Lmentala 35. zk. / nº 35 - 2015eko urria/octubre 2015
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeak bisita egin dio BOMSi

Joan den irailaren 15ean Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeak bisita egin zien Zaldibarko eta Bermeoko ospitaleei; xedea zen instalazioen funtzionamendua ezagutzea.

Jardunaldia Zaldibarreko Ospitalean hasi zen, bertan Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen estrategia azaldu zitzaien, eta baita hedatzen ari garen Asistentzia-Eredu Komunitarioa ere. Hura zerbitzuen arteko (ospitaleak eta komunitarioa) orekan dago oinarrituta; jarraian gure jardueraren adierazleak aurkeztu zizkieten, eta ondoren ospitaleko instalazioak ikustera joan ziren. Arratsaldean Bermeko Ospitaleari egin zioten bisita, bertatik bertara haren funtzionamendua eta instalazioak ezagutzeko.

Egindako bisitan parlamentariek nahi zuten gure jardueraren, instalazioen eta sarea osatzen duen giza-taldearen berri izan. Horien gainean haiek planteaturiko galderak argitu ziren.

BOMSeko II. Prestakuntza Jardunaldia- "Elkarrekin ikasten"- Apunta zaitez!

Urte bat pasa eta gero, berriro, BOMSeko Pertsonaleko Zuzendaritzako Prestakuntza Unitateak antolatu du BOMSeko II. Prestakuntza Jardunaldia: “Elkarrekin ikasten”.
Topaketak esparru bat sortu nahi du, BOMSeko profesional guztiok elkarrekin ikasi ahal izateko; hori baita, hain zuzen gure goiburua. Topaketa honekin iaz hasitako ildotik jarraituko dugu, kontuan hartuta, BOMSeko Plan Estrategikoaren barruan “Pertsonak” atalean jasotako helburuak.
Jardunaldia urriaren 29an egingo da Deustuko Unibertsitatean, Mendeurrena Eraikineko auditorioan.
Beheko loturan aurki dezakezue informazio gehiago: egitaraua eta izena emateko orria. Izen-ematea orri honen bitartez egingo da telematikoki,” bidali” botoia sakatuz. Izen-emateak automatikoki dakar plazaren erreserba.

Apunta zaitez! Zuen zain gaude!

BOMS-Komunikazioa

Erlazionaturiko Loturak

  1. Izen-ematea:
  2. Egitaraua:

2015eko gripearen aurkako txertaketa kanpaina

Urtero bezala, udazkenarekin batera, gripearen aurkako txertaketa hasten da.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Prebentzioko Oinarrizko Unitatetik txertatzera animatu nahi zaituztegu, bai zuregatik, bai besteengatik.
Ospitaleetako langileek ospitalean bertan har dezakete txertoa. Ordutegiaren berri emateko kartelak jarriko dira .
Osasun Mentaleko Sare Komunitarioan, aurreko urteetan bezala, eskatzen diguten zentroetara bidaliko dira gripearen aurkako txertoak.

BOMSeko Prebentzioko Oinarrizko Unitatea
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Isabel Arzozi

Batzuetan uste dugu bizitza gertakari batzuen metatzea dela, eta horiek adierazten digutela jarraitzeko bidea. Gertatu ohi da atzera begira jartzen garenean, gogora ekartzen ditugunean une jakin batzuk, denbora igaro ahala zentzu bat edo izateko arrazoi bat izatera heldu direnak, eta pertsona gisa moldatu gaituztenak

Zorionekoak gara hil honen elkarrizketan langile baten eskarmentuarekin topo egin dugulako. Gaztetan hasi zen gurekin lanean, eta pixkanaka heldu da gure bizitzara horren aldaketa zakarra ekartzen duen une batera: erretiroa. Isabelek, erantzunetan, lanari lotutako gauzarik garrantzitsuenak aipatzen dizkigu. Mintzo zaigu sentipenez, adiskidetasunez, zuzen egindako gauzen maitasunez, konpromisoaz, eta abar.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Isabel Arzozi
BAZEN BEHIN

Bazen behin Bizkaian… 1. Lehengo “Registro de Casos”

Ondo sartuta gabiltza halako zurrunbilo zibernetiko batean, eta gainez egiten digu alde guztietatik. Horregatik, ez legoke gaizki egongo pixka batean gelditu eta gogoratzea zein lekutan geunden ez oso aspaldi. Bada, bitxia gertatuko da egiaztatzea adibidez, berreskuratze ariketa baten gisara, gauzak nola aldatu diren gure asistentzia-jarduera erregistratzerakoan.

Xede horren harira, Lmentalaren datozen aleetarako proposatu nahi dugu saio sorta bat. Horietan alderatuko ditugu gaur eguneko ohiko jarduera batzuk, Bizkaiko osasun mentaleko berariazko arloan, lehen errekurtsoak zituen beste batzuekin, baldin eta antzerako helburuak izan badituzte.

Bermeoko Ospitaleko Marifeli San Agustini, eskertu behar diogu aipatuko dugun agiriren baten bilaketan emandako laguntza. Gaur hasieratik hasiko gara: gure historia psikiatrikoaren “Kasu klinikoen Lehenengo Erregistroatzat” har dezakeegunarekin, hain zuzen ere, bat datorrena Bermeoko Ospitaleko sartze, irtete eta heriotz erregistro-liburuekin. Erakunde horrek oheak zabaldu zituen joan zen mendearen hasierarekin batera; eta aipaturiko liburua Psikiatriaren historiari buruzko erakusketa batean izan zen, beste zer bitxi eta interesgarri batzuen artean, EHUko Medikuntzaren eta Zientzien Historiaren Euskal Museoak 2006an Leioan antolatutakoa.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bizkaiko kasu psikiatrikoen lehengo erregistroa
  2. Stultífera Navis. Zoroen itsasontzia

Psikiatriaren klasikoak (X). Eugen Bleuler

Ale honetan hizpide izango dugu Eugen Bleuer suitzar psikiatra. Bleuer Psikiatriaren historiara igaro da “Eskizofrenia” hitza sortzeagatik.

L.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Fitxa 10: Eugen Bleuler
ATSEDENALDIA

Prentsa surfean



Hil honetan hauexek izango dira, besteak beste, jorratuko ditugun gaiak: bikotekide bi anai-arrebak direla konturatu dira; auzokideek zarata handia egiten dute; ikasleak bere janzkeragatik kaleratu dituzte; gizon bat bizikleta-martxa nudistatik bota dute; haur gaixo bat bere erizain gustukoenarekin ezkondu da; langile bat dirurik gabeko umeei janaria emateagatik lanetik bota dute; eta langile bat hilerrian familia bar iruzur egiten saiatu da.
R.D.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Prentsa surfean

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bikotekide bi anai-arrebak dira
  2. "Selfisen" arriskutsuak
  3. Auzokideak zarata handia egiten du
  4. Eskolako ibilalditik kanporatuta
  5. Bizikleta-martxatik bota dute
  6. Hilabete eta gaixotasunak
  7. Ume bat erizainarekin ezkondu da
  8. Pertsona ona izanagatik kanporatuta
  9. Hilerrian iruzur egiten saiaketa

SORERAGITEN

Joan den hilean gutxi batzuk ausartu zineten erronkarekin; ikus dezagun oraingo honetan gure albo-pentsamendua suspertzen dugun asmakizun futbolzale batekin. Goiari eutsi!

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna Bidali

Argazki bilduma

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Isabel Arzozi, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Isabel Arzoz Etxezarreta, Laura Alonso Pérez, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Rosi Domínguez Casado, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.).
LOTURAK

> <