Lmentala 46. zk. / nº 46 - 2016ko urria / octubre 2016
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta elektroniko partikularrean jasotzeko, hona idatzi: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

BOMSeko III. Prestakuntza jardunaldiak-"Elkarrekin ikasten"- Azaroaren 9an. Eman izena!

Topaketak esparru bat sortu nahi du BOMSeko profesional guztiok elkarrekin ikasi ahal izateko; hori baita, hain zuzen ere, gure goiburua. Eta jarraipena emango dio 2014. urtean abiatutako ildoari, “Pertsonak” ataleko helburuei begira, BOMSeko Plan Estrategikoan eta gure baloreen barruan ezarrita daudenak “sarea gara” lelopean.

Jardunaldia azaroaren 9an egingo da Deustuko Unibertsitatean, Mendeurrena Eraikineko auditorioan.
Beheko loturan aurki dezakezue informazio gehiago: egitaraua eta izena emateko orria. Izen-ematea buletin honen bitartez egingo da telematikoki,”bidali” botoia sakatuz. Izen-emateak automatikoki dakar plazaren erreserba.

Apunta zaitez! Zuen zain gaude!

BOMS-Komunikazioa

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Programa
  2. Egitaraua

Erlazionaturiko Loturak

  1. Eman izena!

Gripearen aurkako 2016ko txertaketa kanpaina

Urtero bezala, udazkenarekin batera hasten da gripearen aurkako txertaketa kanpaina. Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Prebentzioko Oinarrizko Unitatetik animatu nahi zaitugu txertoa jartzera, zure eta gainerakoen on beharrez.
Ospitaleetako langileek ospitalean bertan har dezakete txertoa. Kartel informatiboak jarriko dira ordutegiaren berri emateko.
Aurreko urteetan bezala, txertoak bidaliko dira sareko arlo komunitariora, eskatu duten langileei jartzeko.

Aurtengo kanpaina urriaren 17an abiatuko da.

BOMSeko Prebentzioko Oinarrizko Unitatea

Bermeoko Talako parkea dotoretzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta BOMSek

Bermeoko Udalak eta BOMSek hitzarmen bat sinatu dute, Talako ingurua berreskuratzeko. Ondorioz,
Talako parkera jotzen duten Ospitaleko hormak muralen bitartez apaintzea erabaki dute bi administrazioek. Egindako irudiak, balearen arrantzaren historioa kontatzeko, eta aintzinako arrantzaleen bizimodua nolakoa zen azaltzeko izan dira. Margoak “Arte y Muralismo” enpresak burutu ditu, eta margolariaren izena Luis Olaso da.

Bermeotarrek oso gustuko dute leku hau, ez bakarrik bertan zaharrei eta gazteei gustatzen zaien parke dotore bat dagoelako, baizik eta itsasora begira egoteko balkoi natural bat delako. Egia esan, muraletan nabarmentzen den moduan, arrantzaleen familiek bertatik ikuskatu izan dituzte beti arrantzaleen lanak, eta baleen sasoian berau zen baleak botatzen zuen haize txorrotada ikuskatzeko lekurik aproposena.

Fernando Guerricabeitia Ortuzar

Argazki bilduma

Eskuragarri daude BOMSeko profesionalei egindako galde-sortaren emaitzak

Galde-sortak bildu ditu profesionalen iritziak integrazioari, eta koordinazioa eta lankidetza hobetzeari buruz.

BOMSeko profesionalek iritzia eman dute integrazio mailari eta sareko lankidetzari buruz. Txostenak jasotzen du Osakidetzako batezbestekoarekin egindako alderaketa bat.

M. L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Emaitzak

Lantegi Batuak Fundazioarekin hitzarmen bat sinatu da

2016ko irailaren 29a. Hitzarmen bat sinatu da Lantegi Batuak Fundazioaren eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen artean.

Hitzarmen horren bitartez, aurrera egin nahi da gure gizarte testuinguruan hain garrantzitsua den lanaren arloan. Honela hobetzen da errekuperaziorantz bideratutako gure arreta komunitarioaren eredua guztion laguntzarekin.

Marian Larrinaga

Gorbeiara joango al gara?

Planik azaroaren 5erako? Gorbeiara igotzea proposatzen dizugu. Apuntatuko zara?

Mendi irteera BOMSeko langileei dago zuzenduta, eta baita laguntzaileei ere, umeak barne.

Pagomakurretik irtengo gara, goizeko 10:00etan.

Interesik baduzu, bidali mezu bat helbide honetara: boms.mendizaleak@osakidetza.eus.

Ibilbidea pista erraz batetik abiatzen da, eta Arrabako landetara eramango gaitu. Gero arboladun bide eder bati jarraituko diogu. Mendiko Federazioko aterpetxea eskuinean utzita, Aldapeko igarobidetik pasatu, eta Egiriñaora helduko gara; bertan aterpetxe batzuk daude eta baita harizti bat ere, udazkenean zoragarri egongo dena. Hortik aurrera gurutzerainoko bideari ekingo diogu.

Pagomakurretik bi orduko igoera dago, gutxi gorabehera.

Pagomakurrera Areatza herritik igotzen da, N-240 errepidetik, Bilbotik Gazteizera doana, Barazar mendatetik.

A.V

Erlazionaturiko Loturak

  1. Parte hartu!
EX CATHEDRA

Hartu-emanen eta Sentsibilizazioaren VII. Jardunaldia (Erabiltzailearen parte-hartzea, lehengo pertsonan, erakundeetan)

Argia fundazioak jakinarazi digu datorren urriko 21ean Hartu-emanen eta Sentsibilizazioaren VII. Jardunaldia egingo dela. Aurten jorratuko den gai nagusia hau izango da: erabiltzailearen parte-hartzea, lehengo pertsonan, erakundeetan.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egitaraua
TXOKO-BOMS

Elkarrizketa Irantzu Gonzalezi

Hil honetan Irantzu Gonzalezen mundu sortzailean murgilduko gara. Gure lankide idazleak elkarrizketan argituko digu bere prozesu sortzailea, saritutako eleberri bat argitaratzera eraman duena.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Irantzu Gonzalezi
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XXI): Ludwig Binswanger eta “Daseinanalyse”-a

Ludwig Binswanger XX. mendearen lehen zatiko psikiatra suitzar bat izan zen; psikiatren familia batekoa, Bellevue klinika psikiatriko ospetsua sortu zutena Kreuzlingen izeneko Suitzako herrixka batean. “Analisi existentziala“ edo “Daseinanalyse”-ren sortzailea, Husserlen fenomenologian eta Heideggeren ontologian sustraiak dituen korronte psikiatrikoa. Ezaguna izan zen Freudekin izan zuen adiskidetasun estua eta luzea, nahiz eta ezberdintasun teorikoak izan euren artean.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

Batzar Nagusiak eta Bizkaiko Jaurerriaren Foru Aldundia (III). 1981ko Memoria Medikoa. Zaldibar

Aldundiak 1981ean menpean zituen osasun mentalaren arloko egitura asistentzialei buruz argitaratutako memorien sortarekin jarraituz, oraingoan Zaldibarko Ospitaleari buruzko memoria medikoa sartu dugu.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Zaldibarko Ospitaleko Memoria Medikoa, 1981.

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

Soreragiten

Erronka berriekin itzuli gara. Hil honetan ariketa bat proposatuko dizuegu zuen sormena lantzeko. Arauei jarraitu behar zaie, besterik ez, baina soluzio bat baino gehiago izan dezake. Praktikan jarri ahal duzue zuen lankideekin, familiarekin, lagunekin…eta zuen neuronak lanean jartzeaz gain, ongi pasatuko duzue!

Ariketaren izena hau da: “Bat ez datorrena”, Edward de Bonok diseinatuta. Munduan Bono erreferente da sormenaren esparruan. Hiru urrats jarraitu behar dira:

1. Lau hitz pentsatu behar dira, ausaz.
2. Horietako bat hautatuko dugu, beste hirurekin bat ez datorrena; hori bai, norberak pentsatutako irizpide baten arabera.
3. Taldeari azaldu behar zaio zergatik aukeratu den hitz hori.

Arauak: ez erabili oso irizpide errazak. Aukera daiteke hauetako arrazoi bat: hitzen letra kopurua, hitza hastea edo amaitzea letra jakin batez ... Baina baztertuko dira bestelako arrazoi batzuk, hala nola izaera fisikoa edo hitzen konposizioa.

Adibide gisa, ausaz hartu ditugu hitz hauek: poltsikoa, exekutiboa, antena, eta bals

Ekin ba lanari!

Ale honetan parte hartu dute

Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), RSMB-Comunicación, Fernando Guerricabeitia Ortuzar, Mónica López (M.L.), Marian Larrinaga, Ainhoa Valenciano (A.V.), Luis Pacheco Yáñez, Reda Rahmani, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Irantzu González Llona.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <