Lmentala 48. zk. / nº 48 - 2016ko abendua/ diciembre 2016
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu

URTE BERRI ON!
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

Ondo pasatu jaietan!

************
Aurten ere Lmentalak Gabon Zoriontsuak opa dizkizue

************
SAREA GARA

2016ko Janari bilketa kanpaina

Abenduan ari gara sartzen, eta hasia da igartzen Gabonetako kutsu hori, horren kutuna, eta horrenbeste atsegin duguna.
Sasoia heldu denez, eta tradizioari eusteko, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin arituko gara lankidetzan, beharrean dauden familiei laguntzeko, parte hartuz janaria biltzeko kanpainan.
Gabonetako ohiko produktuez gain, oinarrizko beste batzuk ere bilduko ditugu: lekaleak, azukrea, pasta, gailetak, prestaturiko janaria, umeentzako janariak, eta abar.

Aurreko urteetan egundoko parte-hartzea egon da, eta jasotako elikagaien kopurua gora joan da urtetik urtera. Iaz, 92 kilo izan ziren.
Aurten ere, animo izan eta parte hartu ekintza polit honetan!

NOLA LAGUNDU?

Abenduan zehar zure zentroan utzi ahal izango dituzu elikagaiak; gidariek jaso eta eramango dituzte BOMSeko egoitzara, handik jaso dezan Bizkaiko Elikagaien Bankuak.

Egoitzara nahiago badituzu eraman, utz itzazu Berrikuntzako bulegoan edo idazkaritzan.

ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK!!!

Argazki bilduma

Elkarrekin ikasten eta aintzatespenak: eskerrik asko parte-hartzeagatik

Pertsonaleko Zuzendaritzatik eskerrak eman nahi dizkizuegu egindako ahaleginagatik, bertaratzeko eta parte hartzeko “Elkarrekin Ikasten-en” III. jardunaldian. Espero dugu esperientzia baliogarria gertatu izana gure erakundearen proiektuak partekatzeko eta, batez ere, pixka bat hobeto elkar ezagutzeko. Zuen zain gaituzue datorren urterako!

Behin bukatuta aurreikusitako jardunaldiko mahai-inguruak, egin zen BOMSeko urteko aintzatespen ekitaldia. Gerenteak 2016ko diplomak eman zizkien omenduei. Ongi dakizuenez, arduradunek edo nagusiek aintzatespen-proposamenak egin behar dituzte, kontuan izanik planaren oinarriak.

Aurten banakako bi aintzatespen egon dira: Carmen Bilbao Amezaga, informatikako zerbitzukoa; eta Elida Grande Agudo, psikiatra; eta taldekako beste bi: Algortako Eguneko Ospitaleko langileak, Uribeko Eskualdekoak; eta BOMSeko hainbat egitura eta baliabidetako talde multiprofesional bat, programa hau garatzen duena: “Buruko Nahasmendu Larria duten Pertsonentzako ariketa fisikoko eta kiroleko programa”. Eta areto-futboleko taldekoen izenean, diploma jaso zuten gure lankide hauek: Juan Luis López Atienza,psikiatra, eta Leire Fentanes Hernández, Ezkerraldeko gainbegiralea; Belén Arrazola Arriola eta Cármen Fernández Díaz, Durangoko Eguneko Ospitalekoak; Aurora Oña García, Lehen Gertakarietakoa; Nekane Riestra Varela, Zamudioko Ospitalekoa, eta Francisco Javier Alicante García eta Javier Pérez, Manuenekoak.

Bejondeizuela guztioi!!!!!!!!!!

Hemen dituzuen loturen bitartez ikusi ahal izango dituzue ekitaldian ateratako argazki batzuk, eta aitortza bakoitzaren diploma, jendaurrean irakurri zen testua barne.

Aratxu Lozano
Gaizka Portillo (argazkiak)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elida Grande Argudo
  2. Carmen Bilbao Amezaga
  3. Uribeko Eguneko Ospitalea
  4. Jarduera Fisikoa eta Kirola Taldea

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

Psikofarmakoak erabiltzea haurdunaldian eta umeen esnealdian

Osakidetza-Euskal Osasun Zebitzuak argitaratu berri du, PDF formatuan, “Uso de psicofármacos durante el embarazo y la lactancia” liburuaren bigarren edizioa.
Gaia gutxitan jorratu da esparru psikiatrikoan.

Lana zuzendu dute: Mª José Zardoyak, Juan Medranok eta Luis Pachecok. Hirurak dira talde multidiziplinar baten kide, zeinetan parte hartzen duten 16 egilek: 5 farmakologo, 1 ginekologo, 1 jurista, eta 9 psikiatra.

Testuak 26 kapitulu ditu, eta eduki nahi du, batez ere, balore praktiko bat, klinikoei laguntzeko emakume haurdunak artatzeko eguneroko jardueran. Hortaz, aztertzen dituzte talde psikofarmakologiko bakoitzak emakume haurdunari ekar diezaizkiokeen arriskuak, fetuak malformazioak izateko arriskuak, jaio berriak izan ditzakeen arriskuak jaio aurretiko eta ondorengo aldietan; eta haurrak eduki ahal dituen arriskuak bere garapen fisikoan eta psikikoan. Liburan argi adierazten da baloratu egin behar direla tratamendu medikoa ez emateak sor daitezkeen ondorio on eta txarrak; zeren gaixotasunak aurrera egingo baitu ezinbestean.

Gainera, jorratzen da terapia elektrokonbultsiboa haurdunalian erabiltzearen gaia, eta azaltzen dira egileek hobesten dituzten tratamendu psikofarmakologikoak patología psikiatriko nagusiei aurre egiteko orduan; eta baita haurdunaldian psikofarmakoak erabiltzeari lotutako beste gai interesgarri batzuk ere.
Aurrekoez gain, beste 3 kapitulutan berarariaz lantzen da psikofarmakoen erabilera edoskitzaroan.

L.P.

Gaitasunean oinarritutako tailerrak, egoiliarren prestakuntzari eta ebaluazioari begira

Egin berri ditugu bi bilera/tailer, gure egoiliarren (BAEE, BAME, BAPE) laguntza/errotazioko tutorei zuzenduta. Tailer horiekin jarraipena eman zaio joan den apirilean egin zen UDM-BOMSeko tutoren I. jardunaldiari. Jardunaldi hartan gai hau jorratu zen: “gaitasunetan oinarrituriko prestakuntza”.

Oraingo honetan, bi helburu geneuzkan. Alde batetik, egoiliarrei azaltzea egin beharreko gainbegiraletza/ebaluazioa, aipaturiko ereduan oinarrituta; eta bestetik, entzutea parte hartzaileen iritziak eta iradokizunak.

Ikusiko dugu hemendik aurrera zein den erarik onena denon artean zabaldutako komunikazio mailari eusteko; baina lortzen tematuko gara, zaila bada ere, kontuan hartuta gaur daukagun gehiegizko informazioa. Bien bitartean, dokumentazio asko eta beste informazio interesgarri bat duzue eskura guren intraneten, Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitateko atalean (Hezkuntza eta Ikerkuntzan).

O.M.
PERISKOPIOA

Athletik Fundazioa eta BOMS

Lmentalako itaspekoak, itsas internautiko zabalean nabigatzen ari zela, periskopioz begiztatu du Athletic Fundazioaren bideo bat, zeinetan gure lankide batek BOMSez eta Osasun Mentaleko areto-futboleko txapelketez hitz egiten duen.

Bideoa Athletic Fundazioaren You Tube kanalean jarrita dago. Bertan Fundazioak beste erakunde batzuekin lankidetzan egiten dituen jarduera batzuk aurkezten dira.

Leire Fentanesek, Ezkerraldea Eskualdeko gainbegiraleak, 3:30. minututik aurrera adierazten du nola dagoen kokatuta Osasun Mentaleko areto-futboleko txapelketa osasun fisikoa zaintzeko programa baten barruan; eta baita, nola jarduera horrek ahalbidetzen duen galdutako harreman batzuk berreskuratzea.
Athletic Fundazioak entrenamenduak egiteko aukera ematen die Osasun Mentaleko txapelketako parte-hartzaileei, eta laguntza ematen du zentroen arteko ligaren amaieran. Izan ere, bideoko irudiak azken finalaren egunean grabatu ziren, bero sapa jasan behar izan genuen egun berean, hain zuzen ere.

M.L.

Erlazionaturiko Loturak

  1. YouTuben bideoa
  2. Bideoa

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Elkarrizketa Unairi ("Lehenak"eko areto-futboleko taldearen entrenatzailea)

Hil honetan aurkeztuko dizuegu, Unairi egindako elkarrizketaren bitartez, lankidetza zuzeneko lehenengo adibidetako bat gure zerbitzuetako erabiltzaile baten eta BOMSeko profesionalen artean, helburu komun bati begira.

Ekimena bat dator guztiz 2014-2017 Plan Estrategikoarekin; hain zuzen ere, 2. Ildo Estrategikoarekin: Errekuperazioa. Haren arabera “Lan egiten dugu gaixotasun mental larria duten pertsonek bizitza betea izan dezaten, ingurune sozialean eta familian integra daitezen eta gizartearentzat baliagarri izan daitezen. Prozesu pertsonal eta banakoa garatzearen aldekoak gara; gaixotasunaren sintomak izan arren, eta gaixotasunak dakartzan mugak gorabehera, bizitza-proiektu bat eraiki dezaten. Horretarako, sustatu behar dugu pazienteen parte-hartzea arreta prozesuan, euren gain har ditzaten gaixotasunaren kudeaketa eta maneiu egokia”.

Aurora Oña, E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Unairi ("Lehenak"eko areto-futboleko taldearen entrenatzailea)

Beldur izan nintzen behin

... Zu bipolarra zara, esan zidan medikuak.

Ez zuen esan zuk gaixotasun bipolarra duzu; baizik eta ni oso-osorik nintzela horrelakoa, peRtsona nintzen heinean nintzen bipolarra. Eta sentitu nuen ezin nuela ezer egin; bipolarra jarraituko nuela izaten pertsona izaten jarraituko nuen modu berean.

Gaizki sentitu nintzen, oso gaizki; eta beldur nintzen, ospitalizatuko ninduten beldur, familiarengandik urrun bizi izateko beldur; ezin izango nuen, artean txikia zen nire umea ikusi. Beldur nintzen arrotzekin bizi beharko nukeelako, hainbat nahasmendu emozionalek jotako pertsonekin. Eta bisitak izango nituen? Izango nituen bisitak? Ezagutzen nuen ospitale psikiatriko bat, eta banekien eskasak zirela bisitak, oso-oso eskasak.

Okerrago zen pentsatzea nire elkarbizitzan egon zitezkeen aldaketetan, gaixotasunean berean pentsatzea baino; nahiz eta sentitu ni oso-osorik nintzela BIPOLARRA.

Zorionez, ez ninduten ospitaleratu. Askotan sentitu naiz ondoezik esaten ari naizen unea heldu baino lehenago, eta baita horren ondoren ere, baina inoiz ez gaizkiago etiketa jarri zidaten egunean baino, zeren beldur izan nintzen.
Gaur egun askoz hobeto nago, ez naiz beldur; eta uste dut pertsona izatea bai dela betiko, baina agian ez bipolarra izatea.

Bermio, Historia zenbakia: 1031

2016/17ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen orokorra- 2. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 ARGIA 4
2 BILBAO 4
3 MANUENE 3
4 A.D. GORANTZA 3
5 LEHENAK 3
6 DURANGO 3
7 GASTEIZ 3
8 0 ---- 3
9 ERAGINTZA 0
10 BARAKA 0
11 ERMUA 0
12 S.J.D. MONDRAGON 0
13 ZAMUDIO 0
14 AITA MENNI Mondragon 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta

AVIFES Memoria 2015

Ikusgai dago jadanik 2015eko MEMORIA OROKORRA. Bertan aurkituko dituzue 2015. urtean aurrera eramandako ekimenak.

AVIFES

Erlazionaturiko Loturak

  1. AVIFES Memoria 2015
BAZEN BEHIN

Psikiatriaren klasikoak (XXIII): Pierren Janeten ahazturiko ekarpena

Pierre Janet irudirik nabarmenena izan zen XIX. mendeko amaierako eta XX. mendeko lehengo erdialdeko Frantziako Psikiatrian. Berak egindako ekarpen teoriko eta praktikoak, fenomeno histerikoak eta obsesibo- konpultsiboak zientifikoki eta sistematikoki ulertzeko, eklipsatu zituen Sigmund Freud garaikidearen itzalak.

Berak egindako lana gaur egun ari da berreskuratzen zenbait patologia tratatzeko orduan. Izan ere, Janet aitzindari gisa hartzen dute esparru akademiko anglosaxoian terapia kognitibo-konduktualen arloan. Janet arlo klinikotik harago joan, eta hasi zitzaion begiratzen gizakiari ikuspuntu moral eta sozial batetik; eta bizi artean eutsi zion bere jakin-min horri, harik eta 1947an hil zen arte, 87 urte beteta.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Psikiatriaren klasikoak (XXIII): Pierren Janet

Batzar Nagusiak eta Bizkaiko Jaurerriko Foru Aldundia (V). Ospitalez Kanpoko Zerbitzu Psikiatrikoen Memoria, 1981.

Memoria sailari jarraipena ematen diogu 1981ean Diputazioak argitara eman zuenarekin, hain zuzen ere, Aldundiaren menpe zeuden osasun mentaleko asistentzia egiturei buruzkoa. Ospitaleetako memoria sorta behin bukaturik, Fernando Marquínezek egindakoaren txanda da; garai batean “ospitalez kanpoko zerbitzuak” izena zutenei buruzkoa, alegia, Bizkai osorako kontsultategi bakar batean biltzen zirenak, Arbieton.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ospitalez Kanpoko Zerbitzu Psikiatrikoen Memoria

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

Hara goaz berriro, adorea galtzea zer den ez dakigunok; Etxea doktorea nazioarteko eszenatokira eraman duen soka luzearen beste pitxiguili estratosferiko batekin.

Ez horixe, morroiak ez du atsedenik hartu nahi, ez bada osaba Oskarrek bere klausula ordaintzen duela, edo bidaltzen duela, erreportari gisa, kasko polarrera; edo gutxienez aldizkari honen artxibo historikora, hautsa kentzera historiaurreko txostenei. Sentitzen dut…).

Harira! Gaur aurkeztuko dizuegu egutegi berri bat, bi jeinuren obra dena: Avelino Perante eta Ignacio Nalista. Biek bildu dituzte unibertsoko fitxajerik galaktikoenak, amorru bizia eragingo diotenak Florentinori berari ere bekaitzaren bakaitzez!

Eta ez ahaztu gero, padawan gazte horiek: beldurrak haserrea dakar, haserrak gorrotoa, gorrotoak pairamena, eta pairamenak divanera eramaten zaitu;… eta nonbaitetik atera behar da bizimodua, ezta?
Bagoaz gozatzera, ez gerorako utzi!!

¡ZORIONAK ETA URTE BERRI ON, KARAJO!!!

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. “Pitxigüilicalendario” 2017

SORERAGITEN

Hil honetan eskulanak sartu ditugu gure erronkan. Bilatu arin zotz kutxa bat, eta presta zaitez! Ez ahaztu gero erantzuna bidaltzea.

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), AVIFES, Comisión de Responsabilidad Social Corporativa de la RSMB, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Hª 1031 Bermeo, Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Aratxu Lozano Otero, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Aurora Oña García, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Gaizka Portillo Benito, Reda Rahmani, Unai.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <