Lmentala 49. zk. / nº 49 - 2017ko urtarrila/ enero 2017
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

URTE BERRI ON!
SAREA GARA

Euskara sustatzeko proiektu batzuk nabarmendu ditu Osakidetzak

Joan den abenduaren 1ean Gasteizen egindako ekitaldi batean euskararen erabilera normalizatzeko proiektu batzuen berri eman zuen Osakidetzako profesional talde batek.

Horien artean aipatzekoak dira Barrualde-Galdakao ESIk egin duen lana profesionalek euskaraz arta ditzaten pazienteak; Debagoiena ESIn garatutako “Osakidetzan nik euskaraz nahi dut" kanpaina, eta Donostialdea ESIk aurrera eraman duen ekimena, lehen mailako arretako profesionalen artean euskara egunerokoan erabiltzeko.

Horiez gain, Osakidetzako zenbait erakundek landutako bideo batzuk proiektatu ziren; baita Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak grabatutakoa ere, zeinetan lekukotza ematen den euskararen erabileraz sareko zentro eta ospitaleetan.

Ekitaldiaren azken txostenak, Jon Zarate EHUko euskararen arloko errektoreordeak aurkeztutakoak, azpimarratu zuen pazientearen hizkuntzan aritzearen garrantzia, kalitatezko osasun-arreta eskainiko bazaio.

Guztiek, oroigarri gisa, jaso zuten David Arteagagoitiaren “Elipsea gorriaren gainean” izeneko akuafortea, alboko argazkian ikusgai dagoena.

J.D.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Osakidetzaren prentsa-oharra

Argazki bilduma

BOMSeko Barrualde-Galdakao ESIren “Bakida”

Joan den abenduaren 16an Barrualde-Galdakao ESIk banatu zituen urteko aintzatespen-ekitaldiaren oroigarriak.

“Proiekturik berritzaileenak” atalean, “Bakida” (azaleko irudia) eman ziguten gure lan-taldeari, Basauriko eta Galdakaoko UGIekin eta Psikiatriako Zerbitzuarekin batera. Aintzatetsi dute egiten ari garen elkarlana, asistentziaren eremuko integrazioan eta koordinazioan, patologia arin-moderatuak dituzten pazienteak zaintzeko.

Halatan, aintzatetsi dira lehen mailako medikuak hartu dituzten profesional-taldeak, etengabeko prestakuntza emateko ardura dutenak, pertsonen arteko koordinazioa hobetzeko estrategiak diseinatzeagatik.

Ekitaldian bertan, AVIFESek ere jaso zuen aintzatespen bat, “aliatu” moduan egindako ekarpenagatik.

Bejondeiela guztiei lortutako aintzatespenagatik, eta eskerrik asko Barrualde-Galdakao ESIri guri emateagatik.

O.M.

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

"The Beautiful Brains" Bizitegirekin

Joan den abenduaren 2an Bizitegi Elkarteak (Beharrean dauden pertsonei laguntzeko eta gizarteratzeko elkartea) Giza Eskubideen aldeko jardunaldi bat egin zuen Bilboko Bilborock aretoan, “Eskubideei abesten“ lelopean.

Jardunaldiak aldarrikatzeko xedea zuen, eta baita jaia ospatzeko asmoa ere. Horregatik, pertsona behartsuak artatzen dituzten profesionalek eta erabiltzaileek musika ekitaldiak eta antzezlan txikiak egin zituzten; irudiak proiektatu ziren,...

Lekua beterik egon zen, eta denok gozatu genuen jardunaldiaz. Eguraldiak laguntzeaz gain (zoragarria izan zen) lagun zahar eta berriak topatu genituen. Eskuzabaltasun osoz, lagundu zutenetako bat Francis izan zen, “Dr. Deseo” taldeko kantaria; lehenengo, guk “The Beatiful Brains”-ek, kantatu genuen bi kantetan parte hartuz (ezagutzen ez gaituzuenok jakin behar duzue psikiatrak garela ia taldekide guztiok), eta gero bere tema ezagunenetako batzuk kantatuz (beste batzuek lagunduta, hor bai: gitarra jotzaile bat, korista bat eta kajoia jotzen duen musikari bat).

“The Beautiful Brains”eko taldekideak beheko argazki batean agertzen gara Francisekin hizketan, oso gustura, behin kontzertua amaiturik. Kalakan argitu zigun nola konposatzen duen; eta ohartu ginen psikologiaz eta psikiatriaz duen ezagutza handiaz (harrigarria zer handia den) eta egiten duen lan altruistaz. Izan ere, urteetan hartu du parte Bizitegiren jardunaldi hauetan.

Eva Garnica.

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

2016/17ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen Orokorra- 4. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 LEHENAK 12
2 A.D. GORANTZA 10
3 ARGIA 7
4 DURANGO 7
5 BILBAO 4
6 MANUENE 3
7 GASTEIZ 3
8 S.J.D. MONDRAGON 3
9 BARAKA 3
10 ZAMUDIO 3
11 --- 0
12 ERAGINTZA 0
13 AITA MENNI Mondragon 0
14 ERMUA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XXIV): Jose María Villaverde y Larrar. Psikiatra gasteiztar bat, ia ezezaguna

XX. mendeko lehen herenean Espainian Psikiatria landu zuten profesional gehienak ezezagun-ezezagunak dira gaurko lankide ia guztientzat. Jose María Villaverde, Gasteizen jaioa, horietako adibide bat da; ezezaguna baita oraindik gure arloan ere.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Psikiatriako klasikoak (XXIV): Jose María Villaverde y Larrar

Batzar Nagusiak eta Bizkaiko Jaurerriko Foru Aldundia (eta VI). 1981eko kronika

Seigarren emanaldi honekin hasiera emango diogu urte berriari, eta agur egingo Batzar Nagusiek eta Bizkaiko Jaurerriko Foru Aldundiak 1981ean argitaratu zuten memoria sailari.

“Bizkaiko herriak kontuen administrazioa Diputazoaren esku utzi zuenez", memoria horiek Diputazioak zor-kitatze gisara aurkeztu zituen. Memorien orrialdeetatik atera ditugu Bermeon, Zaldibarren, Zamudion eta “ospitalez kanpokoan” egin ziren proiektu eta gastu nagusiak. Memoria sailari amaiera emango diogu kronika labur batekin, biltzen dituena 1981. urte urrun hartan gure historia txikia zedarritzen dituzten mugarriak, artean Osakidetza (1983)ere existitzen ez zenean, eta arreta psikiatrikoa Diputazioei zegokienean (1985era arte).

Aipatutako berrien artean, otsailaren 13an, (estatu kolpea gertatu baino lehentxeago) zera aurkitu dugu : “Aldundiko psikiatrek oheak eskatu dituzte euren pazienteentzat ospitale nagusietan”. Martxoaren 7an inauguratu zen Tala-gane izeneko pabilioi aurrefabrikatua (argazki bitxi bat barne), eta irailean ikusi genuen “Uribe-Kostako Gune Experimentalaren” partzuergoaren sorrera, beste hainbat albisteren artean.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 1981eko kronika

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

SORERAGITEN

Aurten sortzaileagoak izatea erabaki baduzue, gure zorionak jaso! Lagunduko dizuegu zuen burmuina entrenatzen gure hileroko erronkekin. Horra urteko lehenengoa Ana Salazarrek bidalitakoa (eskerrik asko, Ana!). Baduzue zuen marrazkiak eskaneaturik bidaltzea!
Abagunea aprobetxatuko dugu Berrikuntzako eta Sistemetako Zuzendariordetzatik zuei opatzeko eguberrion eta arrakastaz beteriko urteberri on-ona .

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Eva Garnica de Cos, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <