Lmentala 50. zk. / nº 50 - 2017ko otsaila/ febrero 2017
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Zenbaki berezia: 50.a!

Gertatu ohi denez, ohartu gabe ere iritsi dugu buletinaren 50. alea. Erromatarrek “L” batekin irudikatzen zuten 50 zenbakia, Lmentalako goiburuko anagramaren “L”bera, hain zuzen ere; transzendentzia seinale izango balitz bezala, batzuen ustetan; beste batzuentzat 50 zenbakia zorionarena izan daiteke, lagunak ekarriko dizkiena, eta bedeinkapen guztiei etekina ateratzeko aukera emango dietena.

Dena den, zenbakiak bazter utzita, urrun geratu da jadanik 2012ko abuztu hura, zeinetan hasi genuen goranzko kontaketa zerotik. Harrezkero, erregulartasun setati batez, saiatu gara aldizkarira ekartzen BOMSen eta haren pertsonen joan etorriak eta errealitatea. Zerbait lortzen ari garelakoan, prest gaude beste 50 ale egiteko, eta gehiago ere, beharrezkoa bada. Eta hemendik esan ongietorriak izango direla bidaltzen dizkiguten era guztietako kolaborazioak.

Bien bitartean, eta hau guztia ospatzeko asmoz, zer hobe gure laguntzailerik txirenenetako baten (Etxea doktorea) aurkezpen berezia eskaintzea baino. “Zinema eta psikiatria”ri buruzkoa da, eta ale honen amaieran aurkitu ahal izango duzue.

O.M.

Pazientearen segurtasunaren inguruko gertakizunen txostena SNASPen

2013tik aurrera abian jarri zen Osakidetzan Jakinarazteko eta Ikasteko Sistema pazientearen segurtasunaren alorrean (SNASP). Haren bidez, informazioa eskuratu ahal da gure pazientearen segurtasunaren esparruan gertatu diren gertakizunen gainean.
Ordudanik BOMSek informazio hori jaso eta aztertu du, kasu bakoitzetik ikasteko eta berrikuntzak ezartzeko asmoz.

Jakin nahi baduzu, adibidez, 2016an zein izan zen jakitera eman zen gertakizunik ohikoena, zein den SNASP gehien erabiltzen duen talde profesionala, edo zeintzuk diren gertakizunei gehien erasaten dieten eragileak, zabaldu beheko lotura.

Eta gogoratu: antzematen baduzu akatsik, arazorik edo gertakizunen bat pazientearen segurtasunaren esparruan, beheko loturaren bitartez jakinarazi ahal duzu. Horrela, lagunduko duzu segurtasuna hobetzen Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

A.V

Erlazionaturiko Loturak

  1. Gertakizunak jakinarazi
LEHENENGO PERTSONAN

“Izan, egon, eta eduki" aditzak

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko paziente gisa, erronka bat proposatu nahi diet sareko profesionalei, Lmentalaren hurrengo alean iritziak trukatzeko, eta erantzun bat emateko hemen luzatzen dudan galderari:

Osasun mentaleko alorrean, ematen al dira betiko kartzela-zigorreko diagnostikoak aditz horiek gaizki erabiltzegatik?

Jarduera hau proposatuko dizuet:
Zuzen erantzuteko helburuarekin, gogoeta pertsonal edota profesional bat egitea “izan, egon, eta ukan" aditzen erabilera egokiaren gainean. Jakina, bestela ezin izan-eta, nik ere gogoeta egin dut “izan, egon eta ukan" aditzen gainean.
Gonbidatzen zaituztet beheko loturan sartzera; eta ez ahaztu: zuen erantzunen zain nago.

Historia zenbakia: 1031 (Bermeo)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Historia: 1031

Bizitza bakoitza, erronka bat

AVIFESen kanpaina, “Bizitza bakoitza erronka bat”, 2017ko martxora arte luzatuko da. Haren bidez ezagutuko dira bizi-istorio batzuk, erronka adibideak direnak: gainditze, hazte eta ahalegin ereduak.

Kanpainaren bitartez, AVIFESek ideia bat zabaldu nahi du: bizitzan zehar guztiok egin behar dizkiegu aurre ezbeharrei, une zailei. Indar eginez eta besteon laguntzaz lortzen dugu aurrera egitea eta errealitatea onartzea.

Kanpainak iraun bitartean, hainbat pertsonak, hainbat alorretakoak hitz egingo digute beren bizitzako inguruabarrez eta aurre egin behar duten etorkizunez, beti euren gaitasunez baliatuz.

O.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. “Bizitza bakoitza, erronka bat” kanpaina

2016/17ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen Orokorra - 5. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 LEHENAK 15
2 A.D. GORANTZA 10
3 DURANGO 10
4 ARGIA 10
5 MANUENE 6
6 BILBAO 4
7 GASTEIZ 3
8 S.J.D. MONDRAGON 3
9 BARAKA 3
10 ZAMUDIO 3
11 --- 0
12 ERAGINTZA 0
13 AITA MENNI Mondragon 0
14 ERMUA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XXV): Jacques Joseph Moreau de Tours, Psikiatria esperimentalaren aitzindari bat

Jacques Joseph Moreau de Tours XIX. mendeko eskola organizista frantziarraren ordezkari garrantzitsuenetako bat da. Berritzaile izan zen egitate psikotikoari heltzeko erabilitako metodologian; eta aintzatetsi dute aitzindaria izan zelako Psikiatria esperimentalean. Psikofarmakologiaren fundatzaileetako bat ere izan zen.

Bere garaikide batzuen aldean ez da horren ezaguna izan, nahiz eta antzerako itzala izan; eta bizitza pribatuari dagokionez, ezer gutxi dakigu. Hona hemen hurbiltze bat pertsonaiarengana, zeinen karrera betiko geratu den lotuta sustantzia bati: haxixari.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Psikiatriako klasikoak (XXV): Jacques Joseph Moreau de Tours
ATSEDENALDIA

Etxea doktorearen zinemateka

Gure zorioneko buletinaren 50. alea ospatzeko, badator berriro Etxea doktorea, zuen amesgaiztorik txarrenetan zonbiak etortzen diren bezala – eta osaba Oscarrenetan ere bai-, bere antxoa famatuetako bat ekartzera (gauza jakina eta agerikoa da gure lider maiteak Aita Santuaren beraren hutsezintasuna duela eta, erregeei bezala, ezin zaiola deliturik inputatu).

Gaurko honetan zerrenda bat ekarri du, gaixotasun mentalaren gaia, bete-betean edo zeharka, jorratzen duten 150 filmez osaturik. Zerrenda arbitrarioa da, eta ez ditu gaiari lotutako pelikula guztiak jasotzen. Badaude, halaber, Gianni Macuerdo italiarraren marrazki batzuk, Albierto Hastalamnecer-en ordainezinezko laguntzarekin egindakoak.

*Garbizaleei esango diegu gure lankideak atalka atondu duen sailkapen hau eztabaidagarria dela eta, sailkapena egiteko, bestelako iritziak ere onartzen direla; azken finean, ez da egin zehaztasun zientifiko bati jarraituz (izan ere, potro handi horrek ez ditu pelikula guztiak ikusi!).
Filmak hautatzeko irizpidea irten da bere anatomia heterodoxoko mutur txirenetatik… ( “sudurraren puntatik”, hain zuzen ere -ulertu ez dutenentzat. Dena eman behar zaizue-eta mastekaturik, arraioa!). Ezin besterik espero harengandik, kontuan hartuta egilearen aurrekariak...

Txorakeria bukatuko dugu ia ezezagunak diren bi kameo zinematografikorekin, Psikiatria-Lmentalazaleko gaurko bi pertsonaia paregabeek egindakoak: Etxea doktorea “Los Simson”en; eta On Segis, gure aita-irudi psikoanalitiko aparta “Full Monty”n

BIZITZA LUZEA IZAN DEZALA LMENTALAK!

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Etxea doktorearen zinemateka (pdf)
  2. Pelikulen zerrenda

Erlazionaturiko Loturak

  1. Etxea doktorearen zinemateka (power point, 141 megas)

Argazki bilduma

SORERAGITEN

Zelan geratu zaizkizue karratuak eta laukizuzenak? Gai izan zarete pentsamendu lineala alde batera utzita (hau da, “zotz bat kenduta hiru ertz uzteaz” gain) beste soluzio bat aurkitzeko? Bai, seguru… Horra beste erronka bat, albo-pentsamendua lantzeko. Pistarik ez, ooooso erraza da eta. Eutsi goiari!

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Ana Isabel Arribalzaga Ordoqui, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Hª 1031 Bermeo, Sonia Herrera Anaya, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), Miriam Lizárraga Sobrino, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Gaizka Portillo Benito, Reda Rahmani, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <