Lmentala 34. zk. / nº 34 - 2015eko iraila/septiembre 2015
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Elkarrizketa Fernando Morillori

Ermuko Eguneko Ospitaleak abagunea izan zuen Fernando Morillo idazlea ezagutzeko eta hari elkarrizketa bat egiteko. Gure erabiltzaileek aldez aurretik irakurria zuten bere liburu bat: El misterio del Camino de Santiago. Irakurketa errazaren tailerraren barruan leitu zen, Ermuko liburutegiarekin elkarkidetzan. Liburutegiaren arduradunek hura bezalako ekimenen alde egin dute beti. Horregatik eta jarritako adoreagatik, gure esker ona bidali nahi diegu hemendik.

Erantsitako testuan irakurgai daude Ermuko Eguneko Ospitaleko irakurleei egileak emandako erantzunak eta iritziak.

Nerea Sologaistua y Ana Sampedro.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Fernando Morillori, “El misterio del Camino de Santiago”ren egilea

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

Egoiliarrei egindako 2015eko gogobetetze-inkesta euren prestakuntzari buruz

Berriro ditugu eskura egoiliarren gogobetetze inkestaren emaitzak, jasotako prestakuntzari buruz; eta datu horietatik hauek nabarmenduko ditugu:

EAEko egoiliarren gogobetetze orokorra 3,92koa da, iazkoa (3,97) baino pixkatxo bat txikiagoa; eta, hamarren batzuetako aldea besterik ez dagoenez; eta, erabilitako galdera-sorta kontuan hartuta, maila altuan kokatuko dugu. Iaz bezala, UDM-BOMSen ere, EAEkoekin alderatuta, altuxeagoak dira (4,21), bai erkidegoaren batez bestekoari, bai 3 espezialitateei dagokienez (BOMSen galderen % 100ei erantzun diete eta EAEn, berriz %78,2ri).

Hiruretatik Psikologiako egoiliarrek batez besteko txikixeagoa dute (4,00), baina EAEko gainerako psikologoek baino altuagoa (3,58). Erizaintzako eta psikiatriako egoiliarrek, batez beste, antzeko emaitza dute: 4,29 eta 4,29 hurrenez hurren, EAEkoa baino altuagoa(4,26 eta 3,97).

Egoiliar guztiek erantzun diote inkestari eta asebetetze-maila altua erakutsi dute; hala ere, zaila da balorazio bat egitea iazko datuekin erkatuz. Emaitza globala 2014koa baino zertxobait baxuagoa da; baina, kontuan hartzekoa da balorazio-maila altuez ari garela betiere; beraz, aurreikus daiteke goranzko joerak muga hurbil bat izatea. Beste alde batetik, urteen arteko zifren gorabeherak hamarrenak dira, eta batzuetan ehunenak ere. Halatan, pentsatzekoa da ez ote diren egonkortzen ari. Gainera, aurtengo datuak bigarren onenak izan dira, eta urteotako batez bestekoaren gainetik geratu dira, baita osaun mentaleko beste irakaskuntza unitateetako 3 espezialitateetan ere.

Dena den, azterketa zehatzagoa eginez gero, beste zantzu batzuk ere aurki genitzake, zenbait alderditan hobetzen jarraitzeko balioko luketenak; baina oraingoz, gu denok pozteko nahikoa arrazioi dago. Eta eskerrak emateko aprobetxatuko dugu, egoiliarrei eta euren prestakuntzan konprometitu diren tutoreei zein gainerako profesionalei, egindako eginahalagatik eta izandako gogo biziagatik.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egoiliarren gogobetzeari buruzko txosten orokorra. EAE 2015
  2. Batez besteko puntuazioak EAE guztian 2015
  3. BOMSeko berariazko puntuazioak 2015

Argazki bilduma

Psikiatria perinatala eta 0-3 urte arteko haurrena

Joan den ekainean argitaratu da “Psiquiatría perinatal y del niño de 0-3 años” izenburuko liburua. On-line egin dute eta doakoa da. (AEN) Espainiako Psikiatria Elkartearen eta (SEPYPNA) Haurren eta Nerabeen Psikiatria eta Psikoterapia Elkartearen haur-atalek horretan lagundu dute.
Elkarte bietako psikiatra talde batek, Espainiako estatuan haurrekin eta nerabeekin lan egiten duenak, gogoeta egiten du liburuan une ebolutibo horri lotutako zenbait alderdiri buruz: prebentiboak, klinikoak eta terapeutikoak.

Berrikuste hau hainbat lan-arlotatik eguneratu da, eta indar berezia egiten du ulermen ebolutiboan eta psikopatologikoan. Gainera, aparteko interesa pizten du; kontuan hartuta Haurraren eta Nerabearen Psikiatriaren espezialitatea onartu berri dela. Izan ere, espero dugu, aurrekoaren eraginez, diziplina horren prestakuntza eta asistentzia mailak hobetzea; eta, horrekin batera, bizitzaren lehen etapa hau ahanzturatik ateratzea garapen psikikoaren eta osasun mentalaren esparruetan gure herrialdean.

Liburua dohain jaitsi ahal da, pdf formatuan, beheko lotunean.

Fernando González

Erlazionaturiko Loturak

  1. AEN dendatik:
  2. SEPYPNAren web orritik:
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Luis Alberto Barandari

Gure lankideak elkarrizketan dioen bezala, “bizitzak buelta asko ematen ditu”. Egia da gure bizitzan ez dugula astirik entsegurako. Aukera bakarra dugu gauzak ondo egiteko, eta ezin dugu une bera bi aldiz bizi. Horretaz asko dakite liburuetan ez dagoen ezagutzaren bila joaten diren bidaiariek. Lekuak eta momumentuak hor daude, eta hor egongo dira. Baina, bidean topatzen ditugun pertsonak bakarrak eta errepikaezinak dira, eta horregatik, transmititzen duten ezagutza ere bakarra eta errepikaezina da. Hor dago bidaiari abenturazalearen benetako izpiritua: gizakiaren bila joatea, bisitatzen dituen lekuen benetako protagonista.

Elkarrizketan ikasi ahal izango dugun moduan, bidaia bat abentura izan dadin, alde batera utzi behar dira erosotasuna, antolaketa zorrotza eta, batez ere, aurretiko aurreiritziak. Bidaiari abenturazaleak jakin behar du egoera edo erronka bakoitzera moldatzen eta aldatzen. Horrela lortuko du helburua, ezagutzaren bitartez pertsona hobea izateko duen helburua, nire ustez.

Hil honetan zortea dugu lankide bidaiari abenturazale bat elkarriketatzeko, doan lekura doala, pertsonen bila dabilen horietakoa. Bere erantzunetan berarentzat hain esanguratsuak izan diren pertsonak aurkituko dituzue, baita egoera ezeroso eta arriskutsuak ere, eta egoera horiek gainditzeko eta, batzuetan, bizirik irauteko erabili behar izan dituen estrategiak.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Luis Alberto Barandari
PERISKOPIOA

“Dibujologia” Basaurin

Joan den uztailean, El Correok bi orrialde argitaratu zuen “dijbujologia” esperientziari buruz. Duela bi urtetik Helena Gonzalez artista basauritar gogotsua buru duen egitasmo hau Basauriko Ariz Dorretxean egin zen, eta hasieratik Raquel Platak (Basauriko Eguneko Ospitaleko terapeuta okupazionala une horretan ) eta erabiltzaile talde batek bultzatu dute. Parte hartzaile batzuk nazioarteko trukatze batean ere izan dira beste artista batzuekin batera.

Sormen artistikorako laborategi bat da, eta hara bertaratzen dira asteazken goizetan Eguneko Ospitalera joaten ari diren hamar bat lagun. Tailer atsegina da, udalaren kultur etxean dago kokaturik, eta hango askatasun giroa sormenaren pizgarri bat izateaz gain, etengabeko prozesu bat ari da eragiten esperimentazioaren eta berrikuntza artistikoaren esparruan.

Erantsitako PDFan irakurgai dago berri osoa, irudi batzuek lagunduta (horietan, lehenengo plano batean dago gure EOko lankide Naiara Veganzones. Berak, beste profesional batzuekin batera, esperientzian lagundu du).

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Arte handiko “dibujologia” laborategia (El Correo, 2015eko uztailaren 5a)

Erlazionaturiko Loturak

  1. Lotunea Helena González Sáezen orriarekin eta artelanekin
BAZEN BEHIN

Psikiatriaren klasikoak (IX). José Sanchís Banús

Ale honetan José Sanchís Banús-i buruz arituko gara. Oso psikiatra espainiar gutxiren izenek balio izan dute munduko psikiatrian sindrome bati izena emateko: “Itsuen eldarnio paranoidea”, edo “Sanchís Banús-en sindromea”.

L.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Fitxa 9: José Sanchís Banús
ATSEDENALDIA

ZORIONAK TXAPELDUNOK!!!

Lanak izan zituzten, baina gure mutilek titulua lortu zuten. Euren ahaleginaren ordain ederra. Bejondeiola familia zuri-gorriari. Bestetik, utzi gaituztenak eta orain hemen gurekin gozatu ezin dutenak ondo gogoan harturik…

ATHLEEEEEEEEETIC! ...... EUP!

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. HORI ZORAMENA, HORI ZORAMENA!!!

SORERAGITEN

Oporretako atsedenaz gozatu eta gero, neuronak abian jarriko ditugu ostera ere. Badator hil honetako erroka. Eutsi goiari!!

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Luis Alberto Baranda del Horno, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Fernando González Serrano, Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Nerea Sologaistua Madinabeitia, Ana Sampedro Gil.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <