Lmentala 56. zk. / nº 56 - 2017ko iraila / septiembre 2017
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Badator Osabide Integra!

Pazientearen historia klinikoaren ikuspegi globala izatea, orain askoz errazagoa da Osabide Integraren bidez.

Aplikazioa erabiltzekoa da, batez ere, ordenagailu eramangarrien eta tableten bitartez. Osabide Integran kontsulta daitezke BOMSeko asistentzia zerbitzuetan artatzen ari diren pazienteen datuak.

Bi modu daude aplikazioan sartzeko:

- “Modo Visor”: baldin eta Historia Klinikoa Digitala (HKD) ikusi nahi bada.

- “Modo Hospital”: baldin eta profesionalak pazientea etxean edo egoitza batean artatzen badu (TAK taldeak), eta haren HKD ikusi nahi badu (preskripzioa egiteko, ebolutiboak idazteko, konstanteak erregistratzeko, eta abar).

Osabide Integra aplikazioan sartzerik badago “Aplicaciones” karpetaren edo helbide honen bitartez: https://integra.osakidetza.eus. Bietan eskatuko dizkigute gure erabiltzaile-izena eta ohiko pasahitza (Norbidekoa).

Carmen Bilbao

Erlazionaturiko Loturak

Egoiliarren prestakuntzari buruzko 2017ko gogobetetze-inkesta

Urtero bezala, egoiliarren gogobetetze inkestaren emaitzak jaso ditugu; eta beti legez, erronka itzela izan da emaitzak argitzen saiatzea, ikusita bidalitako zenbaki eta taula kopurua.
Datuak bildu nahian, laburpen bat prestatu eta erantsi dugu.

Uste dugu emaitzak onak izan direla, eta oro har pozik gaude. Eskerrik asko batuzei eta besteoi: egoiliarrak, tutoreak eta laguntzako irakasleak, bai egindako balorazioengatik, bai urtearen joanean egindako ahaleginagatik irakaskuntzako zereginetan. Datuen azterketak aukera emango digu gogoeta egiteko datorren ikasturteari begira.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egoiliarren prestakuntzari buruzko 2017ko gogobetetze-inkestaren laburpena
  2. Egoiliarren asebetetzeari buruzko txosten orokorra. EAE 2017

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

Genero identitateari buruzko doktore-tesia

Gure lankide Daniel Betancor Pérezek bere doktore-tesia irakurri zuen Gurutzetako Ospitalean joan den maiatzaren 12an. Daniel psikiatra da Barrualdeko Eskualdeko Haur eta Nerabeen OMZn.

Tesia zuzendu dute Juan Francisco Artaloytia Usobiagak eta Rafael Segarra Echevarríak; eta izenburua hau du: “Estudio sobre representaciones parentales e identidad de genero” (Genero identitateari eta guraso-irudikapenari buruzko ikerketa). Kanpo-lana egin du aztertuz Gurutzetako Ospitaleko Genero-identitateko Kontsultako 25 kasu, eta eginez Busturiako Lehen Mailako Arretako Zentroan 25 kontrol.

Bejondeiola doktore berriari; eta gogoratu tesia laster egongo dela irakurgai unibertsitateko web orrian.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Tesiaren laburpena

Solasaldia Daniel Betancor Perezekin transexualitateari buruz

Daniel mediku psikiatra da Osakidetzan. Lan egiten dut Galdakaoko Haur eta Nerabeen Osasun Mentaleko Zentroan. Aspaldion ari da ikertzen generoaren identitatea, eta transexualek gurasoekin dituzten harremanak.

Gurutzetako Ospitalean aurkeztu berri duen doktore-tesiaren harira, Lmentalarekin partekatu nahi izan ditu gerora egindako hausnarketa batzuk, hona ekarri ditugunak, gaian sakondu eta zabaltzeko asmoz.

Gure helburua hau da: ulertzea nola sentitzen diren transexualak, eta nolakoa den beren barne mundua.

J.D.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Solasaldia Danielekin

Osasun-zientzien aldizkari berria: Osagaiz

"Osagaiz" aldizkaria Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) elkarlanetik sortu da, osasun zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzeko, eta ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko.

Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiak hartuko ditu barnean. Izan ere, aldizkariak osasun arloko euskal komunitate zientifikoak eginiko aurkikuntza zientifikoen transferentzia-tresna izatea du xede.

Urtean bi ale egingo dira, eta interesatuta dauden guztiei irekita dago.

Jose Ignacio Landaluce

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Osasun-zientzien aldizkari berria: Osagaiz

Erlazionaturiko Loturak

  1. Lehenengo alea deskargatzeko edo irakurtzeko:

Psikiatria Insolita birbisitatua (VI): Bitxia da zer begiluzeak garen pertsonak

Gizakiak berezkoa du jakin-mina, onerako zein txarrerako; eta jakiteko beharrari lotzen zaio arren, arrazoia gehiago da ezin dugula eraman zalantzan egotea. Pandora izan zen begiluze peto-petoaren paradigma, eta horregatik hain zuzen ere zabaldu zuen tina (eta ez kutxa bat).

J. Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Artikulu osoa

Argazki bilduma

SAREA GARA

Bigarren igoera Gorbeiara. Gurekin etorri nahi?

Datorren urriaren 7an Gorbeiara (1482 m.) igoko gara. Gurekin etor daitezke BOMS/RSMBko langileak eta beroiekin etorri nahi duten guztiak, umeak barne.

Pagomakurretik abiatuko gara goizeko 10:00etan. Autorik ez baduzu, harremanetan jarri gurekin.

Pagomakurrera igo daiteke Areatzatik (Areatza N-240 errepidean dago, Bilbotik Gasteizerako bidean) eta gero Barazar mendatetik.

Arrabako landetaraino joango gara pista erraz batetik, gero zuhaitzen artean jarraituko dugu, eta Mendi Federazioko aterpearen ezkerreko aldetik igaroko gara. Ondoren, Aldapeko igarolekutik, Egiriñao iritsiko dugu. Bertan aterpe batzuk eta harizti eder bat ikusiko ditugu. Hor hasiko dugu gurutzera eramango gaituen bidea.

Gutxi gorabehera 2 orduko ibilbidea dago Pagomakurretik.

Beharrezkoa da eramatea neguko arropa, ura eta bokata.

Opari bana emango zaie parte-hartzaileei.

Etorri nahi baduzu, edo informazio gehiago behar baduzu, mezu elektroniko bat bidali helbide honetara: boms.mendizaleak@osakidetza.eus.

Carmen Bilbao
TXOKO-BOMS

Elkarrizketa egin diote María García-Puenteri Salamancako Unibertsitateko irratian

María García-Puente BOMSeko liburuzainari elkarrizketa egin zioten, joan den ekainaren 28an, Salamancako Unibertsitateko “Planeta Biblioteca” irratsaioan (USAL irratia).

Liburuzain medikoaren zeregina azaldu zuen Julio Alonso Arévalorekin izandako solasaldian. Arevalo Salamancako Unibertsitateko Itzulpengintzako eta Dokumentazioko liburuzaina da.

Hizketaldian kontatu zuen nola berrasmatu behar izan zuen lana. Izan ere, « librarian as a service » izatera heldu da, edo bestela esanda, liburutegi espezializatutako zerbitzua eskaintzen die medikuntza arloko erakunde batzuei "freelance" liburuzain gisa.

Loturetan daude Mariari egindako elkarrizketa, eta bere blogean (Bibliovirtual) lehenengo pertsonan azaldutako esperientzia.

M. L.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Elkarrizketa (podcast)
  2. Bere blogeko aburuak: "Bibliovirtual"
PERISKOPIOA

"Psikiatria ez da horren serioa"

Hori diote, behintzat, Beatiful Brains musika taldeko kideek. Sareko psikiatrek eta psikologoek osatutako bandak 25 urte bete ditu aurten, eta antza, oraindik badute asmoa “zarata ateratzen” jarraitzeko.
Izan ere, aurreikusita daukate kontzertuak ematea datozen hilabeteetan. "Errepidean jarraitu" eta taberna batzuetan joko dute.

“Psiko” musikaren zaleek informazio zabalagoa lortu ahal dute, beheko esteken bitartez, Osatuberri aldizkarian egin berri dieten elkarrizketan.

J.D.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Osatuberriko elkarrizketa
  2. Osatuberri: ale guztiak
LEHENENGO PERTSONAN

“Futbola buruan-en” II.Txapelketa

Ekainaren 21ean, asteazkenarekin, jokatu zen “Futbola Buruan-en” bigarren txapelketa Lezamako instalazioetan.

Aurreko urtean bezala, egun horretan ere ia 40 graduko tenperatura egin zuen, eta arazoak saihesteko, Fundazioak partidaren kokapena aldatu zuen, harmailetan gerizpea izan zezaten ikusleek. Horretaz gain, talde guztiei ontziak oparitu zizkieten, botilak hotz edukitzeko, hidratazioa errazte aldera. Gainera, antolaketa-aldaketa batzuk ere egin behar izan zituzten. Izan ere, partida-kopurua murriztu zen sargoria ekiditeko. Nik neuk ere jasan behar izan nuen bero sapa.

Topaketa horretan Euskadiko Osasun Mentaleko zetroen arteko areto-futboleko ligako 14 taldeek jokatu zuten, eta jokalariek ez ezik entrenatzaileek eta Fundazioko langileek ere hartu zuten parte. Hainbat partida jokatu ziren hirunaka, baina emaitza kontuan hartu gabe, lagunartekoak baitziren.

Jardunaldiaren amaieran diplomak eta kamisetak eman zizkieten parte-hartzaileei. Taldeei oroigarri bitxi bana ere eman zieten. Bestaldetik, Asier eta Ibon Fundazioaren laguntzaileek sorpresa hunkigarria izan zuten, Arrasateko San Juan de Dios taldeko jokalari batek lerro batzuk irakurri baitzituen, beraiei eskertzeko denboraldian egindako lana .

L.F.

Argazki bilduma

Marco Antonioren pasadizoak

Urrian Marco Antonioren pasadizo gehiagoren berri izango dugu.
IV. emankizuna. Ez galdu gero!

Salvador del Arco

Argazki bilduma

BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XXXI): Nicolás Achúcarro Lund

Ale honetan Nicolás Achúcarro Lund bilbotar ospetsua ekarri dugu gure atalera. Achucarro psikiatra, eta nerbio sistema zentralaren histologoa izan zen. Ramon y Cajalekin lankidetzan aritzeaz gain, Del Rio Hortegaren irakaslea ere izan zen. Bazirudien Del Rio nabarmenduko zela medikuntzaren esparruan, baina oso gazte hil zen, 37 urterekin hain zuzen ere, bere buruari diagnostikatu zion Hodgkin-en linfoma baten ondorioz. Achucarroren izena jarri zioten Zamudioko Ospitale Psikiatrikoari. Gainera, nazioartean ongi ezagututako piano jotzaile baten odoleko osaba izan zen.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Psikiatriako klasikoak (XXXI): Nicolás Achúcarro Lund
ATSEDENALDIA

Eskalatzaile mitikoak

Sorta hau izango da “Kirolaren munduko mito handiak” sailaren azkena. Horrek, jakina, egundoko lasaitasuna ekarriko dio osaba Oscarri eta baita batzorde editorial Lmentalazaleari ere.

Karmelo Kotón apartak, “Sagu zoroan” zorabiatzen den berberak, hurbilduko gaitu goi alpinismora, eskalatako benetako zoro batzuen istorioen bitartez. Horren zoro, ezen pentsaraziko digun ez ote duten izango gure itzal handiko zerbitzu profesionalen beharrik …
Denetariko jendea egon badago munduan, ezta?

Gauzak horrela, bada zoazte itzaletik, eta gozatzera!!!

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Eskalatzaile mitikoak

SORERAGITEN

Uda joan egin zaigu, korrika eta korrika hezurraren atzetik, baina orain erronka berriak ekarri ditugu neuronak suspertzeko. Eutsi goiari!

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Salvador del Arco Heras, Garbiñe Apraiz Urigüen, Daniel Betancor Pérez, Carmen Bilbao Amezaga, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Mikel Bommarito, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Leire Fentanes Hernández, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, José Ignacio Landaluce lauzurica, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), , Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <