Lmentala 54. zk. / nº 54 - 2017ko ekaina / junio 2017
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Ospitalizazioaren ordezko aukeretako VI. Jardunaldia Barruko eskualdean: sendiaren zeregina sareko “ordezko aukeretan”

Joan den maiatzean egin zen Barrualdeko Eskualdeko ospitalizazioaren ordezko aukeretako VI. Jardunaldia Durangoko Eguneko Ospitalean.

Horrela bukatu da duela bi urte hasi genuen trilogia. Lehenengo batean pazientea hartzen genuen ardatz, aditu gisa bere kontuetan; iaz hitz beste egin genuen, eta jorratu “lekuaren” gaia. Izan ere, pazienteek eta profesionalok toki sortzailea eta gogotsua eraiki behar dugu elkarrekin. Eta azkenik, oraingo honetan, heldu diogu familiaren zereginari, “ordezko aukerei” dagokienez, asistentziaren esparruan.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. AVIFESen aurkezpena: Sendia, beti lehenengoa laguntza ematerakoan
  2. Ospitalizazioaren ordezko aukeren VI. Jardunaldia Barruko eskualdean: laburpena eta ondorioak

Argazki bilduma

Bejondeizuela espezialista berrioi!

Bejondeiezuela espezialista berrioi!

Alejandra Campo García (Osasun mentaleko erizaina),
Miriam Castrillo Flores (Osasun mentaleko erizaina),
Cristina Castrillo Pinto (Psikiatra),
Juan Iglesias López (Psikiatra),
Aintzane Municio Santamaría (Osasun mentaleko erizaina),
Inés Susín Arregui (Psikologo klinikoa),
Garbiñe Zabalbeitia Martín (Osasun mentaleko erizaina).


Onena opa dizuegu zure itsasaldirako!!!

Concha Peralta

Lanean hasi dira egoiliar berriak

Joan den maiatzean lanean hasi dira osasun mentaleko psikiatriako, psikologiako eta erizaintzako egoiliarrak.

Aurten Barne Mediku Egoiliar bat gehiago egoteaz gain, BAEE-ko 4 plaza berreskuratu ditugu!

Harro eta gogobeterik sentitzen gara geu aukeratu gaituztelako euren bizitza profesionalaren horren alderdi garrantzitsua aurrera eramateko: beren prestakuntza espezializatua. Jaso agur bero bat:

Susana Albelda Esteban (BAME),
Alma Gutiérrez Hernando (BAPE),
Gonzalo Irigoyen Miro (BAME),
Laiene Llona Paredes (BAEE),
Esther López Ortega (BAEE),
David Jorge Pérez Gallego (BAME),
Irati Rekarte Gallastegi (BAEE),
Verónica del Val Vicente (BAEE).

Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala. BOMS

Argazki bilduma

Concha Bolado eta Susana Bilbao: talde psikoedukatiboak

2013az geroztik Ercillako Osasun Mentaleko zentroko erizaintzako lantaldea jarduera bat ari da garatzen. Ondo Bizi programan oinarrituta dago, eta talde psikoedukatiboak erabiltzen ditu. Bideratuta dago Buruko Nahasmendu Larria duten pazienteek bizi-ohitura osasuntsuak eramaten laguntzera.

Elkarrizketan, gure lankide Concha Boladok eta Susana Bilbaok (osasun mentaleko erizain espezialistak) azalduko digute izandako esperientzia eta lortu dituzten emaitza bikainak.

EG.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Concha Bolado eta Susana Bilbao: talde psikoedukatiboak

Agur PRESTAKUNTZA! Ongi etorri JAKINSAREA!

Gure PRESTAKUNTZA maiteari agur esaten diogu. Ongi etorria JAKINSAREA.

Dakizuen bezala ekainak 5tik aurrera BOSMeko eta Osakidetzako Erakunde guztien Prestakuntza plataforma JAKINSAREA izango da.

Erlazionaturiko Loturak

  1. BOMSeko berria lotura
EX CATHEDRA

BOMS atxiki zaio "Biocruces Institutuari"

Joan den apirilaz geroztik Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea "Biocruces Osasun Ikerketako Institutuko" partaide da. Izan ere, BOMS ikerkuntza-talde autonomo gisa eratu da, eta "Osasun Mentaleko Sarea" izena hartu du, nerbio-sistemako gaixotasunak ikertzeko asmoz.

Osasun arloko ikerkuntzako institutuak sortzen dira noiz eta unibertsitateak eta ikerkuntzako beste zentro publiko eta pribatuak atxikitzen zaizkien irakaskuntzan eta ikerketan aritzen diren Osasun Sistema Nazionaleko ospitaleei.

Jose Manuel Rodríguez Sánchez

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Artikulu osoa

Psikiatriako Europako Biltzarra

Joan den apirilean, Florentzian egin zen Psikiatriako Europako Biltzarra. BOMSek, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, poster pare bat aurkeztu zituen: batek jasotzen zituen REEren Espainiako bertsioaren propietate psikometrikoen lehenengo emaitzak; eta besteak berrikusketa bat errekuperazioaren ebaluazioari buruz. Azken hori hautatua izan da, parte hartu zuten ehunka batzuen artean, “e-posterrik onena” gisa, eta sari bat jaso du.

Bejondeiela egileei.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. How Is Evaluated Mental Health Recovery? Patricia Penas, María Concepción Moreno, Jose Juan Uriarte, Priscila Ridgway and Ioseba Iraurgi
  2. Spanish Adaptation of the Recovery Enhancing Environments (REE) Measure: Preliminary Results. Patricia Penas, José Juan Uriarte, Priscilla Ridgway, María Concepción Moreno and Ioseba Iraurgi.

Erlazionaturiko Loturak

  1. EPA 2017 Best Poster Awards.

BOMSeko lantalde batek sari bat lortu du Osasun Administrarien Elkarteko XII. Jardunaldietan

Gure lankide Mavi Espinosa Otxarkoagako OMZko administraria buru duen lantaldeak bigarren saria jaso du ahozko komunikaziorik onenen esparruan.

Txostenaren izenburua hau izan da: “5S digitalak Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko kanpo-kontsulten arloan”; eta haren bidez eman du gure zentroetan egin den lanaren berri “5S” metodologia ezarri eta informazioa biltzeko sareko karpetetan.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 5S digitalak

Erlazionaturiko Loturak

  1. Osasun Administrarien Elkarteko aldizkaria

Argazki bilduma

Lehenak Programak posterrik onenaren saria jaso du Malagan

Izan ere, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Lehen Gertakari Psikotikoen Programako lantaldeak prestatutako posterrak jaso du “posterrik onenaren saria” Psikologo Klinikoen eta Egoiliarren Elkargo Nazionalak (ANPIR) egindako XVIII. Jardunaldietan: “Komorbilitatea praktika klinikoan”. Argazkian erakusten digu Patricia Caballero psikologoak Lehenak taldekoek aurkeztutako posterra, maiatzaren 11tik 13ra Malagan egindako jardunaldien harira.

Posterraren izenburua hau da: "Asociación entre curso evolutivo y conciencia de enfermedad en una muestra de pacientes con un primer episodio de psicosis". Eta egindako lanean aztertu da nolako eragina duen gaixotasuna izatearen kontzientziak gerora pazienteak izango duen errekuperazio klinikoan eta funtzionalean. Hartara, ikertu dira Lehenak Programan urtebete egin duten pazienteak.

Topagunera bertaratu dira 200 lagun, eta aurkeztu dira 79 poster eta ahozko komunikazio. Sarien bitartez, ANPIRek ekoizpen zientifikoa sustatu nahi du psikologia klinikoaren esparruan, eta bultzatu fakultatiboek eta egoiliarrek ahozko aurkezpenak egitea .

Rosa Estevek, Malagako Unibertsitateko Psikologia Fakultateko dekanoak, sariak banatzeaz gain, amaierako hitzaldia eman zuen.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Jardunaldiak
  2. Sariak

“Psikiatria insólita” birbisitatua (IV): Zientzia eta kultura

Gaur egungo ustearen arabera, psikofarmakoak izatera hel daitezke onddo magikoak, aluzinogenoak eta D bitamina . Izugarrizko propietateak dituztelakoan, badirudi erremedio magikoak izan ahal direla. Insolitoa dirudien arren, literatura zientifikoak, produktu horien bitartez, uztartu ditu fantasia eta medikuntza.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Zientzia eta kultura
TXOKO-BOMS

Topaguneak

Historia klinikoak orain digitalak dira. Bada, paperezko historien artxiboa desagertu denez, elkarrekin egoteko leku bat daukagu orain langileok Basauriko OMZn , berdin balio diguna kafe bat hartzeko, paziente bati buruzko kezkak komentatzeko, edo urtebetetze baten, edo beste kontu baten ospakizuna antolatzeko.

Gainera, horrek aukera eman digu denboran atzerako bidaia bat egiteko. Izan ere, 1995etik 2000ra antzeko leku bat izan genuen, “komuneko kafea” zeritzona (zeren oso hurbil baitzegoen komunetik), eta bertan itsasten genituen mota guztietako ospakizunen deialdiak. Gerora langileek kartel horiek hornitzen zituzten denetariko umorezko marrazki eta esapideekin.

Garai hura bukaturik, zati batean berritze lanak egin zirelako, kartel horietako sail bat gorde zen, baina ahaztuta egon da, eta orain balio izan digu leku berria inauguratzeko, atzera begirako erakusketa gisako batekin, gogorarazten diguna zein pizgarriak eta sortzaileak diren une horiek, zeinetan lantaldeak harremanak konpontzen eta sendotzen dituen. Denbora alferrik galtzeko baino gehiago, norberaren ekarpena egiteko balio dute une horiek.

Berriro ere landuko dugu irudimena, kartel dibertigarriak eta deialdi pizgarriak egiteko, gaia edozein dela ere. Espero dut profesional gizaldi berriek ikus dezaten laneko eskarmentu handia dugunok ere badugula umore zentzua, eta edonork ikasi behar duela hari eusten.

Opa diet, BOMSeko beste zentroei ere, aprobetxa dezatela aukerarik txikiena elkarrekin egoteko eta elkarri laguntzeko balio duten une gozagarri horiek, leku berri bat sortu delako espazioan, denboran edo gogoan. Bien bitartean, hona hemen “berraurkitutako kartelak”, sortu zituztenak gogora ditzaten, eta preziatzen dakienak goza ditzan.


Jose Antonio Diez (Txetxu). Basauriko OMZko erizaina

Argazki bilduma

PERISKOPIOA

Esker oneko gutuna Manueneri

“Hilda nengoen… eta berpiztu nintzen”. Horrela hasten da Manueneko erabiltzaile batek argitaratu duen eskutitz hunkigarria, Manueneko profesionalei zuzendutakoa, eskerrak emateko asmoz; eta orain, Lmentalaren bitartez, BOMSeko langile guztiekin partekatu nahi duguna.

“Zuek, Manuenen, zuen lanaz eta zuen xerarekin berpiztu duzue hilda ekarri nuen guztia: ilusioa, autoestimua, proiektuak. Eskerrik asko, bihotz bihotzez“.
Zorionak, eta eskerrik asko guztioi, egunero lortzen baituzue beste pertsona batzuek aurrera jarraitzeko eta bizitzeko arrazoiak aurkitzea.

A.V.

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Marco Antonioren pasadizoak (II)

Marco Antonioren pasadizoen bigarren atal honetan (Mikel Bommaritok kontatutakoak) ikusiko ditugu Laurarekin dituen maitasun-liskarrak, eta horiek gure pertsonaian utzi duten aztarna.

Salvador del Arco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Marco Antonioren pasadizoak (II)

Argazki bilduma

Udaberria heldu da!

Udaberria heltzearekin batera, “terapia okupazionala” apaindu dugu guztion artean; eta sasoi berriak dakarren inspirazioa aprobetxaturik, “udaberriko azoka” egin dugu maiatzaren 17an, saltzeko eskulan-tailerrean prestaturiko gauzak: lore-ontziak, erretiluak, apainduriko kutxak, gominolazko loreak, udaberriko tartak,…).

Esan gabe doa, aprobetxatu genuela lorezaintza tailerrean hazitako landareak saltzeko: hortentsiak, huntza, arrosak, pelargonioak, geranioak,…

Arrakasta handia izan zuen merkatuak. Bildu genuen 301,50€, eta Caritasera eman genion, horrela erabaki baitzen bozketa baten bidez.


Zaldibarko Terapia Okupazionala

Argazki bilduma

“Caldera”: Semearen omenaldia gaixotasun mentala duen aitari

Lehengo batean aipatzen genuen “Caldera” izeneko animazio-pelikula labur bat eman zutela Barrualdeko Eskualdeko Ospitalizazioaren Ordezko Aukeren azken jardunaldiko atsedenaldian.

Evan Vierak, Los Angelesen bizi den zuzendariak eta animatzaileak, 2012an egin zuen filmagatik jaso ditu hainbat sari eta ohorezko aipamen. Pelikulan, gaixotasun mentalak jotako neskato baten begiradaren bitartez, psikosiaren munduan murgiltzen da "Caldea", eta esploratzen ditu errealitate lausoa eta biziaren eta heriotzaren natura; hori bai, den-dena neurriz gain idealizatuz, baina ezin ukatuzko eta aparteko estetika baliatuz.

Evan Vieraren hitzetan, “Caldera” inspiraturik dago aitak nahasmendu eskizoafektiboarekin izan zuen borrokan. “Eldarniotan, nire aitak dantza egiten zuen Saturnoko eraztunetan, aingeruekin solasean aritzen zen, eta bere deabruengandik ihesean zebilen. Berak izandako bizimodua izan da, aldi berean, fantastikoa eta obsesiboa, baina guretzat guztiz ikusezina; guk bestela ulertzen baitugu errealitatea: bere medikazioa antolatzen dugu; pertsona gisa, bazter uzten dugu, eta ez gara gai ulertzeko berak duen balioa. “Caldera”rekin gurtu nahi dut nire aita, eta baita bera bezalako buru argitsu guztiak ere, psikosiaren ur handietan sorginduak eta onduak izan direnak".

O.M.

2016/17ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen Orokorra - 13. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 MANUENE 30
2 DURANGO 28
3 LEHENAK 27
4 A.D. GORANTZA 19
5 GASTEIZ 19
6 ARGIA 19
7 BILBAO 16
8 BARAKA 13
9 S.J.D. MONDRAGON 10
10 ERAGINTZA 7
11 ERMUA 7
12 ZAMUDIO 4
13 AITA MENNI Mondragon 2
14 ---0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaiza guztiak eta eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XXIX): Francesc Tosquelles Llauradó

Francesc Tosquelles Frantziako psikoterapia instituzionaleko ordezkarietako bat izan zen. Korronte psikiatriko hori, kontzeptuari dagokionez, Katalunian sortu zen, guda zibilaren aurretik, Emilio Mira i Lópezen irudiaren inguruan; baina aplikazio teknikoak Frantzian garatu ziren, Saint-Alban Ospitale entzutetsuan hain zuzen ere.

Frantzia bera izan zen gure egilea, erbesteraturik, joan zen herrialdea. Oso kontuan hartzekoa da nortasun konplexua izan zuela; behintzat kontuan izan beharko luke hari buruz biografia epiko bat egin nahi izango lukeen edonork. Katalanak psikiatriari eman zion bizitza, eta erarik originalenean saiatu zen aurrera eramaten Europako joan den mendeko bigarren zatiaren joanean.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Psikiatriako klasikoak (XXIX): Francesc Tosquelles Llauradó
ATSEDENALDIA

Olinpiadak

Garrantzitsuena zera da: parte hartzea. Horixe bera esan zuen nire herriko santuaren jaietan "kalejira-orgian" aurrena zihoanak…
Etxea doktoreari hernia atera zaio bere herriko barraskilo-lasterketetan parte hartzen ari zela; eta egoera aprobetxaturik, orain istoriotxo gozagarri hauek eskaintzen dizkigu. Horietan kontatzen du norberak, hobetzeko, egiten duen ahaleginen istorioa. Ez saiatu gero zuen etxean egiten!

Babeslea: "Loroño Ile-apaindegiak: orraztuko dizugu… kopetako ilea!".

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Olimpiaden historia

SORERAGITEN

Oso gutxi animatu zarete hil honetan zuen erantzunak bidaltzera... Bietako bat: edo oso zaila zen, edo oso erraza...Ikusiko dugu hil honetan.

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

Ale honetan parte hartu dute:

Salvador del Arco Heras, Garbiñe Apraiz Urigüen, Susana Bilbao Elordui, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Concha Bolado Pueyo, Mikel Bommarito, Patricia Caballero Martínez, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Begoña Morales Domaica, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Concha Peralta Rodrigo, Reda Rahmani, Terapia Ocupacional Zaldibar, Jose J. Uriarte Uriarte, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

LOTURAK

> <