Lmentala 86. zk. / nº 86 - 2020ko maiatza / Mayo 2020
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Telepsikiatria, edo “halabeharrez egin behar izatea”

Esaten dute, tamalez, gerra garaian gertatzen direla aurrerakuntza handiak teknologiaren esparruan. Baina ez gaude gerran, eta hala ere ohikoa dugu alderaketa hori egitea. Izan ere, egun gutxitan egokitu eta inprobisatu behar izan ditugu duela zenbait aste batere espero ez ziren lan egiteko moduak psikiatraren eta osasun mentalaren arloetan.

Batetik, ziztu bizian egokitu dira ospitaleko oheak eta antolaketa; bestetik nabarmentzekoa da zer arin garatu ditugun, bai azpiegitura, bai planifikazioa, “telelanaz” egin ahal izateko anbulatorioetako kontsulta gehienak (“babestutako” ekipoak sortu, Osabidera eta Presbidera urrunetik sartu, telefono bidezko arreta…). Esan dudan moduan: zientzia fikzio hutsa, duela hilabete pare bat.

Egia esan, esperientzia ez da berria izan, “telepsikiatria” terminoa aspaldian sortu baitzen. Gainera, hainbat eremutan erabili da (direla sakabanaketa geografikoa eta baliabide urriak, direla saihestu nahi izatea osasun mentaleko klinikei eta espetxeei lotutako estigma, erosotasuna…), baina pandemia honetan erakutsi du, ongien, mundu globalean duen erabilgarritasuna.

Horri guztiari adi egon da “Psychiatric Service” izeneko aldizkari digitala (Psikiatriako Amerikako Elkarteak argitaratzen duena), eta darabilgun gaia jorratu du egin duen azken hautapen editorialean, esteka eta intereseko artikulu batzuen bitartez. Egon badaude beste asko, baina baliagarria izan daitezke abiapuntu gisa.

Geuregandik hurbilago daude ospitaleratzearen ordezko aukeretako taldeek sortu dituzten ekimen berriak, pazienteak egunerokoan artatzeko asmoz. Horien artean, telefono bidezkoetatik harago, whatsapp bidezko bideo-deiak daude, banakakoak eta “difusiozko taldekoak” deiturikoak. Horiek erabili dira, esate baterako, senitartekoei jarduerak proposatzeko eta iradokizunak egiteko, baldin eta gure pazientea uzkurra bada edo teknologiari zaletasun handirik ez badio. Beste alde batetik, ez ditugu bideokonferentziak ahaztuko, zeren elkar ikusteko aukera eman diguten lantaldeko kideoi.

Erantsitako artxiboan jaso ditugu Barrualdeko Eskualdean bultzatako ekimen batzuk (seguru aski, antzekoak ari dira egiten besteotan ere). Hau guztia bukatutakoan, ez litzateke txarto egongo topaketa monografiko bat egitea, izandako esperientziak partekatzeko, eta bakoitzaren erabilgarritasuna aztertzeko etorkizunari begira. Uste baino praktikoagoak izango direlakoan nago.

Óscar Martínez Azumendi

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Considerations for Telepsychiatry Service Implementation in the Era of COVID-19 (Psychiatric services)
  2. Actividades y organización no presencial en Alternativas Comarca Interior
PERISKOPIOA

Osasun mentala COVID-19ren ondoren: prebenitu, zaindu, sendatu. Ander Retolaza

Pandemia garaian ere ez da geldirik geratzen gure batiskafoa. Bere begi bitxiarekin zelatatzen gaitu, nazioarteko uretan murgilduta, kutsaduretatik salbu.

Oraingoan Ander Retolazaren artikulu bat arrantzatu du COVID-19 eta Osasun Mentalari buruzko blog batean. Blog hau Andaluziako Osasun Mentaleko Profesionalen Elkartearen (AEN) ekimena da, eta "Osasun mental komunitarioaren ikuspegitik, Andaluzian zerbitzuak antolatzeko proposamenak, hausnarketak, baliabideak, ebidentziak eta COVID-19k eragindako eragin psikologiko eta sozialari buruzko kalitatezko albisteak eskaintzeko helburuarekin sortu da".

Monica Lopez

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Artikuloa (pdf)

Erlazionaturiko Loturak

  1. Artikulua
LEHENENGO PERTSONAN

Konfinamendu garaia

Zail egiten zaigu maite ditugun pertsonei afekturik ez adieraztea, baina konfinamendu garai honetan, eurengandik urrun egonda ere, erakusten diegu noraino maite ditugun. Testu honek “begirada maitekor bat” izan nahi du.

Fernando Bahillo Calle

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. “Tiempos de confinamiento”, de Fernando Bahillo.

Udaberri suntsitzailea

Gauden garaian norberak ez du erabakitzen noiz uzten dion pertsona bat maitatzeari …

Testu honetan kontatzen dizuet nola hasi den nire udaberria, desiratuz urtaro eder honek beste kolore batzuk har ditzan.

Carmen Okamika Garabilla

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. La primavera devastadora de Carmen Okamika

Alarma egoeraren amaiera

Konfinamendu garaian denok izan dugu eguneroko gauzak bestela egiteko beharra, eta zeregin horretan ezinbestekoak gertatu zaizkigu teknologia berriak.

Bada, Durangoko eta Basauriko eguneko ospitaleetan prestatu ditugun jardueren artean, erabiltzaileei eskatu diegu marrazkietan irudikatzea nolakoa izango den alarma egoeraren amaiera.

Erantsi dugu Durangoko gure mutiletako batek bidalitako marrazki bat, sagu eta aplikazio baten laguntza soilarekin egin duena, eta interesgarria delakoan, zuokin guztiokin partekatu nahi izan dugu.
Espero dugu, ahal bezain laster gauzatzea irudian islatutakoa.

#eutsigogor


Eneko Gutiérrez Gómez
Barrualdeko terapeuta okupazionala

Argazki bilduma

BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (LXI): Miguel Gayarre Espinal. Madrileko Psikiatria Eskolako ahaztu handia

Hil honetako fitxako pertsonaia oso ezezaguna da gaur eguneko psikiatrentzat, alde batera utzita interesa dutenak gure espezialitateko historian. Eta ez da batere harritzekoa, zeren bere bizitza aztertzea bilaketa bibliografiko eskerga eskatzen baitu. Izan ere, idazlan gutxi daude eginda egileari buruz, eta horietan aipamen biografiko gutxi daude jasota.

Hala ere, uste dugu merezi duela XIX. mendearen bigarren zatian Iruñean sortu zen psikiatra honen figura berrikustea. Psikiatra garrantzitsuenetan ezezagunena izan zen Madrileko Psikiatriako Eskola deiturikoan, eta irakasle izan zituen Santiago Ramón y Cajal eta Luis Simarro. Ciempozueloseko Institutu Psikiatrikoko zuzendaria izan zen, eta baita Miguel de la Quadra-Salcedo y Gayarre kazetari eta atleta olinpiko ospetsuaren aitona ere, amaren aldetik.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (LXI): Miguel Gayarre Espinal

1918ko “Espainiako gripea”

Berriro ekarri digute gogora duela justu mende bat mundua astindu zuen beste pandemia hura. Egia da Espainia gogor zigortu zuela, baina herrialdea ez zen gaixotasunaren sorburua. Hala ere, zalantzazko ohorezko izen hori jarri zioten “grippe” olde izugarriari; baina, zergatik?

Urte hartan, Lehen Mundu Gerran bete-betean, hain zuzen ere, gaixotasuna suntsigarria izaten ari zen, birusaren ondorioz edo bakteriek eragindako infekzio oportunistengatik (ez zegoen antibiotikorik), batez ere gazteengan, horietako asko soldadu zirenak. Borrokan ari ziren bi alderdiek zentsuratu zuten gaixotasunaren larria, tropak ez adoregabetzeko, eta zaurgarri ez agertzeko arerioaren aurrean. Horregatik, bakarrik herrialde neutralek zabaldu zituzten epidemiaren larritasun errealari buruzko albisteak.

Bitxia da, zeren eta hasieran Espainiako hedabideek “El soldado de Nápoles” (Napolesko soldadua) izena jarri zioten, garaiko zarzuela bateko serenata gogoangarri batengatik, biak ala biak berdin “kutsatzen” zirelako. Handik lasterrera, 1918ko udatik aurrera, mundu zabalera hedatu zen, “Spanish influenza” izenarekin, Madrilen “The Times” egunkariak emandako informazio batzuen harira.

Gure inguruan ere gripe oldea suntsigarria izan zenez, Bilboko Zientzia Medikoen Akademiak opuskulu bat editatu zuen, euskaraz eta gaztelaniaz, jarraibide profilaktikoak jasotzen zituena, izurriteari aurre egiteko.

Igaroko ahal dira beste 100 urte hurrengoa heldu arte.

Óscar Martínez Azumendi

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Girpe-epidemia dela eta, Zientzia Medikoen Bilboko Akademiak emandako jarraibide profilaktikoak. Bilbo, 1918

Argazki bilduma

Umore ona, 1918ko “grippe” pandemiari aurre egiteko profilaxia

1918ko “Espainiako gripea” nahierara hedatu zen mundu zabalean, gaur egun pairatzen ari garenak egiten duen bezalaxe, baina are modu dramatikoagoan.

Umore ona izan zen ordukoari aurre egiteko moduetako bat, orain memen eta whatsappen bidez egiten dugun legez. Eta berdin zabaldu ziren, barra-barra, gezurrak, amamaren errezetak, eta “auzokideak esandakoak”.

Hura guztia jakin zuen ederto jasotzen eta laburbiltzen Argentinako “Caras y Caretas” astekari ilustratuak 1918ko azaroaren 2ko zenbakian. Esan daiteke “Jaiegunetako astekari literarioa, artistikoa eta gaurkoa “ azpititulua zuen astekariak azalera ekarritakoak ez duela batere gaurkotasunik galdu 100 urteren buruan.

Óscar Martínez Azumendi

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Profilaxis contra la grippe. Portada de Caras y Caretas (Argentina, 2-11-1918).

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

Osasun mentala eta Rock & Rolla (IX): “Sen onez aukeratu”

Kleinet-ek eta Horton-ek esan zutenez, “Right Care” osasun-arretak albo-ondorio baino onura gehiago dakar, aintzat hartzen dituelako pazientearen inguruabarrak, balioak eta izaera, eta oinarri dituelako eskura dagoen ebidentziarik onena eta kostua-eraginkortasunaren inguruan egindako ikasketak.

“Rigth Care” osasun arretak Choosing Wisely du iturri nagusietako bat. Hark Pharrell Williamsen “Happy” kanta gogoangarriaren umorezko parodia egin du, mezua modurik arinean eta dibertigarrian helarazteko. Nire ustez, nahiko ongi islatzen du bizi ari garen une gogor eta zail hau, aldi berean aukera ematen digulako gogoeta egiteko, bestela jokatzeko, eta gauzak ulertzeko modua berritzeko.

Gogoz ari naiz parte hartzen Jarduera Asistentziala eta Klinikoa Egokitzeko Batzordean (MAPAC). ezagutzera eman genuena Lmentalaren 79. zenbakian, eta indartu nahi zituena aipatutako lan-ildoak.

Espero dut dibertigarria gertatzea, eta zuen gogoa piztea.

Sonia Herrera Anaya

Erlazionaturiko Loturak

  1. Choosing Wisely. Youtube
  2. Lmentala: 79. zenbakia

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Erlazionaturiko Artxiboak

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Fernando Bahillo Calle, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Eneko Gutiérrez Gómez, Sonia Herrera Anaya, Janire Ibarrondo Becerril, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Carmen Okamika Garabilla, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <