Lmentala 37. zk. / nº 37 - 2015eko abendua/diciembre 2015
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

************
Aurten ere Lmentalak Gabon Zoriontsuak opa dizkizue

************
SAREA GARA

Elikagaiak batzeko kanpaina berria

Aurten ere BOMS-ek Bizkaiko Elikagaien Bankuari lagunduko dio elikagaiak batzen. Kanpaina honetan elikagai mota guztiak batuko ditugu, baina batez ere, Gabonetako betiko gozokiak, horrelakorik ez daukatenei emateko.

Parte hartu nahi baduzu, erantsitako fitxategian nola egin dezakezun azaltzen dizugu.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Nola lagundu

BOMSeko haur eta nerabeen Psikoterapiarako txostena eta aholkuak

2014an eta 2015ean zehar lan-talde batek garatu ditu txosten eta aholku hauek, haur eta nerabeak artatzen dituen zerbitzuak aztertu eta gero, Osasun Mentaleko arreta publikoaren Psikoterapian, eta batez ere, gure erakundean erabiltzeko.

Txostena eta aholkuak Zuzendaritzari eta Batzorde Exekutibo Asistentzialari eskuratu zaizkio dagoeneko, Bottom-up beste proiektu batekin batera (Bizkaiko lau eskualdeetan haurren eta nerabeen Psikoterapiako esku-hartzeen inplementazioari buruzkoa); baina garrantzitsua iruditzen zaigu BOMSeko profesionalei ere helaraztea.

Helburu nagusia hau da: baliogarria izatea Psikoterapiaren arloko berariazko esku-hartzeak eguneratu eta aldarrikatzeko, premiazko baliabide gisa gure jarduera asistentzialean.

Fernando González Serrano

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Txostena
EX CATHEDRA

“Elkarrekin ikasten” Jardunaldia eta BOMSeko profesionalen aitortza-ekintza

Aurten, berriro ere, Deustuko Unibertsitatean elkartu gara, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko profesionalei zuzendutako “Elkarrekin Ikasten” prestakuntza topaketaren inguruan.

Guztioi eskertu nahi dizkizuegu zuen parte eta esku-hartzea, eta bereziki txostengileei, moderatzaileei eta Batzorde Antolatzaileari, jakin badakigulako aparteko ahalegina egin behar izan zutela.

Izan ere, harro gaude profesionalen prestasunaz, euren ezagutza eta esperientziak erakunde guztiarekin partekatzeko orduan.

Topaketaren azken ginda eta errematea egiteko, aitortu zitzaizkien gure profesionalei- banakakoei eta taldekoi-, era formalean eta jendaurrean, egindako ekarpena, ahalegina eta helburuak bete izana, erakundearen Aitortza Planean jasota dagoen bezala. Intraneten dago eskuragarri Planaren dokumentua, Pertsonak atalean.

Zehatzago esanda, aitortza hauek egin ziren:

Banakako bat Javier Bilbao BOMSeko gidariari, eta taldeko bat TAKeko baliabide guztiei. Diploma bana jaso zuten guztiek.

Beheko estekaren bitartez ikusi ahal dira emandako diplomak. Horietan jasota daude izendatzeko zioak eta izangaien onarpenak.

Laura Alonso eta Aratxu Lozano

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Emandako diplomak

Erlazionaturiko Loturak

  1. Jardunaldien egitaraua

Argazki bilduma

Eguneko Ospitaleen, eta Ume eta Nerabeen Terapia Intentsiboen IV. Jardunaldiak

2015eko urriaren 23an eta 24an egin ziren Eguneko Ospitaleen, eta Ume eta Nerabeen terapia intentsiboen IV. Jardunaldiak Deustuko Unibertsitatean. Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak antolaturik, parte hartu zuten estatu guztiko 250 profesionalek; haien artean BOMSeko profesional ugarik: batzuk txostengile, beste batzuk entzule.

Memoria labur batean jaso da jardunaldietako interesgarriena; eta aurreikusita dago monografiko batean biltzea, Umearen eta Nerabearen Psikiatriako eta Psikoterapiako Koadernoetan (SEPYPNArenak), txostenak eta tailerretan izandako parte-hartzeak, gerora bertaratutakoen artean banatzeko.

Fernando González Serrano

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Jardunaldiko txostena

BOMSek hiru komunikazio aurkeztu ditu Osakidetzako Arreta Integratuko Praktika Onen II. Jardunaldietan

Azaroaren 18an egin dira Osakidetzako Arreta Integratuko Praktika Onen II. Jardunaldiak. Horien helburua hau izan da: profesionalei ezagutzera ematea Euskadin garatzen ari diren esperientziak, kolaborazioaren esparruan, arlo jakin batzuetan: osasun arloa, eremu soziala eta soziosanitarioa.

Denera 32 esperientzia eman dira ezagutzera, eta haietatik 4 aukeratu dituzte “praktika onen” gisara, 18 komunikazio labur aurkeztu dira, eta beste 10 poster formatuarekin.
BOMSek aurkeztutako 3 esperientziak onartu ditu jardunaldien batzorde zientifikoak, eta goizeko azken mahaian defendatu ziren:

-Arreta psikiatrikoa egoitza batean.
-On line terapia bat zabaltzea depresioak jotako pazienteentzat.
-Erakunde-arteko esperientzia soziosanitarioa Bizkaian, erkidegoan buruko nahasmendu larria (BNL) duten pertsonak artatzeko.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Mastermind
  2. Psikogeriatria
  3. Begoñalde
  4. Audioa: Begoñalde
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Beatriz Gili

Osasuna pertsonen oinarrizko eskubide bat da; baina kalitatezko osasun arreta izatea, zoritzarrez, ez da berdina guztiontzat; eta norberaren gizartearen garapen maila nolakoa den, gerta daiteke gabezi handiak egotea.

Esparru horretan, gure lankideak azaltzen digun bezalako ekimenek ekarpen bat egiten dute, txikia bada ere, osasun arloko zerbitzuak hobetzeko, urruntxo daudenak, hain zuzen ere, gure herrialdean gozatzen dugun kalitate mailatik

Beatrizek bere oporraldiaren zati bat eman du, borondatezko lankide gisa, proiektu batean, eta horren berri ematen digu. Hura abagune izan da bere esperientzia baliatzeko eta, aldi berean, pertsona gisa aberasteko.


E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Beatriz Gili
PERISKOPIOA

Galdakaoko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuak irabazi du Best In Class saria, Eskizofrenia atalean

Galdakaoko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko lankideek jaso dute, bigarren aldiz, “Best in Class” saria, Rey Juan Carlos Unibertsitateko Gaceta Médica aldizkariak sustaturik.

Haiekin batera Osakidetzako beste 8 egitasmok ere jaso dute saria, Arabako Ospitale Psikiatrikoko Psikiatria Zerbitzua barne.

Bejondeiela haiei zerbitzuari aitorturiko merituengatik; eta poz-pozik gu ere, azken finean, ESIk eta BOMSek elkarlanean aritzen garelako arreta asistentziala hobeto koordinatu eta planifikatzeko.

OM

Erlazionaturiko Loturak

  1. Galdakaoko ESIren Intraneteko berria
  2. Galdakaoko ESIren Intraneteko berria

Rehacop

Europako Batasunak Rehacop Programa aukeratu du, eredu gisa, Europan garatu diren praktika onen esparruan, eta baita AFE-INNOVNET Project barruan nabarmendu diren 5 proiektuen artean ere. Horrela, Europako Batasunak azpimarratu nahi izan du programaren gaitasuna, beste herri eta kolektibo diagnostiko batzuetan garatu eta euren bizi kalitatea hobetzeko.

Deustuko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Ikerkuntza Unitateak diseinaturik, REHACOP errehabilitazio neuropsikologikorako programa bat da, psikosirako eta eskizofreniarako. Neuropsikologiako zenbait espezialistaren lanaren emaitza da, arloan 18 urte baino gehiagoko eskarmentua dutenak .Programa 8 lan ataletan egituraturik dago: atentzioa, lengoaia, memoria, funtzio exekutiboak, eguneroko jarduerak, gaitasun sozialak, gizarte-kognizioa, eta psikoedukazioa. Barnean hartzen ditu errehabilitaziorako 300 ariketa, jarraipen-fitxak eta baita iradokizunak ere ariketak etxean egiteko. Material praktikoek –koloretakoa- badituzte pazienteentzako jarraibideak eta terapeutentzako soluzioak. Erabiltzekoak dira banakako saioetan edo talde-saioetan. Eraginkortasuna populazio batzuetan frogatu da, eta jasota daude zenbait argitalpen zientifikotan, nazionalak eta nazioartekoak, itzal handiko aldizkarietan. Uneotan programa beste populazio kliniko batzuetan ari da frogatzen.

BOMS lankidetzan aritu da Deustuko Unibertsitatearekin REHACOPeko ikerketa eta ebaluazio proiektu batzuetan, eta ezarrita du dagoeneko eguneroko arreta klinikoan, batez ere Eguneko Ospitale eta Ospitaleetako Errehabilitazio Unitateetan.

Jose J. Uriarte

Erlazionaturiko Loturak

  1. Berrirako sarbidea
LEHENENGO PERTSONAN

Eri psikikook ere badugu lan egiteko eskubidea

Eri psikiko legez, nire erreibindikazioak eta gure kolektiboaren erreibindikazioak, hemendik aldarrikatu nahi nituzke; aipagarri eta azpimarragarriena langabeziarena izanik. Zeren hamaika zailtasun topatzen baititugu lan-mundura itzuli nahi dugun guztietan.

Gaur egun Euskal Herrian bizi garen ezindu psikikook, gehienetan gure familiekin bizi gara eta hauen zainketak eta mota askotako laguntzak behar ditugu. Ekonomikoki era berean haien sostengua ezinbestekoa dugu eta ez kasu gutxitan geure ondoko lagunena ere.

Kontuan harturik, gehienok adinekoak garela eta familiako loturetatik askatzeko ordua heldu zaigula, hemendik deialdi bat helarazi nahi nieke enpresariei, gure egoeran dauden pertsonak beren lantegietan kontrata ditzaten eta inolako beldur barik.

Eurek gainera frogatu litzateke dauzkagun lanerako prestakuntza eta trebetasuna, kasu askotan bikaina izanik.
Beste edozein motatako pertsona legez, eri psikikook lanpostu bana behar dugu, gizarteratzeko, baina horretarako enpresarien laguntza ezinbestekoa zaigu.
Ez garela gizabanako arriskutsuak baieztatu eta onartu beharra dago, beraz ez dago zertan estutu.

Amaitzeko, instituzioetako arduradun eta enpresari beraiei gai honetaz hausnarketa luze bat egin dezatela eskatuko nieke.

Iñaki Hervada
BAZEN BEHIN

Bazen behin Bizkaian…3 Gaurko kopiatu-itsatsiren aurrekaria?

Zer gertatuko zen gurekin testu prozesadorearen kopiatu/ebaki/itsatsi funtziorik gabe? Nola gordeko genuen eta berriro erabiliko idazten eta tekleatzen horrenbeste kostatu zaiguna? Nola beteko genituzke historiak eta txostenak beste lankide batzuek – idazten betiere trebeagoak - jasotakoan oinarritu gabe?

Gure irakurle zahartxoenek gogoratuko dute, nolabaiteko nostalgiaz, ikatz-paper zikintxo hura, eskuragarri beti idazmakina mekanikoaren ondoan, gaurko kopiatu/itsatsi antzeko funtzioa zuena. Baina gutxik ezagutuko dute Bermeon erabiltzen zuten metodo praktikoa, garrantzizkoa iruditzen zitzaiena idatzita eta artxibaturik jasotzeko. Baliteke lan eskerga izatea, bai; baina inork ez du ukatuko lanposturen bat sortu zela haren ondorioz, eta gainera, gaur egun informazio historikoko iturri aparta da, beste inola ezin berreskura litekeena.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Gaur eguneko kopiatu/itsatsiren aurrekaria ote?

Psikiatriaren klasikoak (XII):Espainiako Psikiatriako lehenengo katedra ofiziala: Madrilgo Unibertsitate Zentraleko Medikuntza Fakultatea

Nahiz eta fitxa honetan deskribatu diren pertsonak Antonio Vallejo Nágera eta Juan José López Ibor izan – botere akademikorik handiena zuten bi psikiatra espainiarrak, XX. mendeko erdialdeko Espainian- kontaketaren protagonismorik handiena hartuko du, oraingo honetan, biek borrokatu zuten oposizio xelebreak eta eztabaidagarriak, gure herrialdeko lehenengo Psikiatriako katedra ofiziala lortzeko lehian. Istorio honetan jasotzen da nola gertatu zen eta nortzuk izan ziren pertsonaia nagusiak.

Azaleko irudian ikus daiteke antzinako Madrileko Unibertsitate Zentraleko Medikuntza Fakultatea. Atocha kalean zegoen kokaturik, antzinako San Carlos Kirurgia Ikastetxean, Hospital Nagusiaren ondoan (gaurko Reina Sofía Arte Museoa).

L.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Fitxa 12. Espainiako Psikiatriako lehenengo katedra ofiziala: Madrilgo Unibertsitate Zentraleko Medikuntza Fakultatea
ATSEDENALDIA

SORERAGITEN

Erronka honetan aztertuko dugu zuen sukaldaritzako ezagutza…Goiari eutsi! Zuen erantzuen zain gaude.

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. erantzuna bidali

Argazki bilduma

Ale honetan parte hartu dute:

Laura Alonso Pérez (L.A.), Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Beatriz Gil Marqués, Enrique González Arza (E.G.), Fernando González Serrano, Iñaki Hervada, Mónica López Ortiz (M.L.), Aratxu Lozano Otero, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Jose J. Uriarte Uriarte, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <