Lmentala 7 zk. - Martxoa 2013
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Aldaketak BOMSeko organigraman

2013ko otsailaren 18tik Maitane Arrizabalagak BOMSeko pertsonaleko zuzendaritza utzi du Gurutzetako Ospitaleko pertsonaleko zuzendaria izateko.
Zuzendaritza-taldeak otsailaren 15ean ezohiko bilera egin zuen izendapen berriarengatik zorionak emateko eta osasun mentaleko arloan egindako lan bikaina eskertzeko, 2002tik Bermeoko Ospitaleko pertsonaleko zuzendaritzan eta, bereziki, 2010etik BOMSeko pertsonaleko zuzendari moduan.

Egun berean, Zamudioko Ospitalean urte bete baino gehiagoan arlo ezasistentzialeko erreferentea izan den Jose Luís Elexpuru Galdakao-Usansolo Ospitalera joan da zuzendari ekonomiko bezala .

Bestalde, Juan Medrano dk. Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko buru izendatu da. Horrela, eta, kontuan izanda, Luis Pacheco dk. Bilbo Eskualdeko buru izendatu zela abenduan, dagoeneko BOMSeko Bizkaiko eskualde sanitario bakoitzak bere burua du. Modu horretan bere papera bultzatzen da BOMSeko eredu komunitarioaren garapenean eta lehen mailako arreta eta ospitaleko zerbitzu psikiatrikoen arteko koordinazioan.

Antolaketa berri horren ondorioz, buru-nahasmendu arruntaren (BNA) kudeaketa klinikoko buruaren figura desagertu egin da, hortaz, Ander Retolaza dk. Basauriko OMZra itzuli da, zuzendaritzatik eskertu zaio zerbitzu-erakunde berri honetan emandako lehenengo urrats zailetan egin duen lana.

M.L.

BOMSeko psikologoen “Ideiak trukatzeko” lan-taldea

Web-orri korporatiboaren barruan, lan-taldeen foro bat dago (AGORA). Foro horretan Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko psikologoen ideiak trukatzeko talde bat sortu berri da. Talde horrek balio du ideiak, hausnarketak, egiten ari diren lanak trukatzeko. Azken finean, normalean bakoitza bere zentroan bakarkako lanean ari diren langileen artean komunikabide bat izateko.

Jakiteko nola eman izena eta nola erabili, irakurri erantsita dagoen dokumentua.

J.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkartrukerako taldea Internet bidez

Erlazionaturiko Loturak

  1. AGORAn psikologi foroa

Segurtasun Klinikoa: Urrats bat aurrera segurtasuneko kudeatzaileen eskutik

Segurtasun klinikoko sistemaren zabalkundearekin jarraituz, BOMSeko 64 langilek segurtasun klinikoa eta arriskuen kudeaketa izeneko 6 orduko prestakuntza jaso dute.

Pertsona horiek beren ardurapeko eremuan segurtasun klinikoa sustatu eta hobetzeko ardura hartzen joango dira bi bide hauen bitartez:
1. gorabeherak eta arriskuak jakinaraztea bultzatuz.
2. Gorabehera edo arrisku larrienak edo larrienak izan daitezkeenak aztertuz, arriskuak deuseztatzeko eta gorabeherak eta aurkako gertaerak ez gertatzeko edo berriro ez gertatzeko hesi eraginkorrak jarriz. Sareko antolakuntzako teknikariek laguntza emango diete segurtasuneko kudeatzaileei arlo honetan.

A.V. - M.L.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erantsitako dokumentua jaitsi.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Avanzando un paso más de la mano de los gestores de seguridad
  2. Curso Gestión de riesgos clínicos

Posta elektronikoa modu eraginkorrean erabiltzeko gomendioak (1)

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko langileek egunero erabiltzen dugu posta elektronikoa; izan ere, gure arteko komunikazio ez-presentzialerako tresna nagusi bihurtu da. Gero eta gehiago dira egunean-egunean bidaltzen eta jasotzen ditugun mezuak eta, horren eraginez, transmititzen den informazioaren kudeaketa ez da hain eraginkorra.

Berrikuntza eta Sistemetako Zuzendariordetzatik erabiltzeko oinarrizko gomendio erraz batzuk eskaintzen ditugu Lmentalaren ale bakoitzean, lan-tresna honen erabilera erraztu eta hobetzeko.

POSTA ELEKTRONIKO BAT BIDALTZEA: ATAL HAUEK: “NORI/PARA:, CC: (con copia) ETA CCO: (con copia oculta)”

“Nori/Para:” atalean edo “CC:” (kopia) atalean sartzen diren helbideak bidaltzen dugun mezuaren barruan daude eta solaskide guztiei agertzen zaizkie. Nahi badugu “Nori/Para:” atalean eta “CC:” atalean sartzen ditugun pertsonek beste batzuei ere bidali diegula ez ikustea, azken hauek “CCO:” (copia oculta) arloan sartu behar ditugu.

Bidaltzeko helbide guztiak “CCO” (con copia oculta) sailean sartuz gero, adibidez, bidaltzaile askori bidaltzen diegunean, ekiditen da helbideak zabaltzea eta enpresek erabiltzea gero publizitatea edo horrelako zerbait bidaltzeko.

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Red académica y de investigación española (RedIris). Normas de uso del correo electrónico. RedIris 2008 April 11 [citado 9 Feb 2012]
EX CATHEDRA

BOMS Ospitaleen 18. Biltzar Nazionala

Ospitaleen 18. Biltzar Nazionala otsailaren 20tik 22ra ospatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian, “creando valor sostenible” lemapean. 1.000 profesional baino gehiagok hartu zuten parte eta 800 komunikazio aurkeztu ziren.

BOMSeko zuzendari gerenteak, Carlos Pereirak, gertaeraren antolakuntza batzordeko partaidea izan zen. Horrez gain, Jose Uriarte (BNLren KKUB), Maria Jose Zardoya ( Zamudioko Ospitaleko farmazialaria) eta Monica Lopez (Berrikuntza eta sistemetako zuzendariordea) ere bertan izan ziren eta ahozko komunikazio bi eta poster bat aurkeztu zituzten.

M.L.

Komunikazioak ikusi nahi badituzue, ondorengo loturetan sakatu.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. La conciliación de la medicación al ingreso hospitalario en la RSMB
  2. Iniciando el 3º año de la integración de la RSMB
  3. El modelo de recuperación en la RSMB
TXOKO-BOMS

Marian Bilbao Bermeoko Ospitaleko trikitilariari elkarrizketa

Bermeoko Ospitalean sartu eta eskuinetara dugu pertsonaleko saila. Bertan dugu Marian Bilbao administraria. Marianen zaletasunik handienari buruz hitz egiteko geratu gara: trikitixa.

Semeari laguntzearren hasi zela diosku eta orain hauspoari eragitea bere aisialdia betetzen duen eguneroko jarduera dela diosku.

Nondik dator trikitixa? Zenbat balio du? Zer behar da trikitixa jotzeko? …eta beste hainbat galdera egin dizkiogu ondoren duzuen elkarrizketan.

G.A.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Hizketaldi osoa Marian Bilbaorekin

Erlazionaturiko Loturak

  1. Marian trikitilaria eta bere lagun pandero jolearen ekitaldia
LEHENENGO PERTSONAN

Zeramikako erakusketa birtuala. Roberto Villar

Zeramika mundua izugarri gustatzen zait, nire burua baliagarri ikusten dut pitxerrak, platerak, teontziak… egiten. Pieza bat amaitzen dudanean atsegina izaten da, nire burua gauzak egiteko gai ikusten dudalako.Tornua erabiltzen ikastea oso interesgarria da, baina nik eskuz egiten dut, tornurik gabe.

Elaborazio-prozesua interesgarria da, pieza eskuz egiten da, bakoitzak nahi duen forma ematen dio. Gero lehortzen uzten da, lixatu, eta gero labean sartzen da. Ondoren esmaltea ematen zaio nahi den kolorearekin eta berriro sartzen da labean.

Espero dut zuen gustukoak izatea.

Roberto Villar Pascual
Basauriko Eguneko Ospitalea

Argazki bilduma

Inauterietako torradak

Gaur, Santa Ageda jai bustiaren ostean, inauterietako torradak egin ditugu beraren omenez eta ohitura den legez.

Oso atsegina izan da, onak ere onak irten zaizkigulako. Horretarako torradak egiteko trikimailuez jabetu behar izan dugu.

Izan dugun eguraldi kaskarra gorabehera, oso animatuta eta elkartuta, guztien laguntzaz egin ditugu. Torradak egitean irribarrea irten zaigu denoi; osasuna eta armonia eman baitigute.

Ermuko Eguneko Ospitalea

Argazki bilduma

2012/13ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Clasificación General - JORNADA 7


Equipo________ J G E P TF TC___Puntos

01 DURANGO____4 4 0 0 29 10___12
02 VITORIA______ 5 4 0 1 35 19___12
03 ZAMUDIO_____ 5 3 1 1 20 17___10
04 BILBAO_______4 3 0 1 32 22____9
05 AVIFES_______5 2 1 2 15 22____7
06 BARAKA______5 1 2 2 22 25____5
07 ERAGINTZA___ 3 1 0 2 13 20____3
08 ARGIA________4 0 2 2 10 16____2
09 MONDRAGON__3 0 1 2 11 18____1
10 ZALDER_______4 0 1 3 16 27____1
11 URIBE COSTA___2 0 0 2 7 14____0


Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Ustekabeko aurkikuntza arkeologikoa BOMSen

Ajuriaguerrako OMZ-ren berriztatze-lanak direla eta, itxura denez, hamarkada batzuetan bertan behera utzita egon den eraikinaren ganbaran, tramankulu arraro bat agertu zen, apurtuta eta hautsez beteta. Lehengo erreakzioa izan zen rotaflexaz zatitu eta txatarra bihurtzea.

Zorionez, hausnarketa sakon bat egin zen zer egiten ote zuen halako tramankuluak han eta horrek pentsaraztera eraman zuen eraikin hori lehen Amategia zela. Hautsez betetako ganbara hartako itzalpean pentsatu zen tresna hura antzinako inkubagailua izan zitekeela. Horrela izanda, balio handikoa izan zitekeen eta merezi zuen gordetzea hiriaren iragan asistentzialaren oroigarri moduan

Leioako EHUko Medikuntzaren historiaren museoarekin harremanetan jarri ziren eta pieza pisutsua interesatu egin zitzaien. A ze komeriak eraman behar izan zuen garraiolariarentzat!
Behin garbitu eta gutxi gorabehera berrosatuta, inkubagailua ematen zuena “presio negatiboko haizagailua ” zen, hau da, altzairuzko birika bat! Traste arraro haren erabilgarritasunaz badakigun arren, onartu behar dugu ez dakigula ezer Amategian izango zuen erabileraz. Agian irakurleen artean izango da aurkikuntzari buruzko azalpena eman diezagukeen norbait.

Bitartekoaren argazki batzuk eransten ditugu, Ajuriaguerran zegoen moduan; beste argazki batzuk, garbitu eta txukun jarri eta gero. Horrelako batean, bizkarra ematen, makurtuta, museoaren arduradun Anton Erkoreka. Argazki horiekin batera beste irudi bat, izugarria, polioa duten gaixo batzuen irudia, Kaliforniako ospitale batean (ca. 1953), baita museoko fitxa labur baterako loturak eta, “birika” ren
funtzionamendu primitiboari buruz eta museoari berari buruz gehiago jakin nahi duenarentzako bideo interesgarri batzuk.

O.M.


Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ficha museológica del “pulmón de acero”.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Video sobre el Respirador Mecánico “Both” (pulmón de acero) (14m 21s).
  2. Video sobre el Museo Vasco de Historia de la Medicina de la UPV/EHU (3m 44s).

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

Luis del Olmo. "Don Celes. Desventuras de un personaje de tinta china". Ed. CLA. Bilbao, 1971.

Argazki bilduma

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza, Jose M. Díaz Zorrozua, Enrique González Arza, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Joaquín Ponte Velón, Ainhoa Valenciano González (A.V.), Roberto Villar Pascual, Ermuko Eguneko Ospitale.






Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <