Lmentala 52. zk. / nº 52 - 2017ko apirila/ abril 2017
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

TAK taldeen IV. Jardunaldia

Joan den otsailaren 17an BOMSeko TAK taldeen IV. Jardunaldia egin zen Bizkaiko egoitzako areto nagusian. Parte hartu zuten 30 lagunek baino gehiagok. Aurtengo jardunaldian gogoeta bat egitea proposatu zen norberaren eta TAK taldeen jardueraren zailtasunen inguruan, barnean hartuta:

• TAK taldeetako profesionalen kezkak
• Eguneroko jarduera oztopatzen duten gauzak
• Profesionalak erretzen dituzten lan-kontuak
• Profesionalak asebetetzen dituzten lan-kontuak eta eurentzat pizgarri direnak
• TAK taldeetan lan egiteko erakargarriak izan daitezkeen gauzak

Jardunaldiko mintzagaietako bat eguneroko jarduera izan zen. Horretaz gain ekimen batzuk egin ziren taldeka, antzemateko zeintzuk diren TAK taldeetako langileei asebetetzen dieten gauzak eta zeintzuek sortzen dizkieten estresa eta gainkarga bat. Egoera hobetzeko proposamenak ere egin ziren.
Beti legez, ezin hobea izan ziren giroa, parte-hartzea… eta agian, gehiago egiteko gogoz geratu ginen.

J.J. Uriarte

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

Bizkaiko Osasun Mentaleko egoiliarren XX. Jardunaldia: Transexualitatea

Joan den otsailaren 23an egin zen BOMSeko egoiliarren XX. Jardunaldia Gurutzetako Ospitaleko Areto Nagusian. Beste urte batez ekitaldira bildu ziren Bizkaiko psikiatriako, psikologia klinikoko eta erizaintzako egoiliarrak; eta horiekin batera, espezialitateen tutoreak. Oraingo honetan ekitaldian jorratu den gaia “Transexualitatea” izan da.

Jardunaldia aurkeztu zuen Marga Sáenz Herrero doktoreak. Bera BAME-tutorea da Gurutzetan eta psikiatra bertako Egonaldi Laburreko Unitatean. Jarraian, ohi bezala, egoiliarrek gaiari heldu zioten ikusmolde ezberdinetatik: kontzeptual-historikoa (BOMSen eskutik, Cristina Castrrillok –BAME 4- aurkeztutakoa, Inés Susínek -BAPE 4- lagundurikoa), etiopatogenikoa (Basurtuko Ospitalea), terapeutikoa- gaur egunekoa- (Gurutzetako Ospitalea) eta azkenik, jorratu zuten transgenero kontzeptua, etorkizunaren ikuspuntutik. (Galdakaoko Ospitalea). Amaitzeko, Laura Muelas de Ayalak (EHUko antropologoa) txosten magistrala aurkeztu zuen izenburu honekin: “Generoa ikusmolde sozialetik eta feministatik”.

Txostenak aurkeztu eta gero, eztabaidatzeko unea heldu zen; eta behin bukaturik, agur esan zuten parte hartzaileek. Datorren urtean BOMSek antolatuko du XXI. Jardunaldia.

Eva Garnica

Argazki bilduma

Haurtzaroko eta nerabezaroko doluari buruzko gida

Bizkaiko Medikuen Elkargoak abian jarri du sentsibilizazio kanpaina bat, bizitzako doluen gainean; eta azpimarratu du haur eta nerabeei dagoela bereziki zuzenduta, nahiz eta pertsona guztiak kontuan hartzen dituen; hori bai, ardatz du eskolako esparrua. Bizkaiko heziketa-zentro guztiei eskaini zaie bilerak, solasaldiak eta tailerrak egitea; horien bidez gaia hurbiletik jorratu nahi da irakasle eta gurasoekin.

Kanpainan parte hartu dugu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko fakultatibo batzuek, Osakidetzako beste mediku batzuekin batera.

Gida bat argitaratu da, laguntzeko, eta material gisa zabaltzeko: “Haurtzaroko eta nerabezaroko doluari buruzko gida”, hemen aurkezten dizueguna. Gida irakurtzera eta zabaltzera animatzen zaituztegu.

Fernando González Serrano

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Gida Gazteleraz
  2. Gida Euskeraz

Botikak hartzeko praktika onak: jan aurretik edo jan ondoren?

Medikamentu bakoitzak badu hartzeko modu bat. Batzuk hartu behar dira janariarekin batera, eta beste batzuk, hutsik.
JANARIAREKIN BATERA hartzeko arrazoiak hauek dira:

- Hesteak medikamentu-kopuru handiagoa xurgatzen du
- Murrizten dira hesteko edo urdaileko ondorio kaltegarriak
- Botika noiz hartu behar den hobeto gogoratzen da.

MEDIKAMENTUA HUTSIK hartzeko arrazoi nagusia hau da: medikamentu-kopuru txikiagoa xurgatzen da. Kasu horretan garrantzitsua da hartzea jan baino 20 minutu lehenago gutxienez, edo otordua egin eta 2 ordura.

Erlazionaturiko loturetan gaiaren inguruko artxibo eta material interesagarria daukazu. Hain zuzen ere:

- Bideo tutoriala "¿Antes o después?”, eDruida web orrian argitaratua
- “Guía de Administración de Medicamentos Vía Oral”, BOMSeko Farmazia Zerbitzuak egindakoa. Intraneten ere eskuragarri dago. Botika bakoitzak egoki emateko zehaztasunak ezagutzeko.
- Praktika onen kartela


A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Botikak hartzeko praktika onen kartela. "Noiz hartu botikak, jan aurretik edo jan ondoren?"

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideo-tutoriala: "¿Antes o después?"
  2. Ahotik hartzeko botiken gida

“Psiquiatría Insólita” birbisitatua: (II) Burusoilak eta prostatak

Psikiatrian izan ezik, medikuntzako beste espezialitate batzuetan ere egiten dira ohiz kanpoko aurkikuntzak eta ikerketak. Horren adibide da kontakizun hau; lotzen dituena burusoiltasuna, sexualitatea, D bitamina eta prostatako minbizia.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. “Psiquiatría Insólita” birbisitatua: (II) Burusoilak eta prostatak

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

Blogariak BOMSen: (II) Begoña Molinos - Cocinaterapiablog

Blogean bertan adierazita dagoen bezala, “Cocinaterapiablogean emozioak pil-pilean kozinatzen dira, sentimenduak ontzen dira, eta ametsek eztitzen gaituzte”; eta sukaldaritzari buruzko beste blog batean (Webos fritos) komentatzen digutenez, Begoñak badu ezinbesteko osagarria jarduera hori aurrera ondo eramateko: gauzak ongi egiteko grina.

Terapia okupazionaleko tailer baten barruan (“Eguneroko jarduerak”) blog integratzaile eta berritzaile bat sortu dute. Horregatik guztiagatik hil honetan gustatuko litzaiguke zuekin partekatzea aurkezten dizkiguten plateren usainak eta zaporeak.

E.G.

Erlazionaturiko Loturak

  1. cocinaterapiabloga
  2. Webos fritos
PERISKOPIOA

AVIFESek martxoaren 8a ospatu du “Encantadas de HablArte”rekin

AVIFESek ekitaldi bat egin zuen martxoaren 8an Bilboko Berreginen Museoan izenburu honekin “Encantadas de HablARTE (Pozik zurekin hitz egiteaz). "Artearen bidezko solasaldiak gaixotasun mentala duten emakumeekin”. Bisita gidatua egiteaz gain, topagune bat ere egin zen, tratu eta aukera berdintasunen inguruko egoerez hitz egiteko.

Ekitaldira gonbidatu zituzten hainbat esparru profesionaletako itzal handiko emakumeak (besteak beste, Aratxu Lozano, BOMSeko Pertsonaleko zuzendaria), gaixotasun mentalak dituzten emakumeak, emakume zaintzaileak eta AVIFESeko profesionalak.

M.L.

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Nire gertaera psikotikoa

Hau da gertaera psikotiko baten istorioa, lehenengo pertsonan kontatutakoa; horrek berekin daraman guztiarekin: txosten psikiatrikoan inoiz agertzen ez diren sentipenak, eta guztiz sinetsita egotea eldarnioak (zalantza izpirik ez)benetakoak direla.
Horrela eman dut aditzera, eta horrela kanporatu ditut, nolabait, barruan nituen deabruak.

Anonimoa. Lehenak. Barrualdeko Eskualdea

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Nire gertaera psikotikoa

“Nire bizitzako maiteari”: irabazlea Zaldibarko Ospitaleko Maitasun-gutunen I. Lehiaketan

Lmentalako aurreko alean iragarri genuenez, joan den urtarrilean egin zen Zaldibarko Ospitaleko Maitasun-gutunen I. Lehiaketa.
Aurreko alean azaltzen genituen proiektuaren nondik norakoak, eta oraingo honetan zuekin partekatzen dugu lehiaketa irabazi zuen testua.

Zaldibarko Ospitaleko Terapia Okupazionaleko taldea.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. “Nire bizitzako maiteari”: irabazlea Zaldibarko Ospitaleko Maitasun-gutunen I. Lehiaketan

2016/17ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen Orokorra - 10. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 MANUENE 24
2 LEHENAK 24
3 DURANGO 16
4 ARGIA 16
5 A.D. GORANTZA 13
6 BILBAO 10
7 GASTEIZ 10
8 BARAKA 9
9 ERAGINTZA 4
10 ZAMUDIO 4
11 S.J.D. MONDRAGON 3
12 AITA MENNI Mondragon 2
13 ERMUA 1
14 ---0
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XXVII): Psikofarmakologiako mugarriak 1950eko hamarkadatik aurrera. I. Atala

Psikofarmakologiaren “urrezko hamarkadatzat” jo izan da 1950ekoa, zeren gaur egun ezagutzen ditugun psikofarmako nagusiak orduan aurkitu baitzituzten.

Leku nahikoa ez izateagatik, lehenengo atal honetan aztertuko ditugu garai hartatik aurrera sortu diren talde psikofarmakologiko nagusiak.
Hurrengo alean helduko diogu azterlanaren bigarren atalari. Aurrekoan bezala, espero dugu, ale honetako ikonografia interesgarria izatea irakurlearentzat.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Psikiatriako klasikoak (XXVII): Psikofarmakologiako mugarriak, 1950eko hamarkadatik aurrera. I. Atala
ATSEDENALDIA

Umore zentzu adimentsua izateko pilulak... ( baten bat “dena euro 1ean” salduta)

Gure aldizkariak batu ohi ditu, alde batetik, eduki fineko artikulu zientifiko dotore askoak, eta bestetik, gure laguntzaileen etorri artistikoen eferbeszentzia. Horrek guztiak eraman gaitu nazioarteko Olinpo intelektualaren gailurrik altuenetara, eta abangoardia eta eredu izatera mundu psikiatriko unibertsalaren buru argitsuenenentzat…

Gaur hona ekarri dugu goeta-bilduma bat. Gogoetak hain dira mamitsuak eta etorri handikoak non behartuko zaituzten galdetzera nola lortu ahal izan duzuen oraino bizi izatea sormenaren harribitxi filosofiko horiek ezagutu gabe.

Egile-zerrendan gaur eguneko pentsamenduaren maila intelektual handiko lider batzuk daude: Woody Allen, Groucho Marx, edo Míchel eta Sergio Ramos. Beste batzuk anonimoak dira, edo ezezagunak guretzat; horregatik, esparru nazionaleko mailarik altueneko komiko batzuen irudiak erantsi dizkiegu pentsamenduei, horren adibide artista hauen talentu eutsiezina: Las supremas (Mostolesekoak)… ¡Queca Galera eta Lidia Rea!!!

On egin!!

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. komikoak eta beste alproja batzuk

SORERAGITEN

Oso gutxi irten zarete pentsatzeko modu linealetik joan den hileko erronkari erantzuteko orduan. Lantzen jarraitzeko, proposatuko dizuegu ariketa erraz bat; albo-pentsamenduko adibide argi bat da. Eutsi goiari! Zuen erantzunen zain gaude.

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna Bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Anónimo (Lehenak Comarca Interior), Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Equipo de Terapia Ocupacional de H. Zaldibar, Leire Erkoreka Anda, Eva Garnica de Cos, Enrique González Arza (E.G.), Fernando González Serrano, Sonia Herrera Anaya, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani, Jose J. Uriarte Uriarte, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <