Lmentala 22. zk. / nº 22 - 2014ko uztaila/ julio 2014
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko 2013ko jarduera-txostena

Ikusgai dago Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko 2013ko jarduera-txostena. Bertan asistentzia arloko, ekonomia arloko eta pertsonen kudeaketako datu nagusiak daude. Horrez gain, Urteko Kudeaketa Planeko helburu aipagarriak jasotzen dira.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 2013ko Txostena

Bilboko Zientzia Medikoen Akademiako Ohorezko Saria Enrique Pinillari.

Joan den ekainaren 19an , Bilboko Zientzia Medikoen Akademiaren 2013-2014ko ikasturtearen ekitaldi instituzionalean, gure lankide Enrique Pinillari (BOMSeko Kudeaketa Sanitarioko Unitateburua) Akademiako Ohorezko Saria eman zioten.

Aitortza hori Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak proposatu zuen; izan ere Enriquek urte askotan parte hartu du elkargoan zuzendaritza batzorde askotan, kide bezala eta dekanoorde, eta gaur egun, diruzain bezala. Elkargo horretan ikastaroak eta beste zenbait ekintza antolatu eta eman ditu.

Askok ezgutuko duzue, seguraski, Zamudioko Ospitaleko laborategiko arduraduna izan zelako luzaroan, baita bere trebetasun artistiko izugarriengatik ere, Lmentalaren lehenengo zenbakietako batean argi geratu zen moduan.

Zorionak ¡!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

Argazki bilduma

“Diagnostikoa: Langileak” Bideoa

Lmentalaren aurreko zenbakian, BOMSeko V. Jardunaldietako osasun mentala eta enpleguari buruzko tailerra aipatu genuen, “Diagnostikoa: Langileak” izenburua zuena. Tailerra prestatu zenean bideo bat grabatu zen eta jardunaldietan eman zen.

Jardunaldietara joaterik izan ez zenutenok bideoa ikusteko aukera duzue estekan, 5 minutu baino ez dira eta, benetan, merezi du.

M.L.

Erlazionaturiko Loturak

  1. "Diagnostikoa: Langileak" Bideoa

DBLO arraioa (12)!. Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (VI)

Zaira, osasun mentaleko erizain espezialista da; 18 urte daramatza Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko ospitale batean. Azken 6 urteotan ospitale horretako eriaintzako burutzan ari da lanean. Dule bi urtetik hona bere familia-bizitzan garai estresagarria bizi du; gurasoak zaintzen betetzen du bere aisialdia. Gaixotasun bat dela eta, aitak pertsona aktiboa izateari utzi eta dependientea izatera igaro da. Duela urte batetik hona, geriatriako laguntzaile bat, Elena, 8 orduz arduratzen da aitaz.

A.F., J.L., E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Inprimatzeko bertsioa: DBLO arraioa (12)!. Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (VI)

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideo komikia: DBLO arraioa (12)!. Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (VI)

Mezu seguru bat hilero. Uztaila: Zaindu bizkarra.

I.M. & J.F.

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

BESTELAKO Psikiatriaren XI. Jardunaldiak

Maiatzaren 30ean eta 31n, “BESTELAKO Psikiatriaren XI. Jardunaldiak” izan ziren Valladoliden. Oraingoan, “gaiztakeria” izan zen mintzagai eta horren kariaz bildu ziren, berriro ere, Osasun Mentalaren eta psikoanalisiaren hainbat aditu eta profesional. Bertan elkartu ginen BOMSeko hainbat lankide, Arabako eta Gipuzkoako beste hainbatekin batera. Gai horrek ikusmin handia sortu zuen eta ez zuen huts egin, txostengileek, euretako bat Basurtoko Ospitaleko lankide bat, parte-hartze handia lortu baitzuten bertaratutakoen artean.

Gaia ondo lekutzeko egin zuten txostenak ondo baino hobeto laburbiltzen du jardunaldi horien muina. Duen interesagatik bere osotasunean zabalduko dugu aipatutako txostena.

Juan Luis Borda.

Erlazionaturiko Artxiboak

Alejandriatik: 5. Irakurketa kritikoa

Osasun-zientzien arloan artikulu zientifiko originalen irakurketa kritikoa da edozein ikertzailek abiapuntu moduan izan beharreko trebetasuna. Trebetausn hori da Irakurlearen gaitasuna testuan adierazitakoari buruz duen bere jarreraz jabetzeko, baldintza inplizituak, ideia nagusia, argudioen indarguneak eta ahuleziak aurkituz, eta proposatzeko egilearen planteamenduak gainditzen dituztenak, bere jarrera berretsi edo aldatuz.

M.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

TXOKO-BOMS

Elkarrizketa Olaia Eubari

Gutariko askok oraindik gogoratzen dugu telebista katea bi zeudeneko garaia; zuri-beltzeko kateak ziren, gainera. Jacques-Yves Cousteau-k eginiko dokumentalak ere gogoratzen ditugu, misterioz eta bizitzaz beteriko mundua, itsaspeko mundua, hain zuzen, erakusten zizkiguten dokumentalak. Harrez gero, teknologia asko aldatu da eta urpekaritza egiteko aukera gehiago du jendeak itsaspeko edertasunean murgiltzeko.

Hilabete honetako elkarrizketan urpekaritzaren zaletu baten lankidetza dugu: Olaia Euba. Olaiak urpekaritzaz duen ezagutzaren bidez, hain hurbil eta hain urrun dagoen mundura eramango gaitu.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Olaia Eubari

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideoa

Argazki bilduma

PERISKOPIOA

Hemerotekako sagua - 2014ko ekaina

Atal honetan albiste batzuk jasotzen ditugu. Euskadiko hedabideetan argitaratu dira eta osasun mentalaren arloari lotuta daude.

Ekainako artikuluak honako hauek dira (edizioa itxi arte):


- Lakua sube su apuesta contra el consumo de alcohol entre menores. DEIA, 28/05/2014, pág: 21
- Las Jornadas de la Salud de Mungia versan sobre el alcohol. DEIA, 28/05/2014, pág: 6 Lakua intensifica su plan para atajar el consumo de alcohol entre menores. DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA, 28/05/2014, pág: 20
- Darpón plantea trabajos sociales para los menores que beban alcohol 50%. EL CORREO VIZCAYA, 28/05/2014, pág: 13
- España se mantiene a la cabeza de Europa en consumo de cocaína y cannabis. EL CORREO VIZCAYA, 28/05/2014, pág: 49
- Expertos alertan del aumento de menores con ideas suicidas y autolesiones. EL CORREO VIZCAYA, 28/05/2014, pág: 16
- El Gobierno Vasco propone trabajos sociales para los menores que beban alcohol en la calle. EL DIARIO VASCO, 28/05/2014, pág: 3
- España sigue como segundo país de la Unión Europea en el que más cocaína se consume. EL DIARIO VASCO, 28/05/2014, pág: 12
- Expertos alertan del aumento de menores con ideas suicidas y autolesiones. EL DIARIO VASCO, 28/05/2014, pág: 12
- Darpón quiere que la ley multe con trabajos sociales a los menores que tomen alcohol. EL PAIS PAIS VASCO, 28/05/2014, pág: 23
- Lakua ataca al binomio alcohol y menores. NOTICIAS DE GIPUZKOA, 28/05/2014, pág: 11
- La enfermedad mental se deshace de su estigma en la localidad llodiana. EL CORREO ALAVA, 30/05/2014, pág: 12
- Alcohol y menores, ¡vaya cóctel! DEIA, 01/06/2014
- Periodismo y salud mental con Agifes. EL DIARIO VASCO ALTO UROLA, 10/06/2014, pág: 3
- Antiinflamatorios contra la esquizofrenia. DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA, 11/06/2014, pág: 13
- Salud tratará como adicción el abuso de móviles, redes sociales o tecnología digital. NOTICIAS DE GIPUZKOA, 11/06/2014.
- Salud forma a jóvenes para que informen en las fiestas sobre los riesgos del alcohol. DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA, 17/06/2014, pág: 21
- Agifes convoca un concurso de fotografía sobre la salud mental. NOTICIAS DE GIPUZKOA, 17/06/2014, pág: 13
- Un millar de personas participa en los programas de prevención de drogas. EL CORREO COSTA, 24/06/2014, pág: 1
- Llega el porro electrónico. EL CORREO VIZCAYA, 24/06/2014, pág: 50
- Los pesticidas pueden provocar autismo. EL CORREO VIZCAYA, 24/06/2014, pág: 50
- Se disparan los casos de adicción femenina al alcohol y las drogas. EL CORREO VIZCAYA, 26/06/2014, pág: 56
- Diputación pide a Médicos del Mundo que aplace a 2015 su marcha de la narcosala. EL CORREO VIZCAYA, 26/06/2014, pág: 6
- Médicos del Mundo está dispuesta a no cerrar la narcosala hasta finales de año. DEIA, 26/06/2014, pág: 7
- Barreras al alcohol entre los menores. DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA, 27/06/2014, pág: 6
LEHENENGO PERTSONAN

Axier Arriolabengoaren margolanen erakusketa birtuala

Kaixo, egun on:

Axier Arriolabengoa dut izena. 48 urte ditut. Elorriokoa naiz.

Bi auto-istripuren ondorioz eskizofrenia paranoidea dut.

Lan egiten nuen. Industria-maisutzako ikasketak ditut Elektronikan, baina 32 urte nituela, lanerako ezintasun absolutua eman zidaten.

Bizitza osoan txistua eta saxofoia jo ditut. Aisialdirako denbora nuen eta olioan margotzera animatu ninduten.
Margoketa ikastaro batera joan nintzen, baina ez nuen ezer ikasten eta utzi egin nuen.

Handik bost urtera nire kontura hasi nintzen margotzen, internetetik ikasten nuen eta ondo egiten nuen. Gero, gaur egun margoketa akademia batera joaten naiz eta hiru hilabeteko ikastaro arin bat egiten ari naz, hobetzeko eta akatsak zuzentzeko.

Nire kontura jarraitzen dut margotzen eta lanak merke saltzen ditut materiala erosteko; oparitu ere egiten ditut jendearekin ondo geratzeko.

Besterik gabe, agurtzen zaituztet eta jendea animatu nahi dut zaletasun bat lantzera, hobeto sentituko da, bizitzeko gogo handiagoa izango du. Osasuntsua da, bete egiten zaitu eta zure burmuina garatzen du, edo fisikoa garatzen du, denborapasa bezala, kirola egiten baduzu.

Agur 2014/06/06

Argazki bilduma

2013/14ko Areto-futboleko zentroen arteko ligako finala

2013/14ko Areto-futboleko zentroen arteko ligako finala

Ekainaren 13an Euskadiko Osasun Mentaleko zetroen arteko futbito finala ospatu zen.

Urtero amorratzen egoten naiz noiz iritsiko den egun hau. Bereziki aurten, orain dela denb oraldi batzuk, finalera iritsi diren talde baten entrenatzailea izan nintzelako. Eta noski, bihotzean daramat bizipen guzti hori.

Aurtengo ekitaldia Txurdinagako Polikiroldegian izan zen eta Xaibor animatzaileak, DJ eta esatari lanak burutu zituen.

Lehenengo partida lagunartekoa izan zen. Bertan, gure ligatik aukeratutako jokalari talde batek eta Asturiasko, Samo izeneko, beste batek parte hartu zuten. Beraien esfortzua eskertzen da, hainbeste kilometro egin ondoren gure aurka jolasteko. Partida 7/3ko emaitzarekin bukatu zen gure alde.
Lagunartekoaren ondoren, finalaren unea iritsi zen: Manuene eta Barakaldo aurrez aurre. Larrabetzuko jarraitzaileek ileordea eta pankartak eraman zituzten baina ezkerraldekoak ez ziren atzean geratu beraien taldekideak animatzen.
Partidua berdindua hasi zen 2/1 Barakaldoren alde. Atsedenaldiaren ondoren, Manuenekoak indarberriturik sartu ziren eta nahiz eta ezkerraldeko atezainak lan bikaina egin, Manuenek garaipena eskuratu zuen 4/2ko emaitzarekin.
Partidaren ondoren, talde bakoitzeko kirolari hoberenen artean dominen banaketa burutu zen. Horretaz gain, ligako txapeldunari eta txapeldunordeari garaikurrak banatu zitzaizkien. Asturiasko selekzioari berriz, oroitzapenezko garaikur bat eman zitzaion. Ekitaldi honetan Athletic-eko Koldo Agirre, Jose Mª Argoitia, eta Imanol Etxeberria jokalari ohiek parte hartu zuten. Gainera, Beñat Etxebarriak, Lehenengo taldeko egungo jokalaria denak, esku hartu zuen.
Ospakizunaren ondoren, bazkari bat antolatu zen Etxebarriko Palacio Lezama-Legizamón jatetxean.
Ni sentipen gazi-gozo batekin etxeratu nintzen. Alde batetik pozik, erabiltzaile ezagun askorekin agurtu eta hitz eginagatik baina bestetik goibel , Barakaldoren porrotagatik. Baina ez da ezer gertatzen, gero eta gutxiago geratzen baita hurrengo finalerako!

Leire Fentanes
Ezkerraldeko gainbegiralea

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak

Argazki bilduma

BAZEN BEHIN

“Tennisa” Zaldibarreko bainuetxean” (VII)

Aurreko alean “Zaldibarreko Bainuetxea” aipatzen zen, eta zehatzago, hari buruz egiten ziren publizitate-iragarkiak uda garaian XX. mendearen hasieran. Horietan edozein irakurle erne ohartuko zen irudi bat temati errepikatzen zela iragarki sortan. Irudi hura hartuta zegoen emakumezko “tennis” partida jendetsu bat jolasten ari zen bitartean. Tenisak, seguru asko, han bilduko zituen bai udatiarrak, bai bertokoak; guztiak gogotsu gozatzeko horren kirol exotikoarekin.

Agerikoa da, orain arte ezagutu dugun publizitatean, bainuetxeak tenis kantxa erabiltzen zuela funtsezko erakarpen publizitario gisa. Garaiko gizartearentzat han jokatutako partiden garrantziaren berri, egunkari batzuek ematen zuten: Blanco y Negro, besteak beste. Hark jaso baitzuen “Zaldibarreko Tennis binakako saria” irabazi zuten jokalariei buruzko albistea 1913ko abuztuan.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

ATSEDENALDIA

Prentsa surfean


Hil honetan hauexek izango dira, besteak beste, jorratuko ditugun gaiak: zimur-kontrako kremak, maitasunaren giltzarrapoak, banpiro gisa elkarri odola xurgatzen dioten bikote bat, askatasuna bilatzen duten animaliak eta fakturatutako maletetan bidaiatzen duten beste animalia batzuk, estralurtarrak eta munduko gauza harrigarri naturalak.
R.D

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Prentsa surfean

Erlazionaturiko Loturak

  1. Zimur-kontrako kremak
  2. Kremei buruz gehiago
  3. Maitasunaren pisua
  4. Baldintza gabeko maitasuna
  5. Elkarri odola xurgatzen dioten bikote bat
  6. Askatasunaren bila
  7. Konfiskatuta animaliak
  8. Lurretik kanpoko mesuak
  9. Gaztelugatxeko Doniene
  10. Bizkaiko Abesbatzen Eguna

Osasun Mentalaren Aldeko Argazki Lehiaketa

Deitzailea: ASASAM (Asociación Ayalesa de familiares y personas con enfermedad mental). Originalak aurkezteko epea: irailaren 19a.

Zabalik dago gaixotasun mentala duten pertsonentzat, senideentzat eta profesionalentzat. Interesgarria izan daiteke udako jarduera moduan gure ospitaleetan eta eguneko ospitaleetan

Informazio gehiago hemen : www.asasam.org eta erantsitako estekan.

O.M.




Erlazionaturiko Loturak

On Kixoteren zoramena

Enrique Aragüés Bombero Etxaniz OMZko zerbitzuburuak eginiko Divertimento laburra On Kixoteren mitomaniari buruz

Erlazionaturiko Artxiboak

Zoroen eta zoro-zaintzaileen txisteak haurrei eta gazteei zuzendutako prentsan. (VI) Almanaque de locos, 1950, 1. zatia

1946. eta 1963. urteen artean Editorial Valenciana-k, herrialdeko enpresa editorial garrantzitsuenetako batek, urtean behin komiki bat argitaratu zuen, pertsonaia finkorik gabe, “Almanaque de Locos” izen generikoarekin. Umorezko aldizkari txikiak istorio laburrak eta txisteak biltzen zituen; horien bitartez zoroaren eta eromenaren gai bakarrak jorratzen zituen, garaian horien gainean zegoen irudian oinarrituta. Orain argitalpenak aukera ematen digu gogoeta egiteko buruko gaixotasunaren inguruan, herriaren ikuspuntutik eta baloreetatik, bazter utzita balore estetikoa eta umoristikoa, nahiz eta azken horiek ere zuek gozatzea espero dugun.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Almanaque de locos. Editorial Valenciana, 1950. pp: 1-14

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Zuatz Amezua Urrutia, Garbiñe Apraiz Urigüen, Enrique Aragües Ortiz de Zárate, David Barrena Luque, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Juan Luis Borda Elejabarri, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Rosi Domínguez Casado (R.D.), Amaia Elkoro Azpillaga, Leire Erkoreka Anda, Olaia Euba García, Leire Fentanes Hernández, Ana Fernández Cagigas (A.F.), Jose Luis Fidalgo Centeno (J.F.), María García-Puente Sánchez (M.G.), Enrique González Arza (E.G.), Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Isabel Macías Romero (I.M.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Mikel Zarate Soloeta.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <