Lmentala 88. zk. / nº 88 - 2020ko uztaila / Julio 2020
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Epilogo eta agur modura …

Denbora igaro da Lmentalako zuzendari kargua hartu nuenetik, eta lanean hasi nintzenetik beste editorial-taldekide ikastun gogotsu batzuekin batera. Dagoeneko 88 zenbaki izan dira, 2012ko abuztuko “0” zenbakia bazter utzita, eta denak garaiz argitaratutakoak. Jakina, horretarako ezinbestekoa izan da 200 laguntzailek parte-hartzea, profesionalak eta gure zerbitzuetako erabiltzaileak barnean hartuta, horietatik batzuk bereziki suharrak izan dira, ikusita egin duten ekarpenen kalitatea eta parte hartu duten zenbaki-kopurua.

“0” zenbaki hartan jakitera eman genituen zein izango ziren buletinaren atalak eta bakoitzari zegozkion edukiak: “Sare gara”, “Ex Cathedra”, “Txoko-Boms”, “Periskopioa”, “Lehen pertsonan”, “Bazen behin”, “Atsedenaldia”… Atalok gaur arte iraun dute, eta beroietan sailkatu ditugu albiste eta kolaborazio-sorta handi bat, orain, atzera begira jarrita, txunditzen nautena, gogora ekartzean ohartzen naizelako zenbait gauza bizi eta partekatu ditugun.

Niretzat erronka izan da, bai, baina aldi berean asebete nau, eta pertsona gisa, aberasteko balio izan dit, zeren batzorde editorialeko kide guztiekin batera (gaurkoak eta aurrekoak), proiektuaren parte sentitu izan naizen. Guztiei esker lortu dugu gauzatzea duela 8 urte, herabetasunez, ekin genion proiektua. Aspaldion pentsatu dut interesgarria litzatekeela argitaratzea aparteko zenbaki edo bilduma-liburu monografiko bat, jasotzeko urte hauetan atal bakoitzean jorratutako albiste nagusiak. Seguru nago harrituko ginatekeela berri haiekin berriro topo egitean. Dena den, susmoa dut hori niri ez dagokidala.

Agur esatea besterik ez dut falta. Baina, lehenago barkamena eskatu behar dut, han-hemenka alamena emateagatik materiala eta kolaborazioak eskatzen. Horren harira, eskerrak eman behar dut, jaso dudan erantzuna beti izan baita adeitsua eta prestua; horra proba garbia!

Txanda emateko ordua heldu zait, eta orain, erretiratu baten besaulki erosotik, irrikaz eta atseginez jarraituko ditut Lmentala saihestezinaren hurrengo urratsak .

Óscar Martínez Azumendi

Erlazionaturiko Loturak

  1. Explicación del porqué del nombre y logotipo de “Lmentala”.
  2. Origen de la coloreada cabecera del boletín.
  3. Batzorde editoriala eta argitaratu diren zenbakiak.
EX CATHEDRA

BOMS-eko memoria zientifikoa: 2019

Beste urte batez aurkezten dizuegu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko urteko memoria zientifikoa, zeinak jasotzen dituen 2019an profesionalek egindako ekarpen paregabeak. Memoria euren lanaren eta ahaleginaren emaitza da. Horregatik, eskerrik asko guztioi egindako lanengatik.

Eskerrik asko Oscar Martinezi bereziki, emandako laguntzagatik, eta egindako ekarpenengatik. Mila esker, Oscar!

Conchi Moreno Calvete

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Memoria investigación y difusión del conocimiento Red de Salud Mental de Bizkaia. 20
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (LXIII): Melvin Sabshin

Bi arrazoirengatik nagusitu zen Estatu Batuetako psikiatria joan den mendearen azken laurdenean, batetik, Robert Spitzerrek eta enparauek egindako lan izugarria, “Buruko nahasmenduen diagnostikoa eta estatistika egiteko eskuliburua”(DSM) garatzen, eta bestetik, beste eragile askok, instituzionalak eta politikoak bereziki, egin zuten sustapen-lana.

Halatan, ezin da DSMz hitz egin, horren erdigunean Melvin Sabshin kokatu gabe. Jatorri errusiarreko psikiatra estatubatuarra 23 urtez izan zen Psikiatriako Amerikako Elkarteko zuzendari. Ez zen oso presente egon jarduera akademikoan, baina nonahi ibili zen erakundeen arteko harremanetan, nazionaletan zein nazioartekoetan. Ezaguna izan zen “Man of all seasons” izenarekin (urtaro guztietako gizona). DSM-IV, nolabait esateagatik, berari egindako omenaldia izan zen. 1997 erretiratu zen, baina erakundeetan utzi zuen aztarnak gaur arte iraun du, ez baita inoiz gainditua izan.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (LXIII): Melvin Sabshin
ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <