Lmentala 19. zk. / nº 19 - 2014ko apirila/ abril 2014
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Agirigune: dokumentuen inbentarioa

Zenbatetan izan duzu zalantza erabiltzen ari zaren dokumentua, dokumentu horren azken bertsioa den? Ezagutzen al dituzu zure lankideek beste zentroetan erabiltzen dituzten gida klinikoak? Paziente batek edo horren senitarteko batek beraren historia klinikoaren dokumentu bat eskatzen badizu, badakizu eskabide orria non aurkitu? Ezagutzen al duzu historia klinikoaren erabilpenerako araudia BOMSen, edo datuen babesaren inguruan indarrean dagoen araudia? Badakizu non aurkitu?

Orain BOMSeko intraneten aplikazio berria dugu eskuragarri. Errazten du ohiko agirietara sartzea. Inbentarioa etengabe berrikusi eta eguneratuko da, ekiditeko agiri baztertuak edo ez-adostuak erabiltzea.

Luis Pacheco doktoreak dokumentazioa biltzeko lan zehatza egin ondoren sortu da ekimen hau. Bi lan-taldetan baturik, sarearen honako profesional hauek berrikusi eta osatu zuten lana:

Oscar Martínez, Pedro Muñoz, Conchi Moreno, Alicia Loureiro, Reda Rahmani, Beatriz Rodríguez, Rodrigo Oraa, Lucía Robles, Isabel Martínez eta Adela Sanz.

Aplikazioan bildu dira halaber hainbat agiri eta formatu (Dokumentazio Klinikoko batzordeak onartutakoak), eta baita formularioak ere, arlo ezberdinetakoak: pertsonal saila, arlo ekonomikoa, mantentze-lanen arloa, eta abar…

Sartzeko, “Agirigune” botoia sakatu BOMSeko intraneten; behean dago, eskuinaldean, erantsitako irudietan azaldu bezala.

J.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Agiriguneko sarbidea

Ospitaleratzearen ordezko aukeren III. Jardunaldia Barnealdeko Eskualdean

Jardunaldia joan den martxoan egin zen Durangoko Eguneko Ospitale berrian. Bertan BOMSeko hogeita hamar bat profesionalek hartu zuten parte, Barrualdeko Eskualdean arlo horretan jarduten duten lan-talde guztietakoak: Eguneko Ospitaleak, TAK eta pisuak. Gainera, eta aurten lehenengo aldiz, beste organizazio batzuetako profesional batzuk ere gonbidatu ziren; “Zubia”, besteak beste (Galdakaoko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko akutuen Eguneko Ospitalea).

Lehenengo jardunaldia aspaldian egin zen eta helburua izan zen ahalbidetzea eta sustatzea, besteak beste, elkarren ezagutza, orduan eskualde bakarreko egituran sartu berriak ziren eguneko ospitaleetako eta pisuetako lan-taldeen arteko harremana eta elkarlana

Iaz errekuperazioari buruzko praktikak landu genituen eta oraingo honetan begirada berriro zuzentzen dugu harremanen esparrura, baina ikuspuntu ezberdin batetik: harreman terapeutikoa; horrek kokatzen gaitu artatzen ditugun pertsonen ondoan/aurrean.

Estreinako urtetik bezala, jardunaldiak ohiko metodologia erabili du; erraztu nahi ditu pertsonen arteko topaketa eta eztabaida zabala, eta ez horrenbeste eduki teorikoak hedatzea. Azkenik, helburu du halaber, ondorio orokorrak lantzea (erantsitako agirian kontsulta daitezke). Horiek ez dira hartu behar jarraitzeko bide ukaezintzat, baizik eta eztabaidaren aberastasunaren eta sakontasunaren lekuko gisa.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Harreman terapeutikoa. Ospitaleratzearen ordezko aukeren III. Jardunaldiaren ondorioak Barrualdeko Eskualdean

Komunitate-lana sarean Durangotik. Aliantza soziosanitarioak

Joan den otsailaren 21ean, Pagasarri aretoan, Bilboko BOMSeko egoitzan, jardunaldi bat egin zen, Marian Larrinagak antolaturik eta gizarte langileei zuzenduta, honako izenburuarekin: “Nuevos marcos. Protocolos sociosanitarios”.

Lmentalaren ale hau baliatu dugu han aurkezturiko lan bat plazaratzeko, hain zuzen, Durangoko OMZtik egiten den lana: tratamendu oso bat lortzeko, Barrualdeko Eskualdeko zenbait udalerritako zerbitzu eta erakunderekin egiten duten koordinazioa eta baliabideen kudeaketa.

Mari Jose Martínez Pérez

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Komunitate-lana sarean Durangotik. Aliantza soziosanitarioak

Osasun komunitarioa: errehabilitazioa komunitatean eta Scalextric-ean oinarrituta

Gure esperientzia aurkezten dugu jarduera alternatiboekin, komunitateaz baliatuz. Zehaztasun handirik gabe esanda, Scalextric tresna erabilgarria da psikiatrian lan egiteko, eta haren bitartez komunitatea erabiltzen dugu errehabilitaziorako.

Bermeoko Eguneko Ospitaleko profesionalok bagenekien Amorebieta-Etxanon Scalextric-en instalazioak zeudela. Interesgarria iritzi genion ikustera joateari eta parte hartzeari, jarduera dinamikoa eta dibertigarria baita. Gainera, tokiko gazteek oso atsegin dute eta, hari buruz, kritika onak ere irakur daitezke (Internet, foroak, prentsa,…). Horrekin batera, komunitatea aztertu ahal da eta aukera ematen du ezohiko jarduerak egiteko (museoei bisitaldiak, erakusketak, paseoak, zinema,…).

Gero irteera bat antolatu genuen elkarrekin Euskalextric izeneko klubera. Bide batez, eskertu nahi dugu haiek egindako abegi ona eta emandako erraztasunak euren instalazioak erabiltzeko.

David Domingo, Carmen Devesa, Elena Ayneto

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Osasun komunitarioa: errehabilitazioa komunitatean eta Scalextric-ean oinarrituta

Erlazionaturiko Loturak

  1. Esteka: Club Euskalextric

Argazki bilduma

Mezu seguru bat hilero. Apirila: urrezko bost arau instalazio elektrikoetan

I.M. & J.F

Argazki bilduma

DPBLO arraioa! (9). Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (III)

Erizain batek orain dela 3 urtetik paziente bat , Andres, artatzen du; hasieran, hamabost egunero, orain, hilero.

Pazientearen azken hitzorduan, hitzordu horretarako programatutako zereginak egin ditu: medikazioa, aldagaiak hartu, aurreko hitzorduan adostutako aisialdian egiteko zereginak aztertu. Elkarrizketan, halako batean pazienteak dio “ oso haserre nago nire anaiarekin, ezin dut jasan; berriro ikusten dudanean, hil egingo dut …

A,F, J.L, E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Comic versión para imprimir

Erlazionaturiko Loturak

  1. Vídeo comic
EX CATHEDRA

BOMSek “Congreso Nacional de Atención Sanitaria al Paciente Crónico”-en Komunikazio Onen Saria irabazi du

Martxoaren 27tik 29ra Sevillan “VI Congreso Nacional de Atención Sanitaria al Paciente Crónico” izeneko kongresua egin da.

Oraingo honetan, BOMSek parte hartu zuen eta “PROGRAMA PARA LA MEJORA DE LA SALUD FÍSICA DE LAS PERSONAS CON TRASTORNO MENTAL GRAVE ATENDIDOS EN DISPOSITIVOS COMUNITARIOS DE LA RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA” izeneko ahozko komunikazioa aurkeztu zuen.

Programa honetan, ondo dakizuenez, “Cribado de patologia orgánica asociada” eta “Ondo Bizi” programak integratzen dira.

Pozik gaude Kongresuaren Komunikazio Onen Saria irabazi dugulako, eta horregaitik, zuekin konpartitu nahi dugu.
Sari hau aitorpen handia da proiektu honetan parte hartu duzuen profesionalek egindako lan bikainarentzat, bai diseinuan eta ezarpenean, bai jarraipenenean eta ebaluazioan ... eta bultzada handia ildo honetan lanean jarraitzeko!

ZORIONAK GUZTIOI!!


Ana Rodríguez Iturrizar.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Póster programa mejora salud fisica TMG RSMB
  2. Comunicación oral del programa de mejora de salud física
  3. Programa del Congreso

Argazki bilduma

Bizkaiko Osasun Mentaleko egoiliarren XVII. urteroko jardunaldia

Joan den otsailaren 28an egin zen, Zamudioko Ospitalean, Bizkaiko psikiatriako eta psikologia klinikoko egoiliarren urteroko jardunaldia, BME-BPE egoiliarrek antolaturik, BOMSeko Diziplina arteko Irakaskuntza Unitatean aritzen direnak. Aurten gauza berri garrantzitsua egon da: erizaintzako egoiliarrei (BEE) egindako gonbidapena.

Gonbidaturiko aurkezpenei dagokienez, jardunaldia hasi zen Francisco Chicharro Lezcanok egindakoarekin. Horretan nabarmendu zituen osasun mentalaren alde historikoak, gogoetak, esperientziak eta, etorkizunari begira, dauden ikusmoldeak; horiekin batera, aipatu zuen, halaber, nola sortu ziren espezialitateak, berariaz egindakoak, osasun mentaleko egoiliarrentzat.

Ixteko hitzaldia Jesus Garcia Bravok, Zamudioko psikiatrak, eman zuen. Originala izan zen (eskertu nahi diogu, bereziki, agiria gure eskura jarri izana), horretan azpimarratu zuen arduraren garrantzia, eta bere esker ona eman zigun mota honetako lanbideak aukeratzeagatik. Argi dago hori oinarrituta dagoela berak egindako urte askoko ibilbide profesionalean.

Eta gainerako edukien berri zabalagoa izateko, Bizkaiko egoiliarrek egindakoak eta aurkeztuak, kontsulta daiteke erantsitako artxiboa.

Vital Arce

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egoiliarren XVII. jardunaldia
  2. Jardunaldiaren egitaraua
  3. Jesus García Bravoren hitzaldia

Argazki bilduma

Alejandriatik: MyAthens, baliabide bibliografikoak etxetik kontsultatzeko

BOMSeko liburutegiak baliabide elektronikoak jarri ditu erabiltzaileen eskura, Osakidetzako edozein ordenagailutatik kontsultatzeko. Gainera, ikerketaren eta etengabeko prestakuntzaren helburuei hobeto heltzeko, beste edozein ordenagailutatik ere kontsulta daitezke, baldin eta Interneteko konexioa badu. Horretarako “MyAthens” aplikazioan erabiltzaile gisa alta eman behar da. Erantsitako pdf-an azaltzen da zelan egin.

María García Puente

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. MyAthens, baliabide bibliografikoetara etxetik sartzeko

Deustuko Unibertsitateak saria eman dio Grupo Santanderren RAHACOP proiektuari

Deustuko Unibertsitateak sari-emate ekitaldia egin zuen joan den otsailaren 18an. Santander Bankuak babesten du “IX Premio UD-Grupo Santander de Investigación” izeneko saria, bere “División Global Santander Universidades” atalaren bitartez. Eta lehenengo saria eman dio honako lanari: “Rehabilitación Neuropsicológica con un instrumento de nueva generación en Esquizofrenia y Psicosis: el REHACOP”. Lanabes aitzindari hau eraman duen lan-taldea Natalia Ojedak (zuzendaria), Javier Peñak eta Naroa Ibarretxek osatzen dute.

REHACOP-ek eraginkortasuna erakutsi du buruko gaixotasunari aurre egiteko orduan: sintoma kognitiboei, funtzionalei eta negatiboei dagokienez.
Askok jakingo duzuenez, BOMSeko hainbat zentrok eta zerbitzuk parte hartu dute tresna hau gidatzeko lanetan. Bi prestakuntza-tailer egin dira sareko profesionalei zuzenduta, eta gaur egun ezartzen ari da sareko ospitaleetako errehabilitazio unitateetan eguneroko arreta klinikoan, eta baita zenbait eguneko ospitaletan ere.

Esan beharra dago REHACOP programak errekonozimendu eta argitalpen batzuk sortu dituela dagoeneko, 3 artikulu barne, itzal handiko nazioarteko aldizkarietan (esate baterako, Schizophrenia Bulletinean). Programa erabiltzen da jadanik Mexikon, Kolonbian eta Argentinan, eta itzultzen eta egokitzen ari da beste batzuetan ere ezartzeko: Estatu Batuak, Portugal eta Polonia. Beste sari batzuk ere bereganatu ditu: Premio Nacional de Investigación izenekoa, Sociedad Española de Psiquiatría y Salud Mental-ak emanda, eskizofreniaren arloan garatu den lanarengatik; eta beste alde batetik, 2013an Osakidetzaren Lehengo Saria honako izenarekin:“1º Premio a la Innovación de Calidad y Mejora en el Trabajo”, REHACOP programaren erabilpen klinikoa kontuan hartuta.

J.J. Uriarte

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio zabalagoa

Erizaintzako Praktika Onei Burzko Jardunaldia

Joan den urriaren 18an Erizaintzako Praktika Onei buruzko jardunaldia ospatu zen Osakidetzako Erakunde Zentraleko ekitaldi-aretoan. Bertan erakunde ezberdinetako erizainek arlo horretako esperientzien berri eman zuten.

Carlos Sola Arreta Sanitarioko zuzendariordeak eman zuen hasiera. Ekitaldira erizaintzako 200 bat langile hurbildu ziren.

Eva Balanzategik eta Nicolasa Garciak, Zaldibarko Ospitaleko gainbegiraleek, komunikazio batean parte hartu zuten: “Gestión fármaco-terapéutica en las unidades asistenciales hospitalarias de la RSMB”. Komunikazioan azaldu zituzten gure erakundean -jakinarazitako gorabeheren ikerketa egin eta gero, edo BOMSeko segurtasuneko taldeek proposatu eta gero- pazientearen segurtasuna hobetzeko abian jarritako ekintzak. Lehenengo BOMSeko Segurtasun Plana, segurtasuneko antolamendu egitura eta gorabeheren kudeaketa azaldu zuten, eta amaieran proposatutako hobekuntza-ekintzak eta berauek zabaltzeko estrategia jorratu zituzten.

Aurkezpen osoa eranskinean ikus dezakezue.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. BOMSeko unitate asistentzialetako kudeaketa farmakoterapeutikoa

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

Elkarrizketa Pedro Muñozi

Gizakiak aspalditik , Neolitiko garaitik, hain zuzen, duen produktu bati buruz hitz egingo dugu ale honetan. Neolitikoan homo sapiens-a nekazaritza lantzen hasi zen, eta ondorioz, lurrak ematen zizkion fruituetatik eratorritako produktu berriak egiten hasi zen. Deribatu horietako bat mahatsaren likido hartzitua izan zen, denok ardoa izenarekin ezagutzen duguna, alegia.

Gaur egun, ardoa jaki bat baino gehiago da, eta bere elaborazioaren atzean gero eta pertsona gehiago batzen dituen kultura itzela dago; are gehiago esango nuke, gero eta pertsona gehiago ari dira milaka urteko produktua sortu zuen lurraren esentziaren bila.

Zortea dugu gure artean baitugu gai horretan oso aditua den lankidea, Pedro Muñoz. Pedrok Ortuellako OMZ-n egiten du lan; plazer eta jakinduriaz beteriko mundu baten giltzarriak eskainiko dizkigu.


E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Pedro Muñozi

Erlazionaturiko Loturak

  1. Lavinia
  2. Vilaviniteca
  3. Vinissimus
PERISKOPIOA

Hemerotekako sagua. 2014ko martxoa

Atal honetan albiste batzuk jasotzen ditugu. Euskadiko hedabideetan argitaratu dira eta Osasun Mentalaren arloari lotuta daude.

Martxoko artikuluak honako hauek dira (edizioa itxi arte):

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Hemerotekako sagua. 2014ko martxoa
LEHENENGO PERTSONAN

Torradak Ermuko Eguneko Ospitalean

Ermuko Eguneko Ospitaletik, laster datorren Aste Santuari begira, gonbidatzen gaituzte (ikusteko besterik ez bada ere) ogi- torrada zaporetsu hauek dastatzera, egun batzuk lehenago prestatutakoak.

Azaldu digutenez, horietako batzuk edulkoratzailez prestaturik daude eta badirudi horiexek izan zirela gozoenak. “Ondo bizi” hura eta horren irakaspenak agerian gera daitezela!

Egia esan, ez dute batere itxura txarrik.

O.M.

2013/14ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen orokorra - 11. Jardunaldia

Equipo Puntos
1 BARAKA 27
2 DURANGO19
3 VITORIA 18
4 MANUENE16
5 MONDRAGON 15
6 BILBAO 10
7 ARGIA 9
8 AVIFES 6
9 ERAGINTZA 3
10 ZAMUDIO 1
10 ZALDER 1
12 URIBE COSTA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Zaldivarreko bainuetxea (IV)

Entreteniturik jarraitzen dugu joan den mendean urrun samar geratzen den Zaldibarren lasai igarotzen ziren udaldi eder haiek gogora ekarriz; eta gaur berriro ekartzen dugu hizpidera “Nuevo Mundo” astekariaren beste orri nostalgiko bat, 1900eko ekainaren 27koa.

Bainuetxearen deskribapenak ez digu ezer berririk ekartzen, aurreko aleetatik ezaguna baitugu. Baina, abiadura handiko trenarekin horren nahasturik gabiltzan oraingo honetan, deigarria egingo zaigu, beste aipu hori: Donostia eta Bilbao lotzen zuen beste AHTarena. Bidaia 4 orduan baino gutxiagoan egiten zuen! eta Zaldibar ia erdibide batean zegoenez gero, Madril hurbilago geratzen zen, burdinbidearen laguntzaz, berdin-berdin bi hiriburuetatik.
Eta aukeraz baliaturik, iragarki batzuk ere erantsiko ditugu, XX. mende urrun horren hasierakoak, aipatutako orriaren testuaren lagungarri gisa.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Nuevo Mundo. 1900eko ekainaren 27a
ATSEDENALDIA

Prentsa surfean

Hilabete honetan atal berri hau aurkeztu nahi dizuegu; eta atal horren bitartez, edukia dela eta, bitxiak, dibertigarriak eta arraroak iruditu zaizkigun berri oro korrak helarazi nahi dizkizuegu, jakina nire iritzi pertsonala gehituz.

Lmentalaren ale honetan, honetaz hitz egingo dizuegu: musuak ematea zein ona den; gero eta gehiago erasotzen gaituen teknologiaz; bizikleta erabiltzea zerga-pizgarri izateaz; guraso “txarrez” eta Paco de Lucia Bizkaiarekin zuen loturaz. Zuen gustukoa izatea espero dugu.

Rosi Domínguez

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Prentsa surfean

Erlazionaturiko Loturak

  1. Paco de Lucia
  2. Musua
  3. wwwaren 25. urteurrena
  4. Interneten erabilera
  5. Bizikletak
  6. Santiaguito
  7. Alabaren jagoletza kendu
  8. Alabaren jagoletza kendu

Homer y Langley

“Homer y Langley” liburuan, 2009an argitaratuan, Edgar Lawrence Doctorow-ek birsortzen du Collyer anaien bizitza. Egileak nerabezaroan ezagutu zuen bi newyorktar xelebre hauen historia. Collyerrak ezkongabeak ziren eta lau solairudun etxetzar batean bizi ziren Bosgarren Etorbidean. Sendi aberats batekoak ziren eta euren erroak Estatu Batuetako aspaldi-aspaldiko historiatik zetozen; biek egin zituzten karrerak unibertsitatean (Zuzenbidea, Homerrek, eta Ingeniaritza, Langley-k).

Nagusiaren itsutasunak bion bizimodua baldintzatu zuen. Izan ere, Langley-k bizitza eman zuen Homer artatzen, eta egindako zainketak handiak bezain bitxiak suertatu ziren. Etxetzarra gotorleku baten itxura hartzen joan zen. Bertatik ia inoiz ez ziren irteten eta hamarkadetan zehar denetariko ondasunak eta zarama bildu zituzten; besteak beste, New Yorken argitara emandako egunkari guztiak 30 urtean zehar. Kontuan hartzen badugu egunero 15 goiburu zirela, ondorio gisa aterako dugu Langley-k 200.000 ale gorde zuela bere anaiak irakurtzeko eta eguneratzeko ikusmena berreskuratu orduko. Eta Homerrek ikusmena berreskuratzeko 100 laranja inguru ematen zion astero, sendatzeko bidea horixe zelakoan.

J.Me

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Iruzkin osoa

Zoroen eta zoro-zaintzaileen txisteak haurrei eta gazteei zuzendutako prentsan. (III) Almanaque de locos, 1948, 2. zatia

1946. eta 1963. urteen artean Editorial Valenciana-k, herrialdeko enpresa editorial garrantzitsuenetako batek, urtean behin komiki bat argitaratu zuen, pertsonaia finkorik gabe, “Almanaque de Locos” izen generikoarekin. Umorezko aldizkari txikiak istorio laburrak eta txisteak biltzen zituen; horien bitartez zoroaren eta eromenaren gai bakarrak jorratzen zituen, garaian horien gainean zegoen irudian oinarrituta. Orain argitalpenak aukera ematen digu gogoeta egiteko buruko gaixotasunaren inguruan, herriaren ikuspuntutik eta baloreetatik, bazter utzita balore estetikoa eta umoristikoa, nahiz eta azken horiek ere zuek gozatzea espero dugun.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Almanaque de locos. Editorial Valenciana, 1948. pp: 10-20

GUASApeatzen...

Argazki bilduma

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen Vital Arce Echevarría, Elena Ayneto Pardina, Arrate Azkarraga Bilbao, Ainhoa Bilbao Maiza, Carmen Devesa Pardo, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), David Domingo Pagay, Rosi Domínguez Casado, Ana Fernández Cagigas (A.F.), José Luis Fidalgo Centeno, María García-Puente Sánchez, Enrique González Arza (E.G.), , Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Isabel Macías Romero, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Mª Jose Martínez Pérez, Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Pedro Muñoz Domínguez, Ana Rodríguez Iturrizar (A.R.), Jose J. Uriarte Uriarte.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <