Lmentala 18. zk. / nº 18 - 2014ko martxoa/ marzo 2014
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Gizarte eta osasun arloko profesionalen topaketa, buruko nahaste larriak dituzten pertsonekin eta etxerik ez dutenekin aritzen direnak

Joan den otsailaren 18an, Pagasarri Aretoan, diziplina arteko topaketa izan zen gizarte eta osasun arloko profesionalen artean. Taldea osatzen zuten kaleko esku hartzeko taldeek: gizarte arlokoak, udaleko aterpeetakoak, gizarte arloko larrialdietako atentziokoak, eta abar; eta baita Bilboko Tratamendu Asertibo Komunitariokoak ere. Elkar hartuta artatzen dituzte gaixotasun mental larria duten pertsonak, “etxegabeak” direnean eta zailtasunak dituztenean loturari eusteko anbulatorioko osasun zerbitzuekin.

Erabilitako metodologiak talde txikitan parte hartzean zuen oinarri, gerora talde handi batean eztabaidatzeko; eta era aktiboan jorraturiko gaiak honako hauek izan ziren: pertsona-talde horren ezaugarri bereziak; esku hartzeko mugei dagokienez, topatzen diren zailtasunak; eta, osatzeko prozesuan, erabiltzaileak inplikatzeko dauden eragozpenak.

Topaketa oso gogobetegarria eta onuragarria suertatu zen, ikuspuntu ezberdinak agertu zirelako, horietako batzuk adostu zirelako, eta horietatik guztietatik eratorri zirelako hobetzeko proposamen eta ekintza zehatzak.

Mariasun Garay

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Topaketaren aurkezpena. Mariasun Garay

Hornidurarik gabeko medikamentuak eta botika baztertuak

Gure web orrian eskuragarri dago ondoko esteka: Agencia española del Medicamento (AEMPS), Farmazia atalean > Segurtasun oharrak eta alertak > ez hornitzea eta baztertzea > zerrenda. Bertan medikamentuen gaineko informazioa eguneratzen da, hornidurarik ez dagoenean edo baztertuak izaten direnean, beharrezko informazio gehigarriarekin.

Anuntze Arana

Erlazionaturiko Loturak

  1. Kontsulta medikamentuei buruz: hornidurarik gabekoak eta baztertuak

Pazientearen Segurtasunaren 2013ko memoria

Eskuragarri dago Intranet orrian Pazientearen Segurtasunaren Jarduera 2013ko memoria : Orrialde nagusia > Pazientearen Segurtasuna> Segurtasun Klinikoa BOMS-en> Jarduera memoriak.

Aurreko urteetan bezala, txostenak biltzen ditu zenbait arlotan egindako jarduera nagusiak eta praktika zuzenak: prestakuntza, gertakarien kudeaketa, eta baita Segurtasun Klinikoko Batzordeak eta hainbat lan-taldek egindakoak ere; batzuk iraunkorrak, Segurtasun Taldeak bezala; eta beste batzuk, ad hoc sorturikoak.

Txostenak biltzen ditu halaber 2013ko auditorien emaitzak kudeaketa farmakoterapeutikoaren alorrean egindakoak BOMSeko hiru ospitaleetan, eta horiekin batera, azken Kudeaketa Planean ezarritako helburuak.

Txostena ikus daiteke erantsitako estekan

A.V.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Jarduera memoria 2013

Mezu seguru bat hilero. Martxoa: erabili beti ekipo eta erreminta egokiak

I.M. & J.F

Argazki bilduma

DPBLO arraioa! (8). Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (II)

Erizain bat, ahizpari lagundu nahian eta, beronen adingabeko umeak babestu nahian (epailearekin adostuta dute aitaren etxera joateko bisita-erregimena), koinatu ohiaren oraingo bikotekidearen historia klinikora/psikiatrikora sartu da eta informazioa eman du, ahizpak bisita-erregimena zuhurtziaz indargabe uzteko eskaera egin ahal izateko.

A.F., E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. DPBLO arraioa! (8). Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (II)

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideo Komikia
EX CATHEDRA

BOMSeko profesionalen jarduera zientifikoa

2013. urtean zehar, BOMSeko hainbat profesionalek parte hartu dute jarduera zientifiko anitzetan (ikerketa proiektuak, komunikazioak, txostenak, argitalpen zientifikoak,..eta beste gauza asko). Ikerkuntza batzordean 2013. urteko memoria osatu dugu. Horretan saiatu da biltzen egindako jarduera zientifikoaren zatirik handiena.

Parte hartutako jarduera kopuru handia ikusita, esan ahal dugu gure erakundea oso aktiboa eta konprometitua dela Etengabeko Prestakuntzan eta Ikerketan. Espero dugu espiritu eta gogo hori gure artean hazten jarraitzea. Zorionak guztioi lan horietan egindako eginahalarengatik

L.A.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. BOMSen memoria zientifikoa 2013

Alejandriatik: 1. PubMed arin eta erraz

Lmentalan atal berria estreinatzen dugu. Hil honetatik aurrera ohar txiki bat argitaratuko dugu informazio zientifikoa bilatzen eta erabiltzen ikasteko, liburutegietan eskuragarri dauden zenbait iturri zientifikoren bitartez, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean eta Osakidetzan.

Hil honetan PubMed-ekin hasiko gara; bilatzeko motorra da, MEDLINE izeneko datu basera sartu eta datuak erabiltzeko. Bertan Estatu Batuetako Medikuntzako Liburutegi Nazionalak eskaintzen ditu ikerketa biomedikoko aipuak eta artikuluen laburpenak. Sar zaitez eta lau urratsetan ikasi nola erabili. Harrituta geratuko zara! Eskuragarri duzu dohainik informazio kopuru handi bat.

María García Puente

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Pubmed arin eta erraz

Zurimendi egoitza Revista de Rehabilitación Psicosocial aldizkarian

Revista de Rehabilitación Psicosocial-aren azken alea argitaratu berri da. Edukiak erantsitako artxiboan kontsulta daitezke. Horien artean bat nabarmendu nahi dugu, hurbil egoteagatik eta deskribaturiko zerbitzua BOMSetik erabili ahal dugulako: Argiaren Zurimendi Egoitza Galdamesen.

Arantza Larizgoitia-Jauregik sinatu du aldizkariaren artikulu hau: “Continuidad de cuidados en el sistema de atención a personas con trastorno mental grave: experiencia de la residencia Zurimendi” (Rehabilitación Psicosocial 2013; 10(2): 32-38). Horretan azaltzen du Argiaren arreta-zerbitzuaren eredua, egoitza arloko asistentzian intentsitaterik handiena duena(18 ohe, 24 orduz gainbegiratuak). Bertan ingresatzen diren pazienteak etortzen dira psikiatriako egonaldi luzeko ospitaleetatik eta pronostiko zaila dute, sendatzeari dagokionez.

O.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Revista de Rehabilitación Psicosocial
  2. Argiaren Zurimendi Egoitzari buruzko informazioa
TXOKO-BOMS

Elkarrizketa Rosi Dominguezi

Musika izan dugu noizbait elkarrizketen atal honetan,baina inoiz ez dugu izan abesbatzarik. Abesbatzen musikari dagokionez, beti iruditu zait zoragarria ikustea nola pertsona-talde batek batzen dituen ezagutza eta ahotsak helburu bakar bat lortzeko, melodia bat interpretatzeko, alegia. Hau beste musika arlo batzuetan eta bizitza sozialeko beste arlo batzuetan ere ikus dezakegu. Beharbada, azken hau hitz batekin gehiago ezagutuko dugu: talde-lana.

Ale honetan, aprobetxatuko dugu gure lankide Rosi Dominguezek kantuaz asko dakiela, Otxarkoagako abesbatzan abeslaria baita, koruko musikari buruz zertxobait gehiago ikasteko.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Rosi Dominguezi

Erlazionaturiko Loturak

  1. Otxarkoagako abesbatzaren 50. urteurrena, 2013ko azaroaren 30a
  2. Otxarkoagako abesbatzaren 50. urteurrena, 2013ko azaroaren 30a (2)
  3. Otxarkoagako abesbatzaren 50. urteurrena, 2013ko azaroaren 30a (3)
  4. Otxarkoagako abesbatza Gamizen 2012ko martxoaren 31
  5. Otxarkoagako abesbatza El arriero (2011ko maiatza)
  6. Otxarkoagako abesbatza FALLING IN LOVE. 2011ko maiatza
  7. Otxarkoagako abesbatza Freedom Basauri . 2013ko maiatza
  8. Otxarkoagako abesbatza. 2013ko Gabonak. Telebilbao
  9. Otxarkoagako abesbatza Santa Agueda 2013

Argazki bilduma

Bisitaldia Brasiletik BOMSera

Taís Bleicher dut izena. Psikologoa naiz Universidade Federal do Ceará-UFC unibertsitatean, Brasilen. Han praktika zerbitzua diseinatzeaz arduratzen naiz, Psikologia Graduko ikasleentzat. Gaur egun nire doktore tesia egiten ari naiz erreforma psikiatrikoaren esperientziari buruz Wuixadá hirian, Cearán. Tesiaren izenburua da: “A política de saúde mental de Quixadá, Ceará (1993-2012): uma perspectiva histórico-crítica e avaliativa de processo”.

Espainian izan nintzen 2013ko maiatzetik 2014ko urtarrilera, CAPES agentziaren bitartez (ikerketa sustatzen duena), bi helburu nagusirekin: Rafael González Fernández irakaslearekin, UCMkoa, ikerketa teorikoak egin nituen osasun mentaleko estigmari buruz. Manuel Desviat psikiatrarekin ikasi nuen nola gauzatu zen erreforma psikiatrikoa Espainian; horretarako baliatu nituen irakurketak eta instituzioetara egindako bisitaldiak, komunitate batzuetako zerbitzuetan. Desviat-ek zerbitzu horiek aukeratu zituen, ikerketari begira, eta kontuan hartuta, esperientziak ezberdinak izan beharko zutela. Bizkaian ospitalez kanpoko sarea zabaldu da pazienteak artatzeko, kalitate irizpidetan oinarrituta. Niretzat garrantzitsua zen eredu hori ezagutzea. Bisitaldiek lagundu zidaten halaber UFCn ezarriko dudan praktika zerbitzuari buruz gogoeta egiteko: diziplina artekoa izango da eta osasun mentaleko arloan emango du zerbitzu.

Taís
PERISKOPIOA

“Irakurketa Erraza” Ermuko Eguneko Ospitalean

Duela hilabete batzuetatik hona Ermuko Eguneko Ospitaleko laguntzaileek interesa piztu nahi izan dute irakurketa tailer bat garatzeko eta bisitak egiteko pazienteekin udaleko liburutegira. Liburuzain arduradunak ekimenarekin bat egin du eta hedatzeko tailer bat deitu zuen jorraturiko gaia profesionalei helarazteko, baldin eta aipaturiko teknika euren erakundeetan balia badaiteke.

“Irakurketa erraza” nahiko mugimendu berria da gure inguruan, ez dago bideraturik irakurtzen ikastera, baizik eta erakartzera irakurtzeko zailtasunak dituztenak.

Tailerrari eta horren helburuei buruzko Informazio gehiago dago eskuragarri prentsa oharraren estekan. Horretan segur aski, ezaguna egingo zaio bati baino gehiagori argazkian agertzen den Arrate Azkarraga.

O.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Lectura fácil en Ermua. El Correo (Ed. Gipuzkoa), 10-02-14
  2. Asociación Lectura Fácil

Hemerotekako sagua. 2014ko otsaila

Atal honetan albiste batzuk jasotzen ditugu. Euskadiko hedabideetan argitaratu dira eta Osasun Mentalaren arloari lotuta daude.
Otsaileko artikuluak honako hauek dira (edizioa itxi arte):

• Acreditados expertos hablaron sobre las drogas en Salesianos. EL DIARIO VASCO BURUNTZALDEA, 26/02/2014.
• El grupo de Alcohólicos Anónimos anuncia una charla para mañana. NOTICIAS DE GIPUZKOA, 26/02/2014.
• El 10% de los dependientes vascos aguarda las ayudas pese a cumplir los requisitos. EL CORREO, 24/02/2014.
• Tal y como está ideado el sistema siempre habrá lista de espera. EL CORREO, 24/02/2014.
• Krisi hasieratik antsietate eta depresio kasu gehiago agertu direla dio LABek. BERRIA, 21/02/2014.
• Bioeskola, sinónimo de cultivos naturales. DEIA, 20/02/2014.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Recortes de prensa
LEHENENGO PERTSONAN

2013/14ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Clasificación General - JORNADA 11

Equipo Puntos
1 BARAKA 27
2 DURANGO19
3 VITORIA 18
4 MANUENE16
5 MONDRAGON 15
6 BILBAO 10
7 ARGIA 9
8 AVIFES 6
9 ERAGINTZA 3
10 ZAMUDIO 1
10 ZALDER 1
12 URIBE COSTA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

69ko promozioa?

Lmentalaren azken alean argitaratu zen berri baten ondorioz, Bermeoko Ospitalean egindako ikastaroei lotuta, Maribel Larrinagak irudi bat bidali digu eta gaur argitaratzen dugu. Dugun informazio apurraren arabera, badirudi 1969an egin zela, erizaintza ikastaro baten amaieran. Jakin badakigu nortzuk diren argazkietako lagunak, beraz, norbaitek interesik badu, galdetu baino ez du egin behar.

O.M.

Argazki bilduma

Udaldiaren etapak Zaldibarren (III)

Urteak aurrera doaz eta mende berria dator, baina jende dirudunen udako egunerokotasunak bere hartan dirau. Egunerokotasunak, dirudun haien askorentzat, esan nahi zuen uda garaia bainuetxeetan igarotzea. Horien artean Zaldibar zegoen, leku fina inondik ere, baina bere ur suspergarriak ohiko bezeroak galtzen hasiak ziren. Gaur egun bezero horietako bati esker, gogora ekarri ahal dugu zerbait giroaz eta garai haietako pertsonaiez.

Udaldia dela eta, gortesauek ohitura zuten idatzita uzteko prentsako orrialdeetan euren joan etorrien eta udaldien berri. Ohar haiek irudikatu ahal ditugu historiaurreko Facebook baten harresia balira bezala; haien bitartez, euren ezagunak jakinaren gainean ipintzen baitzituzten. Itsuaren koplatxoa ere erantsi dugu (ABC, 1904-08-05). Hark barre egiten dio ohitura hari, eta aldi berean Zaldibarreko udaldirako plazak Biarritzekoen maila berean jartzen ditu.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Etapas del veraneo. En Zaldivar. Alrededor del mundo. 3 agosto 1905. pp: 65-67

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia

Liburu honekin, Mark Habdon idazle britainiarrak irabazi zuen 2003an Withbread izeneko Urteko Saria, 2004an Commonwealth-eko Idazleentzako Saria estreinako libururik onenari; eta 2005ean Irakurle Gazteen saria, estreinako libururik onenari. Istorioa John Francis Boone-k kontatzen du lehenengo pertsonan; 15 urteko mutila da, Swindon-en (Wiltshire, Erresuma Batua) bizi da eta funtzionamendu handiko autismoak jota dago.

Testu osoa, erantsitako artxiboan.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. testu osoa

Zoroen eta zoro-zaintzaileen txisteak haurrei eta gazteei zuzendutako prentsan. (II) Almanaque de locos, 1948

1946. eta 1963. urteen artean Editorial Valenciana-k, herrialdeko enpresa editorial garrantzitsuenetako batek, urtean behin argitaratu zuen komiki bat, pertsonaia finkorik gabe, “Almanaque de Locos” izen generikoarekin. Umorezko aldizkari txikiak istorio laburrak eta txisteak biltzen zituen; horien bitartez zoroaren eta eromenaren gai bakarrak jorratzen zituen, garaian horien gainean zegoen irudian oinarrituta. Orain argitalpenak aukera ematen digu gogoeta egiteko buruko gaixotasunaren inguruan, herriaren ikuspuntutik eta baloreetatik, bazter utzita balore estetikoa eta umoristikoa, nahiz eta azken horiek ere zuek gozatzea espero dugun.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Almanaque de locos. Editorial Valenciana, 1948. pp: 1-9

GUASApeatzen...

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Laura Alonso Pérez (L.A), Garbiñe Apraiz Urigüen, Anuntze Arana Osinaga, Arrate Azkarraga Bilbao, Ainhoa Bilbao Maiza, Taís Bleicher, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Rosi Domínguez Casado, Ana Fernández Cagigas (A.F.), José Luis Fidalgo Centeno, Mariasun Garay Aróstegui, María García-Puente Sánchez, Enrique González Arza (E.G.), Maribel Larrinaga Kortabitarte, Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Isabel Macías Romero, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Jose J. Uriarte Uriarte, Ainhoa Valenciano González.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <