Lmentala 75. zk. / nº 75 - 2019ko maiatza / Mayo 2019
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Azken berriak pazientearen Segurtasunari buruz

Pazientearen Segurtasunaren inguruan gertatzen ari den eta gertatuko den laburpen txiki bat:

LARRIALDIETAKO GIDA BERRIA ARLO KOMUNITARIOAN:

Arlo Komunitarioko Larrialdietako Gida eguneratu egin da. Gida berria, euskaraz zein gazteleraz, eskuragarri dago Agirigunen.

MAIATZAK 5: ESKUEN HIGIENEAREN MUNDU EGUNA:

2009tik urtero ospatzen da, maiatzaren 5ean, Eskuen Higienearen Mundu Eguna. Kanpaina hau, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) bultzatu zuen “Bizitzak salbatu, eskuak garbitu” ekimenaren bidez. Aurtengo lema honako hau da: “Denontzako arreta garbia. Zure esku dago”.

PAZIENTEAREN SEGURTASUNARI BURUZKO HURRENGO IKASTAROA ONLINE (Jakinsarean):

• Bigarren eta Hirugarren biktimekiko esku-hartzea nola egin PSren esparruan: 2019/05/06
• Pazientearen segurtasunari buruzko oinarrizko ikastaroa: 2019/05/13
• Atentzio sanitarioan eskuen higienea zaintzea: 2019/05/27

A.V.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Larrialdietako Gida arlo Komunitarioan (euskaraz)
  2. Bizitzak salbatu: eskuak garbitu OMEko kanpainari buruzko informazioa

Bigarren erronka estrategikoa: erabiltzaileek parte hartzea

Plan Estrategikoaren 2. erronkari jarraituz, pazienteek eta euren laguntza-sareak parte hartuko dute bi moduan:
• Asistentzia-prozesuan erabakiak hartuz
• Beren iritzia, ikuspegia, eta esperientzia ekarriz gure erakundera
Bultzatu behar dugu erabakiak denon artean hartzea, bereziki pertsona zaurgarrien edo arazo larriak dituztenen kasuan.
Osasunaren arloko profesionalek:
• Kontuan izango dituzte pazientearen nahiak, balioak eta iritziak.
• Ulertzeko moduko informazioa emango diote pazienteari prozesu osoan.
• Ezarriko dituzte pazientearen parte-hartzea bultzatzeko tresnak.
• Gainera, beharrezkoa da erabiltzaileen esperientzia eraginkortasunez baliatzea. Horregatik joan beharko dugu inkesta, kexa eta iradokizunetik harago.

PROIEKTU ESTRATEGIKOAK:
• Informazioa emango diegu pazienteari eta sendiari, erabakiak har ditzaten osasunaren inguruan.
• Sustatuko dugu BOMSeko profesionalek errekuperazioaren alde egitea.
• Bilduko ditugu erabiltzaileen iritziak, ikuspegiak eta esperientziak.
• Pazientea kontuan hartuko dugu bere zainketa-plana prestatzerakoan.


Son Llàtzer Ospitalea eta BOMS elkarlanean ari dira "Zainketen Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentroen" Proiektuan

Otsaileko zenbakian esan genuenez, BOMSek konpromisoa hartu du datozen hiru urteotan hiru gida ezartzeko "praktika onen" esparruan: Pertsonak eta sendiak zaintzea, Krisialdian esku hartzea, eta Segurtasuna areagotzea: eustearen ordezko aukerak.

Son Llatzer Ospitalea (Palma de Mallorca) ere proiektu berarekin konprometitu denez, gurekin jarri dira harremanetan, eurekin indarrak batzeko, eta lankidetzan aritzeko segurtasuna areagotuko duen gida prestatzen.

Izan ditugun solasetan eta bideo bidezko bileretan, euren esker ona agertu digute, eurekin elkarlanean ari garelako, eta eman diegun informazioa mesede egin dielako eurak antolatzeko orduan.

"Zainketen Bikaintasunaren Konprometitutako Zentroen Programan (CCEC®-BPSO)", Mallorcarekin lan egiten, ikusiko dugu nola egiten duten lan beste inguru batzuetan, eta aukera izango dugu ezagutza partekatzeko, eraginkorragoak izateko, eta irizpide batzuk elkarrekin ezartzeko. Zalantzarik ez dago oso aberasgarria izateaz gain, aukera paregabea izango dela aliantza bat sortzeko bi erakundeen eta profesionalen artean.
Osasun mentaleko profesionalak zareten aldetik, garrantzitsua da zeuek ere proiektu honetan parte hartzea. Informazio gehiago dago eskuragarri behean dagoen estekan.

“Elkarlanean arituz osatzen dugu sarea”

BPSO-BOMSeko Batzordea

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio zabalagoa
EX CATHEDRA

Oraindik ez dakizu zertan datzan "Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentroen" proiektua?: Ezagutzera emateko saioak BOMSen

Saio batzuk prestatuko dira, profesional guztiok ezagutu dezazuen zein den BOMSek hartu duen konpromisoa ebidentzian oinarritutako zainketa-gidak ezartzeko.

Lanbide-kategoria guztiei daude zuzenduta, eta BOMSeko hiru ospitaleetan eta arlo komunitarioan egingo dira. Espero dugu on line ere egin ahal izatea, eta grabatuta utzi ahal izatea, informazioa eskuragarri egon dadin edozein unetan eta lekutan.

Hau da saioen ordutegia:
 Zaldibarko Ospitalea: maiatzaren 16an 12:30ean
 Bermeoko Ospitalea: maiatzaren 21ean 12:30ean
 Zamudioko Ospitalea: maiatzaren 22an 13:30ean
 Arlo komunitarioa: maiatzaren 27an 13:30ean (Egoitzan)

Aurrerago jakinaraziko dizuegu nola eman daitekeen izena, eta zein den bidea saioetara urrutik sartzeko. Ez galdu gero!

“Elkarlanean arituz osatzen dugu sarea ”

BPSO-BOMSeko Batzordea
TXOKO-BOMS

Gure nominaren % 0,7 munduko 15 herrialderik pobreenentzat

Aurkeztu nahi dizuet Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langileok duela 20 urte abian jarri genuen ekimena: "ZerO,7 Elkartasun Funtsa".

Izan ere, 1998an, langile talde batek uste genuen gure inguruko behartsuen eta baztertuen alde egin behar genuela, eta indar berezia jarri behar zela munduko herrialderik txiroenetan, non egoera tamalgarriagoa den. Pentsatuta gure lan arlotik eragin genezakeela, erabaki genuen bat egitea indarrean zegoen % 0,7 ekimenarekin. Horrela, 1998ko ekainean, "Elkartasun Funtsa" sortu genuen. Gure elkartea akonfesionala da, eta independentea alderdi politikoetatik eta sindikatuetatik.

Gaur egun 730 lagun gara, eta gure nominaren %0,7rekin (+/- 20 € hilean) finantzatzen ditugu gobernuz kanpoko erakundeek garatzen dituzten proiektuak. Laguntza munduko 15 herrialderik txiroenetara helarazten dugu, guk geuk hautatzen ditugun proiektuon bitartez.

María Urraza Bernaola

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Albiste osoa irakurri
  2. Finantzatzen ditugun proiektuak
PERISKOPIOA

Zamudioko Ospitalearen historia Osatuberrin

Iaz egin genuen aurkikuntza bat ekarri dugu hona: Osatuberri aldizkariaren 43. zenbakia, hain zuzen ere.
Zamudioko Ospitalea 1968. urtean inauguratu zen; eta urteurrenaren harira, Osatuberrik zertzelada historiko batzuk eman nahi izan zituen, garai hartan Bizkaiko ospitaleetan egiten zen arreta psikiatrikoaren inguruan.

M. L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ospitaleko asistentzia psikiatrikoa Bizkaian zertzelada historikoak
LEHENENGO PERTSONAN

Areto-futbola: zentroen arteko liga (2018/19)

Sailkapen Orokorra - 9. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 BILBAO LEHENAK 18
2 MANUENE 15
3 ERAGINTZA 15
4 ARGIA 10
5 GORANTZA 10
6 DURANGO 6
7 ASASAM 4
8 BARAKA 3
9 ZAMUDIO 3
10 GASTEIZ S.J.D. MONDRAGON 1
11 Descansa 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

“Nicolás de Achúcarro” Institutu Neuro-psikiatrikoko Memoria Medikoa (1969)

Joan den urtean ospatu genuen Zamudioko Ospitaleko inaugurazioaren berrogeita hamargarren urteurrena; eta aurtengo maiatzean 50. urte bete dira ospitaleko jarduera hasi zenetik. Abuztuan ospitaleratu ziren lehen 20 pazienteak, zeinak Bermeoko eta Zaldibarreko ospitaleetatik zetozenak.

Horregatik, hain zuzen ere, oso interesgarria da ahanzturaren tiraderatik atera, eta hautsa kentzea 1969ko lehen hilabeteetan (maiatza-abendua) ospitalearen funtzionamenduari buruz idatzi zen memoriari. Testua ez dago sinatuta, baina seguru asko Mariano Bustamante Dk-k egingo zuen; ordura arte Aldundiko Zerbitzu Psikiatrietako zuzendaria izandakoa izan baitzen Zamudioko lehen zuzendari medikoa.

Ez dugu sarrera gehiago luzatuko. Horra hor orri horiek, hasiera hartako lekuko isilak, seguru aski harrigarriak gertatuko zaizkigunak: alde batetik, denboran egin dugun jausiagatik; eta bestetik, euren sotiltasunagatik, are gehiago, naif izategatik, bai edukian, bai planteamenduetan.

Barra-barra egin du euria ordudanik!

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Memoria del Instituto Neuro-Psiquiátrico “Nicolás de Achúcarro” (mayo-diciembre 1969)

Erlazionaturiko Loturak

  1. Lmentala nº 70 con un resumen escrito y gráfico de las actividades conmemorativas del H. Zamudio en noviembre 2018.

Psikiatriako klasikoak (L): Román Alberca Lorente

Román Alberca psikiatriako lehen katedratiko espainiarretako bat izan zen 1950ean, eta Murtziako Psikiatria Eskola sortu zuen. Ramón y Cajalen ikaslea izan zen, baina batez ere, Pío del Río Hortegarena. Oraindik da ezezaguna gure herrialdeko profesional gehienontzat. Izan ere, oso gutxi zabaldu dira bere bizitza eta egindako lanak. Datu eta irudi gutxi daude beroien inguruan, alde batera utzita Valentziako eta Murtziako profesionalek bildutakoak.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (L): Román Alberca Lorente
ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, María José Llarena Cuevas, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, María Urraza Bernaola, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <