Lmentala 0.zk. -2012ko abuztua
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Buletinaren Aurkezpena

Aurrean duzun dokumentua “Lmentala”-ren (BOMSeko Buletina) zero zenbakia da, proba aldian dago.

BOMSeko buletina hilerokoa izango da eta irailetik aurrera zure postontzira helduko da. BOMSeko eta bere protagonisten gaurkotasunari buruzko edukiak izango dira, zure jakin mina pizten duen beste edozein gai batuko ditu eta jarduera zein deialdien gaineko informazio puntuala izango duzu.

Berriak, informazioak, iruzkinak, argazkiak edo beste eduki batzuen bidez, BOMSen lan egiten duen edozein pertsonarentzako dago irekita lankidetza. Nola egin kontsultatzeko pantailaren eskuinaldean “Nola lagundu ” loturan duzu. Edozein motatako lankidetzak euskeraz nahiz gaztelaniaz egin ahal izango dira. Euskaraz gutxieneko berri kopuru bat bermatuko da, nolanahi interes orokorreko albiste korporatiboak bi hizkuntzetan argitaratuz. Bidali zure proposamenak beldurrik gabe!

Probako zenbakia izanik, BOMSeko buletinerako hasieran pentsatu ditugun atala keta edukiak ezagutaraziko dizkizuegu. Irailetik aurrera ikusiko dugu nola doan egitasmo hau. Espero dugu denon gustukoa izatea eta informazio et aparte hartzeko beste bide bat bezala sendotzea apurka-apurka.

Argitapen - Batzordea

"SAREA GARA"-ren helburua eta edukiak

Atal honetan Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko berri korporatiboak eta instituzionalak argitaratuko dira. Asistentzia eta giza baliabideei buruzko artikuluak izango dira, batik bat.

Labur esanda, gure eguneroko jardunaren gaineko berriak izango dira
EX CATHEDRA

"EX CATHEDRA"-ren helburua eta edukiak

Ex cátedra (latinez “cathedra”, aulkia), latinezko adierazpide honen esanahia zera da: kargu batek (epailea, irakaslea, etab.) duen jakinduriarekin zerbait adierazteko ekintza; aulkia edo cátedra- hau da, altzaria- funtzioaren metonimia da. Hitzez hitz “cathedratik”, “maisuaren postutik” esan nahi du.

Eta horrela, cathedra-tik, eduki akademikoa duten berriak argitaratuko dira, etengabeko prestakuntzari buruzkoak, egoiliarren prestakuntzari edo ikerkuntzako gaiei buruzkoak.
TXOKO-BOMS

"TXOKO BOMS"-en helburua eta edukiak

Baduzu buru-belarri ekiten diozun zaletasunik? Baduzu trebetasunik gurekin partekatzeko?

Zure zentroan egiten den edo gertatu den zerbait ezagutarazi nahi duzu? Hauxe da zure atala.

Txoko-Bomsen sartuko dira ezberdin eta berezi egiten gaituzten gauza txiki handi horiek.

Zentro eta langileekin zerikusia duten berriak argitaratuko dira hemen.

“Nola lagundu ” estekan sakatu eta bidali berria.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu
PERISKOPIOA

"PERISKOPIOA"-ren helburua eta edukiak

Periskopioa: grekoko peri- eta -scopio, περισκοπεν, “ingurua begiratu".

Tresna hau ondo erabiliz, atal honetan gure ingurura begiratu eta BOMSi buruz ez ezik, Osakidetza edo Osasun Mentalari buruz ere, kanpoan (prentsa, TB) argitaratutako berriak jasoko ditugu.

BOMSeko jarduera korporatiboarekin zuzenean zerikusia ez duten berririk baduzu berezitasunak, pertsona zein taldeenak eta interesgarriak izan daitezkeenak originalak direlako edo giza- balioa dutelako, bidali esteka hona: lmentala@osakidetza.net

Erlazionaturiko Loturak

  1. Lmentala-ren posta elektronikoa
LEHENENGO PERTSONAN

"LEHENENGO PERTSONAN"-en helburua eta edukiak

Lehenengo pertsonan, erabiltzaileak, pazienteak eta senitartekoak protagonista dituzten albisteen atala da.

Oso lotuta egongo da errekuperazioa, paziente aditua, pazienteen partaidetza bezalako kontzeptuekin.
BAZEN BEHIN

"BAZEN BEHIN"-en helburua eta edukiak

Atal honen helburua gure psikiatriaren garapenaren alderdi historikoak berreskuratzea eta birgogoratzea izango da.

“Antzinako” liburu eta aldizkarietan argitaratutako artikulu “bitxi”-ei buruzko erreferentziak; Bermeo, Zaldibar edo Zamudio, eta Sarearen garapenaren gaineko pilula historiko laburrak.
ATSEDENALDIA

"ATSEDENALDIA"-ren helurua eta edukiak

Eta buletin bakoitza amaitzeko, argitalpenetan ohikoa denez, eduki arinago batekin amaituko dugu, umore-bineta batekin, komiki-banda batekin edo denbora-pasa originalen batekin.
BOMS-EKO PRESTAKUNTZA-PLANA

Eta gainera...

Buletin bakoitzaren amaieran, “Laguntzaileak” izenburupean buletin bakoitzean parte hartu dutenen kredituak jarriko dira.

Bestalde, eskuinaldean informazio zehatzagoa eta operatiboago duten atal batzuk daude. Agenda bat prestakuntzako, laneko edo gizarteko ekintzak eta deialdiak jasotzen dituena. Esteken atal bat berehala erabili ahal izateko baliabideak eta buletinaren argitalpenari buruzko informazioaren gainekoak eskaintzen dituena
LOTURAK

> <