Lmentala 65. zk. / nº 65 - 2018ko ekaina / junio 2018
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Albiste gehiago tokiko osasun-sareen inguruan

Martxoaren 22an BOMSek parte hartu zuen Gorlizen Tokiko Osasun Sareak egindako osoko bilkuran. Gorlizko sareak urtean behin antolatzen du saio bat, herritarrei emateko egiten dituen jardueren berri.

Ikusita herritarrek ez dutela antzeman alkoholaren adikzioaren larritasuna, Lehen Mailako Arretak azaldu nahi izan ditu kontsumoak sor ditzakeen osasun-arazoak aurkezpen baten bidez.

Uribeko OMZko gure lankide Helena Senra Íñiguez psikologoak eta Mara Díaz Sainz osasun mentaleko erizainak bigarrenez hartu dute parte, aditu gisa, Tokiko Osasun Sareak antolatutako ekitaldietan.
Aurkezpenean indar egin zuten prebentzioan bereziki; eta ikusita bertaratutako lagunak arazoaren larriaz harritu zirela, esan daiteke sentsibilizazio-lana eraginkorra izan zela. Beste tresna batzuekin batera, lotura bat eman zuten, edozein lagunek erraz neurtu ahal izateko egiten duen alkohol-kontsumoa, eta ikus dezan arriskutsua den ala ez.

Helenari eta Marari eskerrak eman nahi dizkiegu, zeren lagundu diguten aurrera eramaten, Uribeko Lehen Mailako Arretarekin batera (ESI URIBE), egiten ari garen tokiko osasuna sustatzeko lana.

Izaskun Eraña Aranaga

Bejondeiezuela espezialista berrioi!

Gure zorionak BOMSeko Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionalean prestatu diren espezialista berriei:

Germán Bola Saiz (Osasun mentaleko erizaina)
Gregorio Montero González (Psikiatra)
Mónica Olaran Alday (Psikologo klinikoa)
David Peralta Donner (Psikiatra)
Soraya Vega Martínez (Osasun mentaleko erizaina)

Norbaitek esan zuen bezala, badirudi atzo bertan hasi zinetela egoiliar (ederrak argazkiak!), eta dagoeneko prest zaudete zuen eguneroko zereginak BOMSeko lankideekin partekatzeko.

Onena opa dizuegu itsasaldi berrian!

Argazki bilduma

Lanean hasi dira egoiliar berriak

Joan den maiatzean lanean hasi dira osasun mentaleko psikiatriako, psikologia klinikoko eta osasun mentaleko erizaintzako egoiliarrak. Harro eta gogobeterik sentitzen gara geu aukeratu gaituztelako euren bizitza profesionalaren horren alderdi garrantzitsua aurrera eramateko, beren prestakuntza espezializatua, hain zuzen ere. Agur bero bat jaso:


Claudia Aran Cisneros (MIR)
Aylena Gómez Molina (EIR)
Amaya Gutiérrez Aguirre (EIR)
Paola Llorens Vidal (MIR)
Cintia Montes Novo (PIR)
Unai Ortega Pozas (MIR)
Joana Ortiz de Urbina (EIR)
Cristina Varillas Taetz (EIR)

Beherago dituzue euren argazkiak, vaina laster ezagutuko dituzue aurrez aurre errotazioetan.


Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala. BOMS

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

Ekainaren 14an eta 15ean egingo ditugu BOMSeko Jardunaldiak Euskalduna Jauregian

Aurrekoetan bezala gozatuko dugu hitzaldiez, mahai-inguruez eta tailerrez. BOMSen egindako esperientzia interesgarrien berri ere izango dugu. Protagonistek eurek labur-labur aurkeztuko dituzte esperientziak, iazko formatu berari jarraituz, izan zuen arrakasta aintzat hartuta.

Behean dago ikusgai programa osoa.

Zure zain gaude.

M. L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Jadunaldien egitarau osoa

BOMSeko proiektu bat hautatu dute Bottom-Up aurkezpen-jardunaldirako

Maiatzaren 22an Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan egindako jardunaldian Botton-Up* proiektu batzuk aurkeztu zituzten Osakidetzako zerbitzu erakundeek.

Osakidetzako eta Osasun Saileko profesionalek 2016-2017ko proiektuak ebaluatu ondoren, hautatu zituzten puntuaziorik altuenak jaso zituzten lehenengo 38ak; eta horietatik 9 aurkeztu ziren jardunaldian.

Juan Medrano BOMSeko Ezkerraldea Eskualdeko buruak aurkeztu zuen programa bat, Lehen Mailako Arretan ohiko nahasmenduei ematen zaien tratamendu psikologikoari buruzkoa. Joaquín Ponte eta Begoña Ruiz Aguirre izan dira proiektuaren arduradunak, eta Sodupeko Osasun Zentroan garatu dute. Haren bidez tratamendu psikologiko laburra eman zaie ondorio funtzional arina/moderatuko antsietate diagnostikoa duten pazienteei. Esku-hartzeak iraun duen urtean 114 paziente artatu dira, eta horietatik 75i alta terapeutikoa eman zaie. Beste 17 OMZra bideratu dira. Gainera, ikusi da denbora tarte horretan pixka bat jaitsi dela OMZra bidalitako paziente kopurua (%10), aurreko urteko datuekin alderatuta. (Aurkezpen osoa ikusgai dago beheko loturan).

*Bottom Up proiektuak profesionalen berrikuntza-proposamenak dira, asistentzia-zerbitzuak edo antolakuntza hobetzeko, erakundearen estrategiari jarraituz. Egitasmoen filosofia da profesionalen ekimenei laguntza ematea, ezagutza sortzea, eta saiatzea praktika onak zabaltzen Osakidetzan. Hurrengo deialdia bukatuko da 2018ko uztailaren 31n. Baduzu garatu nahiko zenuen ideiaren bat?

M. L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Aurkezpena

Psikiatria Insolita birbisitatua (XII): Botikaren izena

Herritarrok hain hurbil bizi gara hartzen ditugun botiketatik, eta medikuak horren ohituta daude medikamentuetara non batzuetan ikuspegi egokia ere zein den galtzen dugun, eta ez gara ohartzen inguruan ditugun zenbait konturen garrantziaz. Horietako batzuk dira botiken izenak, beroien jatorria eta izateko arrazoiak …

J. Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. El nombre de la botica

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

Lola Lopez de la Callek bere liburua aurkezten digu: “Melocotones de viña”

Eleberri bat idazteak eskatzen du, ilusioa eta ahalegin handi bat egiteaz gain, tematia izatea eta sormena lantzea. Baina horrek guztiak bakarrik edukiko du ordaina baldin eta argitaletxe batek erabakitzen badu inbertsioa egin eta liburua argitaratzea. Oro har, egile ospetsuek aukera dute lanaldi osoa idazten emateko, hilabeteetan edo urteetan, harik eta irudimenak paperera ekarriko diren irudi eta egoerak sortu arte. Baina idazle berriak beste oztopo bati egin behar dio aurre, uztartu behar baititu bizimodua ateratzeko lana eta literaturarekiko zaletasuna. Eta nik uste dut bigarren kasuan egundokoa dela egin beharreko ahalegina.

Hil honetan gure lankide Lola López de Lacallek aurkezten digu bere lehen eleberria: “Melocotones de viña” (Mahastiko melokotoiak), Txertoa argitaletxearekin argitaratu berri duena. Elkarrizketan Lolak azalduko dizkigu egin duen sortze-lana, urteetan izan duen ilusioa, egindako ahalegina, eta orain duen sentipena liburu-dendetako erakusleihoetan bere eleberria ikustean. Gainera, jorratzen duen istorioaren gaineko zertzelada batzuk emanez saiatuko da gure jakin-mina pizten irakurtzeari ekin diezaiogun, eta sentiarazteko literaturak bakarrik eman ahal diguna: beste bizitza batzuk bizi ahal izatea, eta beste sentipen batzuk sentitu ahal izatea.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Lola López De Lacalle nos presenta su libro “Melocotones de Viña”

Erlazionaturiko Loturak

  1. Melocotones de Viña
  2. “Melocotones de viña” Lola López de Lacalle – adelanto
LEHENENGO PERTSONAN

Udaberriko poesiak

Ohiko kolaboratzailea da Sonia. Oraingo honetan bere azken poesia batzuk helarazi dizkigu, guztion gozamenerako. Ezin falta Lolita untxi xuriaren oroitzapen txeratsua.

1. Apreciando y agradeciendo… ando mi camino.
2. Té de jazmín.
3. Danzarinas flores color canela bailando al son del amarillo sol.
4. El sol.
5. Te quiero felicitar.
6. Adivina, adivinanza.
7. Las aves migratorias.
8. Niebla matinal.
9. Tú simbolizas lo bueno, Lolita.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Poesías de Sonia, primavera 2018.

Marco Antonioren pasadizoak (VII)

Haluzinazioak, zahartzea, telefono-txantxak eta askoz gauza gehiago daude Marco Antonioren eta lagunen zain.

Salvador del Arco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Marco Antonioren pasadizoak (VII)

Argazki bilduma

Areto-futbola. Zentroen arteko liga (2017/18)

Sailkapen Orokorra - 11. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 LEHENAK 27
2 GASTEIZ 20
3 ARGIA 19
4 ERAGINTZA 18
5 MANUENE 18
6 A.D. GORANTZA 17
7 DURANGO 15
8 BARAKA 10
9 BILBAO 9
10 ASASAM 6
11 S.J.D. ARRASATE 0
12 ZAMUDIO 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XL): Luis Valenciano Gayá

Seguru asko XX. mendeko lehen herenean izan zuen Espainiako psikiatriak dirdira zientifikorik eta intelektualik handiena. Tamalez, garaiko psikiatra gehienak isilaraziak eta ahaztuak izan ziren guda zibilaren ondoren. Harrez gero nagusitu zen gerraondoko psikiatria ofiziala, Vallejo Nágeraren eta López Iborren katedren eskutik.

Luis Valenciano izan zen profesional horietako bat. Ramón y Cajalen ikaslea izan zen Medikuntza Fakultatean, eta baita Gonzalo R. Laforaren ikasle kutunetako bat ere. Valencianok berak esan zuen bezala, Espainiako psikiatraren “sakabanaturiko belaunaldiko” kide izan zen. Izan ere, kide guztiei eragin zieten guda zibilak eta ondorengo egoera politikoak, zeren euren bizi-proiektuak eta lanbide-egitasmoak aldrebestu baitziren.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (XL): Luis Valenciano Gayá
ATSEDENALDIA

RUSKY MUNDIALA Errussiatik umorez!

Osaba Oscar ausardiaz ekiditen saiatu arren, Etxea doktoreak zirt edo zart egin behar eta Errussiara egin du alde, bertan egiteko Lmentalako kazetari bereziaren lanak “furbol” txapelketan.

Errussiako hackerrek oztopatzen ez badute (kontuan hartuta lanpetuta ibiltzen direla yankee-en hauteskundeetan esku hartzen), eta espioiek pozoitzen ez badute aterki erradiaktibo batekin, gure heroia, “korsakoff-ez jantzitako kortsarioa”, hurbiltzen ari da Nestlé-ko Plaza Gorriko McDonaldera. Bertatik, Vodka Stalinskaya-ren laguntzarekin, uneoro emango digu horren desiratua izan den gertakariaren berri. Hiztegia besapean duela, lehenengo kronika bidali digu: “Dasvidania, spasiva, tovarich, balalaika eta vhase dzorovie!”

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. MUNDIAL RUSKY: ¡desde Russia con humor!

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Salvador del Arco Heras, Garbiñe Apraiz Urigüen, Mikel Bommarito, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Lola López de Lacalle, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani, Sonia.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <