Lmentala 16. zk. / nº 16 - 2014ko urtarrila / enero 2014
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA




URTE BERRI ON!


BOMSeko liburutegia: zure iritzia behar dugu. Parte hartu!

Denbora aldatzen da, gure lan egiteko era bezala. BOMSa hainbat zentroz osaturik dago, euren artean koordinaturik, baina liburutegi bakar batekin, fisikoki Zamudioko Ospitale Psikiatrikoan kokaturik dagoena. Gure erabiltzaile guztiei zerbitzua emateko, liburutegiak duen kontzeptu klasikoa aldatu behar du, leku fisiko batean finkaturik egotearena, hain zuzen ere; eta informazioa jasotzeko puntu bat bihurtu, erabiltzaileen kokapen fisikoa kontuan hartu gabe.

Atsegin izango genuke zu ezagutzea, zure beharrak zeintzuk diren jakitea, gure zerbitzua egokitu eta zuretzat erabilgarria egin ahal izateko. Guri laguntzeko eskatzen dizugu, galdeketa labur bati erantzunez (3 minutu besterik ez da izango). Eskerrik asko zure laguntzarengatik.

Liburuzainarekin harremanetan jarri ahal zara posta elektronikoaren helbide honetan:
maria.garciapuentesanchez@osakidetza.net

Erlazionaturiko Loturak

  1. Liburutegi zerbitzuari buruzko inkesta

Zamudioko akutuen unitateetan ospitaleraturik daudenen iritzia

Urrian eta azaroan zehar inkesta egin zaie Osakidetzako osasun arloko zerbitzu batzuen erabiltzaileei. Osasun Mentalari dagokionez, ebaluatu da ospitaleko akutuen psikiatria zerbitzuetako pazienteen gogobetetasuna.
Zamudioko Ospitalean ateratako emaitzak horrela laburbil daitezke:

- Erdiak baino gehiago (%70,37) bere gaixotasunaz hobeto edo askoz hobeto daude.
- Erdiek baino gehiagok ere (%55,06) “ontzat” edo “bikaintzat” jotzen dituzte jasotako asistentzia eta espero zuten baino hobea izan da (%52,80).
- Beste alde batetik, aintzat hartzen dituzte, batez ere, tratua (%53,57k) eta osasun arloko pertsonalaren gaitasuna (%27,8k).
- Ospitaleraturik berriro behar izatekotan, hiru laurdenek Zamudio hautatuko lukete.
- Euskarari dagokionez, %14,3 ez dago gogobeterik, gutxi erabiltzen baita.

Erantsitako artxiboan txosten osoa dago ikusgai.

Itziar Villalabeitia

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Inkesta

Osakidetzaren II. Euskara Plana argitaratu da

2013ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, osakidetzako II. Euskara Plana argitaratu da. Sei urteko iraupena izango du, eta hiru urtera ebaluazio bat egingo da. Plan horretan jasotako helburuak laburbildu ditugu ondorengo orrietan. Dena den, plana osorik irakur daiteke (euskaraz zein gaztelaniaz) erantsitako artxiboetan. Datorren hilean gure erakundeari egokitutako plana egingo dugu eta horren berri ere emango dizuegu.

G.A.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Osakidetzako II. Euskara Plana
  2. Hizkuntza ofizialen erabilera irizpideak

Mezu seguru bat hilero. Urtarrila: eskuak garbi

I.M & J.F

Argazki bilduma

DBLO, arraioa! Historiara eta txostenetara sartzea

Etxea doktorea berriro ere hausnarketarik gabe aritzeak, informazioan alorrean, pazienteen eskubideekin loturiko bi alderdi islatzen ditu.

Alde batetik, 2003ko maiatzetik indarrean dagoen pazienteen Autonomiaren Legeak(Ley 41/2002) aitortzen die pazienteei bere osasunaren arloko edozein jardueraren informazio eskuragarri guztia jakiteko eskubidea, Legeak salbuetsitako kasuetan izan ezik . Horrela dio Legeak: “derecho a conocer, con motivo de cualquier actuación en el ámbito de su salud, toda la información disponible sobre la misma, salvando los supuestos
exceptuados por la Ley” (4.1. artik)...

J.L., L.P. y J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Versión para imprimir

Erlazionaturiko Loturak

  1. Komiki
EX CATHEDRA

Patologia dualaren IV. Jardunaldiak

Joan den abenduan Patologia Dualaren IV. Jardunaldiak egin ziren Bilbon, eta badirudi gure urteroko agendan ezinbesteko bihurtzeko bidean daudela.

Galdakao-Usansoloko Ospitaleak eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak antolatu dituzte, ondokoek lagundurik: Sociedad Española de patología Dual eta Academia de Ciencias Médicas de Bilbao. Denera ia 250 lagunek eman zuten izena.

Bai edukia, bai txostengileen izenak (horien artean BOMSeko lankide asko izan ziren), kontsulta daitezke atxikirik doan egitarauan. Nabarmenduko dugu bereziki Iñigo Lamarca arartekoaren parte hartzea ekitaldiaren amaieran. Hark gogoeta luze bat eta iruzkinak egin zituen osasun mentalaren zerbitzuen eta beharren inguruan, oro har; eta beste batzuei buruz ere, nahasmendu dualei bereziki lotuta agertzen direnei, hain zuzen.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Jardunaldien egitaraua
  2. Ararteko

Argazki bilduma

Depresioa: ziurtasun zientifikoa Lehen Mailako Arretaren eta Osasun Mentalaren arteko lankidetza-ereduetan eta esku-hartzeetan

Oraintsu Osteban argitaratu dira meta-berrikusketaren emaitzak, Lehen Mailako Arretaren eta Osasun Mentalaren arteko lankidetza-ereduen eta esku hartzeen gainean, depresio-diagnostikoa jaso duten pazienteen arretari dagokionez.

Ikerketa hau egin da Ikerkuntza Komisionaturako Proiektu baten barruan eta horretan parte hartu dute, besteak beste, Ander Retolaza Balsateguik eta Beatriz Garcia Moratallak, BOMSeko profesionalek. Espero dugu ikerlan honen ematzek balio izatea etorkizunean parte-hartze estrategiak ezartzeko, hartutako ziurtasun zientifikoan oinarriturik.

Calderón C, Mosquera I, Balagué L, Retolaza A, Bacigalupe A, Belaunzaran J, Iruin A, García B. Modelos e intervenciones de colaboración entre Atención Primaria y Salud Mental en la atención a los pacientes diagnosticados de depresión: resultados de una meta-revisión. Investigación Comisio¬nada. Departamento de Salud, Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz. 2013. Informe Osteba D-13-13.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Teknologien Ebaluazioko Zerbitzuaren (Osteba) web orri ofizialean informazio gehiago dago eskuragarri beste txosten batzuei buruz, interesgarriak ere suerta dakizkizuenak.

L.A.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Modelos e intervenciones de colaboración entre Atención Primaria y Salud Mental en la atención a los pacientes diagnosticados de depresión: resultados de una meta-revisión

Erlazionaturiko Loturak

  1. Osteba

Joko serioak, osasun arloan erabiliak- AFNH

Fun&Serius Game Festivala bideojokoen jaialdi bat da. Horretan urteko nazioarteko bideojokorik onenak saritzen dira, bai jolasteko hutsak direnak, bai “serioak” deritzotenak. Jaialdian ekitaldi asko egiten dira eta parte hartzen dute bideojokoen industriaren munduko mitoek; pertsonaia ospetsuek ere desafioa onartzen dute hainbat jokotan.

Azaroaren 25etik abenduaren 1a bitartean Bilbon egin zen ekitaldiak biltzar bat ere hartzen du barne eta bertan aurkezten da jokoaren erabilpen “serioa” zenbait arlotan: hezkuntza, marketina, etengabeko prestakuntza, osasuna, eta abar.

Azaroaren 28ko jardunaldian holandar bideojoko bat aurkeztu zen, Arreta Faltak eta Hiperaktibitateak (AFNH) jota dauden neskato-mutikoentzat diseinaturik. Lehenengo saria irabazi zuen osasun arloko serious games-eko atalean. Izena Plan-IT Commander du eta misio batzuk planteatzen ditu, mineral arraroen bila joateko unibertsoko hainbat bazterretara. Jokoaren bitartez ikasten da denbora kudeatzen, eginbeharrak antolatzen eta gizarte jokaera bat garatzen, beste neska-mutilekin taldekako lanak eginez.

Erantsitako artxiboan informazio gehiago dago ikusgai.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Plan IT Comander
TXOKO-BOMS

Futbolak txoratu ez duen psikiatra (Paco Chicharrori elkarrizketa)

Hil honetako elkarrizketan, Paco Chicharrok bere “beste errealitatea” kontatzen digu. Gutxik dakigu futbolzale amorratua dela, eta gaztaroan kategoria ezberdinetako jokalaria izan zela. Horrela bilakatu zen gaur eguneko psikiatra ospetsua.

Bere hitzetatik argi geratu zaidana da, bizitza honetan nahi dugun guztia lortzeko funtsezko osagaiak hauexek direla: grina tanta batzuk, eta diziplina eta ahalegin tanta ugari. Errezeta honekin gure amets, nahi eta ilusio guztiak eskura ditzakegu.


E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Futbolak txoratu ez duen psikiatra (Paco Chicharrori elkarrizketa)

Argazki bilduma

PERISKOPIOA

Osasun mentalean berritzen: Centro de Intervención Comunitaria del Hospital Universitario Río Hortega

Osasunaren Lege Orokorrak, 1986koak, jarduteko oinarri batzuk ezartzen ditu, osasun mentaleko arazoen arretari eta asistentziari dagokienez: autonomia erkidegoaren eremuan garatuko da, baliabide anbulatorioak, ospitaleratze partziala eta etxeko arreta sustatuz; ospitaleratzeko beharra txikiagoa egiteko asmoz. Gainera, koordinazioa beharrezkoa izango da osasun arloko zerbitzuen eta gizarte zerbitzuen artean.

Aurten Valladoliden baliabide interesgarri bat jaio da Rio Hortega Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuan: CICa edo Centro de Intervención Comunitaria. Bertara joateko aukera izan dut astean bi aldiz nire errotazio aldian, psikologia klinikoan egiten ari naizen espezializazio-programaren prestakuntzaren barruan.

Berri osoa irakurgai dago erantsitako artxiboan.

Vital Arce

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. CIC berri osoa

Erlazionaturiko Loturak

  1. Referencia a la exposición “Arterias con locura”
  2. Imágenes de la exposición “Arterias con locura”

Argazki bilduma

Aldaketak Galdakao-Usansolo Ospitaleko Desintoxikazio / Droga-Menpekotasuneko Unitatean

Joan den apirilean, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Desintoxikazio / Droga-Menpekotasuneko Unitateak aldatzeko prozesu bat abiatu zuen; orain finkaturik dago, eta oso emaitza onak lortu ditu bai pazienteentzat, bai profesionalentzat.

Kontuan hartuta gure BOMSeko lankide batzuek harreman estua dutela UDErekin haren pazienteak artatzeko, egokia dirudi egitasmoaren laburpena eranstea, unitateak berak egindakoa eta eskuragarri dagoena Osakidetzaren web orrialdean.

Horretan zehazten dira egindako aldaketa batzuk, eremuak eta ikuspegiak batuz, droga-menpekotasunari eta alkoholismoari dagokienez. Aurrekoarekin batera, erakusten dira ospitaleratzeko bideak, jarduteko arauak, eskainitako zerbitzuak eta antolakuntza orokorra. Hori guztia azalpen eta argazki batzuek lagunduta instalazioak nola banatu diren erakusteko.

Barrualdeko Eskualdean, paziente kopuru handiagoa dutenez (alkoholismo diagnostikoak eta beste droga menpekotasun batzuk) bilerak ari dira egiten, egindako aldaketen berri, zehaztasun handiagoarekin emateko.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. UDEren aldatze-egitasmoa
LEHENENGO PERTSONAN

Kirol arloko saria Barakaldoko Eguneko Ospitalearentzat

Joan den azaroaren 20ko iluntzean egin zen Urteroko 2013-2014ko Kirol Gala Barakaldoko Gizarte Integraziorako Zentroko ekitaldi aretoan, industria-hiriko udalak antolaturik.
Sarituen artean, oraingo honetan, BOMSeko Barakaldoko Eguneko Ospitalea egon da (Barakaldo C.F.z eta tokian tokiko kirol arloko pertsona famatuez gain). Eskerrona eman nahi izan zaio pazienteekin urteetan egin duen errehabilitazio lanarengatik kirolaren bitartez.

Eguneko Ospitaleko talde batzuk astero joaten dira udal igerilekuetara; eta gure futbol taldeak, (bide batez esan behar da denboraldi ederra egiten ari dela), parte hartzen du zentroen arteko urteroko txapelketan. Etxean jolasten duenean Lasesarreko kiroldegiko instalazio bikainetan egiten du. Hemendik gure eskerrona adierazi nahi diogu Alfonsori, bere aparteko laguntzarengatik.

Tokiko telebistaren kazetari ezagun batek aurkeztu zuen ekitaldia eta alkateak berak banatu zituen sariak zinegotzi batzuekin batera, argazkian ikus daitekeenez. Argazkia El Correo egunkariko kirol atalean argitaratu zen hurrengo egunean. Gure taldeko jokalari nabarmen batek, Gabrielek, jaso zuen saria, beste batzuok lagunduta: beste jokalari bat, Javi zentroko monitorea eta entrenatzailea- Valverde txingurria dardarka hasi da dagoeneko- eta ni neu, koordinatzaile gisa. Gero lunch eder batez harrera ona egin ziguten, beraz jaiak ederto hasi genituen…

Hori, bada: zorionak sarituei eta baita Lmentaleko irakurle guztioi, eta AUPA BARAKA, KARAJO!

Jon Lizarraga

Erlazionaturiko Loturak

  1. El Correoko berria

2013/14ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Equipo - Puntos

1 BARAKA 12
2 MANUENE 10
3 VITORIA 6
4 DURANGO 6
5 ARGIA 5
6 MONDRAGON 3
7 AVIFES 3
8 ZAMUDIO 1
9 ZALDER 1
10 BILBAO 1
11 ERAGINTZA 0
12 URIBE COSTA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

“Establecimiento Balneario de Zaldivar, Bizkaian” (I)

Lmentalaren aurreko alean aipatzen genituen lehenengo kazetaritza oharrak “Zaldivarreko zoroetxea”ren asistentzia jarduerari buruzkoak. Horiek gogora ekartzen zuten behinola bainuetxea izan zela.

Begirada pixka bat atzerago eramanez, ahanzturatik erreskatatuko dugu beste kazetaritza erreportaje sorta bat, aurretiaz egindakoak. Horiek bainuetxe ospetsu haren berri emango digute, uda garaian aparteko udatiar talde jendetsua erakartzen zuena leku urrunetatik. Horiekin entretenituko gara, bada, aldizkariaren ale batzuetan, eta seguru gaude irakurle estimatuen gozamenerako izango dela.

Aurreneko emanaldi honetan, “aspaldiko La Ilustración Española y Americana”ren ale batetik berreskuraturikoan, 1883ko uztailaren 15ekoan, hain zuzen, testu labur batean ezagutuko ditugu bainuetxearen sorrera, tokian tokiko bitxikeria etimologiko batzuk edo bainularien kopurua, eten gabe handitzen zena, 1882. urtean 1414 bainulari izatera iritsi ziren. Hori guztia grabatu interesgarriez horniturik egongo da, argazki batzuetan oinarriturik, Bilboko S. de Regil jaunarenak; horrela ahalbidetzen baitzuen garaiaren puntako teknologiak. Hala geratuko da jasota beheko aldean ezarritako iragarki sorta bati esker.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. La Ilustración Española y Americana
ATSEDENALDIA

Daniel no habla (Marti Leimbach. Almuzara)

Marti Lembach eleberrigileak seme autista du eta halaber familia-bizimodu ez horren korapilatsua, itxura batean, eleberri honetan deskribatzen duenarekin alderatuta. Eleberriaren inspirazioa da bere lehenengo mailako ezagutza garapenaren arazo orokorren inguruan. Liburuak deskribatzen digu, lehengo pertsonan, benetako ama kementsu baten eskarmentua, semearen autismoak ekartzen dituen arazoei aurre egin behar diena, bere aurka duen egoera batean, familiari, ekonomiari eta administrazioari dagokienez. Protagonistak terapeuta ez ohiko eta konprometitu bat topatzen du. Horrek lortuko du semea bere ingurunean suspertzen hastea, eta beste pertsona batzuekin harremanetan jartzea. Terapeuta, gainera, protagonistaren bikotekidea izatera helduko da.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Iruzkin osoa
KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Laura Alonso Pérez (L.A), Garbiñe Apraiz Urigüen, Vital Arce Echevarría, Ainhoa Bilbao Maiza, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), José Luis Fidalgo Centeno, María García-Puente Sánchez, Enrique González Arza (E.G.), Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Inés Lumbreras Sarasibar, Isabel Macías Romero, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Javier Peña Bustillo, Itziar Villalabeitia Jiménez.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <