Lmentala 8 zk. - Apirila 2013
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Habemus pertsonaleko zuzendaria

Martxoaren 11tik Aratxu Lozano dugu BOMSeko pertsonaleko zuzendari.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da. 20 urte baino gehiago darama osasun publikoan, hasieran pertsonaleko letratu moduan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean eta azken 11 urteetan pertsonaleko zuzendari egon da Osakidetzako zerbitzu-erakunde ezberdinetan – Deba Garaia Ospitalean, Basurtuko Ospitalean eta Mendaroko Ospitalean; azken honetan Deba Garaiko erakunde sanitarioaren integrazioaren prozesua bizi izan du- .

“Lmentalak ematen didan aukera aprobetxatu nahi dut neure burua aurkezteko, BOMS osatzen dugun guztiok agurtzeko eta adierazteko nahi nukeela nire lana modu hurbil batean egiteko gai izatea, denontzat eskuragarri izatea, ebazteko gai izatea eta konfiantza sortzea. Espero dut lortzea. Horretarako hemen giza talde profesionala eta inplikatua aurkitu dut, ildo horretan lan egiten duena jadanik. Badakizue non gauden“.

M.L.

2013ko Kudeaketa Asistentzialeko Plana sinatu da

Martxoaren 22an 2013ko kudeaketa asistentzialeko plana sinatu da. Otsailetik zuzendaritzaren eta BOMSeko lider asistentzial nagusien artean bilera batzuk egon dira eta azkenean arlo asistentzialean aurten garatuko diren ildoak eta aurrerapen-maila ebaluatzeko adierazleak jasotzen dituen dokumentua sinatu da.

Kudeaketa asistentzialaren plana BOMSeko 2013ko kudeaketa planaren 1. ildoaren barruan dago: BOMSeko eredu asistentziala garatzea. Erronka nabarmenetako batzuk hauek dira: komunitatean eredua finkatzea, lehen mailako atentzioarekin koordinazioa hobetuz, jarduera psikoterapeutikoa eta alta medikoak gehituz. Gaixotasun larria duten pertsonen atentzioaren kalitatea bermatzea arreta eraginkorreko plan indibidualizatuen bitartez, ospitaleratzeak gutxitzeko, osasun mentala eta fisikoa hobetzeaz gain, errekuperazio eredua bultzatzeko.

Ospitaleetako egoitzako unitateetako pazienteen desinstituzionalizatzeko prozesuarekin jarraitzea. Adikzioak dituzten pertsonen arreta hobetzea inplikatutako bitarteko eta erakundeen koordinazioaren bitartez. Segurtasun klinikoa gehitzea, langileek jakinarazten dituzten arrisku eta gorabeheren azterketatik ikasiz. Gaixotasun larria duten umeentzako arreta plan indibidualizatuko plan berria ezartzea. Lehen gertakari psikotikoen arreta finkatzea, 4 eskualdeetarako jarduera estandarizatuz. Horrez gain, arlo sozial eta soziosanitarioarekin koordinatzeko helburu asko sartu dira, eredu asistentzial komunitario orekatua zabaltzeko beharrezkoak.

Kudeaketa planaren sinatzaileak: Zuzenari gerentea (Carlos Pereira), zuzendari medikoa (María Ecehebeste), erizaintzako zuzendaria (Ana Rodriguez), kudeaketa klinikoko unitate buruak (Jose Uriarte eta Paco Chicharro), Eskualdeetako buruak (Juan Medrano, Jose Antonio de la Rica, Oscar Martínez, Luís Pacheco), ospitaleetako medikuen erreferenteak (Juan Antonio Torices eta Eva Ibañez), erizaintzako adjuntuak (Begoña Morales, Inés Lumbreras, Izaskun Eraña, Jaione Amparan)
Sakatu loturan dokumentu osoa ikusteko
M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Kudeaketa Asistentzialeko Plana 2013

Medikazioaren kontziliazio programa BOMSeko ospitaleetan

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko ospitaleetako farmazia-zerbitzuak medikazioaren kontziliazio programa bat egiten ari dira pazienteak ospitaleratzean. Zertan datza?

Pazienteek egunero hartzen dituzten medikamentuen zerrenda lortu eta ospitaleratzen dituztenean ezarrita duten medikazioarekin konparatzean.

Horrela, desadostasunak identifikatu egiten dira eta mediku arduradunari jakinarazi egiten zaizkio, egokia bada, preskripzioa alda dezan. Horrez gain, ospitaleratzean preskripzio-akatsak identifikatu egiten dira eta pazientearen segurtasuna hobetzeko neurriak ezartzeko erabil daiteke informazio hau.

A.A. / M.P. / M.Z.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Leer el artículo completo

Barrualdeko Eskualdeko Bitarteko Egituren Topaketaren II. jardunaldia

Iaz “Topaketaren I. Jardunaldia” ospatu ondoren, Barrualdeko Eskualdeko 4 Eguneko Ospitaleak eta pisuak batu ondoren, argi geratu zen komenigarria zela gure bitarteko egiturak unitate funtzional bat bezala finkatzeko lan egiten jarraitu behar zela. Pertsonen artean izandako esperientzia onak eta topaketara bertaratu zirenen balorazioak animatu egin gintuen joan den martxoaren 5ean berriro errepikatzera Durangoko Eguneko Ospitaleko aspaldiko lokaletan. Han aukera izan genuen gure Eskualdeko ezaugarriak kontuan izanda, eredu eta praktika asistentzial egokienetan sakontzen jarraitzeko.

Oraingoan “errekuperazio” kontzeptua aukeratu dugu Topaketan eztabaidagai; errekuperazioa erraztu eta bultzatzeko, gaian sartzeko parte hartzaileek aurretik banatutako artikulu labur bat irakurria zuten.

Programa Jose Uriartek (BNLren Kudeaketa Klinikoko Unitate burua) BOMSen barruan “errekuperazio” kontzeptua eta horren garrantziari buruz egindako sarrera formal batekin zabaldu zen Horren ondoren, aurkezpenen txanda izan zen eta horretan Jesus Elejabarrietak (Algorta-Uribeko Eguneko Ospitaleko erizaina) jardun zuen eta arlo horretan duen lan-esperientzia aberatsaren berri eman zuen.

Aurkezpenak amaitu eta gero, eztabaida eta hausnarketa gune bi egin ziren talde txikietan. Jardunaldiaren benetako arima izan zen hau, gero ondorio nagusiak talde handian batu ziren. Itziar Villalabeitiak eransten dugun memoria-dokumentuan jaso eta laburtu zituen ekarpenak. Espero dugu beste lankide batzuentzat baliagarriak izatea. Iazko I. Jardunaldian jasotako hausnarketak ere sartzeko aprobetxatu dugu.

Topaketa zuzenduta egon zen BOMSeko Barrualdeko Eskualdeko Eguneko Ospitale eta pisuetako langileei, horiei atxikitako prestakuntzan daudenei eta Gernikako Eguneko Zentroari laguntza asistentziala ematen dioten BOMSeko beste langile batzuei. Guztira 28 langilek parte hartu zuten. Amaitzeko Durangoko Eguneko Ospitaleak lunch gozo bat antolatu zuen.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Cartel-programa 2 jornada EEII.pdf
  2. Informe de la II Jornada de Encuentro Estructuras Intermedias Comarca Interior
  3. Reflexiones de la I Jornada.pdf (2012)

Argazki bilduma

Posta elektronikoa modu eraginkorrean erabiltzeko gomendioak (2)

“GAIA” ATALEAN IZENBURU DESKRIBATZAILEAK ERABILI BEHAR DIRA MEZUETARAKO.

“Gaia” atalean oso komenigarria da testu argi bat jartzea, laburra, ondo azaltzen duena, bai banakako mezuetan, bai talde bati bidaltzen zaizkionetan. Horrela, mezua jasotzen duen solaskideak errazago izango du lehentasunen edo larrialdien arabera irakurtzeko.

Posta bidaltzen diegun pertsonek interes ezberdinak izan ditzakete eta “Gaian:”-n argi adierazten badugu, aukera izango dute nahi ez dituzten mezuak ez zabaltzeko.

Bestela esanda, mezu baten “Gaia”-k mugatu eta deskribatzailea izan behar du, jasotzaileak irakurri edo ez irakurri erabakitzen denborarik gal ez dezan.

Era berean, aukera dago mezu laburrak transmititzeko “Gaia” betez eta mezuaren gorputzeko atala bete gabe utziz.

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Red académica y de investigación española (RedIris). Normas de uso del correo electrónico. RedIris 2008 April 11 [citado 9 Feb 2012]

Osabide Global aldean (1): “Post it” eta alta-txostenak

Zenbaki honetan aholku praktiko batzuk ematen hasiko gara eta espero dugu oso baliagarriak izatea Osabide Global erabiltzen duten guztientzat. Horretarako, programaren tripak ezagutzen dituzten pertsona ezberdinen laguntza izango dugu.
Oraingoan Adela Sanz izango da Barrualdeko Eskualdean Osabide Globalen erreferente klinikoa eta oso aholku baliagarriak emango dizkigu.
1) Paziente bakoitzaren zerrendaren eskuinaldean dauden "Post it" bezalako oharren erabilera biak zer diren eta nola erabiltzen diren.
2) Alta-txostenak egiteko modu praktikoa Osabidetik bertatik.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Post it e Informes de Alta (instrucciones)
EX CATHEDRA

Bizkaiko egoiliarren zentro arteko urteko bilera

Joan den otsailaren 28an “irakaskuntza-osteguna” berezia izan zen BOMSeko lanbide anitzetako irakaskuntza unitateko egoiliarrentzat.

Hasitako tradizioari jarraituz, duela urte batzuk ospatzen zen, Basurtuko, Gurutzetako eta Galdakaoko beste egoiliarrekin batera, Bizkaiko egoiliarren urteko bilera. Oraingoan Gurutzetako Ospitaleak egin zuen deialdia, honako gai honen pean: “Lehen Gertakari Psikotikoak”. Lehenengo aurkezpenak Ainhoa Basterrechea Chansek eta Mirari Isasi Garciak (BOMS- BIUko BAME II eta III) egin zuten eta “Concepto de PEP, formas clínicas y criterios diagnósticos” jorratu zuten. Gainerako parte hartzeak eta edukiak erantsitako programan ikus daitezke, baita Vital Arcek egindako jardunaldiaren laburpen interesgarria ere.

Datorren urterako gure teilatuan dago bilera ospatzea eta espero dugu antolatzea programa bat eta langileentzako topaketa erakargarria izatea. Hasteko jardunaldiaren zenbakia berreskuratuko dugu; arrazoirik ez dakigu, baina galduta egon da. Begoña Salcedoren oroimenari esker, XVII. zenbakira aurreratuko dugu orain.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bizkaiko egoilarren batzarraren egitaraua 2013

Argazki bilduma

Ikerkuntza sanitarioko Biobiziproiektua

Martxoaren 6an, 200 bat gonbidatu bertan zirela, ospatu zen BIOBIZI proiektuaren aurkezpena Bizkaiko Medikuen Elkargoan. Gerentziez eta zuzendaritza medikoez gain, jardunaldira joan ziren Osakidetzako ikertzaileak, erakunde publikoetako ordezkariak (Bilboko Udaletxea edo Eusko Jaurlaritzako sail desberdinak), unibertsitate publiko eta pribatuetako koadro akademikoak, gure inguruko zentro teknologikoetako langileak eta BIOBIZI Proiektuan interesatuta egon daitezkeen beste erakunde batzuk.

BIOBIZi–ren asmoa da lankidetzarako plataforma egonkorra izatea ikerkuntza arloan.Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea sustatzaileetako bat da, Bizkaiko 9 erakunde sanitario publikoren artean. Aspalditik egosten ari den proiektuak ideiak eta baliabideak batu nahi ditu azpiegitura nahikoa garatzeko eta, horrela, parte hartzen duten erakundeen kalitatezko ikerkuntza eta lankidetza babestu eta bultzatzeko. Erakundeak hauek dira: Basurtuko Unibertsitate-Ospitalea, Galdakao-Usansoloko Ospitalea, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, Santa Marinako Ospitalea, Bilbo Eskualdea, Barrualdeko Eskualdea, Osatek S.A., Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde- Ordezkaritza, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak espero du BIOBIZI-n lanerako eremu bat aurkitzea ematen ditugun zerbitzuen eraginkortasuna eta efizientzia, besteak beste, ardatz dituen ikerkuntza politika korporatiboa garatzeko.

BIOBIZik Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari eskaintzen dio partekatutako proiektuan parte hartzeko aukera eta artatzen dugun biztanleriaren emaitzen etengabeko hobekuntza eta bizi-kalitatea lortzeko gure Ikuspegian aurrera egin eta arrakasta izateko.

BIOBIZik gure ikertzaileei aukera ematen die proiektuan parte hartzen duten erakunde ezberdinekinlankidetza-sareak antolatu eta horietan sartzeko, ikertzeko eta berritzeko gure gaitasuna bultzatzeko ingurune erkide batean.


Jardunaldiaren programa eransten dugu eta BOMSen izenean, Ander RetolazaDk. egindako aurkezpena.

A.R.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. BioBizi Jardunaldiaren Egitaraua
  2. Diapositivas Ander Retolaza

Argazki bilduma

BOMSeko Errekuperazioaren Ebaluazioaren Proiektua Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetza Zentroan : Social-Health for You (#SH4U)

Martxoaren 1ean, BOMS gonbidatuta egon zen, Bilbo Eskualdea eta Debabarrena ESI-rekin batera, ekintzailetza soziosanitarioaren gertaera batean parte hartzera, Han azaldu zituzten, Deustuko Unibertsitatearekin harremana duten ekintzaileek (ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, beste aliatu batzuk … ) zuzen ditzaketen proiektuen bitartez, gara daitezkeen beharrak.

Jose Uriartek Errekuperazio Eredua aurkeztu zuen eta ekintzaleei bi behar zehatz bota zizkien: laguntza, alde batetik, DREEM (Developing Recovery Enhancing Environments Measure) ebaluazio eskala itzultzeko eta balioztatzeko eta, bestetik, hiru urterako zentro anitzeko zeharkako azterketa garatzeko.

Ekintzaileen laguntza behar duten beste ideiak hauek izan ziren: Osakidetzako HOBE+ plataformaren bitartez jasotako ideien garapena, nola egin adineko paziente pluripatologikoei ariketa fisikoaren preskripzioa eta monitorizazioa eta nola hobetu bizi-emergentziaren abisua Mendaroko Ospitalean. Behar hauek guztiak Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetza Zentroko proiektuen katalogoan sartuko dira.


Informazio gehiago eta gertaeraren argazkiak loturetan ikus ditzakezue.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Programa del evento
  2. Evaluación de la recuperación

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

Elkarrizketa Jose Andres Múgica Olasolori

Artea, gizakiaren irudikapena den aldetik, ezin egon liteke gure erakundearen izateko arrazoitik urrun, osasun mentaletik, eta are gutxiago, Zazpigarren Artea izenekotik. Ale honetan Jose Andrés Múgica Alasolo, Zamudioko Ospitalean lan egiten duen mediku psikiatra eta zinema zale amorratuak zinema eta osasun mentalaren arteko lotura azaltzen digu

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Jose Andres Múgica Olasolori
PERISKOPIOA

Arartekoaren 3/2013 gomendio orokorra, otsailaren 15ekoa

Buruko osasun arazoak dituzten pertsonak borondatearen kontrako ospitaleratze egoeran daudenean dituzten eskubideen aitortze eraginkorra bermatzen dituzten neurriak hartzeko beharra.

Esteka sakatu gomendioaren edukia ezagutzeko.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Arartekoren gomendioa
LEHENENGO PERTSONAN

Manuene: eguneko ospitale berria abian da jadanik

Manuene Eguneko Ospitaleak jarduera hasi zuen urte berriarekin batera; hiru hilabetez trebatu, eta indar betean dabil dagoeneko. Azken finean 30 urteko eskarmentua du lan-taldeak.

Negu honetan bete da pazienteez eta goizez eta arratsaldez hainbat tailerrez gozatzen dute, drogak baztertzen dituzten bitartean.

Erreabilitazioan ematen dute sei bat hilabete eta talde batu eta fin osatzen ari dira bien bitartean.

Sakatu beheko artxiboa ospitalea hurbiletik ezagutzeko.

J.D.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Manueneko pazienteekin

Argazki bilduma

2012/13ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Clasificación General - JORNADA 9

____Equipo________J_ G_ E_ P_ TF_ TC____ Puntos
1___DURANGO____ 7_ 6_ 0__1_ 47_ 19______ 18
2___VITORIA______ 7_ 5_ 0__2_ 41_ 28______ 15
3___BARAKA______7_ 3_ 2__2_ 35_ 32______ 11
4___ZAMUDIO_____ 5_ 3_ 1__1_ 20_ 17______ 10
5___BILBAO_______5_ 3_ 0__2_ 34_ 30_______ 9
6___AVIFES______ 6_ 2_ 1__ 3_ 16_ 25_______ 7
7___ARGIA________5_ 1_ 2__ 2_ 14_ 19_______ 5
8___MONDRAGON_ 5_ 1_ 1__3_ 24_ 29_______ 4
9___ZALDER_______ 7_1_ 1__5_ 27_ 38_______4
10__ERAGINTZA____3_ 1_ 0_ 2_ 13_ 20_______3
11__URIBE COSTA__3_ 0_ 0_ 3_ 10_ 24_______0


Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Juan de Aranoaren pintura-lanak Zaldibarko Ospitaleko kapera neo-erromanikorako

Ondareaz orokorrean hitz egiten denean, monumentu handiak, historiaz beteriko eraikinak, erreferentziazko arte-lanak etab. datozkigu burua denoi eta erakunde publikoekin (udaletxeak, aldundiak, gobernuak …), elizakoekin eta sektore pribatukoekin lotzen ditugu. Ondarearen ikuspegi sinple horrek eragozten du hurbil dugun errealitatea ikusteko: bitxi artistiko txikiak, antzematen ez direnak eta apurka-apurka ahaztu eta hondatzen joaten direnak, kasu batzuetan, desagertzeraino heltzen direnak. Horrela amai dezake Zaldibarko Ospitalean dagoen bitxi txikiak, bertan dagoen kapera neo-erromanikoaz ari gara, Juan de Aranoa margolari euskaldunak egindako fresko-pinturez apaindua.

E.G.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Martelo García de Garayo I, Polo Escobes S, G. Arza E. Norte de salud mental, 2013, vol. XI, nº 45: 87-104.

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

Durangoko Eguneko Ospitaleko sukaldaritza. Gaur: “Oilasko-bularki enpanatua pikilloko piperrekin”

OSAGAIAK:

6 oilasko-bularki, xerratuta
Ogi birrindua
Olioa
Gatza
Pikillo-piper 2 poto
Berakatza, 4 ale
Azukrea

PRESTAKETA:

Xerrei gatza bota eta ogi birrindutik pasatu. Zartaginean oliba olio apur bat jarri eta olioa bero dagoenean, bularkiak frijitu. Berakatzak zuritu eta jarri beste zartagin batean olioarekin.

Berakatzak frijitu, doratu arte eta azkenean piperrak gehitu, gatz apur batekin eta azukre apur batekin, norberaren gustura. Minutu batzuetan utzi su baxuan eta eginda daudenean, bularkiak bota.

Jateko prest. Errezeta erraza, ekonomikoa eta gainera oso ona, zer gehiago eska daiteke?

T.R. (DUE) / A.C. (Auxiliar de enfermería) / M.G.(Auxiliar de enfermería) / E.G. (Terapeuta Ocupacional).

Argazki bilduma

Don Celes. "Atención libre flotante III" (1971)

Luis del Olmo. "Don Celes. Desventuras de un personaje de tinta china". Ed. CLA. Bilbao, 1971.

Argazki bilduma

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Anuntze Arana Osinaga (A.A.), Ainhoa Bilbao Maiza, Vital Arce Echevarria, Jose M. Díaz Zorrozua (J.D.), Maite García Fernández (M.G.), Enrique González Arza (E.G.), Eneko Gutiérrez Gómez (E.G.), Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Andrés Mugica Olasolo, Marta Prieto Peraita (M.P.), Ander Retolaza Balsategui (A.R.), Teresa Rodríguez Burgos (T.R.), Adela Sanz Cañibano, Itziar Villalabeitia Jiménez, Mari Jose Zardoya Mateo (M.Z.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <