Lmentala 28. zk. / nº 28 - 2015eko otsaila/febrero 2015
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

BOMSeko profesionalen elkartasuna

Bigarren urtez elkarren segidan, joan den abenduan, Erantzukizun Sozial Korporatiboko Batzordetik ekin genion jakiak biltzeko kanpaina bati, Bizkaiko Elikagaien Bankuari laguntzeko asmoz. Iaz Gabonetako jakiak bildu genituen batez ere; eta joan diren Gabonetan, berriz, denetariko elikagaiak jaso dira.

Udazkenean zehar hamaika kanpaina eraman dira aurrera supermerkatuetan, eskoletan, eta abar; horietan ere lagundu arren, BOMSeko profesionalek ederto erantzun dute gurean ere, eta denera 75 kilo bildu dira hainbat artikulutan: lekaleak, pasta, gailetak, janari prestatuak, haurrentzako janaria, Gabonetako gozokiak, eta abar.
Batzordetik, eta Bizkaiko Elikagaien Bankuaren izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu horregatik; eta, jakina, hurrengoan ikusiko dugu elkar!

MILA ESKER GUZTIOI!!!

BOMSeko ESK-ko Batzordea
Comisón de RSC de la RSMB

Irakurketa errazaren kluba Ermuko Eguneko Ospitalean

Udal liburutegiak, Ermuko Eguneko Ospitalearekin lankidetzan, abian jarri du hil honetan irakurketa errazaren bi klub. Astero biltzen dira liburutegian eta monitoreetako bi arduratzen dira dinamizatzeaz. Taldeetako hamabina lagunak astelehenetan eta asteazkenetan joaten dira 15:00etatik 16:00etara.

Irakurketa errazaren teknikak bi helburu ditu, irakurketa demokratizatzea, eta pertsonak gizarteratzea. Irakurketara hurbildu nahi dituzte irakurtzeko zailtasunak edo ulertzeko arazoak dituztenen pertsonak, eta beroien eskura jarri, bai kulturara, bai informazioa.

Ana Sampedro eta Nerea Solagaistua

Segurtasun pilulak

Berrindartuta ekin diogu urteari, zertarako eta gure pazienteen segurtasuna hobetzen jarraitzeko. Halatan, 2015eko lehen hiruhilekoan prestakuntza saio txiki batzuk egiten ari gara, “Segurtasun pilulak” izenarekin ezagutzera emandakoak. Horien xede nagusia da segurtasunaren kultura sortzea eta hedatzea, parte hartzea bultzatuz eta guztiok sentsibilizatuz, bai asistentzia arloko pertsonala zein asistentziatik kanpokoa.

Bi urte igaro dira dagoeneko informazioa biltzen hasi ginenetik “Jakinarazpen eta Ikasketa Sistema Pazientearen Segurtasunean” izeneko aplikazioaren bitartez. Oraingo honetan, segurtasunaren inguruan, funtsezko oinarriak hedatu nahi izan ditugu kasu errealak azalduz. Gertakariak BOMSeko profesionalek kudeatu eta jakinarazi dituzte. Indar egiten dugu kontzientzia hartzearen garrantzian (asistentzia eremuan izandako jarduerako arriskuei dagokienez), eta kasuen ezagutzan; eta ohartarazi behar dugu hutsak gertatzea posiblea dela (ez gara akatsgabeak). Beharrezkoa da ezagutzea akatsen zioak eta kale eragiten duten eragileak, beti ere ikasteko eta hobetzeko helburuarekin.

Erantsitako agirietan ikusgai dago prestaturiko saioen egutegia, eta adierazita daude: lekua, ordutegia, zuzentzen zaion pertsonala eta edukia.

A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egutegia
  2. Pildorak Komunitarioan
  3. Pildorak ospitalearen arloko asistentzian
  4. Pildorak ospitaleko eremuan: asistentziaz besteko pertsonala
EX CATHEDRA

Bizkaiko osasun mentaleko egoiliarren XVIII. urteroko jardunaldia

Urtero bezala, sasoi honetan, Bizkaiko egoiliarren urteroko jardunaldia egingo da. Otsailaren 26an izango da eta Galdakaoko Ospitaleko Irakaskuntzako Unitateko egoiliarrek (BAMEak eta BAPEak) antolaturik dago.
Topaketan “La Histeria” gaia jorratuko da eta horren edukiak horrela antolatuko dira:

-Berraztertze historikoa: Galdakaoko Ospitalea
-Gaurko egoera: BOMSeko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala
-Klinika eta diagnostikoa: Gurutzetako Ospitalea
-Ikuspegi terapeutikoa: Basutuko Ospitalea

Laura Narro. BAMEa, BOMSeko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala

TXOKO-BOMS

Larrinagako kartzela: Oroimena preso

Lankide estimatuak:

Aranzadi Zientzia Elkartetik, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, Bilboko Larrinagako antzinako kartzelari buruzko erakusketa bat zabaldu dugu.

Bere historiaren ia 100 urteetan (1873-1967), presondegi honek bere horma artean hartu zituen arrazoi ezberdinak direla eta, momentu bakoitzean indarrean zegoen legetik kanpo bizi ziren hainbat pertsona. Beraz, erakusgai dauden dokumentu, lekukotza,objektu eta abarren bitartez, ibilbide bat egiten da, errealitate horretatik eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren bilakaera ekonomiko, politiko eta sozialetik.

Erakusketa zabalik egongo da Ondare Gelan (Maria Diaz de Haro, 11. 48013 Bilbo) 2015eko urtarrilaren 26tik otsailaren 26ra.

E.G.

Erlazionaturiko Loturak

  1. El Pais

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

2014/15eko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen Orokorra - 6. JARDUNALDIA

Taldea – Puntuak

1 GASTEIZ 9
2 BILBAO 9
3 SJD MONDRAGON 7
4 AD GORANTZA 6
5 BARAKA 6
7 MANUENE 6
8 ZAMUDIO 5
9 ERAGINTZA 3
10 ERMUA 1
11 URIBE-KOSTA 0
12 ARGIA 0
13 DURANGO 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Civitates Orbis Terrarum-etik

Robert Burtonek « Anatomía de la Melancolía » liburu zoragarrian (Raquel Alvarezen itzulpenarekin argitaratua AEN-ren “Historia” bilduman”), egoera malenkoniatsuei buruzko ikuspegi orokorra eskaintzeaz gain, sendabide praktiko eta prebentibo batzuk ere ematen ditu bigarren atalean, « La curación de la melancolía » izenekoan. Horretan, 93. orrialdean, mintzatzen da -buruaren gozamenerako eta gogoa malenkoniatik aldentzeko- mapei eta planoei patxadaz begiratzearen onuraz, bereziki » Braunek eta Hogenberg-ek sortutako hirien liburuak » aztertzeak dakarrenaz.

Nortzuk ziren Braun eta Hogeberg ? Hori da Ernrique Aragües (gure lankidea eta Bombero Etxanizeko OMZko nagusia) argitzen saiatuko dena, erantsitako irudien eta oharren bitartez.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berri osoa

Psikiatriaren Klasikoak (III). Philippe Pinel

Psikiatriaren “gurasoez” ari garen honetan, gaur egokitu zaigu “pater familias” bera ekartzea. Psikiatriaren fundatzailea da, gaur eguneko ikusmoldetik begiratuz gero; kontutan hartuta bere lan bildumak eta horren jarraitzaileenak izan dituzten eragina eta garapena nazioartean. Philippe Pinel frantziarraz ari gara.

L.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Philippe Pinel
ATSEDENALDIA

Ermuko Eguneko Ospitaleko sukaldaritza: txokolatezko turroia

Osagaiak: txokolate beltza, txokolate esneduna, txerri-gantza eta arroz puztua.

Molde batzuk erabiltzen ditugu, esnetarako brik-ez egindakoak eta erditik zatituak.

Argazkiak erantsi ditugu, elaborazioa erakusteko

1-Osagaien argazkia.
2-Txokolatea desegin Maria bainuan.
3-Behin deseginda, arroz puztua gehitu eta dena ongi nahastu.
4-Azkenik, moldeetara bota, briketan aldez aurretik prestaturik, eta ongi estali film gardenarekin.
5-Hozten direnean, hozkailura eraman eta bertan eduki 24 orduz.


Nerea Solagaistua eta Ana Sampedro

Argazki bilduma

Una mente inquieta. Testimonio sobre afectos y locura

Kay Redfield Jamison psikologoa eta unibertsitateko Psikiatria irakaslea da; nahaste bipolarrean oso aditua izateaz gain (gai horri buruzko bibliatzat jotzen den liburuaren editore-kidea da, Goodwin-ekin batera), gaixotasuna barrutik ezagutzen du; berak ere nozitzen duelako. Areago, familiako esperientzia ezagutzen du eritasunaren inguruan, aitak ere pairatzen baitzuen. “Una mente inquieta” liburuan bere biografia kontatzen du; horretan indar egiten du nahaste bipolarrarekin izan duen bizikidetzan.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Iruzkin osoa

“Almanaque de Locos”. Eromenari buruzko herri-ikuspegia frankismo garaian

Azken hileotan -urte oso batean zehar, hain zuzen ere-, “atsedenaldian” dibertitu gara ”Almanaque de locos“ komiki sortarekin. Irribarrez irribarre, uste dugu garai bateko eromenaren eta zaintzaileen irudi desitxuratu bat gureganatzeko balio izan duela, behintzat alderdi kezkagarrienei dagokienez.

Zikloari amaiera emateko ez dago era hoberik Andrés Porcel-en posterra hona ekartzea baino; valentziar lagun honek duela urte batzuk topaketa zientifiko batean aurkezturikoa. Aurkezpena egiteko, aipaturiko almanaken edukia aztertzen entretenitu zen eta adibide grafiko batzuk euren orrialdeetatik atera eta bildu zituen.
Hona hemen, orain arte erakutsitako komikien osagarri eruditu gisa.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. “Almanaque de Locos”. Eromenari buruzko herri-ikuspegia frankismo garaian

“Soreragiten”

Aurreko bi asmakizunak eginda dauden honetan -oso errazak, hain zuzen ere, zuetako askoren iritziz- hasiko gara beste zailago batzuk proposatzen, zuen alboko pentsamenduari eragiteko.

Eta zergatik eragin nahi diogu alboko pentsamenduari? Bide berriak urratzea ahalbidetuko digulako; eta horrekin batera, erantzun berriak eta irtenbide berriak aurkitzea betiko arazoetarako; indartuko du garunaren eskuineko hemisferioa; eta gutako askok berriro aurkituko dugu haurtzarotik eten gabe galtzen ibili garen zerbait: SORMENA.

Berriro aurkitu nahi al duzu? Ekin, bada, erronkari! Erantzuna eduki bezain laster, ez ahaztu posta bidez hona bidaltzea:

CREACTIVANDO@osakidetza.net

Eutsi goiari!

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Laura Narro Moreno, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Ana Sampedro Gil, Nerea Solagaistua Madinabeitia.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <