Lmentala 36. zk. / nº 36 - 2015eko azaroa/noviembre 2015
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Aingura bat Abran

Ignacio Torres Solís, Natxo, psikiatra orain dela urte bi iritsi zen BOMSera, eta agur esan digu, berriro bere herrira bueltatzen delako. Pertsona maitagarria, profesional bikaina eta lankide prestatua. Bere apaltasun freskoarekin, eman dizkigu alaitasuna, jakintza asko eta bere herriarekin, Extremadurarekin, zubi bat eraikitzeko aukera. Bera baino hobea, inor ez, bere esperientzia trasmititzeko.

Mariasun Garay

Erlazionaturiko Artxiboak

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Conchi Morenori

Badago bidaia berezi bat egiten duten guztientzat: ezkonbidaia. Oro har mito erromantikoez inguratuta dago, elkarbizitza berri baten hasiera izategatik… Baina, ikuspegi hori nahikotxo aldatu da urteotan: oraindik mistika erromantikoari eusten badio ere, gure gizarteak marrazten duen gaurko errealitatera ere egokitzen ari baita.

Hil honetako alean, gure lankide Conchi Morenok erakusten digu badagoela ezkonbidaia egiteko beste era bat. Baldin eta, inkontzienteki antzematen dugun alde “erromantikoari”, gehitzen badiogu bi urtera ere heltzen ez den alaba batekin lagunduta joatea, badugu bidaia berezi bat, bakarra eta errepikaezina bikotearentzat.

E.G

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Conchi Morenori
PERISKOPIOA

Barrualdeko TAK Osatuberrin


Osatuberriren azken aleak argitara eman berri du Barrualde Eskualdeko TAKi egindako elkarrizketa bat. Osakidetzan euskararen erabilera sustatzeko lan egiten duen Osatuberri aldizkariak era ederrean eman du gure zerbitzu komunitarioen eta ekipoen berri, eta halaber haiei dagokien asistentzia lanarena. Izan ere, garrantzi handikoa da, kontuan hartuta egon daitekeen irakurle kopurua, osasun arlokoa hain zuzen ere; askotan -beste irakurle askok bezala-, halako lanen ezagutzarik ez duena.

Zalantzarik ez dago hau bezalako agerraldiak aukera paregabea direla estigma baztertzeko, horren lotuta agertzen dena beti osasun mentalari eta haren protagonistei.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Osatuberri - 24
LEHENENGO PERTSONAN

Futbol aretoko partida bat, FEDEAFESek sustaturik

Osasun mentalaren astea dela eta, partida bat jolastu da Bilbon Fangoko kiroldegian FEDEAFESek sustaturik. Partidan parte hartu dute Zaballa espetxeko bi taldek: pertsonala eta gaixotasun mentalek jotako espetxeratuak.

Athletic fundazioaren partez Iker Muniain eta Jaime Laporte joan dira.

Une oro kirol giro ederra gozatu ahal izan da.

Marian larrinaga eta Izaskun Eraña

Erlazionaturiko Loturak

  1. Partidaren berria FEDEAFESen blogean

Argazki bilduma

Proposamen irekia

Erantsitako artxibo ederrak gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

Iñaki gure pazienteak idatzi zuen, 2004an Zaldibarko Ospitalean zegoela, baina ez du halere indarrik galdu. Bera ados dago, eta baita asebeterik ere, Lmentalan sartzearekin, batez ere, balio badigu oinarrizko gauza batzuetan tematzeko: tolerantzia, konfiantza eta errekuperazioa.

Mariasun Garay Arostegui

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Proposamen irekia
BAZEN BEHIN

Bazen behin Bizkaian… 2. Lehenengo “Cuadro de Mando” psikiatrikoa

Joan den hilean Lmentalak eman zuen Bizkaiko kasu psikiatrikoen lehen erregistroa izan zitekeenaren berri, eta gaur aukera izango dugu lehen “cuadro de mando” ezagutzeko, duela urte dezente diseinatutakoa.

Halako bat nahi izango zuten, bai, eurentzat UGSkoek, kontuan hartuta hilero daukaten taulen, zenbakien eta proportzioen nahasketa (eta gainerakooi ere gustatuko litzaiguke “cuadro de mando” bat edukitzea, unean-unean ematen dizkiguten datuak ulertu ahal izateko). Guztiarekin ere, atsegin izango dute jakitea halako akrobazia aritmetikoak egiteak “lapsus numeri”ak ekartzen zituela beti, hasiera batean errazak baziruditen ere; horren seinale: erantsitako pdf-a.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bizkaiko lehen “cuadro de mando” psikiatrikoa
  2. José Antonio de la Rica. Bermeoko Ospitale Psikiatrikoko ehungarren mendeurrena

Psikiatriaren klasikoak (XI): Arturo Galcerán Granes

Ale honetan hizpide izango dugu Arturo Galcerán Granes, Giné eta Partagasen ikasle nagusia. Bartzelonako Eskola Psikiatrikoa deritzon jarraitzailea izan zen, eta beste kargu batzuen artean LLobregateko San Baudilio Zoroetxeko zuzendaria.

L.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Fitxa 10. Arturo Galcerán Granes
ATSEDENALDIA

Prentsa surfean


Hil honetan hauexek izango dira, besteak beste, jorratuko ditugun gaiak: Valentzian legezko arrazoiak direla eta siesta egin behar dute; besarkada batek bizitzak salbatu ditu; neska baten motxila; “Sunburn Art”; existitzen ez den jantoki handi bat; eta aita batek bere alabari hiltzen utzi dio.
R.D.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Prentsa surfean

Erlazionaturiko Loturak

  1. Legezko arrazoigatik siesta
  2. Besarkada salbatzailea
  3. Neska baten motxila
  4. "Sunburn Art"
  5. Existitzen ez den jantoki bat
  6. Aita batek bere alabari hiltzan utzi dio

SORERAGITEN

Bagoaz hegaldatzen futboletik Amazoniako Oihanera eta bere paisaia zoragarrietara. Orduak pasatzeko asmakizun bat da hau, eta baita gure alboko pentsamendua probatzeko ere. Eutsi goiari, eta entrenatzera!

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Rosa Mª Domínguez Casado (R.M.), Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda, Mariasun Garay Aróstegui, Enrique González Arza (E.G.), María Ángeles Larrinaga Vélez, Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Concepción Moreno Calvete, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Ignacio Torres Solís.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <