Lmentala 26. zk. / nº 26 - 2014ko abendua/diciembre 2014
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta elektroniko partikularrean jasotzeko, hona idatzi: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Jon Darponek defenditu du Euskadiko Osasun Mentaleko Sareak hartutako arreta komunitarioko eredua

Jon Darpon osasun kontseilaria, berak hala eskaturik, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordera bertaratu da, Osakidetzako Osasun Mentaleko koordinatzaile Jose Antonio de la Ricarekin batera, eta Carlos Pereira Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko gerentearekin, batzordearen kidei azaltzeko Euskadiko Osasun Mentaleko Sareak eredu komunitarioan oinarritzen duela ematen duen arreta. Asistentzia eta antolakuntza eredu hori oinarritzen da asistentziaren normalkuntzan, zerbitzuen hurbiltasunean, gaixotasun mentala pairatzen dutenen gizarteratzean eta estigma bazterketan, horrek dakarren bereizkeriarekin batera.

Gaixotasun mentala bat gehiago da, eta ez du, berez, inolako bereizkeriarik ekarri behar. Jon Darpon kontseilariaren esanetan gainerako gaixotasunen tratamendu berbera eskatzen du.

Prentsa oharra erantsita dago.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Prentsa-oharra

Plan Estrategikoaren komunikazio tailerrak: parte hartzeko topaguneak

Joan den urrian sesio batzuk egin dira, BOMSeko profesionalei 2014-2017rako Plan Estrategikoaren berri emateko. Hiru lan-jardunaldi trinkoren bidez, tailer formatuan, ezagutu dituzte Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko 160 profesionalek datozen urteetarako aurreikusitako lan-ildoak.
Zuzendaritza-taldeko kideek hasiera eman zieten jardunaldiei Plan Estrategikoaren ideia gakoen aurkezpenarekin.
Horren ondoren, hara bertaratu zirenek (talde profesionalen ordezkariak, hain zuzen ere) beren zain zuten parte-hartze handiko jardunaldi bat.

Diziplina anitzeko talde batzuek osaturik, lan-mahai batzuk antolatu ziren, zenbait lerro estrategikoren inguruan gogoeta egin eta sakontzeko.
Zuzendaritza-taldeko liderrek eta asistentzia-liderrek mahai bana dinamizatu zuten, eta arduratu ziren galderak bideratzeaz eta horien gainean guztion arteko eztabaidaz.
Bi dinamika planteatu ziren. Lehenbizikoarekin, Buscando la esencia, taldeek lehenetsi zituzten Asistentzia eta Errekuperazio Ereduan ezarritako proiektu estrategikoak, horiek baitira asistentzia estrategiaren ardatz nagusiak.

Eztabaida behin bukaturik, bide eman zitzaion goizeko bigarren dinamikari: Positivando. Horrek gogoeta egitea ahalbidetu zuen pazienteari, profesionalei eta gizarteari ereduak eskaintzen dizkien alderdi positiboei buruz.
Estrategia ezagutzeko helburua betetzeko ez ezik, tailerrek balio izan dute, halaber, topagune izateko hainbat zentrotako profesionalen, dispositiboen eta kategoria ezberdinen artean, eta horien ikuspuntuak eta sentiberatasunak partekatzeko ere bai.

María José Llarena

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Plan Estrategikoaren triptikoa

Argazki bilduma

Galdakaoko haurrentzako eta gazteentzako OMZk ospakizuna egingo du abenduaren 5ean, eta baita guk haiekin batera ere

Jadanik 30 urte igaro dira sortu zenetik eta Barrualdeko Eskualdean haurren eta gazteen osasun mentala bermatzen eta artatzen hasi zenetik; hori guztia ospatzeko abenduaren 5erako, Galdakaon, jardunaldi bat antolatu dute. Interesa duenak aldez aurretik eskaria egin beharko du (doakoa da) behar adina leku dagoela ziurtatzeko.
Lmentalatik zoriondu nahi ditugu urteurrenagatik eta denbora honetan egindako lanagatik.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Jardunaldiaren egitaraua: “30 urte haurren osasun mentalari arreta ematen”

#Ocupasión

Joan den urriaren 27an Terapia Okupazionalaren Munduko Eguna ospatu zen eta horren ildoan, terapia okupazionalaren arloko zenbait erakundek eta elkargo profesionalek, nazio mailan, sortu dute Ocupasion ekimena(bizi ezazu egiten duzuna maitatzen). Nazioarteko zenbait terapia okupazionalaren esparruko erakundek proposaturik, ekimena hilean zehar garatuko da eta azaroaren 27a arte iraungo du. Erakunde horiek erabaki dute azaro hau OTmonth izendatzea.

#Ocupasion bideo labur baten grabazioaren bitartez gauzatuko da. Horretan azalduko da zein den terapia okupazionalaren ekarpena zentroetara joaten diren erabiltzaileentzat. Behin bideoa eginda, gizarte sareetara eraman eta beste terapeuta okupazional batzuk izendatuko dira, horiek ere grabaketa egin eta ideiari jarraipena eman diezaioten.

Bien bitartean, nazio mailan lan-ibilbide entzutetsua duten TO batzuei elkarrizketak egitea proposatu zaizkie, gerora gizarte sareetan ezagutzera emateko. Ekimenarekin bat egin duten bideo asko daude ikusgai erantsitako estekan.

Eneko Gutiérrez. Barnealdeko eskualdeko T.O.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Egitasmoaren web orria
  2. # Ocupasion bideoaren lotunea

Argazki bilduma

Mezu seguru bat hilero. Abendua: Lagundu arrisku elektrikoa gutxitzen

I.M. & J.F.

Argazki bilduma

Pazienteak zalantzarik gabe identifikatzea BOMSen

Pazienteak zuzen identifikatzea oinarrizkoa da horien segurtasunerako (MOE, 2007); askotan zuzen ez identifikatzea bestelako nahasmendu batzuei lotuta gertatu ohi da: medikamentuak gaizki ematea edo prozedura kliniko okerrak eramatea; eta kasu horietan eurekin ekar litzakete tratamendu okerrak edo batere tratamendurik ez ematea, diagnostikoa berandu egiaztatzea edo diagnostiko okerrak egitea, eta abar.

Nazioarteko erakundeek eta erakunde nazionalek lehentasunezko praktika seguruen artean kokatu dute identifikazio zuzena osasun arloko arreta ematerakoan, besteak beste: Osasun Ministerioa, ISMPa, Avedis Donavedian Fundazioa, MOE, Joint Comission edo NPSA. Osakidetzak ere, zalantzarik gabeko identifikazioa sartu du jardunbide berri gisa Pazientearen Segurtasunerako Estrategiaren barruan, 2013-2016 eperako.

BOMSen ere akatsak gertatzen dira pazienteak identifikatzerakoan. Aurten, gaur arte, gertakarien %14,5 dira SNASPek (Jakinarazpen eta Ikasketa Sistema Pazientearen Segurtasunean) jasotako jakinarazpenen artean; eta 2013an, jakinarazitako akatsetatik %18,75ek lotura zuten okerreko pazienteari emandako medikazioarekin.
Erantsitako artxiboan gertakari horien adibide batzuk jaso dira; eta horiekin batera, praktika onak gogorarazten dira, akatsak saihesteko, pazienteak identifikatzerakoan.

A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Pazienteen identifikazioa

Elikagaiak Batzeko Gabonetako Kanpaina

Gabonak hurbil ditugu eta berriro lagundu nahi diogu Bizkaiko Elikagaien Bankuari , elikagaiak batzen. Kanpaina honetan elikagai mota guztiak batuko ditugu, baina, batez ere, Gabonetako betiko gozokiak, horrelakorik ez daukatenei emateko.

J.M.

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

Talde-terapia kognitibo-konduktuala ikuspegi existentzialetik: Erandion buruturiko esperientziaren balorazioa

BPE (Barne Psikologo Egoiliar) egitarauaren barruan, eta horri emandako etengabeko atentzioaren ordutegian, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko psikologo egoiliarrok garatzen ari gara 2012az geroztik asistentzia-jarduera batzuk BOMSeko zenbait zentrotan.

Osasun mentaleko zentroetatik Erandiokoa da urteotan jardueretako bat ongien finkatuta duena. Talde terapia bat da, hain zuzen ere, maila arin-monderatuko klinika grinatsu-depresiboa duten pazienteentzat.

Erandioko taldea zazpigarren aldiz abian dagoen honetan, ezaugarri bereko beste talde baten hasiera ari gara antolatzen Basauriko OMZn. Mota honetako talde batek hasieratik izan duen abegi ona nabarmendu nahi dugu, bai parte hartzen duten pazienteen aldetik, bai zentroko profesionalen aldetik; horregatik, Bizkaiko Osasun Mentaleko sareko beste OMZetara eskaintza zabaltzeari buruzko gogoeta egiten ari da.

Erantsitako testuan 2014. urtean zehar horietako talde batean izandako esperientzia deskribatu nahi dugu. Bertan lortutako emaitzak zehaztuko dira, bai kuantitatiboak, (test batzuen bitartez lortutakoak – adierazle objektibo gisa erabilita- bilakaera ebaluatzeko); bai kualitatiboak, taldeko partaideek emandako iritzi subjektiboen bitartez, behin terapia bukaturik.

Azkenik, gure irudipenak eta emaitzak deskribatuko ditugu talde-esperientzia honen inguruan.

Jose Mª García Regidor (BOMSeko Psikologo Egoiliarra)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Erandioko OMZko talde-terapiaren esperientzia

Kixote Zamudion

Historian zehar zoroaren eta eromenaren irudiari ikuspuntu eta arte ezberdinetatik heldu zaio, horietako bat literatura izan da. Kixote, literatura-lan guztiak bezala, gizarte jakin baten emaitza da. Beraz, Cervantesen idazlana une historiko baten isla da eta uler daiteke garaiko gizartea salatzeko saiakera gisa: XVII. mendearen hasierako Espainia, hain zuzen ere. Halatan, egileak paradoxa batez baliatzen da: zoro baten begirada argitsua fokatzen du, ustez, beren senean daudenen munduaren gainean.

BOMSeko Diziplina Anitzeko Irakaskuntzako Unitatearen prestakuntza-jardueren baitan, eta berezitasunaren tutoreek antolaturik, joan den azaroaren 27an, ostegunean, Zamudioko Ospitaleko areto nagusian, David Fraguas psikiatrak (H.G.U. Gregorio Marañon) bere doktoretza-tesiaren laburpena aurkeztu zuen, izenburu honekin: “La curación por la palabra en El Quijote”. Hitzaldi interesgarrira bertaratutako egoiliarrek zein gainerako profesionalek ikuspuntu ezberdin bat entzun ahal izan zuten, Historiatik eta Psikiatriatik, Kixote idazlanari buruz.

Eva Garnica (Zamudioko Ospitalea)
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Juan Antonio Abeijóni

Aitortu behar dut orain dela egun batzuk, musika bila ari nintzela Interneten, Pavarottik interpretatutako Nessun Dorma izeneko aria aurkitu nuen. Izugarria da. Hala ere, testua ulertu arren, ezin nuen sakonki esan nahi zuen guztia ulertu, ekintza non gertatzen zen ez bainekien. Erronka horren aurrean, Sarean hasi nintzen informazio bila eta Turandot operarena dela aurkitu nuen. Argudioa astiro-astiro irakurri eta gero, Puccini-k, bere egileak lan honi eman nahi izan sentimendu osoaz jabetu nintzen. Jakina, opera osoa ikusi nuen.

Zorionez, hil honetan, gure lankide Juan Antonio Abeijon dugu, oso aditua , eta horrez gain, musikazalea. Opera zer den azaltzen digu, zer den berarentzat eta azkenik, jarraibide batzuk ematen dizkigu abesti bat entzute hutsetik haratago dagoen beste alde ikustezina bilatu nahi dugunontzat eta jarraibide horiei esker arte-lan hau ikusi, sentitu eta ulertu dezakegu.


E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Juan Antonio Abeijóni

Erlazionaturiko Loturak

  1. La Flauta Mágica (Mozart)
  2. Thannháuser (Wagner)
  3. Shostakovich - Lady Macbeth of Mtsensk - Jansons
  4. Turandot on the Forbidden City of Beijing (1998). Giacomo Puccini
  5. http://www.youtube.com/watch?v=n3N2tYOXm4E

Gure Agirrek “ile-mototsa ebaki du”

Gure lankide Carmen Aguirreburualdek “ile-mototsa ebaki du”, zertarako eta bestelako jardueretan jarraitzeko, baina ez horregatik komunitatetik urrun. Carmen urtetan izan da Uribe-Algortako OMZn gizarte langilea eta baita aitzindaria ere auzi komunitarioetan, behinolako Arbietoko kontsultategian (LMentala 1. zk. ikusi, 2012ko iraila) hasi zenetik.

Gertaera, inondik ere, ez da ezkutuan geratu prentsa arrosarentzat; eta Mararen (berak bidali baitigu albistea) kazetari grafikoaren lan bikainari esker, betiko geratu da horrela jasota esklusiban, irakurri gabe ere utzi behar ez den “Hola”ko azal betean.
Hona hemen, egindako lan txukunaren froga gisa, bere ahaldun berria eta laguntzen dion lagun taldearen maitasuna. Eta eutsi umore onari.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Gure Agirrek ile-mototsa ebaki du. Esklusibaren azala kolore bizian.
PERISKOPIOA

Best in Class 2014

Best In Class’ Sariak Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Kudeaketa Sanitarioaren katedrak ematen ditu, eta, sarien Gaceta Médica argitalpenak hauxe du xede: beren pazienteei ematen dieten arretan, bikaintasunaren bila dabiltzan nazio mailako ospitale, zerbitzu, unitate eta lehen mailako arretako osasun zentrotik onenak, publikoak zein pribatuak, publikoki aintzatestea.

Aurten, sari hauen bederatzigarren edizioan, 80 ospitalek eta lehen mailako arretako 25 osasun zentrok parte hartuko dute. Guztira, 630 ospitale-zerbitzuren hautagaitza izan da.
LEHENENGO PERTSONAN

Gabonetako postalen lehiaketa: Durangoko eta Ermuko Eguneko Ospitaleak

Gabonak datozenez, Durangoko eta Ermuko Eguneko Ospitaleetako erabiltzaileei proposatu zaie urteko sasoi honek iradokitzen zaienaren berri ematea osasun mentaleko arloko profesionalei eta kideei.
Sarritan hitzez adieraztea zaila denez, zer hobe irudi baten bitartez esatea baino. Halatan, “Gabonetako Postalean Lehiaketa” egitea proposatu zitzaien bi eguneko ospitaleetako erabiltzaileei, eta guztiek oso gogo onez onartu zuten.

Hasiera batean, eguneko ospitaleetako pertsonalak pentsatu zuen bi zentroetan bina postal aukeratzea Lmentalan argitaratzeko; baina, parte hartzaileek izandako ardura eta egindako ahalegina kontuan hartuta, uste dugu denek merezi dutela irabazle izan eta argitaratuak izatea.
Eskertzekoa da bi zentroetako parte hartzaileen eta profesionalen lana eta ahalegina Gabonetako postal hauek egiteko.

Agur eta Gabon zoriontsuak guztioi!

Nagore Salcedo Martínez, psikiatra. Durango-Ermuko Eguneko Ospitaleak.

Argazki bilduma

2014/15eko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Taldea – Puntuak

1 BILBAO 6
2 GASTEIZ 6
3 BARAKA 6
4 MANUENE 3
5 ERAGINTZA 3
6 SJD MONDRAGON 1
7 ZAMUDIO 1
8 URIBE KOSTA 0
9 AD GORANTZA 0
10 DURANGO 0
11 ARGIA 0
12 ERMUA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Psikiatriaren klasikoak (I). Giné y Partagás

Atal honetan Psikiatriaren historiaren ordezkari gailen batzuk aurkeztuko ditugu eta hori egin nahi dugu egile bakoitzaren azalpen biografiko bat emanez, egindako idazlanik aipagarrienen erreferentzia batzuekin batera. Asmo nagusia da psikiatrek – bereziki gazteenek- gure berezitasunaren maisuak hobeto ezagutzea. Ez dugu bakoitzaren berri aditu bat osatu nahi, ezta eskema kronologiko jakin bati jarraitu; bai ordea, bibliografiaren laburpen bat eman, “fitxa” gisara, ez horregatik formalegia, profesionalek hobeto ezagutu dezaten hautaturiko pertsonaia.

Nahiz eta, biografien datak ematerakoan, zorrotzak izaten saiatu garen, batzuetan adostasunik ez da egon kontsultatu ditugun egileen artean. Gauzak horrela, asmoa ez zenez “fitxa” bakoitzaren berri aditua ematea, horrela gertatu denetan, gai bakoitzean autorerik jantzienak bildutakoak hautatu ditugu.

Lehengo fitxa Juan Giné eta Partagas-i buruzkoa da, psikiatria espainiarraren “aita” ere deiturikoa.

Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 1. Fitxa: Giné y Partagás.
ATSEDENALDIA

Ostirala 13

2002an, Näyhä finlandiarrak etorri handiko ideia eduki zuen: egiaztatzea ostiral eta 13etan (egun beltza da kultura askotan eta gure asteartea eta 13ren parekoa) hildako gehiago suertatzen diren trafiko istripuen ondorioz. Horretarako, 1971. eta 1977. urteen arteko 43 ostiral eta 13ei begiratu eta…

J.Me

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ostirala 13 (testu osoa)

Zoroen eta zoro-zaintzaileen txisteak haurrei eta gazteei zuzendutako prentsan. (X) Almanaque de locos, 1963, 1. zatia

1946. eta 1963. urteen artean Editorial Valenciana-k, herrialdeko enpresa editorial garrantzitsuenetako batek, urtean behin komiki bat argitaratu zuen, pertsonaia finkorik gabe, “Almanaque de Locos” izen generikoarekin. Umorezko aldizkari txikiak istorio laburrak eta txisteak biltzen zituen; horien bitartez zoroaren eta eromenaren gai bakarrak jorratzen zituen, garaian horien gainean zegoen irudian oinarrituta. Orain argitalpenak aukera ematen digu gogoeta egiteko buruko gaixotasunaren inguruan, herriaren ikuspuntutik eta baloreetatik, bazter utzita balore estetikoa eta umoristikoa, nahiz eta azken horiek ere zuek gozatzea espero dugun.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Almanaque de locos. Editorial Valenciana, 1963. 1-10 or.

“Soreragiten”: 28 egun?

Gaur Lmentalan “Soreragiten” atal berria plazaratzen dugu, gure neuronei eragiteko asmoz, eta baita lankideei desafioa egin eta gozatzeko ere. Ale bakoitzean asmakizun bat aterako dugu eta hilabete osoa izango dugu emaitza aurkitzeko. Erantzuna hurrengo alean agertuko da, beste erronka batekin batera. Lehenengoarekin ausartuko zara?

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Juan Antonio Abeijón Merchan, Laura Alonso Pérez (L.A.), Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Mara Díaz Sanz, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, José Luis Fidalgo Centeno (J.F.), José María García Regidor, Eva Garnica de Cos, Enrique González Arza (E.G.), Eneko Gutiérrez Gómez, María José Llarena Cuevas, Mónica López Ortiz (M.L.), Isabel Macías Romero (I.M.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Laura Narro Moreno, Luis Pacheco Yáñez, Nagore Salcedo Martínez.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <