Lmentala 85. zk. / nº 85 - 2020ko apirila / Abril 2020
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

LEHENENGO PERTSONAN

Psikiatrikoa hurbiletik

Otsaileko Lmentalako buletinean argitaratu genuen Zaldibarko Ospitale psikiatrikoak ateak ireki zizkiola EITB 1eko "Ur Handitan" erreportaje-saioari. Erreportajeak gaixotasun mentalen unibertsoan murgiltzen gaitu, historian zehar gaixo mentalak gizartetik urrun edukitzeko sortutako erakunde honetan.

Gorka, Garazi eta Ruper, saioko hiru protagonista nagusiak, arazo desberdinengatik zeuden bertan ingresatuta. Euren errealitatea, egunerokotasuna, gaixotasun mentala eta euren bizitza proiektuak ekarri zizkiguten, komunikabide gehienek egiten duten ohiko tratamendu sentsazionalistatik urrun.

Garazirekin topo egin dugu, alta emanda, bere prozesuaren beste une batean. Etenaldi bat egin du Eguneko Ospitaleko jardueretan, bizitakotik pixka bat urrunduta, lehen pertsonan kontatutako esperientziari buruzko galdera batzuei erantzuteko. Keinu txiki bat, sentsibilizatzen laguntzen duena, estigmaren aurkako borrokan, azken finean gizarte integratzaileago bat eraikitzen lagunduko diguna.

Amaia Arzubia Aroma

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Garaziri

Nire poemak

Gogobeterik gaude, zeren Lmentalako zenbaki honetan ere Basauriko Soniaren kolaborazioa izan dugun. Oraingo honetan, 13 poemaren bidez, bere ikuspuntu baikorra agertzen du eguneroko zailtasunei aurre egiteko orduan, eta adoretuta azaltzen zaigu iraganeko esperientziak gogoratzean.

Estimu handiz gurekin partekatu nahi ditu berak horrenbeste sentitzen dituen errima samurrak.

“Aurora de la mañana
que despiertas temprano al nuevo día
lo vistes de pura alegría
con ricos vestidos y ropajes
de sedas muy naturales y salvajes…”

Óscar Martínez Azumendi

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Mis poemas

AURRERA BARAKA!!!

Kaixo, Barakaldo 2 Eguneko Ospitaleko areto-futboleko taldea gara.
Gure taldearen pankarta bidaltzen dizuegu: “Los Panteras de Baraka”.

BOMSi eta eguneko ospitaleari esker egin dugu. Eskerrik asko, Jesús Mari, pantera pastel margoz egiteagatik, kontuan hartuta horrek eskatzen duen lana (ederragoa naturalean). Pena da handiagoa ezin egitea.
Panterak eta atzaparrek indarra ematen digute. Lehenengo, eskuz egin ditugu hizkiak, eta gero, eskuko telefonoaren eta ordenagailuaren edizio digitaleko programak erabiliz, handiago egin eta pankartara eraman dugu.

Ahalegin handia izan da, eta orduak eman ditugu egiten. Orain pozik gaude, programa berriak erabiltzen ikasi dugulako. Eskerrik asko, Ana Mari, Bego eta Ainara. Oso harro gaude Barakako koloreak eramateaz. Egin izana merezi izan du, indarra eta bizia eman baitizkigu taldeari.

Ana Mari Sobrino, Bego González eta Ainara Llamosas Rojano.

Argazki bilduma

Euskadin ligatzea

Argi dago koronabirusa aldatzen ari dela harremanetan sartzeko daukagun modua, gure errutinak, gure ohiturak, geure burua zaintzeko era edo kirola egiteko modua.

Bilboko Lehenak-ekoek asmoa genuen hilabete honetan Barrio Irratira joateko, hilero emititzen duten programa bat grabatzera. Koronabirusaren inguruko prebentzio neurriak direla eta, azkenean ezin izan dugu bertan grabatu, baina harremanetan jarraitzen dugu teknologia berriei esker!

Hala ere, aldizkari honetako irakurle guztiekin partekatu nahiko genuke prestatu genuen bakarrizketa ligatzearen inguruan. Izan ere, gaiak dezente kezkatzen gaitu, eta hartu behar ditugun neurri berriekin... are zailtxoago daukagu...
Zuen gustukoa izatea espero dut.

Gainera, irratiaren esteka uzten dizuegu, itxialdi egun hauetan entretenituago egon zaitezten! Entzun ahal izango duzue guk otsailean grabatutakoa!

Bilboko Lehenak-eko taldea

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ligar en Euskadi

Ez dut berrogeialdia bukatu... hegaz eta hegaz egin nuen

Testu hau partekatu nahiko nuke, etxean dauden pertsona guztiek hegaz egin ahal dezaten.

Carmen Okamika

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. No he pasado la cuarentena... volé y volé

Koronabirusen garaia. Fernando Bahilloren hurbilketa poetikoa

Etxean geratu behar dugun garai honetan, aukera eskaintzen jarraitzen dugu sortzeko, denbora ganoraz betetzeko, indarrak batzeko eta elkarri laguntzeko.

Txurdinagako Eguneko Ospitalean hainbat dira harremanetan jarraitzeko egiten ari garen ekintzak. Horietako bat gure WhatsApp-taldea da: "Elkarrekin indartsuagoak gara". Fernandok gurekin partekatu du poema hau.

Janire Ibarrondo

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Tiempo de Coronavirus

Areto-futbola: zentroen arteko liga (2019/20)

Sailkapen Orokorra - 8. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 BILBAO LEHENAK 19
2 GORANTZA 15
3 MANUENE 15
4 ARGIA 12
5 GASTEIZ-MONDRAGON 10
6 ASASAM 9
7 ERAGINTZA 9
8 ZAMUDIO 6
9 BARAKA 6
10 DURANGO 6
11 Descansa 0
12 LEONES URIBE 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (LX). Alois Alzheimer: Dementziaren eponimoa

2006. urtean bete zen gaur egun “Alzheimerren dementzia” izenarekin ezagutzen dugun gaixotasunaren lehen kasuaren urteurrena.

Ekarpena Alois Alzheimer psikiatra alemaniarrak egin zuen, baina bere izena gure espezialitatearen historiara igaro da Emil Kraepelin-i esker. Kraepelin psikiatriako historiaren protagonista behinetako bat ez ezik, Aloisen nagusietako bat ere izan zen.

Guztiok entzun dugu zerbait gaixotasunaz, baina gutxiagok izango dute bere bizitzaren berri eta ezagutuko dituzte berak egindako lan nagusiaren ingurukoak. Hil honetako fitxan biak ala biak saiatu gara laburbiltzen.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (LX). Alois Alzheimer: Epónimo de la demencia
ATSEDENALDIA

Kartujara!

Bagatoz berriro ere bueltaka Kopako finalarekin …!
… eta espero dugu, oraingo honetan, “happyend” batez gozatu ahal izatea…

Etxea Doktoreak, 5 urte zaharragoa eta Minimentalarekin zenbaki gorritan, ez du itxaropena galdu gabarrara igotzeko erretiratu aurretik …

Bere baikortasun antropologikoari men eginez, etengabe jaten dio Oscar osabari belarria, diruz lagun diezaion Kartujarako bidaia!

Jon Lizárraga

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Kartujara!

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Fernando Bahillo, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Amaia Arzubia Aroma, Leire Erkoreka Anda, Bego González, Enrique González Arza (E.G.), Janire Ibarrondo Becerril, Grupo Lehenak Bilbao, Sonia Herrera Anaya, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), Ainara Llamosas Rojano, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Carmen Okamika, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Ana Mari Sobrino, Sonia, Jose J. Uriarte Uriarte (J.U.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <