Lmentala 70. zk. / nº 70 - 2018ko abendua / diciembre 2018
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Zamudio Ospitalearen 50. urteurrena

Azaroaren 15ean ospatu zen Zamudioko Ospitalearen 50. urteurrena.

Autoritateen eta Nikolas Achúcarroren eskulturaren aurrean dantzatu zen ohorezko aurreskuak hasiera eman zion ekitaldiari. Ondoren hitz batzuk esan zituzten Concha Peraltak, Jose Uriartek, Jose Ignacio Landalucek eta Andoni Arcelayk; eta gero Oscar Martinez Azumendiren txanda heldu zen. Azumendik hitzaldi interesgarri bat eman zuen, hizpide hartuta Bizkaiko ospitale psikiatrikoak eta baita inoiz errealitate izatera heldu ez zen makro-ospitale psikiatrikoa ere. Behin bukatuta, bideo bat proiektatu zen; bertan jasota zeuden ospitaleko langileen istorioak, eta garai bateko esperientziak eta argazkiak. Ospakizuna bukatu aurretik bisita egin zen ospitaleko instalazioetan barna; eta amaiera eman zitzaion lunch txiki batekin.

Zorionak; eta askoz gehiago bete ditzazula!

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Zamudio ospitalearen 50. urteurrena

Argazki bilduma

Nicolas Achúcarro doktorearen heriotzaren mendeurrena, eta Zamudioko Ospitalearen 50. urteurrena

Azaroaren 9an, ostiralarekin, ekitaldi bat egin zen Bilboko Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian. Antolatzaileak izan ziren Zientzia Mediko eta Osasun Zientzietako "Historia Atala", eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.

Ekitaldiari hasiera eman zion Nekane Murga andreak, Planifikazioko, Antolamenduko eta Osasun Ebaluazioko zuzendariak. Goizean aztertu ziren, luze eta zabal, Nicolás Achucarroren biografia, eta berak bizi izandako inguru soziala. Ondoren aritu zen Bizkaiko lurraldeak behinola izan zuen ospitale bat izateko beharraz, eta hark izango zuen etorkizunaz. Gerora, 1968an, inauguratu zen Zamudioko Ospitalea, hasiera batean Nicolás Achúcarro Institutu Neuropsikiatrikoa izango zena.

Jardunaldiari amaiera eman zion hitzaldian azaldu ziren “Achúcarro Basque Center for Neurosciencen” helburuak eta lorpenak.
Erantsi ditugu jardunaldiaren programa (kontsultatzeko jorratutako gaiak), eta txostengileen eta parte-hartzaileen izenak.

Gehitu dugu, halaber, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bidalitako gutuna. Haren bidez zoriondu nahi izan zituen Zientzia Medikoen Akademia eta BOMS, biek antolatutako ekitaldiagatik eta jorratutako gaiengatik. Lehendakariak adierazi zuenez, “Bi erakundeon bizitasuna egiaztatzea pizgarri bat da; eta ekimenak ahalbidetzen du balore ematea gure gertuko historiari, eta horrekin batera, lantzen jarraitzea etorkizunaren bi giltzarriak: berrikuntza eta ikerketa”. Eta gaineratu zuen: “Nicolás Achúcarroren ibilbide eredugarriari orain jarraipena ematen diote, euren konpromisoarekin, Osakidetzako Osasun Mentaleko Sareak eta Zientzia Medikoen Akademiak ”.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Programa de la Jornada conmemorativa de Nicolás Achúcarro y cincuentenario de Hospital Zamudio
  2. Carta del Lehendakari a la Academia y RSMB

Erlazionaturiko Loturak

  1. Acceso a la noticia de la jornada en la Web de la Academia
  2. Reseña biográfica sobre Nicolás Achúcarro (Luis Pacheco)

Argazki bilduma

Errehabilitazioko Unitatean eta Zamudioko Eguneko Ospitalean egindako azken jarduerak

Azaroaren 2an: Babarrunak jatea Artxandan.

Egun horretan monitore bat, laguntzaile bat eta hirurok irten ginen, eguneko ospitaleko pazienteekin batera, indabak eta sakramentuak jatera Artxandako Viverora. Esperientzia ederra izan zen, gozatu baikenuen otordu ederraz eta solasaldi umoretsuaz.
Udazkeneko giro grisa izan genuen lagun; baina lasaitasuna ekarri zigun, bai guri, bai Vivero inguruari. Errepikatzeko modukoa!

Azaroaren 20an: goiz musikala.

Disc Jockey aparta batek musika jarri zuen guztion gozamenerako. Osakidetzako langileok eta pazienteok, soinuaz ondo kutsatuta, dantza egin genuen musikaren erritmoan. Nabari zen jai giroa, eta ederto islatzen zen guztion irribarretan. Denbora batez arazoak baztertu genituen, dantzatuz eta musika onari jarraituz. Horrelako ekimenak ongietorriak dira beti.

Elena Rodríguez Seoane.
EX CATHEDRA

Euskal Herriko erizantzako laguntzaileen (TCAE) VI. jardunaldia

Arreta klinikoko esparru guztietatik etorritako parte-hartzaileak elkartu ziren, urriaren 23an, Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian. Elena Ayneto izan zen parte-hartzaileetako bat, BOMSeko Gernikako Eguneko Ospitalekoa. Elenak aurkeztu zuen txostenak “irakurketa Errazeko Programa Gernikako Eguneko Ospitalean” izenburua zuen; eta bereziki interesgarria gertatu zen jorratutako gaiaren originaltasunagatik, kontuan hartuta kokatuta dagoela pazienteei zainketa orokorrak ematen zaizkien inguru batean.

Gainera, bere lankide Ostaizka Respaldiza, eta Calixto Gederiagarekin batera (erizaintzako laguntzaileak), aurkeztu zuen beste lan interesgarri bat, poster batean jasotakoa, izenburu honen pean: “Informazioko eta komunikazioko teknologiak erabiltzea Barrualdeko Eskualdeko Ospitaleratzearen Ordezko Aukeretan, Bilboko Osasun Mentaleko Sarean”. Lana euren lanbide-esperientziaren emaitza izan da.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Programa de Lectura Fácil en el HD Gernika, Comarca Interior (diapositivas)
  2. Programa de Lectura Fácil en el HD Gernika, Comarca Interior (texto)
  3. Póster TIC en Alternativas Comarca Interior

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Emozioak eta poesia

Olga eta Josu bikote dira duela urte askotatik, eta partekatzen dute poesiarekiko zaletasuna. Horrela adierazten dituzte emozioak, eta bizipen intimoak. Erabaki dute, ilusio handiz, gurekin partekatzea euren bi olerki.

Maider Sánchez Pérez. Ortuellako OMZ.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Las emociones y la poesía

Argazki bilduma

Gutuna Zamudioko Ospitaleko lantaldeari

BOMSeko pazienteek eta erabiltzaileek maiztasunez helarazten dizkigute edukitako arretaren inguruko iruzkinak; baina ez da horren ohikoa jasotzea hau bezalako idazki sentitua. Horregatik uste dugu ondo legokeela Zamudioko langile guztiek irakurtzea, eta partekatzea BOMSeko gainerako profesionalekin.

Hemendik egileari eskertu nahi dizkiogu esandako hitz goxoak.

José Ignacio Landaluce Lauzurica

Argazki bilduma

Areto-futbola. Zentroen arteko liga (2018/19)

Sailkapen Orokorra - 2. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 ARGIA 4
2 DURANGO 3
3 ERAGINTZA 3
4 BARAKA 3
5 GORANTZA 1
6 GASTEIZ 0
7 MANUENE 0
8 S.J.D. MONDRAGON 0
9 BILBAO LEHENAK 0
10 ASASAM 0
11 ZAMUDIO 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Zergaitik da azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeria guztien aurkako eguna?

Aurreko azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izan zen.
Data horren zergatia jakiteko Dominikar Errepublikaren historiako pasarte batera jo behar dugu: Leonidas Trujilloren diktadurapean, 1960ko azaroaren 25ean, Mirabal ahizpak (María Teresa, Patricia eta Minerva) diktadura haren kontrako herri-mugimenduan parte hartzeagatik oinazetu, bortxatu eta erail egin zituzten. Horrela emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokaren ikur bihurtu ziren, eta 1981etik hona azaroaren 25 guztietan mundu zabalean oroitzen da egun hori. 1999ko abenduan Nazio Batuen 83. Biltzarrean, Dominikar Errepublikaren proposamenez, beste 60 gobernuren laguntzarekin, emakumeenganako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko egun aldarrikatua izan zen.

Mirelur Alegria Jaio. Bermeoko OMZ.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 25 de noviembre, Día internacional para la eliminación de la violencia contra las mujeres

Psikiatriako klasikoak (XLV): José Miguel Sacristán Gutiérrez

José Miguel Sacristán Gutiérrez ezezaguna da gaurko psikiatra gehienontzat. Madrileko Psikiatria eskolako kide izan zen XX. mendeko lehen herenean, eta kliniko dirdiratsua izatera heldu zen. Guda zibilaren ondoren, jazarri zuten bere ideologiagatik; eta garaiko profesional askok bezala, "barne-erbestea" jasan izan behar zuen. Horren ondorioz, nahiko bazterturik geratu zen bere lan esparruan, eta egoerak ia hil arte iraun zuen

Bere bizitzari eta lanari buruzko doktore-tesia egin zen 1999an. Hala ere, badirudi, gaur arte, artikulu bakar bat argitaratu dela hari buruz.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (XLV): José Miguel Sacristán Gutiérrez
ATSEDENALDIA

2019ko egutegia

Gure irakurle etsituen eskabide zalapartatsuak aldizkariko postontzia egunero betetzen ari diren honetan, eta goi hurrengo arduradunaren erregu samurrei amore emateko (barnean hartuta proposamen lizun batzuk, aipatuko ez ditudanak, haur-ordutegian egoteagatik), Etxea doktoreak, Benidormeneko bere hibernazio-urrezko erretiroa utzi, eta erabaki du urteroko Gabonetako hitzordura etorri, datorren urteko egutegiaren beste zenbaki bat ematera...

Oraingo honetan rock & rollari gorazarre egiteko, zeren eta erdi-mailako arduradunak protagonista diren egutegi erotikoak lozorro goxoan jarraitzen baitu, gure lider maitearen mahaiko tiradera batean, aukera hobe baten zain...

Esandakoa: ONDO PASA ETA URTE BERRI ON!!!

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 2019ko Egutegia

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Mirelur Alegría Jaio, Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, José Ignacio Landaluce Lauzurica, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Gaizka Portillo Benito, Reda Rahmani El Ouachekradi, Elena Rodríguez Seoane, Maider Sánchez Pérez.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <