Lmentala 29. zk. / nº 29 - 2015eko martxoa/marzo 2015
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Koordinazio Soziosanitarioko Protokoloa

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Bilboko Udalak eta Osakidetzak otsailaren 15ean sinatu zuten Koordinazio Soziosanitarioko Protokoloa. Horrek ahalbidetuko du arrisku egoerak aurreikustea eta baita horiei heltzea ere, baldin eta buruko nahaste larriei lotuta badaude, eta ez badute ez diagnostikorik ez jarraipen asistentzialik.

Protokoloak diziplina ezberdinetatik esku hartzea erraztuko du, era koordinatuan, zentro hauetako profesionalen artean: ESI Bilbao-Basurtuko Lehen Mailako Arretako zentroak, Bilboko Eskualdeko helduentzako Osasun Mentaleko zentroak eta ESI Bilbao-Basurtuko Psikiatria Zerbitzua.

Protokoloaren helburua da tresna bizia eta eraginkorra izatea arrisku egoerak aurreikusteko eta horiei helzeko, buruko nahaste larriei lotuta agertzen direnean; eta horrekin batera, lankidetzan aritzea oinarrizko gizarte zerbitzuekin, osasun sistemarekin eta zerbitzu judizialekin.
Agiri osoa ikusgai dago beheko esteketan.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Koordinazio soziosanitariorako Protokoloa
  2. Buruko nahaste larria identifikatzeko gida
  3. Guía para identificar el trastorno mental grave

Argazki bilduma

2015eko Programa-kontratura aurkezturiko egitasmoak

Programa-kontratua agiri bat da, urtero Osakidetzaren zerbitzu erakundeetako gerentziek Osasun Sailarekin sinatzen dutena, finantzazioa eta osasun zerbitzuak egituratzeko.

Finantzazioak hartuko ditu zerbitzu erakundeek garatzen dituzten egitasmoak. Proiektu horien helburua izango da emaitza onak lortzea biztanle talde jakin baten osasunean, edo eraginkortasun handiagoa osasun sisteman. Horiekin batera, kontuan hartuko da, halaber, proiektuak heda daitezkeen eta bat datozen Osakidetzaren ildo estrategikoekin.
Aurten BOMSek 7 egitasmo aurkeztu ditu:

1. Osasun mentaleko plan integrala: Barrualdeko Eskualdean Buruko Nahaste Arrunta koordinatzeko, Barrualde-Galdakao ESIrekin lankidetzan.
2. Osasun mentaleko protokolo soziosanitarioa Ezkerraldea Eskualdean, Barakaldo-Sestao ESIrekin lankidetzan.
3. Programa psikoedukatibo bat abian jartzea, erizaintza lantaldeak gidaturik, BOMSeko esparru komunitarioan.
4. Vademecum psikofarmakologikoa: garapenarenerako ezgaitasuna duten pertsonei zuzenduta. Fitxa informatiboak hauentzat: pazienteak, tutoreak eta senitartekoak.
5. Jokabide-terapia dialektikoa, Mugako Nortasunaren Nahaste kasuetan (Barakaldoko OMZ)
6. Zahar-etxeetan Citalopram eta escitalopram dosiak egoki erabiltzea, Ezkerraldea Eskualdearen fitxa teknikoak ezarritako kopuruen arabera.
7. Eraginkortasun teknikoaren ebaluazioa, Bizkaiko Osasun Mentaleko gune txikiei dagokienez.

M.L.

Zaldibarreko etxebizitza babestuak

Etxebizitza babestuak errehabilitazio prozesuaren zati bat dira gaixoak komunitatera berriro ekartzeko, eguneko ospitaleekin eta etengabeko zainketa-programekin batera. Horien bitartez, gaixo mentalei eman nahi zaie aldi baterako gainbegiratutako bizileku bat, zeren eta beharra dute elkarbizitzarako ohiturak hartu eta garatzea, eta baita bakarrik eta independente bizitzeko trebetasunak hartzea ere. Azken helburua da birgizarteratzea da.

Emakumeentzako etxebizitzak dira, eta kanpo geratuko dira: norberari, eta gainerakoei, erasotzeko arriskua erakusten duten pazienteak, alkoholaren edo bestelako toxikoen menpekotasuna dutenak eta gaixotasun larriek edo ezgaitzaileek jotakoak.

Hiru etxebizitza dira, Zaldibarreko Udalak utzitakoak eta eraikin berean daude kokaturik (goiko pisu batean). Hiruna logela dute (banakakoak), sukaldea, egongela eta komuna. Monitorea/laguntzailea dagoen gunea partekatzen dute hirurek; eta denera bederatzi lagun bizi dira.

Ermuko Eguneko Ospitalean lantalde profesional batek ematen du beharrezkoa den arreta psikiatrikoa. Lantaldean laguntzaile/monitore batek erabateko atentzioa ematen du goizez, astelehenetik ostiralera.
Pazientea etxebizitzan onartua izaten den unean bertan konpromisoa hartzen du jarduera-arauei men egiteko eta “kontratu-terapeutiko” bat sinatuko du. Lantaldeak hasierako balorazioa egin ondoren berariazko plana ezarriko dio, gerora berraztertuko dena aurreikusitako epeetan.

Egunero pazienteek, beren burua apaindu eta etxeko lanak egiteaz gain, parte hartuko dute hainbat programa komunitariotan (lan arlokoak, okupazionalak, prestakuntza arlokoak), eta Ermuko Eguneko Ospitalera joango dira.

Yolanda Capelo


Argazki bilduma

Jokoa, monitorearen tresna estimulazio kognitiborako

Zamudioko Ospitaleko “Terapia”tik jarduera entretenigarri bat partekatu nahi dugu lankideekin eta Lmentalako irakurleekin; olgetan ibiltzeko da, eta gainera, parte hartzaileen estimulazio kognitiborako balio du. Erantsitako agirian kontsulta daiteke horri buruzko laburpena, zenbait irudirekin lagunduta.

Ana Mª Uriarte eta Santiago Rodríguez

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Jolasa: estimulazio kognitiborako tresna
EX CATHEDRA

TAK taldeen jardunaldia Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean

Juanjo Martínez Jambrina doktoreak, Avileseko osasun mentaleko zerbitzuburuak, eta tratamendu asertibo komunitarioko taldeak estatutan ezarri dituenak, parte hartu du jardunaldi batean Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko taldeekin.

TAK – tratamendu asertibo komunitarioko taldeek bildu eta hausnarketa bat egiteko jardunaldi bat izan zuten Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak (BOMS) dituen lokaletan 2015eko otsailaren 20an. Jardunaldiaren helburua zen TAKeko taldekideen artean hausnarketak eta alderdi teoriko zein asistentzialak partekatzea; izan ere, bakoitzak bere eskualdean lan egiten duenez, ez du izaten esperientzia asistentziala partekatzeko aukerarik. Aukera hau are garrantzitsuagoa da, kontuan hartuta, prestazio honen gaztetasuna sareko jardueran, eta profesional berriak lanean hasi direla -azken hileotan, bereziki-, taldeak handitu ondoren.

J.J. Uriarte.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Testu osoa

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea: 2014ko Memoria zientifikoa

Urtero bezala, jarduera zientifikoaren eta akademikoaren memoria luzatzen dizuegu; gure erakundeko profesional guztien lanaren ondorio da, eta jasotzen du osasun mentaleko foroetan egindako jarduera, 2014an zehar,eremu nazionalean zein nazioartekoan.

Ikerketa Unitatetik zoriondu nahi zaituztegu egindako eginahalagatik, eta adore eman nahi dizuegu ildo beretik aurrera jarraitzeko.
Bejondeizuela egindako lanagatik!

L.A.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ikerketa-memoria

Arreta integrala umeei eta nerabeei Ortuellan

Ortuellako Unitate Terapeutiko Edukatiboa (UTE) hitzarmen baten ondorioz sortu zen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Osakidetzak arreta trinkoa eta osoa eman nahi zien buruko nahaste larriak jotako umeei eta nerabeei baldin eta inguru normalizatuak edo/eta OMZ-k, une jakin batean, horiek artatzeko zailtasunak badituzte. Hitzarmenak baldintza hauek zehazten ditu: gehienez 10 paziente/ikasle egongo dira unitate bakoitzean; Hezkuntza Sailak 6 langile jarriko ditu eta Osakidetzak 2,5; paziente/ikasleek ikasturte bateko egonaldia egingo dute; eta, balorazioa eta jarraipena egiteko, zenbait batzorde osatuko dira.

Talde klinikoko bi erizainak elkarrizketatzeko aukera izan dugu: Itsaso Santamaría eta Ana Fernandez. Unitate banatan ari dira lanean, eta horien eskutik, bertatik bertara, ezagutu ditugu zentroaren nolakotasunak, diziplina anitzeko lantaldea eta UTEko lana bera.
Biei eskertu behar dizkiegu euren laguntza eta adeitasuna gure galderei erantzutegatik.

Keyth L. de Oliveira Silva / Irene Arranz Lombana
Argazkiak: LENA.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

BOMSen 2014an erretiroa hartu dutenei egindako aitortza

Joan den urtarrilaren 16an aitortza-ekitaldi bat izan zen BOMSeko egoitza nagusian 2014an gure erakundean lan-ibilbidea amaitu dutenei zuzendua.

Zorionez, gehienak egoitzara hurbildu ahal izan ziren eta aukera izan zuten hain une garrantzitsua eta hunkigarria bertara hurbildu ziren beste lankide batzuekin, lagunekin eta senideekin partekatzeko.

Carlos Pereira zuzendari gerenteak eskerrona adierazteko hitz batzuk eskaini zizkien urteetan eskainitako dedikazio eta ahaleginarengatik, eta opari bat eman zien, oroigarri gisa.

Hemen dituzue erantsita gertaera horretako argazki batzuk.

Aratxu Lozano.

Argazki bilduma

Ekarrizketa Josune Barberori

Einsteinek denbora erlatiboa dela irakatsi zigunetik hobeto ulertzen dugu zergatik pertsona batzuek besteek baino etekin handiagoa ateratzen dioten, printzipioz guztiontzat berdina izan arren.

Ale honetan gure lankide Josune elkarrizketatu dugu. Bera gurekin lan egiteaz gain, berezko gaitasuna du egunerokoan denboraren erlatibotasuna erakusteko: mendia, bizikleta, lineako patinak, abentura-bidaiak, eta abar. Horiek guztiek ahalbidetzen diote eskura duen unibertsoan arakatzea, esperientziekin eta ezagupenekin aberastea; eta horien ondorioz da den bezalakoa, lankide zintzoa, hain zuzen ere; eta, seguru gaude, pertsona gisa, are hobea dela.

Eta hori guzti hori, nola lortzen da?...

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Josune Barberoi
LEHENENGO PERTSONAN

2014/15 areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen Orokorra - 7. JARDUNALDIA

Taldea – Puntuak

1 BILBAO 15
2 GASTEIZ 12
3 AD GORANTZA 12
4 MANUENE 12
5 ERAGINTZA 9
7 SJD MONDRAGON 7
8 BARAKA 6
9 ZAMUDIO 5
10 ARGIA 4
11 DURANGO 1
12 ERMUA 1
13 URIBEKOSTA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Psikiatriaren Klasikoak (IV). Wilhelm Griesinger

Oraingo honetan alemaniar psikiatra baten txanda dugu. Psikiatria biologikoaren sortzailetzat jotzen da eta Alemaniako itzalik handieneko psikiatra dela esan daiteke, harik eta Emil Kraepelin heldu arte. Wilhelm Griesinger dugu.

L.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 4. Fitxa: Wilhelm Griesinger
ATSEDENALDIA

Zamudioko Ospitaleko ogi-torradak

Joan den otsailaren 17an, inauteriak zirela eta, lorezaintza-mantenuko taldeak ohiko jarduera alde batera utzi eta beste “goxoago” bat aukeratu zuen. Lanari ekin eta torrada ederrak prestatu zituen, hori bai, txokolateak lagunduta. Hona hemen egindakoaren lagin bat eta gure errezeta:

Osagaiak: litro bat esne oso, kanela zotz bat, torradak egiteko bi ogi (edo bat, arrunta bada), 100 gramo azukre, limoi baten azala, 2 arrautza, oliba olioa, kanela hautsetan eta aparteko azukrea, gainetik botatzeko.

Esnea egosi, kanela zotzarekin, azukrearekin eta limoi azalarekin nahastuta (15 bat minutu). Epel dagoenean ogia sartu, (2 cm-ko xerretan moztuta). Esnea ongi xurgatu dutenean, arrautzatik pasatu eta frijitu. Surtatik atera eta sukalde-paper gainean jarri. Gero gainetik bota nahasturiko kanela hautsetan eta azukrea.
ON EGIN DIZUELA!

Ana Mª Uriarte eta Santiago Rodríguez.

Argazki bilduma

Gaixotasun mentala eta estigma Tintinen abenturetan

Aspalditik ibili gara gora eta behera gazteentzako argitalpen bitxi batekin, komiki itxurakoa eta 40-60ko urteetan editatua. Horren gainean gogoeta orokorra eta iradokitzailea egin genuen aurreko alean.

Komikien artean gabiltzan honetan, oso harira dator gaur sartzen dugun ikerketa lana; etxe” barruko-kanpoko” lan adimentsuaren emaitza da, hain zuzen ere; eta ez da ez FIS bekarekin, ez horietako inolako txatxukeriarekin egin. Aipatutako lana aurkeztu genuen, lehengo batean ere, garai bateko Errehabilitazio Jardunaldi batean; eta ordudanik ez du gaurkotasunik galdu, nahiz eta moskosoak ederto “koskortu” diren.

Eta inork zein moskosotaz ari garten jakin gura badu, erantsitako artxiboa zabaldu baino ez du egin behar.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Tintin. Posterra

"Majareta " Ellen Forney. Bartzelona: La Cúpula, 2012

Ellen Forney (1968) komikigileak kontaketa autobiografikoa egiten du “Majareta”n (“Marbles”, jatorrizko ingelesez) bere nahaste bipolarrari buruz. Forney-ri nahaste bipolarra diagnostikatu zioten 30 urte bete berritan, eta beldur zen medikazioak ez ote zien eragingo bere sormen artistikoari edo bizitza ulertzeko eta sentitzeko erari. Liburuaren 200 orrialdeetan zehar bere aldartearen gorabeheren berri izateaz gain, ohartzen gara, azkenik, gaixotasuna onartu egiten duela.

Bere aldi maniakoak deskribatzen dituzten marrazki-xaflak oso xeheak dira, joriak, testu itxiarekin eta zehatzarekin; depresioari buruzkoak, aldiz, hutsalak dira, azalekoak, ia hutsak. Miresgarria da ikustea nola lortzen duen gauzatzea, era grafikoan, maniaren eta depresioaren arteko aldea. Egileak berarekin eramaten gaitu sentimenduen gorabeheretan; jarraitzen diogu bere une argitsuetan, eta etorri handikoetan, batzuetan beldurtzeraino; eta, itolarrietan ere, bere aldamenean eramaten gaitu, depresioaren aurrean babes gabe sentitzen denean, mina sentitzen duenean gaitasunak galdu dituelakoan, noraezean dabilenean -etsipenak jota, ez bada- uste duelako berreskuratuko ez dituela.

J.Me.


Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Iruzkin osoa

“Soreragiten”

Hilabete batzuetan entrenatu eta gero, hordago botako dizuegu asmakizun zail honekin. Eutsi horri eta erantzuna bidali!!!

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Laura Alonso Pérez (L.A.), Garbiñe Apraiz Urigüen, Irene Arranz Lombana, Josune Barbero Goikoetxea, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Yolanda Capelo Cid, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Keyth Lany de Oliveira Silva, LENA, Mónica López Ortiz (M.L.), Aratxu Lozano Otero, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Santiago Rodríguez Casas, Ana Mª Uriarte García, Jose J. Uriarte Uriarte.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <