Lmentala: 98. zk.- 2022ko urria / Nº 98. - Octubre 2022
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko XII. Jardunaldiak

2022ko ekainaren 23an eta 24an, Euskalduna Jauregian egin ziren BOMSeko XII. Jardunaldiek 250 profesional baino gehiago bildu zituzten, osteguneko tailerretara bertaratu zirenen eta mahaietara eta hitzaldietara joan zirenen artean. Nabarmentzekoa da tailerretan izandako jende kopuru handia; lau tailerretan banatutako 200 lagunek, besteak beste, jaiotza-inguruko doluari eta suizidioaren osteko esku-hartzeari heldu zieten.

Gainera, Jardunaldietako mahietan, bestelako gaiak jorratu ziren; esate baterako, eutanasia, eta hark osasun mentalean duen eragina, edo osasun mentalaren arretaren etorkizuna (barnean hartuta, profesionalak, pazienteak eta etorkizuneko zerbitzuen garapena).

Amaierako hitzaldia Helena Matute Deustuko Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko katedradunak eskaini zuen, eta mintzagai izan zituen teknologia berriek dituzten inplikazioak, gizartean oro har, eta osasun mentalean bereziki.

Gotzone Sagarduy Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ireki zituen jardunaldiak.




Erlazionaturiko Loturak

  1. Intranetean eskuragarri daude jardunaldietako mahai, tailer eta hitzaldien aurkezpenak

Elkarrekin Ikasten VIII. prestakuntza-jardunaldia

Urriaren 26an, Deustuko Unibertsitateko Mendeurrena Eraikineko Auditorioan, urtero bezala, elkartuko gara Elkarrekin Ikasten BOMSeko VIII prestakuntza jardunaldian. Hizkuntza inklusiboa erabili nahian, euskarazko izena baino ez dugu erabiltzen orain. Arlo ezberdinetako hainbat gai jorratuko dira bertan. Animatu eta etorri!

Izena emateko epea urriaren 21era arte izango da.

Intraneten duzue informazio guztia eta eskaera egiteko formularioa beheko estekan.



Erlazionaturiko Loturak

  1. Izena emateko formularioa

Bisita instituzionala Sareko ospitaleetara

Joan den urriaren 8an eta 14an Zamudioko eta Zaldibarko ospitaleetara egindako bisitekin, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak osatu du joan den otsailean Bermeoko Ospitalera egindako bisitarekin hasitako erronda.

Sareko zuzendaritzak eta ospitaleetako arduradunek harrera egin zieten sailburuari eta harekin batera bisita egitera etorritako Rosa Perez Esquerdo zuzendari nagusiari, Nerea Urien Osasun Administrazio eta Finantzaketako sailburuordeari eta Jose Antonio de la Rica Euskadiko Arreta Soziosanitarioko zuzendariari.

Ospitale bakoitzaren historiari eta asistentzia-jarduerari buruzko aurkezpena egin ondoren, segizioak instalazioak bisitatu zituen, horietako arduradun eta arretako langileekin batera. Zaldibarko Ospitalera egindako bisitan, hizpidera ekarri zen ospitaleak laster beteko duen mendeurrena. Izan ere, 1923an inauguratu zen ospitalea; baina, 100 urte hauetan jakin du gertatu diren aldaketa sozialetara egokitzen, eta gaur egun funtsezko pieza bat da Barrualdeko Eskualdeko eta Bilbokoaren zati baten gaixo azpiakutuen ospitalizazioan eta errehabilitazioan.

Aurrekoaren harira, Gaceta Médica de Bilbao aldizkarian argitaratutako artikulu bat gomendatzen diegu gure irakurleei, bertan, erretiratuta dagoen Oscar Martinez Azumendi gure lankideak, errepasatzen baitu XIX. mendetik gaur egunera arte Bizkaiko ospitalizazio psikiatrikoaren historia. Bikain dokumentatua dagoen artikuluak ibilbide liluragarria egiten du gure ospitaleen sorreraren gorabeheretan zehar, Bizkaiko asistentzia psikiatrikoaren bilakaeraren barna, eta eromenaren (gaixotasun mentalaren) inguruan, hura osasun-arazotzat hartu artean.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Oscar Martinez Azumendiren artikulua:

Argazki bilduma

BOMSeko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalari buruzko albisteak

Emanaldi berri honetan, albiste interesgarri gehiago bildu ditugu gure erakundeko erizaintzako, psikologia klinikoko eta psikiatriako egoiliarren prestakuntzari buruz.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Irakaskuntzako berripapera (3. zenbakia, 2022ko iraila)

Euskaraldiaren III. Edizioa BOMSen

2022an Euskaraldiaren 3. edizioa izango da, azaroaren 18tik abenduaren 2ra (Euskararen nazioarteko egunaren bezpera).

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial erraldoia da, aurreko edizioetan 200.000 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte.

Parte hartzaileek rola aukeratu behar dute (ahobizi / belarriprest) eta 15 egunez rola betetzeko konpromisoa hartzen dute.

Ariketan parte hartzeko modu bi daude: banaka eta Arigune batean. Ariguneak izan daitezke kide guztiek gutxienez euskara ulertzen duten taldeak (unitateak, zentroak, atalak, ekipoak, …).

Orain arte BOMSeko 36 profesionalek eman dute izena eta 11 Arigune inskribatu ditugu.

Informazio gehiago duzu BOMSeko Intraneten.

Izena eman nahi baduzu, behean duzu esteka.

Animatu eta parte hartu!

Erlazionaturiko Loturak

  1. Izena emateko esteka

Ingurumena Kudeatzeko BOMSeko Sistema

Gizartea gero eta sentsibilizatuago dago eta zorrotzagoa da ingurumen-arazoekin. Era guztietako erakundeak horren jakitun dira, eta lanean ari dira beren jarduerek, produktuek edo zerbitzuek ingurumenean duten eragina kontrolatuz, ingurumen-kudeaketa egokia lortzeko eta frogatzeko. Horregatik, hainbat erakunde hasi dira Ingurumena Kudeatzeko Sistemak - IKS ezartzen.

IKS bat erakunde batek bere ingurumen-politika garatzeko eta ezartzeko erabiltzen duen tresna da, ingurumen-portaera hobetzeko helburuz.

BOMS IKS bat ezartzeko lanean ari da, ingurumen-inpaktuen eta -emaitzen kudeaketa hobetzeko, aplikatu beharreko araudiaren arabera.

Horretarako, ingurumen-politikarekin koherenteak diren ingurumen-helburuak ezarri dira, emaitzak etengabe hobetzeko konpromisoa kuantifikatu ahal izateko.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio gehiago hemen:

BOMSeko intranetean zehar bidaiatzen (VII)

BOMSeko profesionalok intraneta dugu informazio-kanal nagusietako bat. Bertan eskura ditzakegu guretzat oso baliagarriak izan daitezkeen albisteak, deialdiak, legezko informazioa, oharrak, bideoak eta beste. Hala ere, intranetak informazio ugaria duenez, batzuetan zail gerta dakiguke bilatzen duguna aurkitzea.

Urriko zenbaki honetan, mintzagai izango dugu “Osasuna” atala, Sareko langileontzat oso erabilgarria baita ezagutza-arlo hori.

Leire Erkoreka

Erlazionaturiko Loturak

  1. Ikusi bideoa. (Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik lerro honen gainean saguaren eskuineko botoiarekin, kopiatu lasterbidea, ireki Chrome nabigatzailea, eta itsatsi helbide-barran)

Gripearen eta COVID-19aren aurkako 2022ko txertaketa kanpaina

Urriaren 3an hasiko da gripearen eta Covidaren aurkako 2022ko txertaketa-kanpaina. Helburua ahalik eta profesional gehienei txertoa jartzea da.

Ospitaleetan egiten baduzu lan eta gripearen aurkako txertoa baino ez baduzu hartu nahi, Prebentzioko Oinarrizko Unitatetik (POU) pasa zaitezke 13:00-14:00 ordutegian, egun hauetan:
Zamudio: astelehen, asteazken eta ostegunetan
Zaldibar: astearte eta ostegunetan
Bermeo: asteazken eta ostiraletan
Egoitza: ostiraletan

Komunitarioan laster pasako gara zentroetatik gripearen aurkako txertoa jartzera.

Covid-aren txertaketari dagokionez (oroitzapen-dosia), aldez aurretik eskatu duten pertsonekin harremanetan jarriko gara.

Bi txertoak aldi berean jar daitezke.

Animatu!

Liburuez eta psikiatriaz: Bertsolaritza eta osasun mentala

Askori gustatuko litzaiguke bertsolari-garuna izatea. Edo errepentistarena. Edo extempo calypso inprobisatzailearena. Inprobisatutako ahozko poesiaren hiru adibide dira, eta guztietan interpreteek, beren asmamenarekin, aho bete hortz uzten gaituzte; hori gutxi ez, eta baita irribarretsu ere.

2012an, erabaki zuten ikertzea nola funtzionatzen duen bertsolarien garunak Basque Center on Cognition, Brain and Language-n. 18 bertsolarik mila proba osagarri egin zituzten (RMN, EEG) eta beste subjektu batzuekin alderatu zituzten. Emaitza: ezezaguna. Kontua da, ezin izan dudala ikerketa horren argitalpena aurkitu. Agian ez lukete argitu beharko, magia-trikimailuekin egiten den bezala, eta horrela harridurari eutsi.

Raperoak, berriz, ez dira horren harrigarriak, baina antzeko azterketa egin zieten (kasu honetan, RMNf: 20 subjektu beren buruarekin alderatuz, inprobisatzen edo ahapaldi ezagun bat errezitatzen), eta oraingoan bai, argitalpena badago. Raperoek, inprobisatzean, mugimenduaren kontrol kontzientea galtzen dute (bokala, gure ustez), eta kontrol hori txandaka bereganatu egiten dute asmoa, afektua, hizkuntza eta ekintza kontrolatzen duten arloek. Beste argitalpen batzuetan flow-egoera deitu izan diote, eta, dirudienez, inprobisazioaren hasierako fasearen azpian egonik, geroago, materiala behin sortuta, igarotzen da hura kontzienteki berrikustera.

Sare neuronalak alde batera utzita, uda garaia da (ia), eta festa guztietan parada izaten dugu bertso batzuk entzuteko plazan: ohikoak dira gaurkotasuna duten gaiak, eztabaidak, umorea eta asmamena. Osasun mentala, ere bai. Izan ere, arraroa da psikologorik edo sintomarik ez ateratzea hizpidera saio guztietan. Edo Z kodeak, gaurko testuari amaiera ematen dion saioan gertatu bezala (eta horrekin batera, baita konponbidea ere lan-arazoengatiko bajei).

Beatriz Rodriguez Cabo


Erlazionaturiko Loturak

  1. Medikua zara, osasun mentalagatik ematen dituzun bajak gero eta gehiago dira

Argazki bilduma

Intxaurrak burmuinarentzat: ariketa fisikoa eta depresioa

Gero eta ugariagoa da ariketa fisikoaren aldeko literatura, depresioa prebenitzeko ez ezik tratatzeko ere tresna egokia delakoan (gainerako estrategia terapeutikoekin batera). Hala ere, sinesgogorrak bazarete oraindik, bideo honetan azalduko dizuegu (edo Eva Garnica psikiatrak azalduko du) zergatik den antidepresiboa ariketa egitea: antiinflamatorioa da, BDNFa hobetzen du, hipokanpoaren tamaina hobetzen du, eraginkorragoak egiten gaitu, eta abar...

Erlazionaturiko Loturak

  1. Aurrera bideoa. (Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik lerro honen gainean saguaren eskuineko botoiarekin, kopiatu lasterbidea, ireki Chrome nabigatzailea, eta itsatsi helbide-barran)

Osasun Mentala eta Rock & Rolla (XVII): Prince

Rockaren eta, oro har, musikaren jeinu handienetako hau 2016an hil zen, 57 urte zituela, fentanilo gaindosi baten ondorioz. Fentaniloa analgesiko opioide bat da, min larria, akutua zein kronikoa, tratatzeko balio duena.

Ezinezkoa da Princeren ibilbide musikal eta diskografikoa laburbiltzea, oso oparoa eta askotarikoa baita. Guztiaren gainetik, Purple Rainengatik gogoratuko dugu beti; horregatik eta, nola ez, bere irudi eta eszenaratze txundigarriagatik eta, agian, zerbait eszentrikoagatik ere.

Izen artistikoa aldatu izanaren historia ere oso ezaguna da: 1993an, Prince izena erabiltzeari utzi zion, eta emakume eta gizonezkoen ikurrak nahasten zituen sinbolo ahoskaezin bat hartu zuen bere burua identifikatzeko. Baina, haren jarraitzaileak eta komunikabideak, sinboloa ahoskatzeko gai ez zirenez, nahiko zentzugabea zen leloa hasi ziren erabiltzen: “Prince izenez ezagutzen genuen artista…”. Eta hori ere beste bitxikeria eta probokazio bat balitz bezala interpretatu zen, nahiz eta azalpen prosaikoagoa zuen: bere diskoetxearen kudeaketarekin, Warner Brosekin, zituen desadostasunak. Izan ere, haren esklabotzat jotzen bere burua (horregatik, esklabo hitza margotzen zuen masailean bere emanaldietan). Egia esan, konpainia bera zen Princeren izenaren jabea, eta baita izen horrekin argitaratutako material guztiarena ere, harik eta 2000. urtean, behin kontratua amaituta, Princek bere izena berreskuratu zuen arte.

Bere jenialtasunaz, probokaziorako zuen joeraz eta bitxikeriaz haratago, Prince berritzailea izan zen musikaren arloan. Ez omen zuen inolako gaixotasun mentalik, alde batera utzita seme jaioberria hil eta gero seguru asko izan zuen depresioa; aldiz, opiazeoak hartzen zituen (preskripziopean), aldakako min kroniko bat kontrolatzeko, antza. Princek bere buruaz beste egin zuelako zantzurik ez dago, baina fentaniloarekiko mendekotasuna izanik, litekeena da, hura neurriz gain hartzea. Bide batez esango dugu Paul Janssenek, haloperidolaren aitak, fentaniloa sintetizatu zuela 1959an.

J.U.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Purple Rain bideorako esteka. (Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik lerro honen gainean saguaren eskuineko botoiarekin, kopiatu lasterbidea, ireki Chrome nabigatzailea, eta itsatsi helbide-barran)

Bizitzaren Zentzua

Atseginez irakasteko asmo ukaezinari men eginez, Jota Jota Ramirez gure erredaktore nagusi eta buruzagi maitatuak, inoiz ez nahikoa goraipatuak, bere pertsona apalean apostura, adimena eta altruismoa kopuru industrialetan batzen dituenak, pentsatu zuen artikulu bat sartzea hilabete honetako zenbakian. Haren xedea zen pandemiak, gerrak, inflazioak eta krisi energetikoak samindutako gure irakurle atsekabetuei lagundu eta kontsolamendua ematea.

Arazoa da erredakzio osoa bajan dagoela Amorotoko batzokian ospatu ondoren hain maitea dugun Osakidetza gure Etxe Santuak horrenbeste desiratu dugun karrera profesionala eman izana.

Beraz, Etxea doktoreari egokitu zaio berriz ere aginduari heltzea bere betiko gogo burugabearekin. Guk ohartarazi zaituztegu!!!

* Aldizkariaren zuzuendaritzak ez du inolako erantzukizunik txorakeria honen gainean. Jainkoak bana dezala zortea!!!

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bizitzaren Zentzua: Monty Phytontarrak

98. zenbaki honetako kolaboratzaileak:

Leire Erkoreka Anda, Eva Garnica, Beatriz Rodriguez Cabo, Begoña Gomez Bravo, POU eta Jon Lizarraga Sobrino

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu, eta Batzorde Editoriala
LOTURAK

> <