Lmentala 42. zk. / nş 42 - 2016ko maiatza/mayo 2016
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta elektroniko partikularrean jasotzeko, hona idatzi: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

92 kiloko esker ona!

Bizkaiko Elikagaien Banuak jakin badaki beharrezkoa duela gurea bezalako erakundearen laguntza solidarioa; horregatik eskertu nahi digu joan den Gabonetako kanpainian jasotako elikagaien 92 kiloak.

Gure eta beste erakunde eta pertsona batzuen ekarpenari esker, lortu dute 4.000 tona elikagai banatzea 275 zentrotan, gure herrialdeko 30.000 lagun baino gehiago tulelatzen edo artatzen dituztenak.

Eskerrik asko guzti-guztioi, zuek egin duzuelako posible.

A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Esker oneko ur jauzi bat

Barrualdeko Eskualdeko Ospitalizazioaren Ordezko Aukeren V. Jardunaldia: “Proposatzen eta berreskuratzen. Talentu-topaketa bat pertsonen artean”

Iaz jardunaldiaren lemak pazientearengan jartzen zuen fokua, pazientea baitzen aditua bere zirkunstantzietan. Joan den apirilaren 19an, Durangon, hizketagaia harago eraman genuen: topagune sortzaile eta gogotsu batera, pazienteen eta profesionalen artean sortu behar duguna. “Proposatu” genuen ezinbestekoa dugula gogotsu jokatzea edozein prozedura terapeutikoan eta, horrekin batera, gure zerbitzuen erabiltzailearen ahalmen guztia “berreskuratu” behar dela, ezen ezkutatuta gera daitekeen bere gaixotasunaren atzean. Horregatik, hai zuzen ere, jarritako azpititulua: “Talentu-topaketa bat pertsonen artean”. Topaketa bat gaixo psikiatriko kronikoa ospitaleratzearen ordezko aukerak bilatzen tematzen diren profesionalen artean; eta aldi berean, profesionalen eta pazienteen artean, bakoitzak bere talentu berezia duela.

Jardunaldian, aurrekoetan bezala, taldeka eta aske eztabidatu zen gaiaren inguruan, eta parte hartzaileek aukera izan zuten banakako topaketak izateko. Hasieran Hogar Izarrako Javier Gutiérrez Igarzari entzun ahal izan genion. “Argazkilaritza Terapeutikoz” aritu zen; eta gero gozatzerik izan genuen erakusketa antologiko birutual batez, gaixotasun mentalek jotako pertsonek egindakoa, eta Lmentalan argitaratutakoa (2012-2016).

Oraingo honetan ere Berrikuntza eta Sistemetako Sailaren kanpoko laguntza izan dugu, Ainhoa Valencianoren eskutik. Horrek ahalbidetu digu eztabaidaren eta ondorioen laburpena egitea. Laburpena ikusgai dago erantsitako artxiboan.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Barrualdeko Eskualdeko Ospitalizazioaren Ordezko Aukeren V. Jardunaldia

Argazki bilduma

Gernikako Eguneko Ospitalea: ate bat integraziora. Pazientearen pertzepzioa urte bat igarota

Gernikako Eguneko Ospitalearen urteurrena martxoaren 30ean izan da. Bermeoko Ospitale Psikiatrikoan egon zen kokatua ordura arte. Itxura batean, zegoen lekutik 16 kilometrora eramateak bazirudien bi herrien arteko lekualdatze fisiko txiki bat besterik ez zuela ekarriko; baina aldaketa, garrantzitsua ez ezik, aurrerapauso handi bat ere izan da.

Erantsitako artxiboan aurrerapausoaren nondik norakoak labur aipatzeaz gain, lekualdatzeari buruz pazienteen iritziak jaso dira lehengo pertsonan, hura gauzatu eta urte batera.

Sonia Herrera

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berri osoa

Erlazionaturiko Loturak

  1. Inaugurazioaren albistea Lmentalan (2015eko maiatza)

Argazki bilduma

IV. Estropatada: Bilboko itsasadarra, 2016ko ekainaren 26a

Bilbao berriro ere horiz tindatuko da. Aurten ekainaren 26an izango da. Ahateak itsasadarrera itzuliko dira eta jaiegun bat eta denontzako jarduerak ekarriko dituzte.

Elkartasun-egun bat izango da, familian pasatzeko eta lagunekin dibertitzeko; gainera egitarau interesgarri bat egongo da. Estropadan ahatetxoak animatzeaz gain, beste ekitaldi batzuk ere egongo dira, doako kontzertuak eta denok gozatzeko moduko eskaintza gastronomiko zabal bat.

Hori guztia gutxi balitz bezala, organizazioak gauza berriak eta ezusteak agindu ditu, irudimen eta sormen dosi handikoak. Beraz, han izan beharko gara hori guztia bizitzeko.

Mari Jose Llarena

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berri osoa

Argazki bilduma

Maiatzaren 5a, Eskuen Higienearen Mundu Eguna

Aurten ere Eskuen Higienearen Mundu Eguna ospatuko dugu osasun arretako esparruan, Osasunaren Mundu Erakundeak hala proposaturik.

Erraza delako eta gaixotasunak kutsatzen prebenitzeko horren eraginkorra izateagatik, eskuak garbitzea ekintza guztietatik oinarrizkoena da pazientearen segurtasunaren arloan (asistentzia-esparrua edozein dela ere).

Gaiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, bota begirada bat erantsitako artxiboei.

A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Zergaitik da garrantzitsua eskuak garbitzea?
  2. Nola garbitu behar dira eskuak?

Erlazionaturiko Loturak

  1. Eskuen Garbiketa 2016ko programa - Osasun Ministerioa

RSMB/BOMSek DBLOren auditoria gainditu du

Oraindik orain RSMB/BOMSek Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBLO) garatzeko 1720/2007 Errege Dekretuaren 96. eta 110. artikuluetan araututako auditoria pasatu du .

Bisitaldian auditoreak gure lankide batzuekin elkarrizketatu dira (prozesuan emandako laguntza eskertzen diegu horiei) helburu honekin: erakundearen betetze maila kontrastatzea, datu pertsonalak babestearen gainean indarrean dagoen legearen manamenduei dagokienez.

Erantsitako estekaren bidez ikusi ahal da auditoreen azken txostena.

E.G.


Erlazionaturiko Loturak

  1. LOPDren auditoriaren txostena
EX CATHEDRA

Laguntzako tutoreei zuzendutako BOMSeko Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionalaren I. Jardunaldia: “Gaitasunetan oinarritutako Prestakuntza ”

Joan den apirilaren 15ean egin zen BOMSeko Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitatearen (IMU) I. Jardunaldia zuzenduta zegoen gure osasun mentaleko erizaintzako, psikologiako eta psikiatriako egoiliarrak errotazioan ibiltzen diren zentroko arduradunei eta laguntzako tutoreei. Jardunaldiaren bitartez IMUk prestakuntza, topaketa eta lankidetza eremu berriak nahi ditu bultzatu eta sustatu tutoreekin.

Jardunaldian aurkeztu zen IMUn datorren ikasturtean hasiko dugun bidaia (2016ko maiatza): “Gaitasunetan oinarritutako prestakuntza eredu berria”. Lehenengo Oscar Martinezek aurkeztu zuen IMU-BOMSen errotazio eredu berria, ondoren Estibaliz Gordok azaldu zuen nola heldu garen gaitasunetan oinarritutako prestakuntzara, eta nolakoa izango den haren ebaluazioa; eta bukatzeko, Ainhoa Bilbaok BOMSeko Intranet berriaren baliabideaz hitz egin zuen (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berrien barruan), ezen Intranetak aurreko guztia aurrera eramaten lagunduko baitu .

Erantsitako artxiboan kontsulta daitezke jardunaldiaren aurkezpenak.

Eskerrik asko, IMUren lehengo jardunaldira etortzeagatik, eta agertu duzuen konpromisoagatik prestakuntzako espezialisten irakaskuntzaren alde.

Ainhoa Bilbao

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. UMIren I. Jardunaldia

Argazki bilduma

"Adikzioak laguntza-sare bidez ekitea" liburuaren argitalpena

Lankidetza-proiektu hau 2013an sortu zen espetxe baten barruan Osakidetzako osasun mentaleko zentro bat zabaldu zenean. Uste dugu aukera bat dela modu erraz, praktiko eta profesional batean ezagutarazteko adikzioetako profesionalek egiten dugun lana Bizkaiko Osasun Mentaleko (BOMS) osasun mentaleko zentroetan (OMZ).

Horretarako laguntza izan dugu BOMSen adikzioetan lan egiten duten profesional ia guztiena, gehienbat psikiatrena. Lan honi esker gure zentroetan erabiltzen diren osasun jarduerako algoritmoen argitalpen eguneratua aurkezten dugu. Hala ere, ez ditugu inola ere ordezkatu nahi egungo tratatuak edo arlo honetan argitaratutako oraintsuko gidaliburuak, gure erreferentzia zientifiko argia izaten jarraitzen baitute.

Bukatzeko, berriro esan nahi dut liburu hau lankidetza-ekintza bat dela, gure ezagutza eta eguneroko lana partekatzeko, eta horretan islaturik daudela adikzioen arloan lan egiten duten BOMSeko zentro guztiak.

Elida Grande. BOMSeko psikiatra, Urbi2 OMZn, Basauriko espetxean

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Adikzioei laguntza

Argazki bilduma

Gaur lehen mailako arretako osasun mentalaz mintzatzen gara Ander Retolazarekin

Lmentalaren aurreko ale batean eman genuen gure lankide Ander Retolazaren liburuaren argitalpenaren berri: “Salud Mental y Atención Primaria” (ISBN: 9788494142819), Salud Mental Colectiva Bildumaren barruan (2013).

Horren harira, Editorial 5en blogean elkarrizketa bat argitaratu da. Bertan bere ikuspuntua ematen du lehen mailako arretaren eta osasun mentalaren arteko harremanari buruz. Animatu nahi zaituztegu egiten duen gogoeta interesgarri sorta irakurtzera, ezen gaiaz egindako hausnarketaren eta lanaren emaitza baita.

O.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Gaur lehen mailako arretako osasun mentalaz mintzatzen gara Ander Retolazarekin

Argazki bilduma

ANPIRen XVI. Jardunaldiak Bilbon, maiatzaren 26tik 28ra, Euskadiko ANPIRen eskutik

Psikologo Klinikoen eta Egoiliarren Elkarte Nazionala (ANPIR), elkarte zientifiko-profesionala izanik, helburua du Psikologia Klinikoaren espezialitatea sustatzea eremu guztietan (arreta, ikerketa, kudeaketa, hezkuntza). Estatu mailan, egoiliar eta psikologo kliniko gehien duen elkartea da, espezialitatera heltzeko erabili duten bidea edozein izanda ere.

Erantsitako artikuluan zuekin partekatu nahi dugu ANPIR EUSKADI proiektua; eta horrekin batera, ANPIRen 2016ko jardunaldiak aurkeztu, ezen ilusio handiz sortu dituzten profesional talde batek (horien artean Osakidetzako langileen zati handi bat), eta baita egoiliarrek ere. Uste dugu programa interesgarri gertatuko zaizuela.

Laura Narro

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berri osoa
  2. Egitarua

Erlazionaturiko Loturak

  1. ANPIRen XVI. jardunaldiak
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Jose Luis López Atienzari

"Nik sinesten dut lan gogorraren bitartez lortzen diren gauzetan. Beti gustatu zaizkit barne-behaketaz eta dedikazio handiz garatu diren pertsonak. Uste dut, askotan, euren iristeko modua sakonagoa eta ederragoa dela, beste batzuekin alderaturik, hasieratik trebeagoak eta fluidoagoak diren batzuekin. Hori diot, ezen mezu ona baiteritzot talentu goiztiarra dutenei helarazteko, ni ere horrela sentitzen nintzen eta" Bill Evans.

Marta García

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Jose Luis López Atienzari

WALL STREET JOURNAL eta RSMB/BOMS

Gure lankide Gaizka Portillok mugarri bat lortu du, oso gutxik lortu dutena.

Joan den martxoan, nazioarteko egunkari Wall Street Journalek artikulu bat argitaratu zuen, bidaien atalean, izenburu honekin : “4 More Under-the-Radar Beaches“. Artikuluan egunkariak goraipatzen ditu hondartzak dituzten munduko lau bazter eder eta lasai. Horietako bat Menorca uhartea da, eta haren erakusgarri gisa gure lankide Gaizka Portilloren argazki bat baliatu dute. The Wall Street Journalek New Yorken du egoitza eta Estatu Batuetako tiradarik handiena duen egunkaria da (2,4 milioi ale, eta 900.000 harpidetza digitala).

Gaizka, gure oheburuko informatikaria izateaz gain, argazkilari laguntzaile gisa egiten du lan Getty Image agentzia estatubatuarrerako.

E.G.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Wall Street Journal
LEHENENGO PERTSONAN

Bidaiatzea bezalakorik ez dago: lehen pertsonan egindako bidaia baten kronika

Martxoaren 15ean BOMSeko paziente eta profesionalez osatutako talde batek Bartzelonarako bidaia bat egin zuen, Parc Sanitari Sant Joan de Déu VIII. Txapelketan parte hartzeko.

Jokatzeko bidaia egiteaz gain, egonaldia luzatu zuten eta Bartzelona bisitatzeko aukera izan zuten. Esperientzia ahaztezina izan da eta jarraian doazen artikulua eta argazkiak honen lekukoak dira. Artikulua bidaian parte hartu zutenetako paziente batek egina da.

Leire Fentanes

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berri osoa

Argazki bilduma

2015/16ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen orokorra- 10. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 DURANGO 25
2 AD GORANTZA 25
3 GASTEIZ 21
4 BARAKA 17
5 LEHENAK 13
7 MANUENE 12
8 ZAMUDIO 9
9 ERAGINTZA 9
10 ERMUA 6
11 BILBAO 6
12 ARGIA 5
13 SJD MONDRAGON 3

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eta eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriaren Klasikoak (XVII): Gäetan Gatian de Clerambault

Gäetan Gatian de Clerambault, frantziar psikiatra itzaltsua, XIX. mendekoa. “Erizaintza psikiatrikoaren” ikono hau Pariseko poliziako Prefekturan – han garatu zuen bere lanbide karrera osoa-, egin zen ospetsu erotomaniaren inguran egindako ikerketengatik, eta buruko automatismoaren teorizazioagatik.

Bere garaikideek begirunea izan zioten arren, gizon misteriotsutzat jotzen zuten; eta Lacanek, adibidez, “irakasle bakartzat” izan zuen.

Historiara igaro da, zituen trebetasun artistkoengatik eta baita bizitza bukatzeko izan zuen moduagatik ere. Ikerlari batzuek bere nortasunaren alderdi guztiak lotu nahi dituzte hark egindako teorizazio psikiatrikoekin; esate baterako, lotu zuten drapeatu marrokiarrengatik landu zuen interes handia, Marruekosera egin zituen bidaietan– mendearen hasieran-, eta egiaztagiri medikoetan erabilitako hizkera aparta. Bizitzaren zatirik handiena bakar-bakarrik bizi izan zuen; ia itsu geratu zen azkenean, eta bere buruaz beste egin zuen 62 urterekin.

Reda Rahmani y Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Testu osoa: Gäetan Gatian de Clerambault
ATSEDENALDIA

Neurocomic Matteo Farinella eta Hana Roṥ.

Neurozientziaren gorakadak ahalbidetu du ezagutzaren beste diziplina batzuetan hura aplikatzea. Izan ere, Neuroetikaz hitz egiten da (gure etikari buruzko ikuspuntua egokitu behar da burmuineko azterketak ematen dituen datuetara); edo Neurolegeaz (arduraren edo askatasunaren kontzeptuak egokitzea, ezinbestean, nerbio-sistemaren funtzionamendura). Bi neurozientifikoren lanaren emaitza da “Neurocomic”, eta Wellcome Trustekin lankidetzan aritu dira hura gauzatzeko. Neurocomic-ek ez du nahi bederatzigarren artea deritzona burmuinaren aurkikuntza berrietara egokitzea, baizik eta aurkikuntza horiek erraz ulertaraztea profesionala ez den irakurle bati…

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Liburuaren iruzkin osoa

SORERAGITEN

Hurbil daude oporrak: bidaiak eta dibertsioa egongo dira handi eta txikientzat…
Igoko zara nire hegazkinera?

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbińe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Leire Fentanes Hernández, Marta García García, HD Gernika, Enrique González Arza (E.G.), Élida Grande Argudo, Sonia Herrera Anaya, María José Llarena Cuevas, José Luis López Atienza, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Laura Narro Moreno, Luis Pacheco Yáńez (L.P.), Gaizka Portillo Benito, Reda Rahmani, Ander Retolaza Balsategui, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <