Lmentala 63. zk. / nº 63 - 2018ko apirila / abril 2018
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Gernikako arbolaren kimu bat Bermeoko Ospitalean

Matxoaren 14an Gernikako arbolaren kimu bat landatu zuten Bermeoko Ospitalean. Asmoa zen aintzatestea ospitaleko langileek egindako lana azken 100 urteotan.

Talagane Pabilioia iaz eraitsi zuten, eta eraikina egon zen lekuan dago orain zuhaitz berria.

Ekitaldia zuzendu zuten Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, eta Osasun sailburu Jon Darponek. Bertaratu zirenei hitz batzuk zuzendu zizkieten Bizkaiko Batzorde Nagusietako presidente Ana Otaduik, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek, eta BOMSeko gerente Carlos Pereirak.

Sailburuaren esanetan, zuhaitza landatzea "bake, askatasun eta berdintasun sinbolo bat da, lagun hurkoa zaintzearen eta pertsona guztiei begirunea izatearen alde”.

Autoritateen hitzaldiak entzun eta gero, profesionalen eta pazienteen txanda heldu zen; eurek estali baitzituzten lurrez haritz berriaren sustraiak.

Ekitaldia bukatzeko ohorezko aurreskua dantzatu zen, eta Batzorde Nagusietako presidenteak kimuaren egiazkotasun-ziurtagiria eman zion osasun sailburuari.

M.L.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Ekitaldiaren lapurpena (Bideoa)
  2. Jon Darponen hitzaldia

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

TAK taldeetako V. jardunaldia

Joan den martxoaren 9an egin genituen TAK taldeetako V. jardunaldiak. Tradizionala egiten ari den topaketa honetan Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean lan egiten dugun TAK taldeetako profesionalok aukera dugu elkar hobeto ezagutzeko eta taldeetan izandako esperientziak partekatzeko,

Oraindik hasi berria den esku-hartze eredu honetan TAK taldeok gure presentzia sendotu nahi dugu, eta identitatea landu osasun mentaleko arretaren esparruan, eta bereziki paziente larrien arretaren eremuan.

Jardunaldiari amaiera eman zion anaiarteko bazkari batek; eta oroitzapen horrekin agur esaten dugu, harik eta 2019ko jardunaldietan berriro elkar ikusi arte.

J.U.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. V Jornada de equipos de TAC

Argazki bilduma

“Vitamin D Levels in Inpatiens”

Nizan egin berri da Europako Psikiatriako 26. Batzarra. Bertan aurkeztu ziren “IMPROZA” ikerkuntza-proiektuaren emaitza batzuk. Egitasmoan gogoz hartu zuten parte BOMSeko Diziplina Anitzeko Irakaskuntzako Unitateko egoiliarrek eta tutoreek.

Erantsitako irudietan ikusgai daude Sofia Trinkadok aurkeztu eta defendatu zuen posterra (sinatzaile guztien izenean), eta haren laburpen bat, jasota dagoena biltzarreko “abstracts” liburuan.

Bejondeiela! Lan ederra egin dute eta.

O.M.

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

“Hitzen isiltasuna”

Humanitateen XLV. Astea egin berri du Bilboko Zientzia Medikoen Akademiak. Antolatutako ekitaldien artean ohiko bat egon da: “Margolari eta eskultore akademikoen erakusketa antologikoa”; eta bertan ez zitzaigun oharkabean pasatu gure lankide Itziar Martínez Villateren artelan bat: “Hitzen isiltasuna” izenburu iradokitzailea duena. Akuarela zoragarria da, liburu-orri batzuen collage baten gainean margotutakoa, goiko aldeko eskuinaldean eskuz egindako testu bat duena.

Eta jakina, eskatu behar izan diogu Lmentalarekin parteka dezala bere artelana. Seguru gaude gustatuko zaizuela.

O.M.

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Bisita gidatuak Athletic Klubeko museora Futsal Ligako jokalarientzat

Joan diren otsailean eta martxoan Euskadiko Osasun Mentaleko zetroen arteko futbito ligako parte-hartzaile guztiek bisita gidatua egin ahal izan dute Athletik Museora, eta San Mameseko futbol-zelaira. Fundazioak antolatu du ekimena eta doakoa izan da. (Normalean talde-bisitetan 14 euro kobratzen da lagun bakoitzeko).

Ekitaldi honetan 150 paziente inguruk hartu dute parte, eta horietako asko gure zentroetakoak izan dira. Gure klubaren historiari buruz gehiago ikasteaz gain, aukera izan dute Iribarri gola sartzen saiatzeko. Gainera, aldageletan argazkiak atera dituzte eta Josu Urrutiaren eserlekuan eseri dira. Bitxikeria bat: aurkarien futbol-taldeko presidentea 13 zenbakia duen eserlekuan jartzen da, Athletic-eko presidentearen ondo-ondoan.

L.F.

Argazki bilduma

Areto-futbola: zentroen arteko liga (2017/18)

Sailkapen Orokorra - 8. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 LEHENAK 15
2 ERAGINTZA 15
3 A.D. GORANTZA 14
4 ARGIA 13
5 DURANGO 12
6 GASTEIZ 11
7 MANUENE 9
8 BARAKA 7
9 BILBAO 6
10 ASASAM 3
11 S.J.D. ARRASATE 0
12 ZAMUDIO 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XXXVIII): Georges Devereux

Georges Devereux antropologo eta psikoanalista hungariar ospetsu bat izan zen. Géza Roheim antropologo eta psikoanalistaren ildoari jarraituz, Etnopsikiatria sortu zuen. Eta horregatik, hain zuzen ere, izan zen ezaguna. Gainera, Frantziako psikiatria transkulturalari ekarpenik handienetakoa egin zion. Poliglota eta helenista bere azken urteetan, nortasun konplexua izan zuen, eta bizitzaren joanean lekualdatzen ibili zen herriz herri. Ondare gisa utzi zituen 400 bat titulu, oso ezezagunak publiko berezituarentzat, bere biografiarekin gertatu zen bezala. Barkaezina egiten da ahaztura historiko hori; batez ere kontuan hartzen bada "Psy" antropologo eta profesional askoren ustetan Devereux izan zela giza zientzietako bururik argitsuenetako bat XX. mendean.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (XXXVIII): Georges Devereux
ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Leire Fentanes Hernández (L.F.), Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Itziar Martínez Villate; Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani, Jose J. Uriarte Uriarte (J.U.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <