Lmentala 45. zk. / nº 45 - 2016ko iraila / septiembre 2016
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

UDM-RSMBko egoiliarren bisitaldia Manuenera

Azken urteotako ohiturari jarraitu eta “ikasketa bidaia” bat egin zuten BOMSeko Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitateko egoiliarrek. Jardunaldiaren helburua hau da: egoiliar berriei (BAEE, BAME, BAPE) ongi etorri moduko bat ematea, eta aldi berean, haiek integratzea. Aurrekoarekin batera, aprobetxatzen da interes berezia izan dezakeen zentroren bat ezagutzeko.

Oraingo honetan Manueneko Eguneko Ospitalea bisitatu dute. Bertan erabiltzaile batzuek cicerone lana egin zuten instalazioetako ibilbide interesgarrian zehar, eta azalpenak eman zituzten zentroaren eguneroko funtzionamenduari buruz. Gero J. Antonio Abeijonek azaldu zituen zentroaren 34 urteko historiaren etapak eta Larrabetzuko auzokideekin duten harreman ezin hobea.

Azkenean, ikasitakoaz gain, bakoitzak leka poltsa bat eraman zuen etxera (berotegian jaso berriko lekak, hain zuzen ere). Eskerrik asko horregatik, baina batez ere abegi onagatik. Bisitaldia bukaturik, ahoko zapore onari jarraipena eman zion lagun arteko bazkari saihestezinak jatetxe hurbil batean.

O.M.


Argazki bilduma

EX CATHEDRA

Egoiliarren prestakuntzari buruzko 2016ko gogobetetze-inkesta

Berriro ditugu eskura egoiliarren prestakuntzari buruzko gogobetetze inkestaren emaitzak. Datu guztietatik hauek nabarmenduko ditugu:

Erantzun tasa oso altua izan da (%94,7 vs EAEn %79,5), eta egoiliarren gogobetetze orokorra ere maila altu batean dagoela esan ahal dugu, galde-sortaren azken galderaren emaitzarekin bat etorrita. Galderak asebetetzea neurtzen du 1etik 5era bitarteko eskala batean (3,89 vs. 3,95 EAEn).

Hiru espezialitateetatik, psikiatria batez bestekoaren pixka bat azpitik dago (3,71; EAEn 3,81); eta antzekoak dira psikologiaren (4,00 vs 4,08 EAEn) eta erizaintzaren (4,00 vs 4,24 EAEn) emaitzak.

Emaitzak zehatzago aztertuta eta galde-sortaren atalak banan-banan ikusita, (“sesiones” atala bazter utzita), ondorioztatzen da EAEko egoiliar guztiek emandakoen gainetik daudela. Asebetetzea handiagoa da hauetan: “Tutor” (4,42 vs 4,08 EAEn), “Competencias interpersonales” (4,07 vs. 3,86 EAEn), “Staff” (4,17 vs. 3,92 EAEn) eta “Asistencia a cursos y congresos” (4,39 vs. 3,65 EAEn); eta txikiagoa beste hauetan: “Organización docente” (4,03 vs. 3,53 EAEn), “Competencias complementarias” (3,52 vs. 3,25 EAEn) eta “Sesiones” (3,53 vs. 3,88 EAEn).

Hori guztia guretzat akuilu izateaz gain adore ematen digu aurrera jarraitzeko, eta hobetzen saiatzeko bai rakaskuntza, bai gure egoiliarrei eman behar diogun arreta. Lehengo eta behin irakaskuntza eredu berri baten alde irmo egiten dugu: “Gaitasunetan Oinarrituriko Prestakuntza”; uste baitugu hori garrantzitsua dela norabide zuzenean aurrera jarraitzeko.

Gauzak horrela, emaitzek pozteko nahikoa arrazoi ematen digute. Beste alde batetik, eskertu behar dizkiegu tutoreei eta prestakuntzan konprometitu diren gainerako profesional guztiei egindako ahalegina eta lanean erakutsitako prestasuna.

O.M.


Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egoiliarren asebetetzeari buruzko txosten orokorra. EAE 2016
  2. Batez besteko puntuazioak EAEn 2016an
  3. Puntuazio espezifikoak BOMSen 2016an.

Argazki bilduma

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak ikastaro bat eman du Leioako IFASeko egoitzan

Azken urteotan, gizarteak eduki dituen aldaketen ondorioz, zahar egoitzetan bizi diren pertsonen profila aldatu da: gaur egun, alde batetik, sartzen diren pertsona batzuek, narriadura fisiko handiak dituzte; eta beste batzuek, gazteagoak izanik, portaeraren nahasmendua dute. Gabezi horiek direla eta, ingurune aproposak behar dituzte bizitzeko. Aldaketa horietara egokitzeko berariazko prestakuntza behar dute egoitzetako langileek, eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko atea jo dute.

Sonia Herrera, Leire Fentanes, Juan Medrano

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berri osoa
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Begoña Molinosi

Hil honetan, Begoña Molinos gure lankidearen eskutik, informazioaren teknologiak erabiltzeko ekimen baten berri izango dugu Zamudioko Ospitalean, terapia okupazionaleko tailer batean. Sukaldaritzako tailer baten osagarri moduan, gure lankideek tailerrean parte hartzen duten pazienteekin batera, blog berezi bat egin dute egiten dituzten errezetak Interneten zabaltzeko.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Begoña Molinosi

Erlazionaturiko Loturak

  1. Terapia Bloga

Agur Pilar

Pilar Gomez Contreras gure lankide maiteari, Basauriko Eguneko Ospitalean gurekin bere azken urteak partekatu zituenari.

Oraintsu agur esan diogu gure lankide Pilarri. Eguneko Ospitalean ezaguna zen lankide zein pazienteen artean. Paziente kronikoekin lan egiteko jakinduria handia zuen, eta beti gogoan izango dugun bere irribarreaz gai zen pazienteak lanean motibatzeko .

Zamudioko Ospitaletik etorri zen, eta badakigu han ere oroitzapen ona dutela berarekin lan egin dugunok bezala.

Oso atsegina zen ikustea nola heltzen zen goizean alai agurtuz, bizitza eta lana maite zituenetakoa baitzen. Pazienteekin inplikazioa handia izan zuen, eta talde osoak horrela aitortzen dio.

Erabat triste gaude ez dugulako gure artean, baina oso pozik, bestalde, bere irribarrea ezagutzeko pribilejioa izan dugulako.

Zure ondoan gure lan-ibilbidea hasteko zortea izan dugunok bihotz-bihotzez eskertzen ditugu: egin zenigun harrera, zure pazientzia zalantzak izan genituenean eta ziur ez geundenean, zure aholkuak -beti egokiak-, transmititzen zenuen segurtasuna, momentu oro kutsatzen zenuen gure lanarekiko ilusioa, eta, batez ere, eskerrak ematen dizkizugu egunero zure ingurukoak zoriontsuago egiten gintuzulako.

GERO ARTE PILAR.

Basauriko OMZ eta EO.
LEHENENGO PERTSONAN

Dibulab “Kaleartean”

DIBULAB dibugologia laborategi bat da. Bertan parte hartzen dute Basauriko Eguneko Ospitaleko pazienteek duela hiru urtetik baino gehiagotik. Tailerra Helena González Sáezek zuzentzen du. Bera lizentziaduna da Arte Ederretan, artista eta arteterapeuta. Haren esanetan tailerra hauxe da: “kultura arloko topagune bat, lagunduta esperimentatzeko nola marrazkia gogamen askerako forma bat den, zure onerako, eta mundua ulertzen laguntzeko. Sortzea zure eskura dagoen gauza bat da, eta zure bizitza aurrera eramaten lagundu ahal dizu. Ikusiko duzu zelako gozamena den sortzea!

Dibulab izenarekin aurkeztu genuen geure burua Kaleartean. Ekimena gogamen batetik sortu zen: nola jokatu gure inguruan aurkitzen ditugun jarduerarik gabeko merkataritza lokal hutsekin?

Deialdi honen helburua hau zen: hautatzea ekitaldian parte hartuko zuten parte-hartzeak. Kaleartean Basaurin egin zen ekainaren 3an, 4an eta 5ean.

Basauriko Eguneko Ospitalea


Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berri osoa
  2. Dibulab eta Basauriko EO Deian 2015

Erlazionaturiko Loturak

  1. www.garabataz.wordpress.com

Argazki bilduma

BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XX): Richard Von Krafft-Ebing eta sexologia medikoaren jaiotza

Richard Von Krafft Ebing Alemanian jaio zen XIX. mendean. Psikiatriako irakaslea izan zen Europako hainbat unibertsitatetan. Sexologia medikoaren aitzindari nagusitzat jotzen da; izan ere gai hori aztertzen hasi zen 1866an “Psychophatía Sexualis” bere lanik ezagunena argitaratu eta gero.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Artikulu osoa

Batzar Nagusiak eta Bizkaiko Jaurerriko Foru Aldundia (II). Bermeoko 1981eko memoria medikoa

Lmentalaren aurreko alean hasiera eman genion artikulu-sail bati, jasotzeko Aldundiak argitaratutako memoriak bere menpean zituen asistentzia egituren gainean, osasun mentaleko arloan. Leiho txiki bat da, duela ia 35 urteko iraganera begiratzeko, artean ospitale psikiatrikoak Osakidetzara transferitu gabe zeudenean (Osakidetza 1983an sortu zen).

Oraingo honetan Bermeoko Ospitaleko memoria medikoa erantsi dugu.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bermeoko Ospitaleko Memoria Medikoa, 1981.

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Leire Fentanes Hernández, Enrique González Arza (E.G.), HD y CSM Basauri, Sonia Herrera Anaya, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Begoña Molinos Corrales, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <