Lmentala 41. zk. / nº 41 - 2016ko apirila/abril 2016
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

2016ko Kudeaketa Planaren aurkezpena

Martxoaren 11n aurkeztu zitzaien Sareko liderrei urteko Kudeaketa Plana Bilboko egoitzako ekitaldi aretoan.

Bileraren hasieran iazko planaren betetze-mailari buruzko informazio eskaini zen. Lorpen aipagarrien berri eman zen, eta 2016an jarraituko duten jarduerak jakinarazi ziren.
Ondoren, 2016an plan estrategikoaren ildo bakoitzean egingo diren proiektu nagusien laburpen bat aurkeztu zen:

1.- Eredu assistentziala
2.- Errekuperazioa
3.- Pertsonak
4.- Jasangarritasuna
5.- Ikerkuntza
6.- Informazio-sistemak eta IKT-ak

Kudeaketa planaren laburpena ikusi nahi baduzue, sartu erantsitako dokumentu honetan

M. L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 2016ko Kudeaketa Plana. Laburpena

BOMSek jaso du Euskaliteko Kudeaketa Aurreratuko Klubeko Jardunbide Egokien saria

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak, Begoñazpi Ikastolarekin batera, jaso du Euskaliteko Kudeaketa Aurreratuko Klubeko Jardunbide Egokien saria, komunikazio eraginkorrean.

Martxoaren 16an izan zen Zamudioko Parke Teknologikoaren ekitaldi aretoan Euskalitek hautatutako jardunbide egokien aurkezpena.

BOMSek parte hartu zuen “Con la comunicación (no) se juega” izenburuko esperientziarekin. Bertan deskribatu ziren 2015eko urrian BOMSeko langileekin egindako tailerrak eta horrela azaldu zen nola sareko hainbat arlotako 150 lagunek parte hartu zuten eta plan estrategikoaren aurrerapenaren berri izan zuten; dinamika ludikoetan parte hartu zuten, sarearen lorpen nagusien gaineko galderei erantzunez jolasen bidez. Tailerrak egin ziren Sarea kanpoko ebaluaziora aurkeztu baino lehen, non lortu zuen zilarrezko A saria.

Sari honen bidez, hautagaiak gara Bikaintasun Zentroen sari nazionalerako (CEX). Finalisten hautaketa maiatzean egingo da, eta ekainean esperientzia finalisten aurkezpena egin ostean emango da saria.

Bikaintasuna Bultzatzeko Zentroen Elkartea (CEX) 2006an sortu zen hainbat Autonomia Elkargotan egiten ari ziren ahaleginak batzeko eta elkarrekin koordinatuta bultzatzeko berrikuntza eta bikaintasunaren kulturaren garapena enpresaren kudeaketan.

M. L.

Erlazionaturiko Loturak

EX CATHEDRA

Nola lagundu ikasten?

Titulua benetan iradokitzailea da, kontuan hartuta Euskadiko Hezkuntza Medikoko Elkartearen (SEMDE) aurtengo jardunaldiarena dela. Jardunaldia Medikuen Elkartearen egoitzan egin zen otsail bisurte honetako azken egunean.

Jardunaldiaren aurkezpenetik zera nabarmenduko dugu: “mundu globalizatu baten testuinguruan, informazioaren eta komunikazioaren gizartean murgilduta egonik, erantzunak ematen jarraitu behar dugu osasun arloko profesionalak izan nahi dutenak hezteko orduan…Izan ere, ohiko hezkuntza-ikaskuntza metodoak berriztatu behar dira, eta beharrezkoa da halaber, beste modu batean hurbiltzea profesionalengana, eurei laguntzeko eskumen zientifikoa/ teknikoa eta harremanetarako gaitasuna lortzen; eta, aurrekoarekin batera, pertsonak, taldeak eta komunitateak zaintzeko behar den ardura maila eskuratzen, ezen pertsonak ere aldatu baititu errealitate globalak eta teknologikoak”


BOMSeko Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala konprometiturik eta ilusioz beterik dago hori guztia lortzen laguntzeko. Horregatik, hain zuzen ere, ezin dugu albiste hau amaitu SEMDEn izena emateko animatu gabe egoiliarren belaunaldi berrien irakaskuntzaren alderdietan interesa duten profesional guztiei. Izan ere, egoiliarrek lagunduko digute etorkizunean lan egiten arreta-zereginetan.

O.M

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. SEMDEren Jardunaldiaren egitaraua

Erlazionaturiko Loturak

  1. Euskadiko Hezkuntza Medikoko Elkartearen Orria:

Argazki bilduma

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Egoiliarren XIX. Jardunaldia: Nartzisismoa

Joan den otsailaren 25ean izan zen Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Egoiliarren XIX. Jardunaldia Basurtuko Ospitaleko ekitaldi-aretoan. Aurten ere Bizkaiko psikiatriako, psikologia klinikoko eta erizaintzako egoiliar guztiei deitu zitzaien jardunaldian parte hartzeko. Aurten “Nartzisismoa” izan da gaia.

Michol Gonzalez Torres doktoreak, Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerenteak aurkeztu zituen jardunaldiak, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Psikiatriako buru Miguel Angel Gonzalez Torres doktorearekin eta Arantza Madrazo doktorea BAMEen tutorearekin batera.

Ondoren, betiko moduan, egoiliar talde bakoitzak gaia banatua zuen osorik aztertzeko ikuspegi ezberdinetatik: ikuspegi kontzeptualetik, historikotik, psikopatologikotik eta terapeutikotik. Azken horretan hauek izan ziren: Maria Garcia eta Gregorio Moreno, BOMSeko Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitatekoak

Miguel Angel Gonzalez Torresek eman zuen azken hitzaldia, patologia horretako psikoterapiari buruz. Jardunaldiak amaitu zirenean, ohikoa den bazkari bat izan zen egoiliarren artean adiskidetasuna sendotzeko.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Resumen de las XIX Jornadas de Residentes (Gregorio Montero, Laura Narro y David Peralta)

Argazki bilduma

Eutimizanteak Donostiako Pazientearen Segurtasunari buruzko IV. Jardunaldian

Joan den otsailaren 24an 600 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte Donostiako Kursaal Jauregian 2016ko Pazientearen Segurtasunari buruzko IV. Jardunaldian.

Aurkeztutako proiektuak Osakidetzan garatu dira; eta horietako batzuk, Estatu mailan berritzaileak eta aitzindariak izateaz gain, aurrerapauso bat izan dira arriskuen prebentzioaren eta pazientearen segurtasunaren arloetan.

BOMSen lan egiten ari gara eutimizanteen tratamenduen inguruan, eta txosten bat aurkeztu genuen "Seguimiento y perfiles analíticos del tratamiento con eutimizantes” izenburupean . Lanak hiru fase ditu, gomendioak homogeneizatzeari, eta kontrola eta jarraipena errazteari begira: 1) Jarraipen gidak hautatzea eta zabaltzea, 2) Perfil analitikoak sortzea Osabide Globalen, eta 3) “Alerta” eta berariazko inprimaki automatizatuak sortzea Osabide Globalerako.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Jardunaldiaren egitaraua
  2. Eutimizanteen aurkezpena

Erlazionaturiko Loturak

  1. Jardunaldiaren berria Osakidetzako Intraneten:
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Itziar Martínez Villateri

Lmentalaren aurreko zenbakian Bilboko Zientzia Medikoen Akademiako erakusketari buruzko berria argitaratu genuen, gure lankide Itziar Martinez Villateren pintura-lanen bitartez. Hil honetako zenbakian bere lanak mirestu ahal izango ditugu, eta, horrez gain, bere erantzunen bitartez, jakingo dugu zer sormen prozesu, zer sentimendu duen oihal zuri baten bakardadeari aurre egin behar dionean.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Itziar Martínez Villateri
LEHENENGO PERTSONAN

Bipolarra izateak oso ospe txarra dauka

Ohikoa da hau bezalako berriak irakurtzea:
“Emakume bipolar batek bere semea hil du“

Inoiz ez dut entzun, irakurri, ezta ikusi ere inolako albisterik beste milaka emakume eta gizon bipolarrei buruz, egunero-egunero seme-alaba osasuntsu eta zoriontsuak hazten dituztenen gainean, hain zuzen ere; nahiz eta aurre egin behar dioten beste batzuek baino arazo gehiagori: osasun alorrekoak, familiarrak, lanekoak, inguru sozialekoak.

Gaixotasun mental guztietara hedatzen da estigma, eta gaixo mentalak protagonistak diren albiste txarrak eta tragikoak besterik ez dago komunikabideetan eta sare sozialetan.
Osterantzean, geu gara lehenak gure lanpostuetara joaten; hori bai, lanpostu bat lortzen dugunean; kontuan hartuta, enplegu prekarioak ditugula gehienetan, eta gure gaixotasuna ezkutatzen dugula (lana ez galtzeko, hain zuzen ere).

Gure arazoez ez dugu gure inguruan ere hitz egiten, besteek gutxietsi ez gaitzaten; are gehiago, gaizkile edo erasotzaile posible gisa har ez gaitzaten; edo onenean, penaz ez begiratzeko.
Izan ere, nioen bezala, bipolarra izateak ospe txarra dauka.

Historia zenbakia: 1031 - Gernika / Bermeo
(Artikulu hau nire historia zenbakiarekin sinatzea ez da batere hutsala, baizik eta beharrezkoa eta ezinbestekoa, ezen bipolarra naizela aitorturik, nire izena emateko zailtasuna agerian uzten duen, artikuluan esandako arrazoi guztiengatik).

2015/16ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen orokorra- 8. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 DURANGO 22
2 A.D. GORANTZA 22
3 GASTEIZ 21
4 BARAKA 14
5 LEHENAK 13
6 ZAMUDIO 9
7 MANUENE 9
8 ERAGINTZA 6
9 BILBAO 6
10 ARGIA 5
11 ERMUA 3
12 S.J.D. MONDRAGON 3

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XVI): Gonzalo Rodríguez Lafora

Gonzalo Rodríguez Lafora doktoreak, XX. mendearen lehen zatiko Espainiako neuropsikiatrarik onenetakoak, 25 urte baino ez zituela, deskribatu zuen familiako epilepsia miokloniko progesiboaren aldaera baten histopatologia; gaur egun munduan ezagutzen den “Laforaren gaixotasuna”. Zoritxarrez, Gerra Zibila zela eta,
Espainian hainbat medikuk bezala atzerrira joan behar izan zuen.

Luis Pacheco & Reda Rahmani

Fotografía de portada: Dr. Rodríguez Lafora (de López Muñoz y cols. 2007).

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ficha XVI. Rodríguez Lafora

Litioa, litines eta 7up

Atal honetan gai historikoak jorratzen ditugula kontuan hartuta, eta pentsatuta aurreko albiste batean eutimizanteen gaia aipatu genuela, harira dator erantsi dugun testua. Liltioaren erabileraren hasierari buruzkoa da. Litioa baita eutimizanterik ezagunena eta lehen psikofarmako berria. Testuan badaude halaber bitxikeria entretenigarri batzuk litioaren sendatzeko erabileraren inguruan.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berri osoa
ATSEDENALDIA

SORERAGITEN

Bidaia egin dut Frantziara, hango igogailuak aztertzeko, eta jakiteko, zuen laguntzarekin, ea nola deitzen zaien. Handik bueltan, atsedena hartu nuen kafe goxo bat hartzeko; eta, hara!... istripu txiki batek eten zuen nire lasaitasun unea…

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Historia Clínica 1031, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Itziar Martínez Villate, Gregorio Montero González, Laura Narro Moreno, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), David Peralta Donner, Reda Rahmani.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <