Lmentala 68. zk. / nº 68 - 2018ko urria / octubre 2018
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Lekualdatu da Barakaldoko Adikzioetako Osasun Mentaleko Zentroa

Joan den irailaren 17an ireki zen Barakaldoko Adikzioetako Osasun Mentaleko Zentro berria Rontegiko Osasun Zentroan. Zabalagoa eta modernoagoa izateaz gain, zuzendu ditu Berriotxoako lokal zaharrak zituen gabeziak: arkitekturari, irisgarritasunari eta segurtasunari dagokienez. Zentroa handitzea eta hobetzea paziente eta profesionalen eskaeren ondorioa da.

Barakaldoko ESIk utzitako lekuan egin den zentro berriak jarraituko du adikzioak artatzen, baina leku zabalagoa edukitzeak ahalbidetuko du bestelako esku-hartzeak egitea, erantzuna emateko etorkizunean sor litezkeen beharrei, bat etorrita Euskadiko Adikzioetako Planean ezarritakoarekin.

Barakaldoko Adikzioetako Zentroak arreta ematen die 18 urtetik gorako Barakaldoko biztanleei, sustantziek eragindako buruko nahasmenduen alorrean; eta baita Sestaoko adin nagusiko pazienteei ere, alkoholaren adikzioaren alorrean

J.Me.

Argazki bilduma

Kanpaina pazientearen segurtasunaren alde: hiru mezu inplikazioa lortzeko

2017ko martxoaren 29an eta 30ean Bonnen (Alemania) egin zen Ministroen II. Goi-Bilera non osasun arloko agintariek eta nazioarteko erakundeek, OMS eta Europako Batasuna tartean, ekimen berriak adostu zituzten pazienteen segurtasunaren inguruan. Besteak beste erabaki zuten irailaren 17a izango zela Pazientearen Segurtasunaren Nazioarteko Eguna.

Egunaren harira, Osasun Sailak eta Osakidetzak aurten antolatu dute, lehen aldiz, Pazientearen Segurtasunaren Astea, irailaren 17tik 23ra. Egunotan Osakidetzako ehunka profesionalek eta osasun-zientzietako ikasleek informazio zuzena eman diete osasun-zerbitzuetako erabiltzaileei norberaren segurtasuna zaintzeak duen garrantziari buruz.

Osasun mentaleko arloan nabarmentzekoa da Durangoko Eguneko Ospitaleko Mª Teresa Rodriguez Burgos erizainak kanpainaren lekukoa hartu duela, eta segurtasun-mezuak helarazi dizkiola Ondo Bizi programako taldekideei. Ondo Bizi programaren bidez osauna zaintzen irakasten zaie buruko nahasmendu larria dutenen pazienteei. Maria Tereseak uneoro eduki du aldamenenean Rosa Añel Rodriguez, familia medikua eta bere lagun mina, Osakidetza guztian kanpaina zabaldu eta koordinatu duen arduraduna, hain zuzen ere.

A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekimenaren kronika osoa
  2. Kanpainaren triptikoa
  3. Eskuak garbitzea-kartela
  4. Durangoko EOean erabilitako hezkuntza-materiala

Argazki bilduma

Udako jaia "La Casitan"

Urtero legez, udako jaia ospatu zen errehabilitazioko unitatean; eta pazienteek gogoz hartu zuten parte. Karaokeaz gain, egin ziren pintura-lehiaketa, mahai-jokoak, dantzak eta guztiek gozatu ahal izan zituzten bestelako jarduerak. Gainera, parte hartu zuen altan zegoen paziente batek, musika-ekipoa ekarri zuena.

Elena Rodríguez Seoane.

Zamudioko Errehabilitazioko Unitatekoek txangoa egin zuten Sukarrietako San Antoniora

Abuztuaren 21ean txangoa egin zuten Zamudioko Ospitaleko Errehabilitazioko Unitateko 21 pazientek eta 5 profesionalek Sukarrietako San Antonio hondartzara.

Denetik egin zuten. Talde batek osteratxoa egin zuen, beste bat hondartzara joan zen, bainu bat hartzera, eta hirugarrena kalakan geratu zen terraza batean, eguraldi onaz gozatzen. Bazkaria aurretiaz prestatu zen ospitaleko sukaldean, piknik egiteko moduan.

Arrakasta erabatekoa izan zen.

Elena Rodríguez Seoane.
TXOKO-BOMS

Isabel Aquesolo Gerentziako idazkariaren agurra

Gure lankide Isabel Aquesolo hil honetan jubilatzen da, eta lerro batzuk idatzi dizkigu agur modura.

Onena opa diogu bere bizitzako etapa honetarako.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Despedida de Isabel

Argazki bilduma

PERISKOPIOA

BOMSeko ONDO BIZI programa aipatu dute Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren atarian

Eusko Jaurlaritzaren web orriak daukan arreta soziozaniotarioaren atariak informazioa biltzen du hainbat gairen inguruan: baliabideak, egitasmoak, txostenak, gidak, eta abar.

Albisteak jasotzen dituen orriaren atalean berri bat zabaldu zen, irailaren 10ean, Equally Well UK izeneko programari buruz. Equally Well-ek aintzat hartzen du buruko nahasmendu larria (BNL) duten pertsonen berdintasun falta. Hiru erakundek bultzatzen dute egitasmoa: Osasun Mentala Sustatzeko Zentroa, Kaleidoscope Health eta Osasun Mentala Zaintzea eta Berriro Planteatzea, elkarlanean Britainia Handiko beste 20 elkarterekin: erakunde profesionalak, instituzioak, irabazi asmorik gabeko elkarteak eta osasun zerbitzuak. Egitasmoa Zelanda Berrian sortu zuten, eta gerora Australiara hedatu zen, bi helburu lortzeko:

1.- Luzatzea Britainia Handian buruko nahasmendu larria duten pertsonen bizi-itxaropena. Gaur egun 15-20 urte txikiagoa da nahasmendurik ez dutenekin alderatuta.
2.- Borrokatzea buruko nahasmendua dutenen heriotza goiztiarra. Izan ere, zenbait kasutan heriotza eratortzen da osasun fisiko txarretik eta lotuta dago diabetes bezalako gaixotasunei, patologia kardiakoari eta minbiziari, edota tabakoaren kontsumoari.

Arreta Soziosanitarioaren atariak azpimarratzen du BOMSek 2012tik baduela BNL duten pertsonen patologia medikoak antzemateko eta jarraitzeko programa, gerora indartu zena ONDO BIZI izeneko programa psiko-hezitzailearekin. Programa biek eta Equally Well ekimenak helburu berberak dituzte.

Izaskun Eraña

Erlazionaturiko Loturak

  1. Arreta Soziosanitarioaren atariko sarbidea
  2. Albiste osoa
LEHENENGO PERTSONAN

Erakusketa birtuala: ikatz-marrazkiak eta akuarela

Duela hilabete batzuk aukera izan genuen Javik egindako lan batzuk erakusteko. Artean hasi berria zen margogintzan; eta egia da gaur egunera arte lan oparoa egin duela, trebetasun handiz egin ere. Oraingo honetan gurekin partekatu nahi ditu azkenaldiko bere sortze-lanaren emaitza batzuk.

O.M..

Argazki bilduma

BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XLIII): Serge Lebovici

Serge Lebovici, nazioartean ezagututako psikiatra eta psikoanalista frantziarra izan zen. Elisabeth Roudinesco, Frantziako psikoanalisiaren historialariaren iritziz, instituzioei lotutako gizona izan zen, lan teorikoari emandako pertsona baino gehiago, zeren eta kargu batzuk bete zituen erakundeetan bere lanbide-bizitzan. Seguru asko, ritzian eragin handia izango zuten Frantziako psikoanalisiaren historian gertatutako botere-gatazkek, bestelakoa adierazten baitute Leboviciren ikasleek, eta idatzitako 500etik gorako lanek (barnean hartuta liburuak, artikuluak eta hitzaldiak).

Lanbide-karrerari heriotzak eman zion amaiera, 85 urte beterik zuela. Ordura arte katedradun aritu zen Paris XIII Unibertsitatean, haur-psikiatriaren arloan. Garrantzi handiko karguak bete zituen, Pariseko Psikoanalisiaren Elkartetik hasi eta Psikoanalisiaren Nazioarteko Elkarteraino. Guztietan nabarmendu zen gizon onbera izateagatik, aldekoen zein aurkakoen esanetan.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (XLIII): Serge Lebovici
ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

Erlazionaturiko Artxiboak

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Amaia Arzubia Aroma, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Javi, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Elena Rodríguez Seoane, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <