Lmentala 74. zk. / nº 74 - 2019ko apirila / Abril 2019
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Txotxongiloak: terapia okupazionalerako tresna

Txotxongiloak baliatu ditugu eduki kognitiboak, talde-lana, eta beste balore batzuk lantzeko. Baina, esan behar da, guztiaren gainetik, ondo pasatu dugula. Izan ere, prestatu ditugun lanak Zamudion antzeztu ahal izan ditugu. Zuek agertutako interesa pizgarria da niretzat, eta horregatik partekatu nahi dut zuokin gure esperientzia.

Gure helburuak hauek izan dira:
- Irudimena garatu, eta gure gaitasun kognitiboa landu (gidoiak prestatuz, eta beroiek buruz ikasiz).
- Talde-lana egin: edukiak adostu, ados jartzen ikasi …
- Jendaurrean hitz egin, eta antzezten ikasi (ahotsaren tonuak, azentuak, …).

Lau fasean egin dugu:
-1) Gidoia: istorioak sortu taldeka, binaka. “Ideia-jasa”ren teknika erabili dugu.
-2) Apainketa eta agertokiak: txotxongiloak egin ditugu (papera eta zumea baliatuz), eta istorio bakoitzaren dekoratuak paper-orrietan prestatu ditugu.
-3) Entseguak: ahotsa modulatuz, eta gidoiak buruz ikasiz.
-4) Istorioak antzeztu.

Ziortza LLona Lasagabaster (Zamudioko Ospitaleko monitorea).

Argazki bilduma

Gailurrez gailur… Plan Estrategikoaren erronkak

Plan estrategiko batek helburu batzuk ditu oinarri; eta helburuak erronkak dira. Erronka bat lotzeko ekintza batzuk egin beharko ditugu; eta horiek eginda, lortuko dugu gauzak aldatzea.
Gure Planaren lehenengo helburua Eredu Asistentzial Komunitarioa sendotzea da; eta horrek eskatzen digu:
- Eskaintzen dugun asistentzia aztertzea, eta beharrezkoak diren zerbitzuak ematea. Bermatu behar dugu gure zerbitzua irisgarria, segurua eta etengabea izatea.
- Ospitaleratze programak eskaintzea sareko hiru ospitaleetan.
- Topaguneak sortzea, eragile guztiok elkartzeko.
Horiek horrela, estrategia bat ezarriko dugu:
- Asistentzia-eredua berrikusiko da, eta programa berriak abian jarriko ditugu.
- Berrikusiko dugu BOMSek adikzioen esparruan ematen duen asistentzia
- Berrikusiko dugu eguneko ospitaleen asistentzia.
- Lan egingo dugu aintzat hartuta “Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak”.
- Hobetuko dugu historia klinikoaren kalitatea.
Geroa, urteko kudeaketa-planean, jasoko dira helburuok lortzeko ekintza zehatzak.
Oraindik beste 3 erronka ditugu. Datorren hilean helduko diogu bigarrenari. Ez hutsik egin emandako hitzorduari.

Marijo Llarena
EX CATHEDRA

Eboluzioari eta Neurozientziei buruzko Jardunaldia

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak eta Deustuko Unibertsitateak antolatu duten Eboluzioari eta Neurozientziei buruzko III. Jardunaldia Deustuko Unibertsitateko auditoriumean egingo da maiatzaren 17an. Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea (tokia mugatua da).

Loturetan ikusgai dituzu egitaraua, eta izena emateko web-aren helbidea.

J.U.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egitaraua

Erlazionaturiko Loturak

  1. Izena eman
TXOKO-BOMS

Emakume langileen eguna: greba feministaren arrazoiak

Manifestu bat idatzi genuen BOMSeko langile batzuok eta Madrileko osasun mentaleko lankide batzuek; eta bertan bat egiten genuen greba orokorrarekin eta feministarekin Espainiako Estatuan.

Gure ustez, ezinbestekoa da generoaren ikuspuntutik begiratzea pairamen psikikoari, iatrogenia (zainketa medikoek eragin dezaketen kaltea) ekiditeko, eta indartzeko herritarrei ematen diegun laguntza.

Silvia de Juan Calleja

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 8Mn greba feminista egiteko arrazoiak osasun mentalaren arloan
PERISKOPIOA

Jon García Ormazak: “Suizidio asko aurreikus daitezke”

Gure itsaspekoa lasai zebilen Hego Atlantikoko uretan murgilduta, periskopioa altxatu, eta ustekabeko albiste batekin topo egin zuenean: gure lankide Jon García Ormazak hitzaldi bat eman behar zuen, martxoaren 19an, Uruguayko Higiene Institutuan. Izenburua: "Suizidioa Euskal Herrian eta Uruguayn. Hausnarketa eta aurreikuspenak mundu globalizatu batean”.

Ez galdu “La Diarian” argitaratutako albistea, bertan azaltzen baitu eragileak ezagutzearen garrantzia suizidioa prebenitzeko orduan, eta nola erabiltzen den autopsia psikologikoaren metodoa suizidioaren arrazoiak ulertzeko.

M. L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa
LEHENENGO PERTSONAN

Bermeoko Ospitaleko erabiltzaileen elkartasuna

Joan den urtarrilean, Bermeoko Ospitalean, Peñascal Fundazioak bidalitako gonbidapena jaso genuen, arropa biltzeko etxerik gabeko pertsonentzat. Kanpainaren berri eman genien gure erabiltzaileei, eta batzuek interesa erakutsi zuten ekimenean parte hartzeko.

Orduan, lanari ekin genion. Lantalde batzuk antolatu genituen, terapia okupazionaleko lankideekin batera. Izan ere, urtarrilean eta otsailean euren denboraren zati bat eman zuten arropa biltzen eta sailkatzen. Gero, martxo aldean, Peñascal Fundazioaren Sarrikueko zentrora joan ginen bildutakoa ematera, eta bertatik bertara aukera izan genuen egiten duten lana ezagutzeko.

Joana Cenitagoya Prol. Terapeuta okupazionala (Bermeoko Ospitalea)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berri osoa irakurri. Bermeoko Ospitaleko erabiltzaileen elkartasuna

Areto-futbola: zentroen arteko liga (2018/19)

Sailkapen Orokorra - 7. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 BILBAO LEHENAK 15
2 MANUENE 15
3 ARGIA 10
4 ERAGINTZA 9
5 GORANTZA 7
6 DURANGO 6
7 ASASAM 4
8 BARAKA 3
9 ZAMUDIO 3
10 GASTEIZ, S.J.D. MONDRAGON 1
11 Descansa 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaiza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XLIX): Paul Sérieux.

Apirileko fitxa honetan berreskuratuko dugu Paul Raimond Sérieux psikiatraren figura. XIX. eta XX. mendeetako lekukoa izan zen, eta historiara igaro zen "Las locuras razonantes" liburuaren egileetako bat izateagatik. Izan ere, bere ikasle Joseph Capgrasekin batera argitaratu zuen liburua. Bertan jasotzen zuten deliriozko-jardueraren inguruan 15 urtez baino gehiagoz egindako lanaren emaitza.

Sérieuxek lehen aldiz eman zituen ezagutzera Frantzian Kraepelin eta dementzia goiztiarra. Hark eta bere bi ikaskide René Masselon-ek eta Constance Pascalek egindako lanetan laguntza teorikoa aurkitu zuen Bleulerrik eskizofrenia kontzeptua sortzeko 1911n.

Valentin Magnan-en ikaslea izan zen, eta fidela izan zitzaion bizitza osoan.
Nahiko ahaztua izan den arren, Sérieuxek ondutako lana zabala da. Esan liteke Frantziako ospitale-piskiatriaren berritzaile nagusietako bat izan zela XX. mendearen lehen erdian.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (XLIX): Paul Sérieux.
ATSEDENALDIA

Bozkatzearen inguruko kontuak

Azken asteotan alderdi politikoek prestatu duten hauteskunde-maratoi txikia dela eta, bonbardatu gaituzte euren mezu politikoekin; eta beste alde batetik, behean aipatzen den 2/2018 Lege Organikoa aldarrikatu berri da. Legearen izen arranditsuak berak iragartzen duenez “ezgaitasuna duten pertsona guztiek”, horrela nahi izanez gero, gauzatu ahal izango dute boza emateko daukaten eskubidea.

Egia esan, ergelkeria da horrelako zuzentasun politikoa erabiltzea halakorik esateko, zeren egin den aldaketak zerikusirik baituen (ezgaitasuna izanik), ezgai deklaratuak izan ziren pertsonekin, horrela galdu zutelako boza emateko eskubidea. Zalantzan jarri da pertsona horiek, eta baita ezgai deklaratuak ez diren pertsonek ere gaitasun nahikoa ote duten boza emateko hiritarrak ordezkatu nahi gaituen hautagai-sorta apartari.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Las cosas del votar

Erlazionaturiko Loturak

  1. Ley Orgánica 2/2018, de 5 de diciembre, para la modificación de la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General para garantizar el derecho de sufragio de todas las personas con discapacidad

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Joana Cenitagoya Prol, Silvia de Juan Calleja, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, María José Llarena Cuevas, Ziortza LLona Lasagabaster, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Jose J. Uriarte Uriarte.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <