Lmentala 64. zk. / nº 64 - 2018ko maiatza / mayo 2018
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Amaitu da BOMSeko gogoeta estrategikoa

Bukatu berri da gogoeta estrategikoaren azken fasea. Talde koordinatzailea apirilean elkartu da, 300 lagun inguruk emandako informazioa aztertzeko helburuarekin. Informazioa urtarrila eta otsaila bitartean jaso da aurrez aurreko tailerren bidez eta galde-sorta elektroniko batzuen bitartez. BOMSeko eta elkarlanean aritu ohi garen beste erakunde batzuetako profesionalen ekarpenak erabili dira Plan Estrategikoaren lehen zirriborroa hobetzeko eta arintzeko.

Ekarpenak aztertu ondoren, “Xedea, Ikuspegia eta Balioen” erredakzioa aldatu da, eta erronka estrategikoen kopurua seitik laura igaro da.

Oraintxe behin-betiko dokumentua ari gara prestatzen, beste elementu batzuekin batera. Horiek guztiak erabiliko dira 2018-2021 Plan Estrategikoaren edukiak zabaltzeko.

Beheko loturan ikus dezakezue fase honen laburpena jasotzen duen bideoa.

M. L.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Lapurpen-bideoa

Datuen babesaren inguruko auditoria egin da BOMSen 2018an (DBLO)

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak (1720/2007 Errege Dekretua) eskatzen du, bere 96. eta 110. artikuluetan, auditoria bat egitea, bi urtean behin, datu pertsonalak biltzen eta tratatzen dituzten instalazioen eta informazioko sistemen gainean.

Osakidetzak kanpoko enpresa bat kontratatzen du lan hori egin dezan. Enpresaren auditoreek aztertzen dituzte gure erakundea, instalazioak, informazioko sistemak, datu-baseak, eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari legez dagozkion datu pertsonalak tratatzeko fitxategiak.

Auditoreek berrikusi behar dute, halaber, datu pertsonalak tratatzeko orduan, egokiak diren jarritako segurtasun-kontrolak, noraino dauden ezarrita gure erakundean, eta bat datozen aipatutako legearekin.

Ematen diegun informazioa behin aztertuta, eta gure lankideak elkarrizketatu eta gero, hau izan da emaitza: datu pertsonalak tratatzeko moduari, prozesuei eta informazioko sistemei dagokienez, BOMSek dituen segurtasun-neurriek GAINDITU DITUZTE EGINDAKO AZTERKETAK ETA PROBAK. Horrela egiaztatu du 1720/2007 E.Dren VIII. Atalean jasotakoaren arabera egindako auditoriak.

Erantsitako artxiboan ikusgai dago auditoriaren txostena.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. auditoriaren txostena

Pazientearen segurtasunari buruzko azkenen argitalpenak

Azken bolada honetan hainbat dokumentu argitaratu dira gure sarean. Bakoitzari buruzko laburpen txiki bat egingo dugu:

• Antipsikotikoak erabiltzea dementzia tratatzeko. Duela hiru urte, Juan Medranok, Ezkerraldea eskualdeko arduradunak, berrikusi zituen dementzia tratatzeko erabiltzen ari ziren antipsikotikoak; eta gida hau haren emaitza da. Gerta daiteke antipsikotikoak eman behar izatea horretarako indikaziorik ez dagonean ere, baina betiere aintzat hartuta dauden arriskuak. Errezetak zentzuz eginez gero, arriskuok gutxiagotuko dira, bai pazienteentzat, bai preskripzioa egiten duten profesionalentzat.

• Sintrom® botika nola erabili BOMSeko ospitaleetan. BOMSeko ospitaleetan koagulazioaren aurkako programa bat ezarri da, Taonet izenekoa. Horrek zenbait aldaketa ekarri ditu Sintrom® botika erabiltzeko eran, eta baita hobekuntza batzuk ere sare-lana egiteko moduan, ahalbidetzen baitu informazioa partekatzea. Sintroma® erabiltzeko prozedura berrian zehazten dira aldatu diren gauzak, eta horiekin batera, alertak eta aholku batzuk ematen dira medikazioaren inguruko akatsak saihesteko.

• Arlo komunitarioko larrialdietako gida. Gidak jasotzen ditu eskuragarri dauden baliabideak eta gerta daitezkeen egoerak. Gainera, azaltzen du nola jokatu behar den urgentzia-kasuetan eta larrialdietan harik eta behar den laguntza heldu arte (Oinarrizko bizi-euskarria, bizi-euskarri aurreratua, eta abar). Laster banatuko dira liburuxkak zentroetan.

Dokumentu guztiak Agirigune aplikazioan eskuratu daitezke, baita beheko loturetan ere.

A.V

Erlazionaturiko Loturak

  1. Antipsicóticos en la demencia
  2. Procedimiento de uso del Sintrom en los hospitales de la RSMB
  3. Larrialdietako Gida arlo Komunitarioan (euskaraz)
  4. Guía de Urgencias en Comunitaria (castellano)

Maiatzaren 5a: Eskuen Higienearen Mundu Eguna

(OME) Osasunaren Mundu Erakundeak proposatu du datorren maiatzaren 5ean egitea Eskuen Higienearen Mundu Eguna; eta horrela egingo dugu guk osasun-arretaren arloan. Aurtengo kanpaina zuzenduta dago sepsisa prebenitzera osasun-arretan; eta Osakidetzak aukeratu du “Haien segurtasuna, zure eskuetan” goiburua kanpaina honetarako.

Baliogarria izan dadila eguna ohartarazteko eskuak garbitzearen garrantziaz, bai ospitaleetan, bai arlo komunitarioan.

Erantsitako dokumentuan azaltzen dira zeintzuk diren eskuak garbitzeko gomendatzen diren 5 uneak, eta zein den desinfekzioa egiteko modu zuzena OMEren arabera.


A. V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Folleto higiene de manos
EX CATHEDRA

BOMSeko bideokonferentziak: ezagutza partekatuz

Zuetako askok goratuko duzuenez, ThinkTIC proiektuarekin garapen digitala bultzatu nahi da BOMSen; eta lantegi horrek eskatzen zuen profesionalek eta erabiltzailek erabakitzea zeintzuk izan behar ziren “eOsasuna”ren oinarriak. Proiektuaren hasieran proposatu zen teknologia erabiltzea saio klinikoak eta trebakuntzako saioak zabaltzeko. Horregatik eraman genituen OMZ eta ospitale guztietara bideokonferentziak egiteko beharrezkoak ziren tresnak (webcam).

Joan den martxoan bi saio kliniko egin dira Basauriko OMZn, gure sareko Intraneteko areto birtual bat baliatuz. Emandako saioen izenburuak honakoak izan ziren: “Errezetak eta beste edabe batzuk, Lege Lehorra (1920-1933) busti zutenak”, eta “Psikiatriako irakaskuntzako praktikak (duela mende batekoak)”.

Oro har, emaitza oso positiboa izan da. Azpimarratu da erraza izan dela BOMSeko profesionalentzat txostengileak ikustea, entzutea, eta galderak zuzenean egitea norberaren lanpostutik mugitu gabe. Gainera, emanaldiek aukera eman digute zentroetako teknologia hobetzeko, berrikuntza teknologikoa areagotzeko, eta ezagutza partekatzeko ere.

Horregatik guztiagatik animatu nahi ditugu horrelako ekimenetan parte hartu nahi duten profesionalak Informatikako sailarekin harremanetan jartzera, posta elektronikoz (boms.sistemak@osakidetza.eus.), edo PackTech bat eskatuz, bideokonferentzia egiteko Lync-aren bidez.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Recetas y otras pócimas que remojaron la Ley Seca (1920-1933).
  2. Prácticas docentes (de hace un siglo) en psiquiatría.

Lehenengo saria BOMSeko egoiliar baten posterrari

Apirilean egin da Sevilla hirian Psikiatriari buruzko topaketa bat suizidioaren inguruan; eta gure barne mediku egoiliar batzuek poster bat aurkeztu zuten bertan titulu honen pean: “Déficit en vitamina D en pacientes ingresados tras intento autolítico”. BOMSeko 2. urteko egoiliar Teresa Ruiz de Azuak jaso zuen topaketako lehenengo saria. Posterrean azaltzen dira Zamudion egindako ikerketa batzuen datuak. Ikus daiteke nola beren buruaz beste saiatu ondoren ospitaleraturik izan diren pazienteek D bitaminaren defizita duten. Kontuan hartu behar da D bitamina aholkatzen den mailatik behera edukitzeak ondorio fisikoak ekar litzakeela; eta horiekin batera agertzea ondorio psikikoak ere .

Hau da posterra egin duen lantalde osoa: Teresa Ruiz de Azua Aspizua, Oihan Uriarte Larizgoitia, Lucía González Endemaño, Sofía Trincado Robles, David Carlos Peralta Donner, Gregorio Montero González, David Jorge Pérez Gallego, Gonzalo Irigoyen Miró, Susana Albelda Esteban, Eva Mª Garnica de Cos, Mercedes Zumárraga Ortiz


Eva Garnica

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Déficit de vitamina D en pacientes ingresados tras intento autolítico.
TXOKO-BOMS

Natalia Salinas Mariscalen akuarelak

Oraingo honetan, erakusketa birtual gisara, gure lankide baten lanak aurkeztuko dizkizuegu. Natalia Salinas Mariscal gizarte langile da Basauriko OMZn, nerabea zenetik margotzeko zaletasuna izan du, eta zenbaitetan erakusketak egin ditu. Euskal Akuarelisten Elkarteko kide da.

Erakustetan ikusgai daude marinak eta autorretratuak, giza gorputzak, fruituak eta loreak. Argi leuna eta epela da nagusi, eta kolorea erabiltzeko duen moduak indartzen ditu transmititu nahi dituen sentsazio eta sentipenak.

Nataliaren lan gehiago daude ikusgai beheko loturetan. Gozatzeko modukoak dira.


O.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Acuarelable, blog personal de Natalia
  2. On line salgai dauden artelanak

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Manuenek ongietorria eman dio udaberriari zuhaitz-kimu batekin

Gogoratuko duzuenez, 2017ko abenduan, ohiturari jarraikiz, izei bat moztu eta Manueneko Eguneko Ospitalera ekarri genuen. Elkarrekin egiten dugu lan eskerga hori pazienteek eta lantaldeak duela 30 urtetik hona.

Orain dela urte batzuk izeia berariaz landatu genuen, egunen batean etxe barrura eramateko asmoz, eta bertan babestu gaitu azken asteotan. Orain, negua behin bukatuta, kimu berriak jaio dira, eta abagunea heldu da bertoko espeziak landatzeko. Horrela eginez espero dugu BOMSeko adikzioetako eguneko ospitale hau hobetzen jarraitzea, eta bizi-bizirik irautea.

Baina aurten zuhaitza landatzea berezia izan da bi gauzarengatik:

Lehenengo eta behin, zuhaitzak aparteko edertasuna duelako. Styraciflua-Likidambar bat da, edo bestela esanda, estorakearen arbola (baltsamoa); astigarraren antzekoa da, baina kolore berde iluneko hostoak ditu, udazkenean kolore dirdiratsuak hartzen dituztenak: laranja, horia, gorria eta more bizia.

Aurreko urteetan Bizkaiko Diputazioak zuhaitz txikiak eman dizkigu inguruko basoa berritzeko, baina aurten ezin izan ditugu eskuratu. Ordainetan Uribeko, eta beraz Manueneneko erizaintzako gainbegirale Marta Garcíak esandako zuhaitz ederra ekarri zigun abenduan, agur gisara; eta guk, pazienteekin batera, ongi mimatu ondoren, martxo honetan landatu dugu, guztion bistan egon dadin.

Marta, kontu hau aprobetxatu nahi dugu zuri eskerrak emateko, bai zuhaitzagatik, bai egin duzun lanagatik. Biak ala biak ondo gogoan izango ditugu. Onena opa dizugu erronka profesional berrietan.

Manueneko Eguneko Ospitaleko lantaldea.

Argazki bilduma

Areto-futbola. Zentroen arteko liga (2017/18)

Sailkapen Orokorra - 9. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 LEHENAK 18
2 GASTEIZ 17
3 ERAGINTZA 15
4 A.D. GORANTZA 14
5 ARGIA 13
6 DURANGO 12
7 MANUENE 12
8 BARAKA 10
9 BILBAO 6
10 ASASAM 3
11 S.J.D. ARRASATE 0
12 ZAMUDIO 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XXXIX): Viktor Frankl

Baliteke “erresilientzia” kontzeptua berria izatea, baina bat dator erabat fitxa honetan aztertu dugun pertsonaiaren bizitzarekin.

Viktor Frankl (1905-1997) logoterapiaren fundatzailea izateaz gain Psikiatriako eta Neurologiako katedraduna izan zen Viena hirian. Bizirik irten zen XX. mendeko bi mundu gerretatik, eta baita nazien kontzentrazio-esparru batzuetatik ere. Baina kontzentrazio-esparru haietan hil egin zitzaizkion gurasoak eta lehen emaztea. Berak egindako lanik ospetsuenak “Gizakia sen bila” du izenburua.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (XXXIX): Viktor Frankl
ATSEDENALDIA

Futbolzaleok: "zoro horiek”… eta gola!

Zoritxarrekoak zuek, hona dator berriro Etxea doktorea, giroan dabilen mundialaren usainak lo gozotik esnatu berririk. Izutu zaitez…Osaba Óscar!. Neska-mutil maiteok, neguko lozorrotik altxatu berriok, Misha artzatxoaren erara, Segisek eta Etxea Produktions-ek adeitasunez aurkezten dizuegu ….

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Futbolzaleok: “zoro horiek”… eta gola!

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Equipo del hospital de día de Manuene, Leire Erkoreka Anda, Marta García García, Eva Garnica de Cos, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani, Natalia Salinas Mariscal, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <