Lmentala 58. zk. / nº 58 - 2017ko azaroa / noviembre 2017
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Hasiko dugu gogoeta estrategikoa: 2018-2021

Datozen bost urteko helburuak zehaztuko ditugu, guztion parte-hartzearekin, 2017ko urritik 2018ko martxora.

Lehenengo urratsa eman dugu, BOMSeko pertsonei galde-sorta bat bidaliz. Berdin egin dugu osasun arloko beste erakunde batzuekin, eta Bizkaiko gizarte inguruarekin. Helburua da Bizkaiko osasun mentaleko etorkizunari buruz hausnarketa egiten laguntzea.

Intraneten atal berezi bat sortu dugu Plan Estrategikoaren inguruan. Bertara prozesuaren informazio eguneratua eramango dugu. Ez galdu aukera, eta begiratu!

Gainera, informazioa emango dizuegu Lmentalan.

Erantsitako artxiboan proiektuaren laburpena aurkituko duzu eta, orain arte aukerarik izan ez baduzu, badago lotura bat parte hartzera dei egiten duen bideoa ikusteko.

Parte hartu; elkarrekin sare egiten dugu eta.

M. L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Plan Estrategico
  2. Plan Estrategikoa

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideoa: Deiadarra
EX CATHEDRA

Ohiz kanpoko psikiatria birbisatua (VIII): La felicida, a, a, a, ad

Nostalgia psikiatrikoa ahula da; eta egin diren saiakerek, zehatza izateko eta profesionalen arteko adostasuna lortzeko, ez dute emaitza onik ekarri.
Richard Bentall kritiko agertu zen duela 25 urte. Parodia argi baten bidez proposatu zuen zoriontasuna nahasmendu afektibo bat zela, “nahasmendu atsegina”, hain zuzen ere.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Psiquiatría Insólita revisitada (VIII): La felicida, a, a, a, ad

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

Nerea Sologaistua gogoan

Joan berri zaigu Nerea Sologaistua, erizaintzako laguntzaile prestua Ermuko Egueko Ospitalean; lehenago Zaldibarko Ospitaleko langilea ere izandakoa. Lagun jatorra bera, gauzak errazten dizkizun horietakoa. Beti zuen keinu edo hitz adeitsu bat beharrezkoa zenean; eta zailtasunik egon denetan, sorbalda altxatu eta “tira, neska” irribarretsu bat esanez lortzen zuen arazoaren pisua arintzea.

Elkarrengandik banatzea beti da mingarria, baina Hemingway-ren hitz gozo haiek lagundu ahal digute pixka bat oraingo honetan:

“Pertsona onberak, ongi pentsatuta, beti izan dira pertsona alaiak”

Ospitaleratzearen Ordezko Aukerak. Barrualdeko Eskualdea.

PERISKOPIOA

Bermeoko zoroetxea

Nahiz eta gauzak eta izenak denboraren joanean aldatzen diren, batzuetan hari solte batzuk geratzen dira gutxien espero den lekuetan. Izan ere, San Eloy Ospitaleko lankide batek jakinarazi digu duela egun batzuk, Bermeoko Ospitaleko telefonoaren bila Google-en ari zela, aurkitu zuela “Manicomio de Bermeo” idatzita zegoen pantaila bat. (Ikusi erantsitako argazkia).

Edozeinek esperoko zuen “manicomio” hitza idatzita ikustea XX. mendeko lehen zatiaren kronika batean, baina errealitatea bestelakoa da. “EL Pais” egunkariak 1977an, ordurako ongi sartua XX. bigarren zatian, honela deskribatzen zuen Bermeoko Ospitalea. “Bermeo es el manicomio de Vizcaya por excelencia. Los locos varones de Vizcaya tienen en Bermeo destinado un viejo caserón; data de 1890, rodeada de muros…” (Bermeo Bizkaiko zoroetxe behinena da. Bizkaiko gizonezko zoroek euren zain dute Bermeoko etxetzar zaharra, 1890ean egindakoa, harresiez inguraturik …”

Bermeo orain ez da Bizkaiko zoroetxea, ezta zoroen etxetzar zaharra (egia da, ordea, 100 urte eginda dituela). Eta, jakina, Google-en zuzendu dugu dagoeneko.

Jose J. Uriarte

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Marco Antonioren pasadizoak (V)

Jafarrek Laura dauka, eta Marco Antoniok ez dauka Laura, ez daki zer egin, baina azkenean erabaki du salbatuko duela. Hori bai, Raulen lagun batekin batera: Elizabeth. Berarekin dena irtengo da ondo. ESPERO DUGU.

Salvador del Arco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Aventuras y desventuras de Marco Antonio (V)

Argazki bilduma

BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XXXIII): Joan Obiols Vié

Fitxa honen protagonista Joan Obiols Vié kataluniarra dugu, Compostelako Donejakueko eta Bartzelonako unibertsitateetako katedraduna, eta halaber Bartzelonako Unibertsitateko dekanoa eta erretorea. Gainera, Psikiatria Biologikoko Elkarteen Munduko Federazioko presidente izan zen. Joan den mendeko bigarren zatiko Espainiako psikiatrarik garrantzitsuenetako bat izan zen.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (XXXIII): Joan Obiols Vié

Kalanbreak, txinpartak eta tramankulu elektroterapeutikoak

Tratamendu psikiatrikoen historia kontatzerakoan, elektroterapia ia ez da aipatzen. Haatik, elektrizitatea hamarkadetan erabili zen nahasmendu neuropsikiatriko askoren tratamenduan, barnean hartuta Freud bera ere, bere hipnotizatzaile garaian; harik eta 30eko urteen amaieran tratamendu elektrokonbultsiboa erabiltzen hasi zen arte.

Erantsitako dokumentuan ikusiko ditugu garai hartako aparailu bitxi, are, asaldagarri horien adibide batzuk. Esan behar da, baten bat probatu dugula, eta hitzematen dugu, biradera xume bati eragite hutsarekin, egundoko kalanbrea ematen dutela. Ez da ideia txarra telefono mugikorrak kargatzeko erabiltzea

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Calambres, chispas y artefactos electro terapéuticos.
ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Salvador del Arco Heras, Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Mikel Bommarito, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani, Jose J. Uriarte Uriarte.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <