Lmentala 44. zk. / nº 44 - 2016ko uztaila / julio 2016
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

BOMSeko VII. Jardunaldiak

Ia 300 lagunek hartu dute parte BOMSeko VII. jardunaldietan. Ekainaren 9an eta 10ean Euskalduna Jauregian egindako jardunaldietan parte hartze handia egoteaz gain, izan ziren halaber aurkezpen eta tailer interesgarriak. Giro ona nagusi izan zen urteko hitzorduan, helburuak dituena ezagutza eta esperientziak partekatzea, eta topagune bat izatea sareko profesionalentzat.

Estekan badago eskuragarri jardunaldien laburpen bat, argazki-erreportaia batek lagunduta, eta baita beste esteka batzuk ere, aurkezpenen edukira sartzeko.

Badaukagu data bat VIII. Jardunaldietarako: 2017ko ekainaren 8an eta 9an egingo dira Euskalduna Jauregian bertan. Zuen zain egongo gara.

Jose I. Uriarte

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Jardunaldien txostena/memoria

ThinkTIC

Azken urteotan ikusi dugu nola barneratu diren informazio arloko teknologiak gure jarduera profesionalean erreminta korporatiboen bitartez: historia kliniko elektronikoa, posta elektronikoa, bideokonferentzia, eta abar. Horiek guztiak elkarbizi dira beste tresna ezagunago batzuekin, hala nola tabletak edo eskuko telefonoak, zeinek errazago egiten diguten sartzea blogetara, sare sozialetara, eta abarretara. Eta hori gutxi balitz bezala, beste gailu batzuk ere eskura ditzakegu, batzuetan magikoak diruditenak: gure konstanteak aztertuz jarduera fisikoa neurtzen dituzten eskumuturrekoak; autoen GPSak, Google Glassak, eta abar.

Garapen teknologiko geldiezin hori ikusita, erakunde gisa, zera galdetzen diogu geure buruari: aprobetxa dezakegu tresna horien ahalmena gure eguneroko lanean? Adibidez, paziente, lankide eta beste erakunde batzuekin ditugun harremanetan? Edo asistentzia arloko irtenbide berriak bilatzerakoan? …

Testuinguru horretan jaio dira ThinkTIC Taldea eta egitasmoa. Gure errealitatean eta asmoetan oinarritua, saiatuko gara aztertzen eskura ditugun tresnak eta joera teknologiko berriak, profesional eta pazienteen parte hartzearekin, euren beharrak asetzeko, irtenbide berriak urratuz.

Hemendik, emanaldi batzuetan ezagutzera emango dizkizuegu jadanik erabili ahal ditugun tresnen erabilgarritasunak eta erabiltzeko moduak.

Irailean hasiko gara. Ez galdu gero!

J.M., E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. ThinkTIC Proiektua
EX CATHEDRA

Osasun mentaleko erizain egoiliarrek espezialitatea amaitu dute

Joan den maiatzaren 20an prestakuntza aldia bukatu zuten gure irakaskuntzako unitatean hiru erizain egoiliarrek: Jose Díaz Pérez, Itziar Matesanz Vázquez eta Ane Ormazabal Ruiz.

Jadanik kontsulta daitezke eurek prestaturiko ikerkuntza proiektu interesgarriak prestakuntzaren amaieran.

Tutore gisa, eskerrak eman nahi dizkiegu BOMSeko profesional guztiei, irakaskuntzan gogoz parte hartzeagatik, bereziki errotazioko tutoreei eta irakaskuntzako laguntzaileei.

Izaskun Eraña, Begoña Morales

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Efectividad de un programa psicoeducativo dirigido a familiares de personas con esquizofrenia (Jose Díaz)
  2. Estudio sobre la efectividad de un programa psicoeducativo dirigido a familiares de personas con trastorno límite de la personalidad (Itziar Matesanz)
  3. Experiencias de un primer ingreso en la unidad hospitalaria de psiquiatría (Ane Ormazabal)
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Javier Dobarani

Amaierarik gabeko eremu zabalak maite dituztenentzat,
askatasuna mendi bateko bihurguneetan aurkitzen dutenentzat,
bihotza taupaka motorraren urrumarekin batera,
bizirik sentitu nahi duten guztientzat,
Javier Dobaranentzat bezala,
motorra da euren pasioa.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Javier Dobarani

Erlazionaturiko Loturak

  1. PlentziaClassic
  2. Verano Indiano 1
  3. Verano Indiano 2
  4. Jarama Vintage Festival 2014 (visible con Internet Explorer 11 o Chrome)
  5. II Verano indiano motos clásicas 2014 (visible con Internet Explorer 11 o Chrome)

Argazki bilduma

PERISKOPIOA

BOMSeko TAKeko profesionalak La Voz de Avilesen

Osasun Mentaleko Tratamendu Asertibo Komunitarioko 13. Sinposio Nazionalaren harira, (Avilés, 2016ko ekainaren 23a eta 24a) La Voz de Avilés egunkariak berri bat argitaratu zuen “Pazienteen parte-hartzea eta TAK” mahai-inguruari buruz. Bertan parte hartu zuten Rubén Touzonek eta Ivan Ruizek.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Artikulua La Voz de Avilésen

Aldatu da AVIFESeko presidentea

AVIFESetik bidali digute erantsitako oharra, zeinetan ematen diguten erakundeko presidentearen aldaketaren berri. Hemendik zoriondu nahi dugu presidente ohia, eta gure esker ona bidali egindako lanagatik. Onena opa diogu presidente berriari.

O.M.

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

2015/16ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen orokorra- 11. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 AD GORANTZA 31
2 DURANGO 26
3 GASTEIZ 24
4 BARAKA 20
5 LEHENAK 19
7 MANUENE 13
8 ERAGINTZA 12
9 BILBAO 10
10 ERMUA 9
11 ZAMUDIO 9
12 ARGIA 8
13 SJD MONDRAGON 6

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza gutziak eguneratuta

Argazki bilduma

Euskadiko Osasun Mentaleko futbol aretoren Ligako XX. Finala

Joan den ostiralean, ekainaren 10ean, Euskadiko Osasun Mentaleko areto futbolaren Ligako XX. Finala ospatu genuen. Oraingoan, Antolatzailea Argia Fundazioa izan da eta topaketa Fadurako kiroldegian izan zen. Finala Gorantzak (AVIFES) BOMSeko Durangoko eguneko ospitalearen kontra jokatu zuen. Partida azken minutuan erabaki zen, Gorantzak, gol bati esker lortu zuen garaipena, markagailua 4-3 jarriz. Durangokoentzat momentu gazi-gozo bat izan zen, baina txapeldunentzat izugarri pozgarria izan zen unea, txapelketa lortzen zuten lehenengo aldia baitzen.

Finalekoaz gain, lagun arteko partida bat jokatu zen. Horretan parte hartu zuten Ligako jokalari konbinatu batek eta Bartzelonatik etorritako San Joan de Deu-ko taldeak.

Sarien banaketara BOMS-eko eta Argiako Zuzendaritzako pertsona batzuk etorri ziren, baita Athletic Fundazioko kide batzuk ere. Fundazio horretako pertsona batek arbitro-lanak egin zituen finalean.

Talde guztietako kideek bazkari batekin amaitu zuten jaia. Azken finean, elkartzeko eta kirola egiteko oso egun berezi bat izan zen; honekin, 2015-2016eko Liga amaitzen baitzen.

Leire Fentanes
Ezkerraldeko gainbegiralea

Argazki bilduma

Durango, futbola buruan txapelketaren irabazlea

Durango izan da Futbola Burua Txapelketaren lehenengo edizioaren irabazlea. Bertan, Athletic Fundazioaren laguntzari esker ere bai, Osasun Mentaleko Zentroen arteko Ligan jokatzen duten hamabi taldeek hartu dute parte. Finalean durangarrek irabazi dute titulua, Manueneri irabazi ostean Lezaman.

Carlos José Pereira eta Mariasun Garai, Bizkaiko Osasun Mentaleko Zentroen arduradunek, garaikurrak eta dominak eman dizkiete partehartzailei. Beraiekin egon dira ere bai Jokin Garatea, Athletic Clubeko batzakidea eta Ricardo Mendiguren, Athletic Fundazioko zuzendaria.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Prentsa-oharra

Erlazionaturiko Loturak

  1. Durango, Futbola Burua Txapelketaren lehenengo edizioaren irabazlea izan da

Argazki bilduma

BAZEN BEHIN

Psikiatriaren klasikoak (XIX): Robert L. Spitzer, homosexualitatea eta DSM-III

Hizpidera ekarri dugun pertsonaia Psikiatriaren historiara igaro da zenbait arrazoiren ondorioz. Besteak beste, eztabaidetan parte hartzen zuenean homosexualitatea aparte uzten zuelako gaixotasun mentaletatik, eta baita APAren DSM-IIIko (Amerikako Psikiatriaren Elkartea) zuzendaria izateagatik ere. RL.Spitzer newyorkiarra da.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Robert L Spitzer, homosexualitatea eta DSM-III

Batzar Nagusiak eta Bizkaiko Jaurerriko Foru Aldundia (I). 1981eko memoria

Gure gazteak harrituko egingo dira, beharbada, jakiten dutenean ospitale psikiatrikoak eta gaur eguneko osasun mentaleko zentroak ez direla egon beti Osasun Sistema Nazionalaren barruan, ez Insaluden , ez oraingo Osakidetzan.

Arreta psikiatrikoa, beste espezialitate medikoak ez bezala, oraintsu arte Aldundien menpean egon da. 1985ean sartu ziren Osakidetzan (1983an sortu zen) Bermeo, Zaldibar eta Zamudioko Ospitaleak eta ordutik aurrera joan ziren sartzen orduan zeuden kontsultategi eta zentro anbulatorioak.

Urte pare bat lehenago, Ekonomia Ituna sinatu berri zegoela, Aldundiak “1981eko memoria” honela aurkeztu zuen: “ Aldundiak bere administrazioaren ardura eman zion Bizkaiko Herriari kontuen berri ematen dio”. Memoria horretatik orrialdeak aterako ditugu eta Lmentalean argitaratu, denboraren tunelean sartuko bagina bezala, gogoratuko dugu zertan gastatzen zuten dirua eta zeintzuk izan ziren proiektuak Bermeon, Zaldibarren , Zamudion eta “ospitalez kanpoko zerbitzuetan”. Hasteko, ale honetan, ikusiko dugu Aldundiaren zentroen eta zentro kontzertatuen gastuaren laburpena, eta azkenerako utziko dugu aspaldiko 1981eko laburbildutako kronika bat.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bizkaiko Jaurerriko Foru Aldundia. 1981eko memoria

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

¿Podemos hablar de algo más agradable?: Roz Chast Bartzelona, Penguin Random House, 2015

New Yorkeko senar-emazte judutar baten alaba bakarra eta berantiarra da Roz Chast, urteak daramatzana apartamentu berean bizi izaten. Podemos hablar de algo más agradable? liburuan (egunkari ilustratu gisatzat har genezakeena) kontatzen du gurasoekin izandako harremana haien bizitzaren azken urteetan. Erakusten ditu izandako zailtasun itzelak euren zainketetan parte har zezaten lortzeko, osasun fisikoa eta mentala narriatu ahala; eta baita izandako errudun sentimendua ere, nahi duzunean (eta ez beti era inkontziente batean) haiek hiltzea,askatzeko arazoek sortutako korapiloak: gaixotasuna, gurasoak artatzeak ekartzen duen gainkarga, porrot ekonomikoaren beldurra familiaren aurrezkiak agortzeko, zaharrak zaintzeko osasun baliabideetan eta baliabide soziosanitarioetan gastatutakoaren ondorioz…

J.Me

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Javier Dobaran Anasagasti, Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda, Leire Fentanes Hernández, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Begoña Morales Domaica, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani, Jose J. Uriarte Uriarte.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <