Lmentala 31. zk. / nº 31 - 2015eko maiatza/mayo 2015
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

TAKen eta Eguneko Ospitalearen lokal berrien inaugurazioa Gernikan

Inauguraziora Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia joan zen; eta harekin batera, ESI Barrualdeko ordezkariak, BOMSekoak, eta Gernikan ariko diren asistentzia taldeak. Joan den martxoaren 30ean inauguratu ziren Gernikako lokalak. Horietara lekualdatu ziren Barrualdeko TAK taldea (lehen Basaurin zegoen) eta Eguneko Ospitalea (ordura arte Bermeon egondakoa).

Lokalak Gernikako Osasun Zentroko beheko solairuan daude; lehen OMZ zegoen berberak dira, baina gerora beste batzuekin handitu dira, emaginaren aretoa eta errehabilitazio-gimnasioa jartzeko. Eremu berriek ahalbidetu dute TAK taldea Gernikan batzea eta zentralizatzea, bai eta Eguneko Ospitalea esparru komunitario batean berrezartzea ere. Lekualdatzeak erraztu du Gernikako OMZrekin eta Lehen Mailako Arretarekin koordinatzea eta prestakuntza proiektuak egitea.

Mantenu-taldearen lana eskertzeko unea heldu da: Kepa, Juantxu, Abelino eta Roberto. Horiek, Leire Erkorekarekin eta informatikako lan-taldearekin batera, lan egin behar izan dute erlojuaren kontra, ahal denik eta lasterren lokalak eta horien azpiegitura atontzeko.

O.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Gernikako lokalen ingaugurazioa (Deia, 2015eko martxoaren 31a)

Ermuko Eguneko Ospitalea Gasteizera egindako txangoa, Haurren Esklabotzaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira

“Irakurketa errazaren” tailerrean, Ermuko Eguneko Ospitalean, “La música del viento” izeneko liburua irakurri zen. Jordi Sierrak idatzitako liburuan ezagutu genuen Iqbal ume pakistandar esklaboaren istorioa.

Iqbali buruzko lan bat egin bitartean jakin genuen Gasteizko Posta kalean badaudela estatua txiki bat eta plaka bat, haren omenez egindakoak; eta haren istorioa hobeto ezagutzekotan bertara joan ginen.

Iqbal erail zuten apirilaren 16 batean, 12 urte zituela, eta harrezkero haurren aurkako esplotazioaren ikur bihurtu da. 1998an, Iqbal-en gorazarrez, ezarri zen Haurren Esklabotzaren Aurkako Nazioarteko Eguna apirilaren 16an.

Gogoratu Iqbal ume esklaboa zela eta eta mantak egiten zituela mafientzat… Horren kontra matxinatu zenean hil zuten. Gogoeta pixka bat egin beharko genukeela uste dugu, dela Asiako herrialdeetako produktuak erosterakoan, dela eskulan merkearen gainean.

Nerea Sologaistua eta Ana Sampedro

Argazki bilduma

Xakea, errehabilitazio terapia berria Manuenen

2014ko urritik Angels Cucarella psikologoak eta xake txapeldunak proiektu baten ardura hartu zuen Manuene Eguneko Ospitalean pazienteen errehabilitazioan laguntzeko. Xakearen bitartez pazienteek trebetasun berriak bereganatu eta lantzen dituzte eraginkorrak izateko euren bulkaden kontrolean.

Esperientziak 2015eko ekaina arte jarraituko du. Orduan datuak jasoko dira, kirol horren onurak ezagutzeko asmoz. Izan ere, terapia gisa erabiltzen ari da zenbait arlotan, hala nola arreta gabeziaren nahasmendua hiperaktibitatearekin, Alzheimerren gaixotasuna, eta baita laguntza-terapia gisa ere minbiziak jotako umeekin.

Orain arte lortutakoaren berri eman digu Anglesek erantsitako elkarrizketan; eta azalduko digu, zertzelada batzuetan, xakearen sekretu batzuk ere.

J.D.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa
EX CATHEDRA

Zientziaren ekarpen handiak: futbola eta osasun kardiobaskularra

Zaleentzat futbola betidanik izan da asaldura eta urduritasun iturri; horregatik ohikoa zen hitz egitea “bihotz-gaixoei komeni ez zitzaien” partidez. Bada, futbol zaletasunak osasun kardiobaskularrari kalte egiten dion egiaztatzeko asmotan, egin dira ikerlan txundigarri batzuk; eta guk horien berri zehatza eman nahi izan dugu erantsitako agirian.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Zientziaren ekarpen handiak: futbola eta osasun kardiobaskularra

Pubmed-en "Single Citation Matcher"ri buruz

Single Citation Matcher Pubmed-en tresna bat da. Ahalbidetzen du artikulu jakin batzuen erreferentziak aurkitzea datu gutxi batzuen bidez. Formulario bat da, eta horretaraino heldu ahal da Pubmed-en “home”etik ( “Pubmed Tools” izeneko zutabean).

Dauzkagun datuekin bete dezakegu formularioa, eta horretan inongo eremurik derrigorrez bete behar ez denez, erreferentziak berreskura ditzakegu eremu bakar batetik. Jakina, zenbat eta eremu gehiago bete, orduan eta aukera gehiago egongo da gure erreferentzia arinago berreskuratzeko.

Froga egin dezakezue datu gutxi hauek erabiliz: 2014. urtea; 106 liburukia; Fremantle-ri buruzko artikulua. Zenbat erreferentzia aurkitu duzu?

M. G.

Erlazionaturiko Loturak

  1. "Single Citation Matcher"rako sarbidea
  2. Bideotutoriala. "Single Citation Matcher" (Osakidetzaren saretik ez dago sartzerik)

Presbide erabiltzeko jardunbide egokien dekalogoa

Ez dago zalantzarik pazienteak tratamenduari dion atxikidura hobetuko dela baldin eta bere osasun arazoa eta jasotzen duen tratamendu farmakologikoa ezagutzen baditu. Bestela esanda, botikei lotutako akatsak saihestuko badira, oinarrizkoa du jakitea zer hartu behar duen, zer unetan, nola eta zergatik. Hori lortzeko medikuaren eta pazientearen arteko harreman ona eta programa informatikoak ondo erabiltzea dira gure eskura dauden tresnarik onenak.

Erantsitako artxiboan eskuragarri dago jardunbide egokien dekalogoa eta aholku batzuk, Presbide erabiltzerakoan kontuan hartzekoak.

A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Dekalogoa

Uribe Kostako historiari errepaso bat Jose Marirekin

Lmentala, bideokamera eta mikrofonoa eskuan zuela, sartu zen gure lankide jubilatu Jose Maria Ayerra Baldaluzen bulegoan. Helburua zen gogoeta entzutea Uribe Kostako Osasun Mentaleko Zerbitzuaren ibilbideari eta garapenari buruz, mila bederatziehun eta laurogeitaka hartan hasi zenetik.
Grabaketa 2013an egin zen, erretreta hartu baino lehentxeago. Gaur egun oraindik ari da borrokan “multifamiliares”etatik urruntzeko, eta noiz edo behin bisita egiten digu…

Ale ederrak utzi dizkigu, Julen Guerreroren erara:
- Itsasontziaren benetako balioa ez dago begien bistan. Itsasontziaren bizialdia baldintzatzen duen aldea urpean dago. Gizakion bizia itxuratik haratago doa.
- Psikiatrok eta psikologook itxuratik harago joateko gaitasuna izan behar dugu. Gizakiarengan eta horren gaitasunetan benetan sinetsi. Psikiatria ez dago bulegoen barruan, eguneroko bizimoduan baizik. Oinarrizkoa da talde-lana.
- “Zoroetxera joan nintzen eroen bila eta pertsonak aurkitu nituen. Eromena pertsonatik harago doa, asmakizun bat da norberaren zoramenak botatzeko. Gizaki orok osasunaren alde egiten du, baldin eta ingurua fidagarria eta adeitsua badu. Pazienteak, fidatu ahal izateko, egitura malguak behar ditu, bere errekuperazioan parte hartu ahal duela sentitu,… Ume gaiztoari, maitasun handia eta egur gutxi”.
- “Hogeita bederatzi urte talde multifamiliarretan. Testuinguru hori da onena eromena geldiarazteko, horretan aurki dezakete pertsona gehienek onurarik handiena. Topalekua da erakundearentzat eta gizartearentzat”.

Eskerrik asko, lankide hori, gizalegez eta elkartasunez jokatzeagatik!

Óscar Espinosa

Erlazionaturiko Loturak

  1. Elkarrizketa Jose Mari Ayerrarekin

“Benetan erizain izan nahi duen orok bere tokia bilatu behar du parte den sarearen nodoan”

Barne Erizain Egoiliarraren azken txandaketa (BAEE) egiten ari nintzelarik Concha Boladoren (Osasun Mentaleko erizain espezialista) tutoretzarekin, Ertzilako Osasun Mentaleko Zentroan, jakin mina izan nuen bere laneko hastapenak ezagutzeko, eta baita osasun mentaleko arloko bere esperientzia ere. Elkarrizketa informal baten bidez gogoeta egin dugu eremu horretako arretari eragiten dioten gai garrantzitsu batzuen gainean.

Espero dugu zuen interesa piztea; eta horrekin batera, zergatik ez, pixka bat hobeto ezagutu dezazuen halaber Osasun Mentaleko erizaintza.
Eskerrik asko Concha eskaini didazun denboragatik, behar zaitudanetan hor egoteagatik, eta nire prestakuntzaren alde egin duzun lanagatik.

Keyth Lany de Oliveira Silva. BAEE 2.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Aitziber Gutiérrez Vidali

Hil honen elkarrizketan, gure lankide Aitziberrek bere bizitzaren alderdi batzuen berri emango digu, kirol baten praktikaren bitartez: Judoa. Unesco-ren arabera “ hasierako kirol hezigarririk onena da 4 eta 21 urte arteko ume eta gazteentzat”.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Aitziber Gutiérrez Vidali
PERISKOPIOA

Eskuekin bakarrik: biziak salbatzeko prestakuntza

Bizkaiko Medikuen Elkargoaren informazio-buletinak martxoko alean jasotzen du bihotz-biriketako bizkortzean jaso duten prestakuntza gaixotasun mental larria duten pertsonek, BOMSeko Barrualdeko Eskualdeko eguneko ospitaleetan artatutako pazienteek.
Prestakuntza hau Medikuen Elkargoak zuzendutako “Eskuekin bakarrik” izeneko kanpainaren luzapena izan da, Osasun Mentalaren Munduko egunean egin zen.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bizkaiko Medikuen Elkargoko Buletina
LEHENENGO PERTSONAN

2014/15eko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen orokorra– 10. JARDUNALDIA

Taldea - Puntuak

1 GASTEIZ 24
2 AD GORANTZA 21
3 BILBAO 21
4 MANUENE 19
5 ERAGINTZA 10
6 BARAKA 9
7 SJD MONDRAGON 8
8 ZAMUDIO 5
9 ARGIA 4
10 DURANGO 4
11 ERMUA 2
11 URIBEKOSTA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Psikiatriaren klasikoak (VI). Jean-Étienne Dominique Esquirol

Jean-Étienne Dominique Esquirol itzal handienetako psikiatratzat jo izan da Psikiatriaren munduko historian. Ospe onari dagokionez, Philippe Pinel bere irakaslearekin (3 fitxa) aldera daiteke.

L.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 6. fitxa: Jean-Étienne Dominique Esquirol
ATSEDENALDIA

Prentsa surfean


Eten baten ondoren Prentsa surfean itzuli da, eta hil honetan hauexek izango dira, besteak beste, jorratuko ditugun gaiak: emakume batek zergatik ez duen barre egiten; Estatu Batuetan dauden zigor bitxiak; minigonaren debekatzea; gizonen sabelen eta sexuaren arteko lotura, eta txorimalo bat sexu jostailu moduan erabilera

R.D.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Prentsa surfean

Erlazionaturiko Loturak

  1. Barre eginik gabe bizi izan
  2. Kartzelara lanera lehenago joateagatik
  3. Beste zigor bitxi bat
  4. Minigonaren debekatzea
  5. Gizonen sabela
  6. Txorimaloa hiltzailea

Zergatik gara Athletic zaleak?

Erantzuna begi bistakoa bada ere, burugogorrenek erantzunaren laburpen bat dute eskura erantsitako artxiboan.

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Zergatik gara Athletic zaleak? Arrazoiak di-da batean.

Argazki bilduma

“Soreragiten”

Joan den hilaren asmakizunaren erantzuna duzue hemen. Eta oraingo honetan proposatzen dizuegu erronka poetiko bati erantzutea. Malva Tahanen liburu batetik “Kalkulutan ibiltzen zen gizona” hartu du Ana Salazarrek. Mila esker, Ana!
Gaurkoan ezkerreko hemisferioa gailenduko da…

Ez ahaztu gero zure erantzuna bidaltzea; eta erronka interesgarri baten berririk baduzue, datozen edizioetan argitaratuko dugu. Anima zaitez!

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Concha Bolado Pueyo, Ángels Cucarella, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, María García-Puente Sánchez (M.G.), Enrique González Arza (E.G.), Aitziber Gutiérrez Vidal, Keyth Lany de Oliveira Silva, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Ana Sampedro Gil, Nerea Solagaistua Madinabeitia, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <