestakuntza da, BOMSeko profesional guztiak trebatzeko Informazioko eta Komunikazioko Teknologietan (IKT).

ThinkTIC proiektutik (Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen eraldaketa digitala) sortu zen IkasTIC, profesionalei aukera emateko trebetasun informatikoak eskuratzeko edo hobetzeko hainbat arlotan: tresna korporatiboak (Osabide Global, Osanaia …), ofimatika (PowerPoint, Word, Excel …), gailu mugikorrak (SmartPhone, Tablet …), identitate digitala eta abar.

Eskaintza handia daukagunez, gonbidapena egiten dizuegu erantsitako bideoan sartzeko, eta animatu nahi zaituztegu BOMSeko Intraneteko IKT gunean sartzeko. Bertan informazioa duzue eskuragarri, nahiago dituzuen pilulak eskatu ahal izateko.

Sistemetako lantaldea

Erlazionaturiko Loturak

  1. IkasTIC: zure trebetasun teknologikoak hobetzeko modu berri bat
  2. BOMS Intraneta

Bizkaiko Osasun Mentaleko Egoiliarren XXIII. Jardunaldia

Beste urte batez egin da Bizkaiko osasun mentaleko egoiliarren jardunaldia otsailaren hirugarren ostegunean. Oraingo honetan Basurtuko Ospitaleko egoiliarrak arduratu dira antolaketaz, eta Bizkaiko irakaskuntzako 4 unitateak deitu dituzte izenburu honekin: “Jaiotza inguruko osasun mentala”. Beherago erantsita dago ekitaldiaren egitaraua.

BOMSeko irakaskuntzako unitateko egoiliarrek “Toxikoak kontsumitzea haurdunaldian: lotutako patologia” txostena prestatu zuten, eta Susana Albeldak (BAME-3) eta Unai Ortegak (BAME-2) aurkeztu zuten.

Ohikoa denez jardunaldiari agur esan genion adiskideen arteko bazkari jendetsu eta entretenigarri batekin.

Óscar Martínez Azumendi

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

Elkarrizketa Izaskun Galarzari

Artista batentzat, eta hau nire iritzia baino ez da, unibertsoa formatan, koloretan eta argitan deskonposatzen da. Argiari esker agertzen dira lehen bi elementuok gure begien aurrean. Erronka da gauzen esentzia irudikatzea norberaren ikuspegitik. Horregatik, artea zer den ulertzeko, ezin ditugu bereizi egilea eta bere lana.

Aro digital honetan, pentsa dezakegu makinek, noizbait, pertsonak ordezkatuko dituztela artelanak sortzeko orduan, baina benetan uste dut ez luketela izango artetzat jotzeko behar den elementua, hots, artistaren arima islatzea. Adimen artifizialak ez du hori inoiz lortuko.

Lmentalaren zenbaki honetan, gure lagun Izaskunek, akuarelen eta hitzen bidez, paisaia ezagun eta hurbiletara eramango gaitu, ez bakarrik horiek ikus ditzagun, baita hausnartzeko ere gizakiaren eta naturaren arteko harremanari buruz, eta euren artean bilatu behar dugun orekari buruz, gozatzen jarraitu ahal izateko.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Izaskun Galarzari

Erlazionaturiko Loturak

  1. Urak dakarrena eta daroana azaleratuz

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Areto-futbola: zentroen arteko liga (2019/20)

Sailkapen Orokorra - 7. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 GORANTZA 15
2 BILBAO LEHENAK 13
3 ARGIA 12
4 MANUENE 12
5 GASTEIZ-MONDRAGON 10
6 ERAGINTZA 9
7 ASASAM 6
8 DURANGO 6
9 BARAKA 6
10 ZAMUDIO 3
11 Descansa 0
12 LEONES URIBE 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (LVIX): Otto Gross. Zorigaiztoko koktela: psikoanalisia, anarkismoa eta drogak.

Otto Gross (1877-1920) psikiatra eta psikoanalista austriarra izan zen, Grazeko Unibertsitateko Psikopatologia Katedra lortzera heldu zena. Psikoanalisi moduko bat egin zioten elkarri berak eta Carl G. Jungek-ek, eta mendekotasun-arazo larriak izan ezik, maitale ugari eta maitale batzuekin seme-alaba asko ere izan zituen.

Hainbat ospitaleratze psikiatriko jasan zituen, horietako bat bere aitaren ekimenez. Aita itzal handiko legelaria izan zen eta kriminologiaren gurasoetako bat. Pneumoniak jota hil zen 43 urte betetzear zituela, desnutrizioak jota eta izozte-sintomekin kalean aurkitu ondoren. Psikoanalisiaren lehen jarraitzaileetako bat izan zen, baina Freudekin bereziki kritikoa zenez, eskola horretatik kanporatua izan zen, nahiz eta zenbait teoria ekarri psikoanalisira. Politikari eta gizarte-ikuspegiari dagokienez, anarkismoari atxiki zitzaion, eta denboraldi bat Suitzako komuna batean izan zen.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (LVIX): Otto Gross
ATSEDENALDIA

Osasun Mentala eta Rock & Rolla (xx): Rehab, Amy Winehouse-ena

Amy Winehousek ez du aurkezpen handirik behar: batetik, ukaezina da bizitzan izan zuen arrakasta, eta bestetik, gauza batzuek: intoxikazio alkoholiko baten ondorioz 27 urterekin hiltzea, gehiegikeriez beteriko bizitzak eta harreman iskanbilatsuek eduki izana, eta hainbat droga kontsumitzeak leku bat egin zioten rock-izarren olinpoan (agian esan beharko genuke soul edo jazz-izarra), beste batzuekin batera, Janis Joplin edo Jim Morrison,bezala, 27 urterekin hil zirenak droga gaindosiagatik..

Kantarik ezagunetarikoa Rehab dugu, bere bigarren albumekoa, Back to Black izenburukoa, 2006an editatu zena. Abestiagatik hiru Grammy sari irabazi zituen, eta sotiltasunik gabe, Amyz beraz ari da kanta, zeren leloan “ez, ez, ez” esaten baitzien errehabilitazio-klinikara joateko eskatzen ziotenei”, eta seguru horretaz jakin bazekiela (alkoholaren mendekotasuna gainditzeko klinika zen kasu horretan).

Intentaron hacerme ir a una clínica de rehabilitación,
pero dije: no, no, no".
Sí, he estado puesta
pero cuando vuelva (a estar sobria)
tú lo sabrás, lo sabrás, lo sabrás.
No tengo tiempo,
y si mi padre piensa que estoy bien,
ha intentado llevarme a la rehabilitación,
pero no iré, no iré, no iré.

Jose J. Uriarte

Erlazionaturiko Loturak

  1. “Rehab”, YouTuben

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Dirección de Personal, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Equipo Sistemak, Leire Erkoreka Anda, Izaskun Galarza Ibarrondo; Eva Garnica de Cos, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Jose J. Uriarte Uriarte (J.U.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
AGENDA
BOMSEKO PRESTAKUNTZA
LOTURAK

> <