Lmentala 61. zk. / nº 61 - 2018ko otsaila / febrero 2018
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

BOMSek laguntzen du Lantegi Batuak-eko profesionalak prestatzen

2016ko irailean Lantegi Batuak enpresarekin hitzarmen bat sinatu genuen, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonei enplegua lortzen errazteko.

Lankidetza honetan, enpresaren arduradunek prestakuntza praktiko bat eskatu ziguten, egunez egun sortzen zaizkien zalantzak eta zailtasunak sakonean aztertzeko. Esate baterako, interesatzen zitzaien gaixotasunak hobeto ezagutzea, eta egunerokoan horiek tratatzeko tresnak berenganatzea.

Sonia Herrera Anaya

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Artikulu osoa

Argazki bilduma

ThinkTIC: PackTech (prestakuntza-pilulak)

Lmentalaren aurreko beste ale batzuetan iragarri bezala, BOMSeko Berrikuntza eta Sistemetako Zuzendariordetza aurrera eramaten ari da ThinkTIC proiektua. Bilakaera digitalaren proiektu honen harira abian jarri zen PackTech ekimena 2017ko lehen seihilekoan. Prestakuntzako pilula batzuk dira, tresna teknologikoei eta Komunikazioko eta Ikerkuntzako Teknologiei buruzkoak. Hauek dira dituzten ezaugarri nagusiak:

• Pilula bakoitzak 30 minutukoa da (ikastaro bakoitzak pilula bat baino gehiago eduki ditzake).
• Profesionalak erabaki dezake zer pilula hartu nahi duen esparru bakoitzetik.
• Prestakuntza izan daiteke aurrez aurrekoa (norberaren zentroan), edo bideokonferentziaren bidez.
• Prestakuntza egokituko da profesionalaren agendara.
• Talde txikietan ematen da, eta banakakoa ere izan daiteke

Ekimena hasi zenetik 350 eskaera baino gehiago jaso ditugu. Horrek adierazten digu harrera ona izan duela, eta adore ematen digu ildo beretik lanean jarraitzeko.

Azkenik, lotura pare bat utziko dizkizuegu, informazio gehiago izan dezazuen ThinkTIC proiektuari buruz, eta PackTech-ek eskaintzen duen prestakuntzaren inguruan. Horrela hobeto aukeratu ahal izango dituzue zuen gustuko pilulak.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio zabalagoa ThinkTIC proiektuari buruz
  2. Informazio zabalagoa PackTech programari buruz
EX CATHEDRA

Sareko Egoiliarren XXI. Jardunaldia: Esku-hartzea krisialdian

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak urtero antolatzen du jardunaldi hau. Bertara deituta daude 4 irakaskuntzako zerbitzuetan errotazioan aritzen diren egoiliarrak eta tutoreak. Aurtengo jardunaldia bereziki garrantzitsua da guretzat, zeren BOMSeko Irakaskuntza Multiprofresionaleko Unitatea izango baita antolatzailea eta anfitrioia aldi berean.

Jardunaldia otsailaren 22an egingo da Osasun eta Kontsumo Saileko Bizkaiko Ordezkaritzan, eta helburu du gogoetarako topagune bat sortzea. Gure eguneroko asistentziatik jasotako kasu praktikoak landuko dira “workshop” tailer teorikoen eta praktikoen bitartez. Lehenik kasuak lantalde txikietan eztabaidatuko dira, eta gero guztion artean jorratuko ditugu. Ondoren kasuak berrikusiko dira, egon diren arazoak aztertzeko, eta irtenbideak proposatzeko. Gainera, aditu batek amaiera emango dio jardunaldiari. Solastuko digu krisialdian erabili beharreko hizkeraren inguruan, eta hartu behar diren indarrezko neurriei buruz.

David Peralta

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. XXI Jornada de Residentes de Salud Mental de Bizkaia

"Encartados" liburua: beste modu batean kartetan jolasteko

Batzuetan sarean nabigatzen, eta beste batzuetan kasualitatez, agertzen dira doako baliabide errazak, balio dutenak gure pazienteen bizimodua hobetzeko. Horietako bat da "Encartados". Liburuxkak jasotzen ditu naipe joko batzuk, zailtasun maila ezberdinak dituztenak. Helburu dute endekapen kognitiboa duten pazienteak suspertzea, eta aldi berean zaintzailearen eta gaixoaren arteko lotura emozionala estutzea.

Erantsitako dokumentuan proiektuaren berri zabala ematen da. Gainera, informazio gehiago dago eskura beherago jarri dugun loturetan.

Beatriz Rodríguez Cabo

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Artículo completo

Erlazionaturiko Loturak

  1. Web del proyecto (con enlace para descargar la guía de juegos)
  2. Entrevista a los autores del proyecto en el diario Noticias de Navarra:
  3. Compar la guía

Psikiatria Insolita birbisitatua (X): Latrinalia

Hitz horrekin adierazi nahi da komun publikoetan garatu den jarduera grafikoa eta literarioa. Eta sinestezina edo ezohikoa dirudien arren, hitza sortzearen arrazoia izan zen auziaren inguruan sortutako benetako interes zientifikoa. Gehiago jakiteko jarraituko diegu Nick Haslam australiarrak emandako azalpenei latrinaliaren eta latrinologiaren inguruan.

J.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Texto completo

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Ospatu bizia, ez egin negar gehiagorik

Sonia ezagutzen dugu jadanik, Lmentalan kolaborazioak egin baitu aurretiaz ere. Norbaitek berriz ikusi nahi izanez gero, begira diezaioke “cisnes y flores” (beltxargak eta loreak) izenburua zuen koadro erakusketa digitalari, 2015eko apirileko alean, hain zuzen ere. Oraindik orain, 2016ko ekainean, eta 2017ko uztailean gurekin partekatu zituen berak bizi izandako pasadizo batzuk, hizkera poetikoan kontatutakoak; bataren edukiak jorratzen zuen berak izandako gaixotasuna, eta besteak Soniak zuen harreman txeratsua oso maitea zuen maskota berezi batekin.

Gaur Soniak berriro partekatuko du gurekin bere olerki batzuk.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Celebra la vida, no llores más
  2. El beso
  3. Limpio de mente y de corazón
  4. Pinceladas de intenso y vivo colorido

Marco Antonioren pasadizoak (VI)

Amak esatekoa esaten dio Jafarri, eta baita Marco Antoniok ere gidoilariari.

Eta 2. dimentsioan sartuko dira, eta gidoilariak lagundu beharko die Laura onik atera dezaten. Hori guztia ikusiko duzue 6. atalean.

Salvador del Arco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Aventuras y desventuras de Marco Antonio (VI)

Argazki bilduma

2017/18ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen Orokorra - 4. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 A.D. GORANTZA 10
2 DURANGO 9
3 GASTEIZ 9
4 MANUENE 6
5 ERAGINTZA 6
6 BARAKA 4
7 ARGIA 3
8 LEHENAK 3
9 BILBAO 3
10 S.J.D. ARRASATE 0
11 ASASAM 0
12 ZAMUDIO 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XXXVI): Eugène Minkowski

Eugene Minkowski, psikiatria fenomenologikoa Frantziara eramateaz gain, hartua izan da haren fundatzaileetakotzat. Beste batzuekin batera, sortu zituen L’Evolution Psychiatrique taldea eta aldizkaria, gaurko egunera arte argitaratzen dena. Société Médico-Psychologiqueko presidente ohia da. Berak egindako lana ahaztuta geratu arren, aintzatetsia izatearekin batera, inspirazioa ekarri zien XX. mendeko lehen zatiko Frantziako psikiatrarik garrantzitsuenei. San Petersburgon jaio zen 1885ean, eta Frida Brokmanekin ezkondu. Emakumea ezagunagoa izan zen Françoise Minkowska izenarekin. Bera ere psikiatra izan zen, eta espezialista Rorschach-en testean. Henri Ey-ren iritziz, Minkowski “ohorezko gizona izan zen, baina ohorerik jaso ez zuena… jakintsua eta adeitsua, horrenbeste non ez zuen itxura egin behar gertatzen ziren ika-miken eta dogmatismoen aurrean.”

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Texto completo

Alienatu lerrokatuei bisita egiten alienatzailearekin batera

Gogora ekartzen baditugu garai bateko eroetxeak, instituzio erraldoi haiek, non milaka gizaki gaixorik bakartu zituzten, seguru asko geure buruari galdetuko genioke nola zen posible mediku batek banan-banan guztiak aztertzea, eta horrela izan bazen, zelako maiztasunez egingo zuen.

Ez dugu aurkituko behin betiko erantzunik, baina erantsitako dokumentuko argazkiek emango digute ideia bat; eta arrazoiak izango ditugu zalantzan jartzeko benetan ohiko praktika izango ote zen.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Pasando visita con el alienista y los alienados alineados
ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Salvador del Arco Heras, Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Mikel Bommarito, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), David Peralta Donner, Beatriz Rodríguez Cabo, Sonia, Reda Rahmani.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <