Lmentala 39. zk. / nº 39 - 2016ko otsaila/febrero 2016
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

BOMSeko profesionalen elkartasuna

Joan den abenduan abian jarri genuen berriro ere elikagaiak biltzeko kanpaina, Bizkaiko Elikagaien Bankuari laguntzeko asmoz. Aurreko urtean, kanpaina berean, artikulu askoren 75 kilo bildu genuen: zoragarria izan zen profesionalen parte hartzea. Aurten ere erantzuna ezin eskuzabalagoa izan da; aurrekoa gainditu dugu, eta lortu da ia 92 kilo elikagai biltzea!!! Lekaleak, pasta, gailetak, janari prestatuak, haurrentzako elikagaiak, Gabonetako gozokiak, eta abar…. Bizkaiko Elikagaien Bankuaren partez egindakoa eskertu nahi dizuegu, eta adore eman hurrengo kanpainetan ere ekarpenak egiteko: elkar ikusiko dugu hurrengoan!!!

ESKERRIK ASKO GUZTIOI !!!!!

BOMSeko ESK-ko BATZORDEA

Omenaldia 2015eko erretiratuei

Datorren otsailaren 5ean omenaldi bat egingo diegu 2015. urtean zehar erretiratu diren gure lankideei.
Zuen zain egongo gara Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen egoitzan, areto nagusian 13:30ean.
Parte hartzera gonbidaturik zaudete.

Aratxu Lozano

Datuak Babesteko Euskal Agentziak Praktika Onen saria eman dio BOMSi

Sari hauekin saiatzen da aitortzen arlo honetan nabarmendu diren pertsonak eta instituzioak.
Praktika Onen sarien III. edizioan Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean datuak babesteko proiektua saritua izan da.

III. edizioko sariak ematearen harira, Datuak Babesteko Euskal Agentziak jardunaldi bat antolatu du gai honen inguruan: "Datuen babesak azken garaian izan duen bilakaera eta etorkizuna". Jardunaldia urtarrilaren 15ean egin da Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, 11:00etatik 13:30era.

L.A.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Memoria

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio gehiago ikusi jardunaldiari buruz

Argazki bilduma

Medikamentuak seguru erabiltzea arlo komunitarioan

BOMSek Agirigunen argitaratu berri duen “Zerbitzu Komunitarioetan Medikamentua Kudeatzeko Prozedura” egun hauetan banatzen ari da arlo komunitarioko zentroetan, salbuespen batekin: haur eta nerabeen zentroak.

2013an idazten hasi zen agiri hau azkenik eman da argitara, Arlo Komunitarioko Pazientearen Segurtasunaren Azpibatzordeko kideen lanari esker. Parte hartu dute hainbat zentro eta lan kategoriatako profesionalek. Beharrezko ikusi zen arlo komunitarioko medikamentuak kudeatzeko prozedurak deskribatzea. Izan ere, baliabide horietan medikamentu asko kudeatu behar dira eta hainbat langilek ere hartzen dute parte prozesu horien garapenean (arlo askotakoak: psikiatria, erizaintza, farmazia, administrazioa,…)

Saiatu da deskribatzen medikamentuen kudeaketa osoa; tratamendua preskribatzen den unetik botika ematen den arte (edo, beharrezkoa denean, medikamentuak baztertzen diren arte). Azaltzen da, halaber, medikamentuak nola banatu eta gorde behar diren, eta erregistroa nola egin historia klinikoan.
Gehiago jakin nahi izanez gero, kontsultatu erantsitako artxiboak

A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. "Medikamenduak ongi kontzerbatzea" kartela
  2. Medikamentuaren kudeaketa
  3. Laburpena
EX CATHEDRA

Osasun mentaleko arretaren oinarri etikoa

Bizkaiko Osasun mentaleko Sarean hainbat jarduera egiten dira ostegunetako prestakuntza saioetan. Saioak Psikiatriako, Psikologia Klinikoko eta Erizaintzako egoiliarrei daude zuzenduta; eta haien barruan Psikiatria Komunitarioko Mintegia dago. Mintegian saiatu da osasun mentaleko alderdi batzuk jorratzen arreta komunitarioaren inguruan; eta horren harira, zuekin gogoeta labur bat partekatu nahi dugu, arretaren alde etikoei buruz, kontuan hartuta alderdi horiek daukaten garrantzia osasun mentaleko arreta eredura hurbildu nahi dugunean.

Laura Narro (BAME-4)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Artikulu osoa
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Carmen Peralesi

Hil honen elkarrizketan gure lankide Carmen Peralesek erakusten digu nolako lan-ibilbidea egin duen azken 38 urteotan Zaldibarko Ospitalean jostun gisa. Erantzunetan aurkituko dugu gure inguruko askorentzat ezezaguna den zeregin bat.

Osasun metalaren historia osatzen duten jardueretako bat da berarena; eta beste askorekin batera, gure gaurko izaera eraikitzen lagundu du. Asistentziatik haragoko lanbide horiek gogora ekartzen digute behar-beharrezkoa dela guztion ekarpena, horren gauza konplexu bat ongi funtzionatzeko.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Carmen Peralesi
PERISKOPIOA

Esker oneko gutuna Manueneri

Joan den urtarrilaren 13an El Correok irakurle baten gutuna argitaratu zuen. Horretan Manueneko Eguneko Ospitaleko paziente ohi batek bere aitortza eta esker ona ematen zien bertako lankideei. Atsegina izaten da horrelako gauzak irakurtzea, eta aipatu direnentzat ez ezik pozgarria da BOMSeko gainerako langile guztiontzat ere.

O.M.

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

"Mental Chat. Esquizofrenia, ficción o realidad" liburuaren aurkezpena


Urtarrilaren 14an Bilbon "Mental Chat. Esquizofrenia, ficción o realidad" liburua aurkeztu zen. Amarú Maravalek idatzi du liburu hau. Orain dela bost urte Amarúri esquizofrenia diagnostikatu zioten. BOMSeko laguntza izan zuena aurkezpena pertsona multzo handi bat joan zen. Gure lankideek, Enrique Pinillak eta Luis Pachecok, liburua aurkeztu zuten.

R.D.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. "Mental Chat. Esquizofrenia, ficción o realidad" liburuaren aurkezpena

Argazki bilduma

2015/16ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen orokorra- 5. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 AD. GORANTZA 13
2 BARAKA 11
3 DURANGO 10
4 GASTEIZ 6
5 LEHENAK 6
7 MANUENE 6
8 BILBAO 5
9 ARGIA 3
10 ERAGINTZA 3
11 ZAMUDIO 0
12 ERMUA 0
13 SJD MONDRAGON 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Bazen behin Bizkaian…5. BAP-BNLren hastapenak Bermeon?

Gure zerbitzuetako oinarri asistentzial nagusietako bat hau da: protokolo bat ezartzea paziente bakoitzaren ebaluazioa eta jarraipena egiteko. Protokolo horren bidez biztanleen kontrola eta tratamendua hobetu nahi da, eta garatu diren arreta indibidualeko programa guztietan jaso dira (Banakako Arreta Plana Buruko Nahaste Larrian, BAP-BNL Haur eta Nerabeengan,...). Badakigu duela iraganean ospitalizatuak izaten ziren pazienteek arriskua zutela bertan hamarkadak ere emateko, baina askotan ez zuten medikuaren bisita izaten denbora luzean, eta are aukera gutxiago zuten haientzat berariaz egindako errehabilitazio proiektu bat edukitzeko. Eta horrela gertatu da duela oso gutxira arte.

Gaurko alean Bermeoko Ospitaleko memoria batzuei erreparatuko diegu. Horietan aurkitu dugu ingresatuen ebaluazioa egituratzeko saiakera herabe batzuk. Izan ere, gauza iraultzaile batzuei ekin zitzaien: janari-zerbitzu bakoitzean plater bakar batetik hirura pasatzea, adibidez. Eta horri beste luxu bat gehitu zitzaion: koilaratxo bat jartzea postrea hartzeko. Emaitza ikaragarria izan zen, pazienteek garbiago eta normalago jan ahal izan zuten. Hori guztia 1974an gertatu zen.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. BAP-BNLren hastapenak Bermeon?

Psikiatriaren klasikoak (XIV): Bartolome LLopis LLoret

Espainiar psikiatra bat izango da gure protatonista hilabete honetan. Bere lanek arrakasta handiagoa eduki dute zendu eta gero argitaratu zirenean baino. Hori ulertzeko ez da bazter utzi behar gure herrialdearren egoera politikoa guda zibila amaitutakoan, ezta bere errepublikarren aldeko jarrera ere.

L.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 14. fitxa: Bartolome LLopis LLoret
ATSEDENALDIA

SORERAGITEN

Gabonetako betekada amaituta, jar ditzagun oinak lurrean eta irten gaitezen kalera, zain dugu-eta hil honetako asmakizuna. Eutsi goiari, eta partekatu zure erantzuna!

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Laura Alonso Pérez (L.A.), Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Comisión de Responsabilidad Social Corporativa de la RSMB, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Rosi Domínguez Casado (R.D.), Leire Erkoreka Anda, Óscar Espinosa Martínez, Enrique González Arza (E.G.), Mónica López Ortiz (M.L.), Aratxu Lozano Otero, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Laura Narro Moreno, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Carmen Perales Luque, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <