Lmentala 67. zk. / nº 67 - 2018ko iraila / septiembre 2018
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

IEMACen 7. autoebaluazioa

Ekainean egin zen Kronizitatea Artatzeko Ereduaren (IEMAC) 7. autoebaluazioa.
Tresna horrek dituen 36 galderaren bitartez gogoeta egin nahi dugu, urtean behin, BOMSeko paziente kronikoei ematen diegun arretaren inguruan, eta baita identifikatu ere zeintzuk diren gure indarguneak eta zer hobetuak.

Galderak 6 atalean daude banatuta:
- Osasun-sistemaren antolakuntza
- Osasuna arlo komunitarioan
- Asistentzia-eredua
- Pazienteak bere burua nola zaindu behar duen
- Erabaki klinikoak hartzen laguntzeko tresnak
- Informazio-sistemak

Batzorde Asistentzial Betearazleko kideek egin zuten ebaluazioa. Horiez gain, parte hartu zuten beste ESI batzuetako profesionalek ere; eta egon ziren, begirale gisa, Osakidetzako Integrazio Asistentzialeko eta Kronizitateko Zerbitzuko bi kide.

Ebaluazioa tailerren bidez egin zen, tailerrek errazago egiten baitute gaiak taldeka eztabaidatu ahal izatea, eta zehaztea zer hobetuen lehentasuna.

Beheko loturan ikusgai daude agiriak ("zer hobetuak" barne) eta txosten osoa.

M. L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Acciones de mejora
  2. Informe IEMAC

Egoilarren asebetetzea, 2018ko inkestaren arabera. BOMSeko Irakaskuntzako Unitatea komunitateko baloratuena izan da

Ikasturte guztietan bezala, jaso ditugu egoiliarrek egindako inkestaren emaitzak; eta urtero legez, garai honetan egundoko erronka izan da bidaltzen dizkiguten zenbakiak eta taulak aztertzea, eta zentzu pixka bat ematea nahaste-borraste handiari, zeren datuei ikuspegi global batetik begiratu behar baitzaie. Erantsitako artxiboan daude ikusgai.

Ontzat eman ditzakegu emaitzak, eta horregatik pozten gara. Gure Irakaskuntzako Unitatea izan da baloratuena Autonomia Erkidego osoan. Eskerrik asko batzuei eta besteoi: egoilarrok, tutoreak, eta laguntzako profesionalak, emandako balorazioagatik, eta ikasturte osoan egindako ahaleginagatik.

Datuak eta iruzkinak behin aztertuta, jarraituko dugu gogoeta egiten datorren ikasturteari begira.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Resumen encuesta satisfacción de residentes RSMB 2017-18
  2. Encuesta de satisfacción de residentes RSMB 2017-18. Resumen Dirección de Planificación,Ordenación y Evaluación Sanitaria del Departamento de Salud

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

BOMSeko memoria zientifikoa: 2017

Beste urte batez aurkezten dugu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko memoria zientifikoa. Bertan jasota daude 2017ko profesionalen ezin estimatuzko ekarpenak, euren lanaren eta ahaleginaren ondorio direnak.
Hona ekarri dugun aurkibidean agerian geratzen da lanen aniztasuna:

Hitzaurrea
Abian dauden ikerkuntza-proiektuak
Kontratu programako egitasmoak
Argitalpenak
Txostenak eta hitzaldiak
Tailerrak, ikastaroak eta saio klinikoak
Ahozko komunikazioak eta posterrak
Sariak eta aipamenak
Interneten bidez egindako argitalpenak eta zabalkundea
BOMSeko aldizkako argitalpenak
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko liburutegiko datuak

Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik.

Conchi Moreno

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 2017ko memoria zientifikoa
PERISKOPIOA

Elkarrizketa Urko Blanco Larrialdietako medikuari

Arlo komunitarioko zentroetan banatu dira, ekainean eta uztailean, “Larrialdian nola jokatu” gidaren 200 ale. Helburua izan da laguntza-tresna bat eskuratzea, jakiteko zer egin behar den larrialdi batean, anbulantzia etorri arte.

Eta gaian gehiago sakontzeko asmoz, Urko Blancok azalduko digu, larrialdietako zerbitzura deitzen dugunean, zein den “hariaren bestaldean” daudenen eginkizuna, zelan egiten duten lan telefonoz gidatzen gaituztenek, eta baita laguntzera etortzen zaizkigunek ere.

Urko Blanco mediku da Osakidetzako Larrialdietako Zerbitzuan. Lan egiten du Bizi Euskarri Aurreratuko anbulantzietan (UVI), helikopteroan eta larrialdietako koordinazio-zentroan. Ederto ezagutzen du, beraz, bere lan-esparrua; eta jakin daki zer den segurtasun eza sentitzea erabakiak “itsu-itsuan” hartu behar direnean, zeren larrialdi batean dagoen informazio bakarra izaten baita deia egin duen pertsonak ematen duena, eta kontuan hartu behar da askotan estu eta larri ibiltzen dela, egoerak gaindituta.

Argi dago ekintza-gizona dela, eta bereziki atsegin duela hurkoei laguntzea. Guretzat ere eduki ditu hitz gozo batzuk; baina zertaz ari naizen jakiteko, elkarrizketa osoa irakurri beharko duzue.

Eskerrik asko, Urko, zure laguntzagatik, profesionaltasunagatik, eta zure lana pixka bat gehiago jakitera emateagatik. Azken finean, lana partekatzen dugu, itsasontzi berean gaude, eta xede berbera dugu guztiok.

A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Urko Blancori
  2. Arlo komunitarioko larrialdietan "nola jokatzeko gida"
LEHENENGO PERTSONAN

Komikigintza hezkiketa-tresna terapeutiko gisa

Komikiak komunikatzeko tresna bikoitza da: idatzizkoa eta bisuala. Gauzak komunika ditzakegu oinarrizko hizkuntza eta marrazkiak baliatuz. Emozioak bideratzen laguntzen digu: gogoetak, emozioak, fantasiak... Gaiak umorez jorratu daitezke, adeitasunez.

Horregatik, Zamudioko Ospitalean lanean ari nintzela, nire terapia okupazionaleko laguntzaile lanpostuan, bururatu zitzaidan komikigintza erabil nezakeela errehabilitazioko unitatean. Gainera, bide emango zidan teknologia berriak erabiltzeko eta pazienten bestelako interes batzuk ere lantzeko. Orain da unea emaitza zabaltzeko; eta uste dut interesekoa izan daitekeela Lmentalako irakurleontzat.

Ziortza Llona

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Cómic Zamudio
BAZEN BEHIN

Zamudioko Ospitalearen 50. urteurrena

Hil honetan Zamudioko Ospitaleak 50. urteurrena du, eta jakina, efemerideak merezi du Lmentalan isla izatea.
Inaugurazioaren egunean, 1968ko irailaren 7an, garaiko Aldundiko presidenteak, Arriluce markesak, eman zuen hitzaldian aldarrikatu zuen:

“Zamudioko klinika egiteko, arkitekturari dagokionez, erabili dira buruko gaixotasunen esparruko teknikarik aurreratuenak. Eraiki da 8.000 metro karratuko orube batean, gurutze bikoitzeko itxura dauka, oso zabalduta; iritzita horrela errazten direla, alde batetik, erabilera; eta bestetik, barruko joan-etorriak eta orientazioa. Gainera, etorkizunean beharra badago, erraza izango da zabaltzea. Ehun bat ohe izango ditu, eta 5 gunean egongo dira banatuta…”

Baina, has gaitezen istorioa hasieratik kontatzen, gertaerak gehiegi aurreratu gabe. Irakurleak goza ditzan, haren eskura jarriko ditugu erantsitako artxiboan garaiko argazki txundigarri batzuk. Eta lehenengo eta behin zoriondu beharrean gaude ospitalean 50 urte hauetan bere onena eman duten profesionalak.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. ¡Zamudio cumple 50 años! Palabras e imágenes de entonces.

Psikiatriako klasikoak (XLII): Carl Gustav Jung

Carl Gustav Jung, XX. mendeko lehen erdiko psikiatra suitzarra, ezagunagoa izan zen Freudekin izandako eztabaidengatik eta apurketa entzutetsuagatik, berak egindako lanagatik baino. Horren harira, esan behar da lan asko egin zituela, baina baita irakurtzeko zailak ere.
Nazioarteko psikiatrian Jung ezohiko pertsonaia izan zen; alde batetik, mundu mailan ospe handia izan zuelako, baina bestetik, berak ondutako teoria psikologikoak bat ez zetozelako, neurri handitan, XX. mendeko medikuntzaren lan ildoekin. Izan ere, garaiko medikuntza bideratuago baitzegoen egitateak egiaztatzera, eta legeak ezartzera. Aldiz, originalagoak ziren “Küsnacht-eko jakintsu zaharraren” teoriak, inondik ere, eta iturria zuten askotariko ezagutzan; baina batzuetan hurbilago zeuden okultismotik eta espiritismotik “betiko zientziatik” baino. Agian horregatik miretsi zuen publiko zabalak, eta baztertu nazioarteko psikiatriak.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Psikiatriako klasikoak (XLII): Carl Gustav Jung
ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), José Antonio Díez Sainz, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Ziortza Llona Lasagabaster, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Concepción Moreno Calvete, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <