Lmentala 32. zk. / nº 32 - 2015eko ekaina/junio 2015
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Lankidetza itun berria BOMSen eta COFBiren artean

Oraindik orain BOMSek hitzarmen bat adostu du Bizkaiko Faramazialarien Elkargoarekin (COFBi). Horren asmoa zera da: arazoen komunikazioa eta horien konponketa arintzea, botikak preskribitzeari eta emateari dagokienez, era zuzenagoan eta eraginkorragoan egiteko baliabide komunitarioetan eta Bizkaiko farmazietan.

Horrenbestez, komunikaziorako bide zuzena ezarri da bi eragileen artean; horrek ahalbidetuko baitu sor daitezkeen arazoei irtenbide bat ematea: bikoiztasunak, kreditu falta, botika gaizki erabiltzea edo gehiegizko kopuruan hartzea, dosi-akatsak, medikamentu okerra ematea, eta abar...

(Testu osoa eskuragarri dago erantsitako artxiboan).

A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Testu osoa

Lanean hasi dira egoiliar berriak

Joan den maiatzean lanean hasi dira osasun mentaleko psikiatriako, psikologiako eta erizaintzako egoiliarrak. Harro eta gogobeterik sentitzen gara geu aukeratu gaituztelako euren bizitza profesionalaren horren alderdi garrantzitsua aurrera eramateko: beren prestakuntza berezitua. Halatan, agurtu nahi ditugu: Alesandra Campo García (BAEE); Miriam Castrillo Flores (BAEE); Lucía González Endemaño (BAME); Aintzane Municio Santamaría (BAEE); Pablo Olarte Hernando (BAPE); Sofía Trincado Robles (BAME); eta Garbiñe Zabalbeitia Martín (BAEE).

BOMSeko Diziplina Anitzeko Irakaskuntzako Unitatea

Bejondeizuela espezialista berrioi!

Bejondeizuela hiru espezialista berrioi!: Jose García Regidor (psikologo klinikoa), Julia Rodríguez Millán eta Ainhoa Basterrechea Chans (psikiatrak).


Zamudiotik onena opa dizuegu zuen “itsas-bidaian”!!!

Concha Peralta

Basauriko Marienea-ra egindako bisita. Emakumeak ahalduntzeko eskola

Basauriko OMZk jarduerak antolatzen ditu “emakumeei laguntzeko taldearen” harira; hori dela eta, bisita egin genuen MARIENEAra, emakumeentzat berariaz egindako esparru batera.

Basauriko Emakumeen Asanbladaren ibilbide luzearen ondorio da ekimen hau, besteen ARRETA erakartzeko asmoz. Horren ildoan, topagune bat bilatu nahi izan dute elkarri LAGUNTZEKO, eta euren interesak elkarrekin BILATZEKO/SORTZEKO eta KONPARTITZEKO. Bertan ikastaroak ematen dira, hala nola Movimiento expresivo y creativo”, “Envejecer bonito”, “Taller de Clown Feminista”; beste ekimen askorekin batera.
Horiek guztiak lotuta daude emakumeen aktibismoari eta gizartearen kritikari (hori bai, den-dena humorez eginda).

Atsegin izan genuen etxea bera, eta, gainera, abegi ona egin ziguten; baina, batez ere, hunkitu gintuen emakume askoren lanaren emaitza ikusteak, kontuan hartuta andre horiek parte hartu zutela herriko langileen borrokan eta familia-planifikazioaren eta orientazio sexualaren lehenengo zerbitzuan, 80ko hamarkada urrun hartan…

Mila esker horiei guztiagatik…

Rosa Marín. (Gizarte langilea) Basauri.

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

Lehenengo saio kliniko birtuala Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean

Joan den apirilaren 16an, esperientzia interesgarria eta berritzailea bizi izan dugu erakundean. Eta espero dugu etorkizun oparo baten hasiera besterik ez izatea, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriei esker; eta, eta batez ere, erakundearen parte garen profesional guztien partaidetzari esker.

BOMSeko Ikerketa Unitatetik emititu genuen saio klinikoa zuzenean, Informatika Sailaren laguntzarekin. María García-Puentek (BOMSeko liburuzaina) aurkeztu zuen Uribeko Eguneko Ospitalean eta on-line ikusi ahal izan zuten Basauriko OMZn .

Bazter utzita lehen aldiaren ohiko urduritasuna eta gorabehera teknikoak, uste dugu erabateko arrakasta izan dela; hortaz, gainerako profesionalei adore eman nahi dizuegu ildo berean jarraitzeko; joan-etorriko bidaien denbora aurrezteaz gain, laguntzen duelako lankidetza kultura bat sortzen eta gure talentua guztiokin partekatzen.

Bejondeizuela arrakasta honetan parte hartu duzuen guztioi!

L.A.

Argazki bilduma

Erizaintzako egoiliarren prestakuntzaren amaierako txostenak

Aurten prestakuntza aldia bukatu dute erizain egoiliarrek: Keith, Mónica, Irene eta Beatriz. Ikerkuntza protokolo oso interesgarriak egin dituzte, eta horiekin amaiera ederra eman diote euren prestakuntzari osasun mentaleko erizain espezialista gisa.
Protokoloak eskuragarri daude buletin honetan.

Bejondeizuela zuen titulazioagatik. ZORIONAK!!!

Begoña Morales eta Izaskun Eraña

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Mónica Alonso Fernández : Efectividad de una intervención educativa sobre consumo de cannabis orientada a prevenir primeros episodios psicóticos dirigida a adolescentes de 1º E.S.O.
  2. Irene Arranz Lombana: Efectividad de un programa de Paddle Surf en adolescentes con patología mental grave usuarios de un Centro Educativo Terapéutico
  3. Keyth Lany de Oliveira Silva: Programa psicoeducativo de intervención temprana dirigida a gestantes con factores de riesgo para desarrollar un vínculo filio-parental adecuado orientado a la promoción del apego seguro
  4. Beatriz Merayo Sereno: Evaluación de la necesidad de implantación de una enfermera especialista en salud mental en el servicio de urgencias de hospitales generales para la atención de personas con patología mental y como gestora de enlace hospitalaria

Psikoterapiako faktore komunei buruzko saioa “ostegunetako eskolan”

BOMSeko Psikologiako eta Psikiatriako egoiliarrak Psikoterapien tailer batera ari gara joaten, irakaskuntzarako berariaz eginda daukagun esparru batean.

Tailerraren xedea zera da: egoiliarrok harremana edukitzea zenbait orientazio psikoterapeutikorekin, eta hurbiltzea horien oinarri teoriko eta printzipio praktikoetara.

Orain arte, sareko zenbait adjunturen tailerretara joan gara eta gai hauek landu ditugu: Soluzioetan Zentraturiko Terapia, Psikoterapia Psikodinamikoa eta Elkarrizketa Motibazionala. Gainera, aurreikusita dauzkagu beste saio batzuk ere, Terapia Dialektiko Konduktualaren eta Terapia Kognitibo Konduktualaren gainean.

Tailer horietara entzule gisa joan gara, eta emandako bibliografiarekin gaian sakontzeaz gain, BAPEok parte hartu dugu era aktiboagoan psikoterapiako faktore komunei buruzko saio batean. Jakina, espero izatekoa zen gai hori jorratzea ari garen bezalako tailer batean.

Gure aurkezpenean berrikusi genituen faktore komunen eragina aldatze terapeutikoan, eta deskribatu genituen literaturak emandako aurkikuntza nagusiak, zehaztugabeko aldagaiei dagokienez: pazientea, terapeuta eta harremana. Horretarako, oinarritu ginen “Principios comunes en psicoterapia” liburuan, Ch. L. Kleinke-rena, eta “Variables inespecíficas en psicoterapia” artikuluan, P. Santibáñez Fernández et al.- ena (al: beste laguntzaile batzuk).

Mónica Olaran Alday (BAPE-2) eta Inés Susín Arregui (BAPE-3)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Txosten osoa
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Eneko Gutierrezi (Eurovisión)

Garai honetan ohikoa da hitz hauek entzutea: informazioaren teknologiak, berrikuntza, Internet, HD, eta abar. Eta ahaztu dugu duela urte batzuk, ez gehiegi, informazioaren teknologia zuri-beltzeko telebista bat zela, garaiz sendiko beste bat izatera heldu zena. Tramankulu hartan bi kanal besterik ez zegoen: Lehena, eta Bigarrena. Ustekabean etorritako teknologia hartan ikuskizun bat ongi iltzaturik geratu zen gure inkontziente kolektiboan: Eurovision jaialdia.

Denbora igaro da, eta XXI. mendeko teknologia oso ezberdina den arren, Eurovision jaialdiak oraindik gogoa piztu eta eztabaida biziak eragiten ditu. Gau magikoaren biharamunean oraindik ere komentatzen dugu nork irabazi duen edo zelan geratu den aurten halako abeslari edo halako talde.

Ale honetan gure lankide Eneko Gutiérrez terapeuta okupazionala eta jaialdiaren zale amorratuak oparitzen dizkigu, bere esperientziatik ikusita, ikuskizunaren isilpeko kontuak, eta baita 2015eko kantaldiaren kronika. Beste alde batetik, erantsi dugu, halaber, elkarrizketa bat, UribeFMen egindakoa. Irrati horretan lan egiten dute gure eguneko ospitaleetako paziente batzuek.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Eneko Gutiérrez

Erlazionaturiko Loturak

  1. UribeFMn elkarrizketa
LEHENENGO PERTSONAN

Bizi-esparruak atari zabalean

Joan den maiatzaren 16an, “Bilbao Art district-aren” hirugarren edizioa ospatzearen harira, parte-hartze sortzaile bat egin zen: “Espacios de vida al descubierto“. Izan ere, Ertzilla kalean ustekabean ikusi genuen herrixka arraro bat sortzen, material birziklatuez egindakoa. Bertaratzen ziren umeentzat sormena lantzeko jolastoki bat bihurtu zen. Bien bitartean, nagusiok berpizten ginen afrikar erritmo bizi-biziekin batera. Muntai hori guztia Amiarte Elkarteko kideek alaitu zuten.

Amiarte sortze artistikorako tailer bat da, diziplina artekoa eta Begoña Intxaustegi zuzendutakoa. Bertan, artistek eta profesionalek esperientziak partekatzen dituzte kinka larrian dauden pertsonekin. Azken horietako asko BOMSen izan dira artatuak.

Kaleko ikuskizuna egin artean, margolanen erakusteka handi bat antolatu zen YIMBI esparruan, ekitaldi artistikoa osatzen zuena.

O.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Amiarte Elkartea
  2. Begoña Intxaustegiren web orria

Argazki bilduma

Puntu-lanen lagin txiki bat

Ohikoa da atal honetan lan artistikoen berri ematea, baldin eta gaixotasun mentalen batek jotako pertsonen temaren eta etorriaren emaitza badira, eta gure zerbitzuekin harremana badute. Baina ez litzateke zilegi izango bestelako lan batzuk bazter uztea “artistikoaren” etiketa ez eramateagatik, zeren eskulanak izatearen meritu guztia baitute.

Mercedesek iritzi horretakoa da, eta horregatik helarazi dizkigu aspalditik egiten dituen puntu-lanen bi adibide. Caritasen “Iturbegi” tailerrean daude eginda, Basauriko San Pedro Elizaren lokaletan.

Mercedesek azaldu digu:“ askoz gehiago egin ditut baina oparitu ditut”; eta penaturik esan ere, lan guztiak erakutsi ezin izateagatik; eta poz-pozik, beste aldetik, senitarteko eta lagunen pozagatik jantziak hartutakoan.

O.M.

Argazki bilduma

2014/15eko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen orokorra – 11. Jardunaldia

Taldea- Puntuak

1 GASTEIZ 27
2 MANUENE 25
3 BILBAO 24
4 AD GORANTZA 24
5 BARAKA 15
6 ERAGINTZA 13
7 ARGIA 10
8 SJD MONDRAGON 8
9 DURANGO 7
10 ZAMUDIO 5
11 ERMUA 2
12 URIBEKOSTA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Psikiatriaren klasikoak (VII). Emil Kraepelin

Fitxa honetan Emil Kraepelin dugu hizpide. Gaurko eguna arte Psikiatriaren historian bera izan da itzalik handiena lortu duen psikiatra alemaniarra.

L.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Fitxa 7: Emik Kraepelin
ATSEDENALDIA

Prentsa surfean


Hil honetan hauexek izango dira, besteak beste, jorratuko ditugun gaiak: nola bota duen eskolatik neska bat, bizarrak eta bere bakterioak, zenbait jokuk eragiten dituzten lesioak eta trafiko isun batzuk

R.D.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Prentsa surfean

Erlazionaturiko Loturak

  1. Eskolatik bota
  2. Eskolatik bota-2
  3. Bizarrak eta bakterioak
  4. Jokoak eta lesioak
  5. Isunak erretiro baino lehen
  6. Beste isun bat

SORERAGITEN

Hona hemen Ana Salazarrek maiatzean luzatutako asmakizunaren emaitza. Eskerrik asko, Ana; zuri berriro ere, eta erantzuna bidali duzuen guztioi.

Honekin batera, beste erronka numeriko bat doakizue; baina, ADI egon! Oraingo honetan litekeena da matematikek ezertarako ere balio ez izatea. Eutsi goiari!

Ez ahaztu gero erantzuna bidaltzea; eta gogoratu: erronka interesgarriren bat baldin baduzu, gurekin partekatu!

J.M

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Mónica Alonso Fernández, Laura Alonso Pérez (L.A.), Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Keyth Lany de Oliveira Silva, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Rosi Domínguez Casado (R.D.), Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Eneko Gutiérrez Gómez, Rosa Marín Yuguero, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Beatriz Merayo Sereno, Begoña Morales Domaica, Mónica Olaran Alday, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Concha Peralta Rodrigo, Inés Susín Arregui, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <