Lmentala 77. zk. / nº 77 - 2019ko uztaila / Julio 2019
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Osasun mentaleko ikertzaileek 2 urteko ibilbidea egin dute dagoeneko Biocruces Bizkaian

Albiste bat argitaratu berri da Bizkaiko Biocrucesi buruz, eta abagunea aprobetxatu nahi izan dut goraipatzeko Osasun Mentaleko Sareko langileen lana, esfortzua, eta ardura.

Biocruces Bizkaiaren barruan 2017an eratu zen BOMSeko Osasun Mentaleko Sareko lantaldea (Eskeka sakatu).

Osasun Mentaleko Sareko ikertzaile-taldeak ezagutza zientifikoa bultzatu nahi du osasun mentaleko ildo estrategikoen esparruan, pertsonen osasun-emaitzak hobetze aldera.

Lantaldean 38 ikertzaile daude, eta, denbora tarte honetan, igaro da talde sortu berria izatetik egonkorra izatera; hori guztia zuen ahaleginari eta ardurari esker.

Conchi Moreno

Erlazionaturiko Loturak

  1. Grupo de la Red de Salud Mental de Bizkaia en Biocruces

Plan Estrategikoaren 4. erronka: kudeaketa aurreratua, iraunkorra, eta emaitza onak lortzea osasunaren arloan

Heldu gara Plan Estrategikoaren 4. gailurrera. Iraunkortasuna, kudeaketa aurreratua egitea eta osasunaren arloan emaitza onak lortzea dira gure 4. erronkaren mugarriak.
Bizkaitarren osasuna eta bizi-kalitateaz gain, hobetu nahi dugu gure arretaren eraginkortasuna.
Lanean ari gara gure erakundeak konpromisoa handiagoa har dezan gizartearekin, ingurumenarekin bat eginez, eta baliabideak zentzuz erabiliz.

Horregatik zeregin hauek beteko ditugu:
₋ Baliabide publikoak eraginkortasunez kudeatu.
₋ Kudeaketa aurreratua egin.
₋ Osasun-informazioa profesionalen beharretara egokitu.
₋ Informazioko eta Komunikazioko Teknologiak (IKT) garatu.
₋ Ezagutza sortu ikerkuntzaren eta berrikuntzaren bitartez.

Eta hauek dira bultzatuko ditugun egitasmoak:
₋ BOMSeko asistentzia-programetako emaitzen ebaluazioa osasunaren esparruan.
₋ Gizartearekiko konpromisoa.
₋ Ingurumenaren iraunkortasuna.
₋ BOMSeko eraldaketa digitala: ThinkTIC.
₋ Ikerkuntza Plana aurrera eramatea, eta ezagutza zabaltzea.

Marijo Llarena

Zure bila gabiltza! Egin zaitez eragileTIC!

EragileTIC egitasmoa sortu dugu, Informazioko eta Komunikazioko Teknologiak eguneroko lanean baliatzeko, eta BOMSa digitalizatzeko.
EragileTIC proiektuak erakundeko pertsona guztiek IKTak erabiltzea du helburu.
Hortaz, profesional-sare bat eratu nahi dugu, IKTak zabaltzen lagun dezaten, euren lankideak animatuz eta lagunduz.

Zer egin behar du eragile TIC batek?
• BOMSeko IKT tresnen berri eman, eta jakinarazi zer eguneratu den eta zer teknologia berri erabili ahal diren.
• Aholkuak eman dauden aukera teknikoen gainean (ez dute prestakuntzarik emango).
• Lankideak animatu IKTak erabiltzera
• Informazioa eman IKTen prestakuntzari buruz, edo harremanetan jarri tresnetako eta plataformetako erreferentzia-pertsonekin

IKTak atsegin badituzu, eta erraztasuna baduzu BOMSeko erremintak eta plataformak erabiltzen; teknologiaren aldekoa bazara, IKTek lana errazten dutela uste baduzu, eta gustuko baduzu zalantzak argitzea eta IKTen inguruan besteei laguntzea,
Zure bila gabiltza!!!. Informazioa eskatu helbide honetan: Thinktic-Packtech@osakidetza.eus.

Marijo Llarena
ThinKTIC lantaltea
EX CATHEDRA

BOMSeko X. Jardunaldiak

Maiatzaren 23an eta 24an Euskalduna Jauregian egin ziren, urtero legez, BOMSeko X. Jardunaldiak. Oraingo honetan sareko 350 profesional bildu ziren osoko bileretan, eta 150 pertsonatik gora tailerretan. Asistentzia arloko 15 lan aurkeztu zituzten 50 profesionalek baino gehiagok, eta parte-hartze handia lortu zuten.

Jardunaldietan mahaiak antolatu ziren haur eta nerabeen osasun mentalaren inguruko prestakuntzari buruz eta paziente aktiboaren inguruan, eta hitzaldiak eman ziren osasun-sistemetako humanizazioari buruz eta beren buruaz beste eginda hil diren pertsonen senitartekoen esperientziaren inguruan. Ekitaldi instituzionalaren arduraduna Mikel Sanchez Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zen.

XI. Jardunaldiak 2020ko ekainaren 4an eta 5ean egingo dira.

J.U.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. BOMSeko X. Jardunaldietako egitaraua

Argazki bilduma

Esperientzia asistentzialak BOMSeko X. Jardunaldietan

BOMSeko X. Jardunaldietan, bi mahai-inguru antolatu ziren, bereziki, BOMS osoan zehar garatzen ari diren esperientziak aurkezteko. Hiru urtez jarraian egin dira aurkezpen labur hauek, bi helbururekin: bata, lantokietan hainbat proiektu ezberdin bultzatzen ari direnek gune bat izan dezaten partekatu ahal izateko, eta bestea, ahalik eta jende gehienak parte har dezan. Honek guztiak balio du egindako lana aintzatetsi ez ezik, profesionalei hurbiltzeko eta ezagutarazteko, eta horrez gain, beste lankide batzuk animatzeko.

Helburu horrekin konprimatutako aurkezpen formatua ezarri zen (gehienez, 5 diapositiba eta 8 minutuko ahozko adierazpena). Formatu horri esker, 15 aurkezpen egin ahal izan ziren. Bi mahai-inguruak oso interesgarriak izan ziren, bai bertaratu zirenentzat, bai txostengileentzat. Espero dugu datozen urteetan formatu honi ekitea.

Ondoren dituzue 15 aurkezpenok eta euren aurkezleak, nahiz eta kasu batzuetan talde baten lanaren ondorio izan.

Mariasun Garay, José J. Uriarte, Óscar Martínez.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 00. Listado completo de comunicaciones Experiencias Asistenciales 2019
  2. 01. Ander Retolaza. Intervenciones de postvención (tras suicidio de pacientes). A propósito de un caso.
  3. 02. Ainhoa Querejeta. Experiencia piloto de intervención en grupo con mujeres tras un Primer Episodio Psicótico en Lehenak.
  4. 03. Jose Manuel Rodríguez, Patxi Gil. Desarrollo de una "APP" para detección temprana de recaídas en Primeros Episodios Psicóticos.
  5. 04. Nuria Mª Fernández, Unai Cearreta. El deporte como herramienta terapéutica complementaria.
  6. 05. Fátima Uribe, Ruth Mora, Eneko Gutiérrez y HD Durango. Eficacia de los hospitales de día. Evolución de los usuarios tras el alta.
  7. 06. Myriam Ruiz González, Yolanda Uribarri. Pisando fuerte: el baile coreografiado como elemento de recuperación.
  8. 07. Rubén Ipar Navia, David Lara Martín. R.E.F.S. Rutina de Ejercicios Físicos en Silla.
  9. 08. Rubén Touzón López de Armentia, Melba Martín Ruiz, Ana María Uriarte García, Sara García Álava, Mariasun Garay Aróstegui. HoNos autopercibida en TAC: Hacia los Planes Compartidos en TMG.
  10. 09. Eneritz Germán Zabala, Alain Santos Itxaso. Bizia lantzen.
  11. 10. Irati Rekarte Gallastegi, Laiene Llona Paredes, Esther López Ortega y Verónica del Val Vicente. Efectividad de una intervención educativa sobre la atención a las personas con enfermedad mental y sus creencias negativas, dirigida a estudiantes de enfermería.
  12. 11. María José Llarena Cuevas, Marijo Gartzia, Begoña Benavides, Josune Martínez, Beatriz Corcóstegui, Aritz Martínez de Osa, Ramón Fullaondo, Gorka Rodríguez, Janire Ibarrondo, Enrique González, Ainhoa Valenciano, Mónica López, Adela Sainz, Jon Baraiazarra. La red ERAGILE TIC: Un proyecto para fomentar el uso de las TIC.
  13. 12. Ainara Arnaiz, Mercedes Zumarraga , Edurne Basterreche. De la investigación a la clínica: Manejo de la hiperprolactinemia secundaria a tratamiento antipsicótico.
  14. 13. Marta Torreblanca, Olaia Euba, Josu Zuazo, Uxue Picaza, Ainara Arnaiz. Bueno, bonito y barato: haloperidol decanoato. Nuestra experiencia dos años después.
  15. 14. Rodrigo Oraa, Javier Ogando. Proyecto de microeliminación de VHC.
  16. 15. Maria García, Teresa Hernández, Marian Coste, Arantza Iribarren, Ana Nieto. Adin Txikikoak, una experiencia de trabajo en red.

Suizidioa Espainian, zer gertatu zen 1971n?

2016ko udan mantal kirurgiko batzuk hartu, eta Oscar Martinezekin batera “operatzeari“ ekin nion Zaldibarko Ospitalean, ahaztu eta hautsez betetako liburutegian erreskatatzeko modukoa zena erreskatatzeko asmoarekin. Liburu eta dokumentu batzuk hautatu genituen Zaldibarko Ospitaleko pabiloi “gorriko“ ganberan uzteko, eta beste liburu batzuk Zamudioko Ospitaleko liburutegira eramateko. Beste guztiak agerian, behintzat, balio gabeko paperak eta dokumentuak ziren, aldizkariak eta interesik ez zuten zaharkitutako liburuak.

Paper “ziztrinak“ ere baziren nonahi, Oscarrek zioen moduan. Leiho barren batean karpeta urdin bat ikusi nuen, arreta eman zidan, hartu eta barruan suizidioaren gaineko erregistro baten kopiak zeuden, 1971. urtekoak!!! Ez zeuden oso ondo kontserbatuta, baina irakur zitezkeen oraindik.

Oraintsu Euskadin Suizidioa Prebenitzeko Estrategia aurkeztu da; komunikabideetan horren inguruko berria ikusi nuenean laster etorri zitzaidan burura aurkitu eta gorde nuen erregistro hura.

Berreskuratzeko une egokia iruditu zait, aztertzeko, oraingo egoerarekin konparatzeko, partekatzeko. Ez dakit 2019an zoritxarreko amodioa izan zatekeen arrazoi nahikoa norbere buruaz beste egiteko. 1971ko erregistroan jartzen du 17 emakumek eta 8 gizonek arrazoi hori izan zutela.

Espero dut zuen gogokoa izatea.

Sonia Herrera Anaya

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Suicidio en España, año 1971.
PERISKOPIOA

Suizidioa prebenitzeko estrategia

Osasun Sailak ekainaren 3an aurkeztu zuen Suizidioa prebenitzeko estrategia. Euskadin suizidioak duen eragina murrizteko sistema integrala da, hiru alderdi hauetan eraginez: prebentzioa, esku-hartze goiztiarra eta eraginpean dauden pertsona eta familientzako arreta.

Osasun sailburuaren hitzen arabera, “noranzko bikoitzean egingo dugu aurrera, horrela: suizidiorako arriskua dakarten jokabideen detekzio goiztiarra, berehala eta koordinazioz jarduteko; eta suizidioa gizartean ikusaraztea eta, horrela, estigmak eta tabuak apurtzea eta bizirik irteten diren pertsonak zaintzea”.

Horretarako, 57 neurri aurreikusten ditu 9 arlotan garatuko direnak:

- Koordinazioa
- Zaintza epidemiologikoa eta ikerketa
- Gizarte sentsibilizazioa
- Bitarteko letaletara jotzeko modua oztopatzea
- Eremu komunitarioa
- Emergentziak
- Postbentzioa
- Ahultasun egoeran dauden kolektiboak

BOMSen aldetik Jon García Ormazak eta Ander Retolaza Balsategik hartu dute parte lantaldean.
Informazio gehiago beheko estekan.

O.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio zabalagoa

Argazki bilduma

Avifes-en ikerlana gaixotasun mentala duten emakumeen bizi-kalitateari buruz

AVIFES-ek aurkeztu zuen, maiatzaren 3an, gaixotasun mentala duten emakumeen bizi-kalitateari buruzko ikerlan bat. Bertan ondorioztatzen da emaitza txarragoak lortzen dituztela, baldin eta alderatzen badira beste emakume batzuen (gaitua ala ezgaitua izan) eta gaixotasun mentala duten gizonen emaitzekin.

Aurkitu diren aldeak lotuta daude ongizate emozionalari, pertsonen arteko harremanei, garapen pertsonalari eta gizarte inklusioari; eta arrazoiak dira gaixotasun mentala duten emakumeen autoestimu baxua, autoestigma, errudun sentimenduak, tristura, bakartzea eta euren bizitza-proiektuak huts egin duela sentitzea.
DEIA egunkariak maiatzaren 18an aurkeztu zituen ikerketaren emaitza ofizialak.

M. L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Artículo publicado en DEIA
LEHENENGO PERTSONAN

Talde-erakusketa Arizko Dorretxean, Basaurin

Javi, eta honen arte-lana ezaguna dugu Lmentalako orrialdeetan, bai honen erakusketa birtualak, bai Basaurin egindakoak. Azkenak Pazokoetxeko Kultur etxearen erakusketako gune osoa hartu zuen. Orain Arizko Dorretxean parte hartu du talde-erakusketa batean.

Hona hemen marrazki batzuk, bere lanaren kalitatea ikus dezazuen. Beste olio-lanak beste egile batzuenak dira.

O.M.

Argazki bilduma

Ekaina: ospakizun-hilabetea BOMSeko areto-futboleko taldeentzat

Joan den ekainaren 14an, Basauriko Artunduagako kiroldegian egin zen Euskadiko osasun mentaleko zentroen arteko areto-futboleko XXIII. Ligako finala.

Eguna hasteko, lagunarteko partida bat jokatu zuten gure ligatik aukeratutako jokalari batzuek eta Gipuzkoako AGIFES taldekoek, denak bi taldean nahastuta. Ondoren, finala jokatu zuten Manuenek eta Bilbo-Lehenak taldeak. Bi taldeen arteko indarrak oso antzekoak ziren eta partida oso zirraragarria izan zen. Azkenean txapelketa Manuene taldeak eskuratu zuen, 3-2 irabazita.

Final aurrekoa jokatu zutenei sari bana eman zitzaien. Aurtengo irabazleak Eragintza eta Argia izan dira.
Aurten, gainera, sari berri bat sortu dute jarraitzaile onenentzat. Irabazlea talde guztien bozekin aukeratzen da. Sariduna Zamudioko taldea izan da.
Sariak eta dominak banatu ondoren, taldekideek Etxebarriko Lezama Leguizamon jauregiko jatetxean bazkaldu zuten.

Bestalde, joan zen asteazkenean , ekainaren 19an, Futbola Buruan Txapelketaren 4. edizioa egin zen Athletic klubeko Lezamako kirol instalazioetan. Hainbat taldek hatu zuten parte: Manuene, Gasteiz, Asasam, Argia, San Juan de Dios, AD Gorantza-Avifes, Durango, Baraka, Eragintza, Zamudio, eta Bilbao-Lehenak.

Futbola Buruan Txapelketa, Athletic Club Fundazioak eta Euskadiko Osasun Mentaleko zentroen arteko ligak antolatuta dago. Ekimenak sareko kideak gizarteratzea du helburu, eta baita kirolean eta aisialdian parte hartzeko eskubidea bermatzea ere. Emaitzetatik haratago giro lasaia eta kirolaren balioak sustatu nahi dira.
Ekitaldia amaitu ondoren taldeei opari eta plaka bana eman zizkieten. Horretaz gain, Athletic Club Fundazioak ekitaldirako diseinatu zituen ekipazioak oparitu zizkieten parte hartzaileei.

Leire Fentanes. Ezkerraldeko gainbegiralea

Argazki bilduma

BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (LII): Jules Séglas

XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran La Salpêtrière de Paris ospitaleak Europari eman zion azken maisu frantses handienetakoa dugu Jules Séglas. Ezagunagoa da jende artean melankoliarekin zerikusia duten depresioetan egindako ezeztapen-delirioaren deskribapenarengatik eta haluzinazioen gaineko lanengatik.

Eragina izan du oso ikuspegi ezberdinak izan dituzten psikiatra eta psikologoen teorizazioetan, esaterako, Gätian de Clérambault, Henri Ey edo Pierre Janet.

Isolatuta egon zen Frantziako bere garaiko agertoki psikiatrikotik, bakartia zelako eta eskolaren salaketei zien alergiarengatik. Europako psikiatriak asko zor dio kliniko enpirista honi, bere lanaren azken helburua zera izan baitzen: koadro klinikoak zehatz eta zorrotz deskribatzea.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (LII): Jules Séglas
ATSEDENALDIA

Osasun mentala eta Rock & Rolla (I): Abrázame, Doctor Deseorena

Lmentalan estreinatzen dugun atal hau eskainita dago osasun mentalaren (edo gaixotasunaren) presentziari Rock and Rollaren munduan. Askotariko gauzak sartuko dira hemen, hala nola letrak, tematikak, rokeroen historia pertsonalak eta euren musika taldeenak. Kolaborazioak onartuko ditugu, jakina, besterik gabe helbide honetara bidali daitezkeenak: josejuan.uriarteuriarte@osakidetza.eus

Atala Bilboko talde batekin hasiko dugu, Bilbotarra izan arren, estatu mailan ezaguna dena, eta ibilbide luzea egin duena 80ko hamarkadaren hasieratik, Doctor Deseo, hain zuzen ere; eta zehatzago esanda, bere abestietako batekin, Abrázame, zeinaren letrak depresioari lotuta agertu ohi diren angustia eta tristura ezin ederrago (eta aztoragarriago) adierazten dituena. “Rómpeme con mil caricias, cielo” albumaren barruan, 2004an argitaratu zuten kanta hori Tijuana in Blue eta Kojonprieto y los Huajalotes taldeetako Marco Antonio kantariaren omenez egin zuten. Mariko Antonio ezagunagoa izan zen “Eskroto” edo “Gabilan” ezizenekin, eta bere buruaz beste egin zuen 38 urterekin.

J.U.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Doctor Deseo en Wikipedia
  2. Abrázame en YouTube

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Leire Fentanes Hernández, Mariasun Garay Arostegui, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Javi, María José Llarena Cuevas, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Conchi Moreno Calvete, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Jose J. Uriarte Uriarte (J.U.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <