Lmentala 21. zk. / nº 21 - 2014ko ekaina/ junio 2014
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Lehendakariaren eta Osasun Sailburuaren bisita BOMSen

Maiatzaren 19an, Ajuriaguerra OMZn bilera bat egin zen Sailburuarekin, Sailburuordearekin eta Osakidetzako Zuzendari Nagusiarekin. Bertan, OMZko bi buruez gain, Jose Antonio Abeijón (Adikzioak) eta Salvador Alvarez (Helduak), Baztorde Exekutibo Asistentzialeko eta BOMSeko zuzendaritzako gehienak izan ziren. Bilera mota hau zerbitzu-erakunde guztietan egiten ari da. Sailburuak Osakidetzako Plan Estrategikoa azaltzen du eta elkarrizketa bat egoten da profesionalek beren ikuspegia eta kezkak adierazteko.

Gero, Iñigo Urkullu Lehendakaria Zamudioko Ospitalera joan zen , bertatik bertara hango zerbitzuak eta langile-taldeak ezagutzeko. Berarekin batera joan ziren, Jon Darpon Osasun Sailburua, Guillermo Viñegra sailburuordea ,Osakidetzako Zuzendari Nagusia, Jon Etxeberria, eta Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaria Iñaki Berraondo. Beste gonbidatu batzuk ere izan ziren, Lurralde Ordezkaria Maria Jose Arrien, EAEko koordinatzaile soziosanitarioa Jose Antonio De la Rica eta Jose A. Martin Zurimendi, Osasun Mentaleko Euskal Aholkularitza Batzordeko idazkari bezala.

Bilera BOMSeko estrategiaren aurkezpenarekin hasi zen; halaber, Fernando Gonzalezek (Haurrentzako psikiatriako burua) haur eta nerabeen arretako programaren aurkezpena egin zuen eta Luis Pachecok (Bilbo Eskualdeko burua) Eboluzio luzeko Buru-Nahaste Larria duten pertsonen arretako programa aurkeztu zuen. Horren ondoren, ibilaldi bat egin zuen Lehendakariak ospitaletik, eta beheko solairuko azpiakutuen unitatean, Terapia Okupazionalean eta Errehabilitazioan egon zen. Bertan Lehendakariak aukera izan zuen langile eta pazienteengana hurbiltzeko. Esan beharra dago oso hurbila izan zela eta interesa agertu zuela – galdera asko egin baitzituen- ospitalean egiten den jarduerarekin.

12:30ean prentsaurreko labur bat egin zen ekitaldi aretoan , ospitaleko langileak eta Batzorde Exekutibo Asistentzialeko arduradun batzuk izan ziren bertan Lehendakariak eskerrak eman zizkien langileei euren inplikazioarengatik eta lan onarengatik; horren ondorioz, lortzen baita artatzen den biztanleriaren bizitzaren kalitatea hobetzea maila pertsonalean ez ezik, familia eta gizarte mailan ere.
Ekitaldiak uste baino luzeago jo zuen; prentsaurrekoaren ostean, terapia-tailerretara, azpiakutuen eguneko ospitalera , onarpen eremura eta TEKera (Terapia Elektrokonbultsiboa) ere joan baitzen.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Dossier prensa
  2. Bideoa - Lehendakari

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazioa: Irekia - Web Orria

Argazki bilduma

Bermeoko Ospitaleko jaia: 2014ko ekainaren 5ean

GOIZEAN / MAÑANA

10:30 MEZA/ MISA
11:00 JARDUERAK / ACTIVIDADES:

BOLO LEHIAKETA / CAMPEONATO DE BOLOS
TXINGA LEHIAKETA / CAMPEONATO DE TXINGAS
ARTABURU LEHIAKETA / CAMPEONATO DE MAZORCAS.
FUTBOLIN LEHIAKETA / CAMPEONATO DE FUTBOLIN

12:30 HAMAIKETAKOA / LUNCH

ARRATSALDEAN / TARDE

15:00 DANTZALDI HANDIA / GRAN BAILE
15:00 TUTE TXAPELKETAREN FINALA / FINAL DEL CAMPEONATO DE TUTE
16:00 TXAPELKETA GUZTIEN SARI BANAKETA /ENTREGA DE PREMIOS

DIBULAB: “marrazketalogia” laborategia, Basauriko Eguneko Ospitalearekin lankidetzan

Kultura gunea da, ikasitakoa ahazteko -arte akademia batetik urrun- eta esploratzeko sortze artistikoaren esperientzia, bakoitza bere erara. DIBULABera joaten diren lagunek marraztu, margotu, solasean aritu, musika entzun, arteari lotutako liburuak ikuskatu, hori guztia egiten dute. Batzuek harreman handiagoa dute sortze artistikoaren prozesuarekin, beste batzuek ez dute inolako kontakturik eduki artearen esperientziarekin egile eginkizunetan. Zentzurik zabalenean, kultura gunea zabalik dago komunitatearentzat. Basauriko Eguneko Ospitaletik etortzen diren parte hartzaileek laborategia partekatzen dute udalerriko beste pertsona batzuekin, eta egon badaude BOMSeko beste eguneko ospitaleetatik ere etortzen direnak.

Giro atsegina sortu dugu, bikaina, adeitsua eta arretatsua; bereziki pentsaturik harremanetan sartzeko zailtasunen bat duten pertsonek aurki dezaten gustura egoteko leku bat, lagunduta gozatzeko horren gizatiarra den gauza batekin: sortze artistikoa. Jarduera horretan ezberdintasunek aberastu egiten dituzte lana eta eguratsa.

Subjektibitateari esparru bat zabaldu behar zaiola uste dugu; egitekoa, gozamen, eta ez ekoizpen bihurtzeko. Bereizi gabeko esparru bat; aurkitu ahal izateko hainbat sentsibilitate, errealitatea ulertzeko hainbat modu. Sortze artistikoaren esperientzia elkarrekin gozatu ahal izateko esparru bat, non beste pertsona batzuen prozesuak begiztatu, euren aurkikuntzei buruz mintzatu eta gure aurkikuntzekin harritu. Aurkitu gabe dago oraindik sortze artistikoaren dimentsio loteslea.

Asteazken goizetan biltzen gara, 10:00etatik 13:00etara Basauriko Arizeko Dorretxean.
DIBULAB (“marrazketa laborategia”) egitasmoa Helena Gonzalez Saez-ek jarri zuen abian 2013ko urrian, Basauriko OMZrekin lankidetzan.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Esteka Helena González Sáezen orrira eta lanetara

Argazki bilduma

Sendientzako aurre eskola

Avifesetik, Durangoko Osasun Mentaleko Zentroaren laguntzaz eta koordinazioan, abian jarriko da bigarren sendientzako aurre eskola Durangoko udalerrian. Horrek lehenengo hurbiltze bat ekarriko du buruko gaixotasunaren eta sendi barruko harremanen kontzeptu orokorrei buruz.

Saioak zuzenduko zaizkie gaixotasun mentalak jotako pertsonen senitartekoei, lehenengo aldiz elkartearekin harremanetan jartzen direnean. Gero saioetara joaten jarraituko dute sendien eskoletan; eta prestakuntza esparru horietan emango zaizkie gaixotasun mentalari buruzko ezagupenak eta baliabideak, euren familia barruko harremanak hobetze aldera.

Informazioa emateko 4 saio egingo dira Durangon, bakoitza bi ordukoa, arratsaldez; maiatzean eta, baten bat, irailean. Helburua izango da indarrean dagoen eskolarekin bat egitea ikasturte berria hastearekin batera, eskolako oporrak bukatu eta gero.

Mª Jose Martínez Pérez

Diagnostikoa: langileak

Lana eta osasun mentala: auzi garrantzitsu horri buruz teorizatu, gogoeta egin eta asko eztabaidatu da. Baina, lanaren inguruan zer uste, eskatu eta behar dute gaixotasun mentalen baten diagnostikoa jaso dutenek? Zer pentsatzen dute benetako protagonistek lana lortzeko edo lanpostuari eusteko duten aukerez?

Helburua da ezagutzea protagonisten, hots, gaixotasun mentalak jotako pertsonen aburua. Halatan, Innovalan-etik (horretan era aktiboan hartzen du parte BOMSek) partaideei proposatzen zaie lanari buruzko gogoeta egitea, aurreko gidoirik gabe, parte hartuz eta koordinazioan.

Sustatzaileak sei talde dira (3 Bizitegin eta beste hiru Bioeskolan, Club Social ARGIAn eta BOMSeko Areetako Eguneko Ospitalean). Denera 60 lagun dira eta otsailetik “Diagnostico, Trabajador@s” izeneko tailerra moldatzen ibili dira; abiapuntutzat hartuta BOMSaren V. Jardunaldiak, joan den maiatzaren 22an egindakoak.

Mikel Zarate y David Barrena

Erlazionaturiko Loturak

  1. Entrevista en Onda Vasca

DBLO arraioa (11)!. Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (V)

Osasun mentaleko erizainaren kasua: Ezkerraldea Eskualdeko zerbitzu berean 20 urte daramatza lanean, urte askoko eboluzioa duten paziente pilo bat artatzen du bere kontsultan.

A.F., J.L., E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Inprimatzeko bertsioa: DBLO arraioa (11)!. Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (V)

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideo komikia: DBLO arraioa (11)!. Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (V)

Mezu seguru bat hilero. Ekaina: Gomendioak kanpoan lan egiteko

I.M. & J.F.

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko V. Jardunaldiak

Maiatzaren 22an eta 23an ospatu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian BOMSeko V. Jardunaldiak. Jardunaldien leloa eta ardatz nagusia “Sare-lanean aurrera eginez” izan zen, Ideia horren inguruan programa misto bat garatu zen: eremu eta erakunde sanitario eta ez-sanitarioetako adituak bildu zituzten gai ezberdinetako aldibereko tailerrak eta mahai-inguruak. Mahai-inguruen izenburuak hauek izan ziren: Bioetika eta osasun mentala, Haur eta nerabeentzako arreta, Osasun mentalaren arreta espetxean eta Suizidatzeko arriskua duten pertsonen arreta.Horiez gain, bosgarren mahai-inguru bat izan zen ostegun arratsaldean hiru tailer hauetan ateratako ondorioak azaltzeko : Historia klinikoa, Kasua sare-lanean eraikitzea: dizipilina arteko ikuspegia, eta azkenik, Lanbideratzea eta gaixotasun mentala. Tailer honetan eremu sozialeko eta enpleguaren eremuko eragileez gain, erabiltzaileek ere parte hartu zuten eta mahai-inguruaren amaieran ondorioak aurkeztu zituzten.

Mª Luisa Arteagoitia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Planifikazioa, Ebaluazio Sanitarioaren Saileko zuzendariak eta Antonio Arraizak, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendariak jardunaldien itxiera instituzionala egin zuten, honako hitzaldi honen bitartez: “Gaixotasun mentala duten auziperatutako pertsonak artatzea Osasun Sistema Publikoan”.

Ana Rodríguez Iturrizar.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Historia Clínica. Confidencialidad y aspectos legales. Conclusiones del taller.
  2. ETICA Y SERVICIOS SOCIALES
  3. Atención a las adicciones en
  4. Programa Piloto de Prevención de Conducta Suicida en Gipuzkoa
  5. La asistencia a los enfermos mentales judicializados en el Sistema Público de Salud
  6. LOS TRASTORNOS DEL VÍNCULO EN EL TRASTORNO MENTAL GRAVE
  7. Modelo de Abordaje en Trastorno Mental Grave Infantil:GRUPOS TERAPÉUTICOS
  8. Programa europeo contra la depresión y prevención del suicidio
  9. ¿QUÉ NECESITAMOS los MÉDICOS de un CENTRO PENITENCIARIO de los PSIQUIATRAS?
  10. Telepsiquiatría
  11. Trabajo en red en el programa de atención al TMG Infantil
  12. Trastorno mental grave en prisión
  13. Bioética y salud mental. ¿Se puede aceptar una negativa al tratamiento?

Erlazionaturiko Loturak

Argazki bilduma

Ubieto: areto txikiegia solaskide horren handiarentzat

Han ginen, Euskaldunan 15:40etan, talde guztiak 2. solairuaren aretoetako sarreran; batzuk urduri, kontzertu batera sartzeko unea balitz bezala: “azken zigarroa sartu aurretik, komunera noa, ea zorioneko gauden eta lekurik aurkitzen dugun…” Tailerrerako onartutakoak bageunden han eta baita, Ubietoren tailerrerako eskabidea egin arren, beste baterako lekurik zutenak ere. Parte hartzeko interesa erabatekoa zen, ez onartuek asmo osoa zuten sartzen saiatzeko, Ubieto ikusi eta berari entzuteko.

BOMSeko V. Jardunaldiak ziren: “Sare-lanean aurrera eginez” maiatzaren 22an eta 23an, Bilbon. Horietara bertaratzen dira profesional asko, Bizkaiko osasun mentaleko hainbat zerbitzutatik. Tailerrei dagokienez, Jose Ramón Ubieto psikologo eta psikoanalistarena zegoen; bera bereziturik dago sare-lanetan, eta Interxarxex-en (La Construcción del Caso en el Trabajo en Red. Horta-Guinardó) fundatzailea da.

–Sar daitezela tailerrean inskribaturik daudenak, ez beste inor, mesedez! –jarraibideak horiek ziren; baina egiari zor, inork Bob Dylan-en unplugged batera joateko asmoa badu, ez du onartzen beste kontzertu baten aretora sartzeko ideia.

Eta han, bigarren solairuan, hasi ziren negoziazioak, eta une tirabiratsuak ere egon ziren. Organizazioa saiatu zen auzia konpontzen baina sartu nahi genuenak gehiegi ginen. Areto txikiegia solaskide horren handiarentzat.

Julene Fernández Ripalda

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarizketa Ubietorekin

Egoiliar berrien hasiera BOMSeko IMU-n

Maiatzaren 21 eta 22an egoiliar berriak etorridira BOMSeko Irakaskuntza Unitate Multiprofezionalera: Psikologia Kliniko bat, Psikiatriakoak bi, eta Osasun Mentaleko Erizaintzakoak lau, urtero trebatzen diren gure egoiliar kopuru guztia zortzi BAME, lau BAPE, eta zortzi BAEEkoa dira.

Zorionekoak gara, gure Irakaskuntza Unitatea Euskal Herriko lehengo postuetan aukeratu baitu gure egoiliar batek baino gehiagok, bere espezializazioan.

Lehengo topaketa Zamudio Ospitaleko liburutegian izan da, astero “irakaskuntzako ostegunak” ospatzen den lekuan , eta tradizioz, ospitaleko Zuzendaritza Medikoak egoiliarrei ongi etorria eman dien leku bera baita.
Oraingoa trantsizio-momentu bat da, bide gurutze bat espezialitatea ikasteko grinaz hasten direnak, alde batetik, eta bestetik, beraien jarduera profesionalean bete-betean hasteko gogoz espezializazioa bukatzen dutenak.

Etorri berriei ongi etorria ematen dizuegu eta zorionak denoi bide profesional berri bat hasteagatik. Antonio Machadok esango zuen bezala: “Caminante no hay camino, se hace camino al andar”.

A.B.

Argazki bilduma

BOMSek Datu Pertsonalak Babesteari Buruzko Lege Organikoa Osasun Mentalaren Eremuan liburua editatu du

Maiatzean, BOMSek "Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoa osasun mentalaren arloan" liburua argitaratu du. Edukiaren edizioa euskaraz ere egin da, gure erakundean euskararen normalizazioa aurrera egiteko dugun konpromisoaren adierazgarri.
Edukia BOMSeko diziplina anitzeko talde batek egin du oso-osorik: Leire Erkoreka Anda, Ana Fernández Cagigas, Enrique González Arza, Jon Lizarraga Sobrino, Juan Medrano Albéniz eta Luis Pacheco Yánez.

Liburuaren helburua zera da: indarrean dagoen legedia ulertzen laguntzea eta osasun mentalaren eremuan aplikatzea. Edukiaren PDF-a eransten dizuegu.
Prestakuntzako Unitatetik zorionak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei gure profesional guztiei zabaltzeko eta gai horretan sentsibilizatzeko egin duten lanarengatik eta konpromisoarengatik.

L.A.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Datu Pertsonalak Babesteari Buruzko Lege Organikoa Osasun Mentalaren Eremuan

Alejandriatik: eguneratze bibliografikoak “RRS”ren bidez

RSS teknologiak ahalbidetzen du edukiak harpidetzea. Web orri bat maiz kontsultatzen aritzen garenean (izan blog batean, izan albiste-egunkari batean, edo baita gure oheburuko aldizkariaren aurkibidean ere), denbora ederra ari gara erabiltzen, eta denbora hori galduko genuke ezer berririk argitaraturik egon ezean. Denbora alferrik ez galtzeko, BOMSeko liburutegitik eskritorio bat sortu dugu; horrek biltzen ditu 70 aldizkari baino gehiagoren aurkibideak, Psikiatrian, Psikologian, Osasun Mentalean eta antzekoetan bereziturik. Ondoko estekan kontsulta daitezke:
http://www.netvibes.com/biblio-rsmb

M.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Gaurkotu zaitez

Erlazionaturiko Loturak

  1. Esteka
TXOKO-BOMS

Elkarrizketa Maria García-Puente eta Lola López de Lacalleri

Hilabete honetako elkarrizketan gauza bi azpimarratuko nituzke, alde batetik, idazketa artearekiko grina, eta bestetik, besteei laguntzeko bokazioa; oinarrizko ezaugarria gure asistentziaren ingurunean.

Gure lankideak, Mariak eta Lolak, Zamudioko Ospitalean idazketa-tailer bat jarri dute abian; terapia okupazionalaren barruko beste jarduera bat dela esan genezake. Hala ere, tailer honek badu berezitasunik. Alde batetik, bai Maria, bai Lola ez dira langile asistentzialak, eta bestetik, kanpoko lankidetzak izaten dituzte, eta horrek esperientzia aberatsago egiten du.Baten batek bere buruari galdetuko dio nola egin dezaketen hau. Bada, horren erantzuna eman diguten elkarrizketan duzue.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Maria García-Puente eta Lola López de Lacalleri

Erlazionaturiko Loturak

  1. Aventureros de las palabras

Egoiliarren agurra: Diziplina arteko Irakaskuntza Unitateko eta BOMSeko BME/BPEren 2014ko promozioa

Joan den maiatzaren 16an afaria egin zen BOMSeko BMEak eta BPEak agurtzeko, Nicolas jatetxean, Bilboko Ledesma kalean. Agur esan zuten Naiara Periañezek, Mirari Isasik eta Vital Arcek, 4 urtez egoiliar izan eta gero. Bertaratu ziren “aktibo” dauden ia egoiliar guztiak (BMEak eta PIRak, baina falta zen N.Y. errotazioan dabilen baten bat), bukatu zuten batzuk, ospitaleko adjuntuak eta adjuntu izandako beste batzuk, baina orain beste zerbitzuetan daudenak, Irakaskuntza taldea (ikasketa burua, idazkaria, tutoreak, eta baita jubilatu berri den psikiatraren bat.

Egoiliarrek agur-opariak jaso zituzten eta eskaintza mezu batzuk ere bai: ongi gordez gero, bizi artean oroigarri gisa izango dituzte. Aurten, aurrekoetan ez bezala, ez dute topo egin “sartzeko” daudenekin; horregatik, azken horiek ez ziren afarira etorri. Ale hau argitaratzen den egunean esan ahal dugu horietako bat behintzat psikiatria-adjuntu lanean hasi dela gure BOMSen.

Eva Mª Garnica

Argazki bilduma

PERISKOPIOA

Bioeskola BBKren Agroekologia Ikasgelaren inaugurazioa

Bioeskola egitasmoak aurrera jarraitzen du, eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea elkarlanean aritzen da harekin . Bioeskolak giza bazterketan dauden pertsonei gaikuntza eta zeregina ematen dizkie.
Produktu ekologikoak ekoiztu eta saldu ondoren, Ekogela inauguratu da oraingo honetan. Bisitaldi gidatuak eskainiko ditu eskola-zentroetara, elkarteetara, eta abar. Helburua da nekazaritza ekologikoa nola egiten den irakastea, eta horrekin batera, kontsumo ohitura osasuntsuak sustatzea. Ikastaroak emango ditu halaber labore iraunkorrak egiteko terrazetan eta soro txikietan.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bioeskola BBKren Agroekologia Ikasgelaren inaugurazioa

Hemerotekako sagua. 2014ko maiatza

Atal honetan albiste batzuk jasotzen ditugu. Euskadiko hedabideetan argitaratu dira eta osasun mentalaren arloari lotuta daude.

Maiatzeko artikuluak honako hauek dira (edizioa itxi arte):

- La demencia afectará a uno de cada veinte vascos dentro de 35 años. EL CORREO VIZCAYA, 30/04/2014, pág: 50
- El Aquarium acoge una cita de bertsos por la salud mental. NOTICIAS DE GIPUZKOA, 07/05/2014, pág: 10
- Buruko gaixotasunen bat dute presoen ia erdiek, eta ez dira egoki artatuak. BERRIA, 07/05/2014, pág: 10
- 600 presos vascos sufren algún trastorno mental. DEIA, 07/05/2014, pág: 17
-600 presos vascos sufren algún trastorno mental. DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA, 07/05/2014, pág: 18
-600 presos sufren trastorno psiquiátrico. El Ararteko pide más recursos para los 600 de Euskadi. EL CORREO VIZCAYA, 07/05/2014, pág: 1, 14-15
-El Ararteko pide un plan sanitario que atienda la salud mental de los presos. EL DIARIO VASCO, 07/05/2014, pág: 4
-Decenas de niños con autismo pierden la beca de terapia extra. EL PAIS PAIS VASCO, 12/05/2014, pág: 34
-El alcohol mata cada año a más de tres millones de personas. EL CORREO VIZCAYA, 13/05/2014, pág: 50
-Hablar del suicidio. EL CORREO VIZCAYA, 13/05/2014, pág: 32
-Reivindican la integración de las personas con enfermedad mental a través del deporte. EL DIARIO VASCO ALTO DEBA, 14/05/2014, pág: 1
-Laudio-Barakaldo, a favor de la salud mental. EL CORREO ALAVA, 21/05/2014, pág: 63
-Expertos alertan de que un tercio de los toxicómanos son trabajadores en activo. EL CORREO VIZCAYA, 22/05/2014, pág: 18
-Proyecto Hombre alerta de la normalización del drogodependiente en el trabajo. EL DIARIO VASCO, 22/05/2014, pág: 9
-"La mujer que aborta no es ninguna enferma mental". DEIA, 22/05/2014, pág: 15
-Consumir cannabis puede derivar en esquizofrenia. EL DIARIO VASCO, 23/05/2014, pág: 7
-Los suicidios aumentan un 4,3% en doce años. EL DIARIO VASCO, 23/05/2014, pág: 7
-El plan de prevención de adicciones ha llegado a 4.600 escolares de Irun. EL DIARIO VASCO BIDASOA, 23/05/2014, pág: 2

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Hemerotekako sagua - 2014ko maiatza
LEHENENGO PERTSONAN

Paparrekoak Bermeon

Urtero bezala, ekainaren 5ean, Gorpuzti-egunean, Bermeoko Ospitaleko jaia ospatzen da. Bermeoko Eguneko Ospitaleak parte hartu du, hasi zenetik, eskulangintzan eta horren erakusketan eta salmentan, ospitalearen egun honetan.

Aurten lekukoa hartu eta marinel ukitu bat eman izan nahi diogu jaiari, paparreko berri batzuk sortuz, jai giroko estilokoak. Hona hemen materialaren lagin bat.

Zure zain gaude.

Bermeoko Eguneko Ospitalea

Argazki bilduma

2013/14ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen Orokorra - 11. JARDUNALDIA

Taldea – Puntuak

1 MANUENE 31
2 BARAKA 29
3 VITORIA 24
4 DURANGO 22
5 MONDRAGON 21
6 BILBAO 16
7 ERAGINTZA 15
8 ARGIA 12
9 AVIFES 9
10 ZAMUDIO 7
11 ZALDER 4
12 URIBE COSTA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Zaldivarreko bainuetxea (VI), garaiko publizitatean (1908-21)

Sorta labur honen aurreko emanaldirako aprobetxatzen genuen “Zaldibarreko bainuetxea” behin eta berriz agertzea garaiko prentsan; hori udaren lehenengo egunetan gertatzen zen, hain zuzen ere; gogora ekartzeko, garrantzi handirik eman gabe bezala, bere existentzia.

Beste batzuetan agerikoa zen publierreportajeak zirela; eta horiekin batera, erregulartasunez, iragarkiak ere ezartzen zituzten aldizkarietako eta egunkarietako publizitate orrietan. Horietatik guztietatik aurkeztuko dugu sorta txiki bat, beste batzuekin nahastuta, eta seguru Lmentaleko irakurle erne bati baino gehiagori deigarria egingo zaizkiola.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Iragari sorta
ATSEDENALDIA

Prentsa surfean


Hil honetan hauexek izango dira, besteak beste, jorratuko ditugun gaiak: poliziaren operazioen izenak; zenbait animalien eta laborantzen desagerpena; panda baten depresioa nola sendatu den; komunetatik satzen diren sugeak; sexua; eta Eurovision Festibalean Austriako irabazia futbolarekin lotura.

R.D

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Prentsa surfean

Erlazionaturiko Loturak

  1. Poliziaren operazioen izenak
  2. Animalien desagerpena
  3. Desagerpen gehiago
  4. Panda hartz
  5. Sugea komunean
  6. Sexua
  7. Eurovision
  8. Eurovision eta futbola
  9. Quino

Oliver Sacks: “Bere emaztea kapelu batekin nahastu zuen gizona” eta “Antropologo bat Marten”

Bi liburuki hauetan, Alfaguarak gaztelaniaz argitaraturik, (euskaraz ere badaude argitaratuak) britainiar neurologoa Oliver Sacks-ek erakusten du, alde batetik, medikuntza alorreko berri-zabaltzaile ona dela, eta bestetik, kasuen deskripzioa egitea dela koadro arraroak ezagutzera ematea baino zerbait gehiago. Sacks-en helburua da gaixoek beren arazoez duten bizipenera hurbiltzea eta iradoki, horren bitartez, era bat baino gehiago dagoela bizitzeko eta errealitatea ulertzeko, normaltzat jotzen dugun horretaz gain.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Testu osoa

Kafea ala tea?

Kafea da munduko produkturik kontsumituenetako bat, baina gizakiari gozamena ekartzen dion guztiarekin gertatzen den bezala, maiz uste izan da arriskutsua izan daitekeela osasunerako. Eta joera ez da berria. XVIII. mendean, Suediako Gustavo III.ari bururatu zitzaion esperimentu bitxi bat egitea, jakiteko kafea tea baino toxikoagoa zen. Izan ere, heriotza zigorra kommutatu zien bi biki homozigotikoei, eta bizi arteko espetxe zigorra ezarri zien baldintza batekin: bietako batek hiru kikara handi kafe hartu beharko zuen egunean hiru aldiz; eta besteak, hiru te kikara, baina ez txikiagoak inondik ere. Entsegu kliniko burutsu hori bukatu zen, tea hartzen zuen bikia hil zenean – 83 urterekin; oso adintsua izanik. Hortaz, ez dago ezer berririk eguzkipean.

Iturria: Breimer L. Coffee drinking was compared with tea drinking in monozygotic twins in 18th century. BMJ 1996; 312: 1539

J.Me.

O maior espectáculo do mondo mundial!!!

Agindutakoa zorra denez, eta gure filosofiarekin bat etorririk, hedapen zientifikorik aurreratuena sustatzeko eta publiko mota guztietara helarazteko: argitara ematen dugu ale honetan laster hasiko den Futbol Txapelketaren Gida, tabernetako solasaldietan adituaren itxurak egin ditzazuen. Ez horregatik !.

Albiste fresko-fresko gisa mundu zabalean (berriz esateak balio dezala) sartu dugu halaber, gaiari piper eta gatz pixka bat gehitzeko, lehiaketa zientifiko bat, emaitzak igartzeko; hori bai, azken partida jokatu eta bost segundoan deuseztatuko da, txantxak saiheste aldera…

Hori, bada; pantxitoak eta garagardoa pilatu, ekintza badator-eta!!!

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Futbol Txapelketaren Gida eta igarle ospetsu batek egindako emaitzen iragarpena

Argazki bilduma

Zoroen eta zoro-zaintzaileen txisteak haurrei eta gazteei zuzendutako prentsan. (IV) Almanaque de locos, 1949, 2. zatia

1946. eta 1963. urteen artean Editorial Valenciana-k, herrialdeko enpresa editorial garrantzitsuenetako batek, urtean behin komiki bat argitaratu zuen, pertsonaia finkorik gabe, “Almanaque de Locos” izen generikoarekin. Umorezko aldizkari txikiak istorio laburrak eta txisteak biltzen zituen; horien bitartez zoroaren eta eromenaren gai bakarrak jorratzen zituen, garaian horien gainean zegoen irudian oinarrituta. Orain argitalpenak aukera ematen digu gogoeta egiteko buruko gaixotasunaren inguruan, herriaren ikuspuntutik eta baloreetatik, bazter utzita balore estetikoa eta umoristikoa, nahiz eta azken horiek ere zuek gozatzea espero dugun.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Almanaque de locos 1949

GUASApeatzen...

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Laura Alonso Pérez (L.A.), Garbiñe Apraiz Urigüen, Elena Ayneto Pardina, David Barrena Luque, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Rosi Domínguez Casado (R.D.), David Domingo Pagay, Ana Fernández Cagigas (A.F.), Julene Fernández Ripalda, Jose Luis Fidalgo Centeno (J.F.), María García-Puente Sánchez (M.G.), Eva Garnica de Cos, Pilar Gómez Contreras, Enrique González Arza (E.G.), Helena González Sáez, Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Lola López de la Calle, Mónica López Ortiz (M.L.), Isabel Macías Romero (I.M.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Mª Jose Martínez Pérez, Ana Rodríguez Iturrizar (A.R.), Ainhoa Zalabarria Zarrabeitia, Mikel Zarate Soloeta.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <