Lmentala 79. zk. / nº 79 - 2019ko urria / Octubre 2019
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina

Urtero legez, udazkenarekin batera hasten da gripearen kontrako txertaketa-kanpaina.
Prebentzioko Oinarriko Unitatetik txertatzera animatu nahi zaitugu, zugatik eta gainerakoengatik.

Ospitaleetako langileek bertan har dezakete txertoa. Informazio-kartelak ezarriko dira txertaketa-ordutegiaren berri emateko.

Osasun Mentaleko Sareko arlo komunitarioaren kasuan, aurreko urteetan bezala, gripearen kontrako txertoak zentroetara bidaliko dizkiegu horrela eskatu diguten langileei.


BOMSeko Prebentzioko Oinarrizko Unitatea

Eratu da Jarduera Asistentzialaren eta Klinikoaren Egokitzapena Hobetzeko Batzordea (MAPAC)

Maiatzean Osasun Mentaleko MAPAC batzordea eratu da. Bertan parte hartzen dute Euskadiko hiru lurraldeetako osasun mentaleko sareek; koordinatzailea Jose Uriarte da, eta kide hauek ditu: 6 psikiatra, 1 psikologo, 3 erizain eta 1 farmazialari.

Helburu du lan-ildoak proposatzea, osasun mentalaren arloko desinbertsioari eta praktika klinikoari begira, Osakidetzako MAPAC Batzordeak ezarritakoari jarraituz.

Batzordea saiatuko da prestazio hauek zehazten eta ahal denik eta gehien murrizten:
• Eraginkorrak ez direnak
• Eraginkortasunik erakutsi ez dutenak
• Galerak dituztenak irabazi/kostu-balantzearen arabera
• Onurak baino arrisku gehiago ekartzen dituztenak
• Bestelako aukera hobeak dituztenak, baldin eta eskuragarri badaude

BOMSek badaramatza urte batzuk asistentzia arloko jarduerak egokitzeko neurriak garatzen, besteak beste: medikamentuak deskribatzea, indikazioa ematea eskurik ez hartzeko, eta abar.

MAPAC Batzordea eratu eta gero, lan-ildoak indartuko dira, eta helburu berriak sortuko dira, organo horretako profesionalek egindako talde-lanaren ondorioz.

Monica Lopez
EX CATHEDRA

"Elkarrekin ikasten", BOMSeko VI. prestakuntza-jardunaldia, azaroaren 7an. Eman izena!

2014. urtean BOMSek helburu batzuk ezarri zituen bere Plan Estrategikoaren "Pertsonak" izeneko atalean. Horiekin bat etorrita, eta aintzat hartuta Sareko balioak, topaketa honekin esparru bat sortu nahi dugu, BOMSeko profesional guztiok elkarrekin ikas dezagun; hori baita, hain zuzen ere, gure goiburua.
Jardunaldia azaroaren 7an egingo da Deustuko Unibertsitatean, Centenario eraikineko auditorioan.

Beheko loturetan duzue informazio gehiago: egitaraua eta izena emateko orria. Izen-ematea formularioaren bitartez egingo da telematikoki,”bidali” botoia sakatuta. Izen-emateak automatikoki dakar plazaren erreserba.

Apunta zaitez! Zuen zain gaude!


BOMS-Komunikazioa

Erlazionaturiko Loturak

  1. Izena emateko formularioa
  2. Jardunaldiaren egitaraua
PERISKOPIOA

Irakurketa erraza Iurretako liburutegian

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea mintzagaia izanik, berri gutxik egiten diote ihes gure periskopioaren begi zorrotzari.

El Correo egunkariak Iurretako liburutegiaren kultura-programazioaren berri eman zuen irailaren 12an. Haren eskaintza zabaletik nabarmendu zuten BOMSeko Durangoko eguneko ospitaleko erabiltzaileek 2015etik parte hartzen dutela "Irakurketa inklusiboa" jardueran; eta liburutegia oso-oso txikia den arren, poz-pozik daude Irakurketa Erraza Klubean parte hartzen dutelako.

Behean duzu El Correon argitaraturiko albistea.

Mónica López

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. El Correoko Artikuloa
LEHENENGO PERTSONAN

“Nire poemak”

Berriro ere Soniak, Basauritik, bere poesietako batzuk partekatu nahi ditu Lmentalarekin.

Oraingo honetan, bere sentimenduetan murgilduta, saiatu da berreskuratzen bizipenik positiboenak, gaixotasunaren unerik latzenetan aurrera egiten lagundu diotenak.

Betiko moduan, inpresio sotilak eta sentikorrak dira, bere pertsonaren alderdirik amultsuenetara eramaten gaituztenak. Hauek dira sei olerkien izenburuak:

1. Hubo una vez una primavera.
2. Contemplando el firmamento.
3. Fortaleza.
4. Al amanecer.
5. Un nuevo día.
6. Roja aurora.


Oscar Martínez Azumendi



Erlazionaturiko Artxiboak

  1. “Mis poemas” (Sonia).
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (LIV): Carlos Castilla del Pino: “psikiatra gorria”

Carlos Castilla del Pino psikiatra andaluziarra 2009an hil zen. Gure espezialitatean, antonomasiaz, “psikiatra gorria” izenez ezagutu genuen, joan den mendearen bigarren zatian Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) militante ezaguna izateagatik, eta jarrera antifrankista agertzeagatik. Berak emandako hitzaldiren batean goitizenari muzin egin zion arren, zendu zenean egunkari askok horrela identifikatu zuten euren nekrologikoetan.

Psikiatriatik kanpo hasi zen ezaguna egiten 60ko hamarkadaren amaieran, inkomunikazioari eta depresioari buruz egin zituen ikerketen ondorioz. Gainera, idazle oparoa izan zen eta Hizkuntzaren Espainiako Errege Akademian “Q” besaulkia bete zuen.

Lan oso ugari egin zuen jarduera klinikoan (berak egindako kalkuluen arabera, 100.000 pazientetik gora artatu zituen), eta bere psikiatra-ospea handitzen joan zen Psikiatriako katedra ukatzen zioten bakoitzean. Izan ere, zenbaitetan aurkeztu zen oposizioetara, baina erretiroa hartu baino urte batzuk lehenagora arte ezin izan zuen hura lortu, Felipe Gonzalezen lehen gobernu sozialistak eman zionean, beste intelektual batzuk ere saritzen zituen dekretu baten bitartez.

Lan-bizitzaren hasieratik Madrilen egin zuen lan, Juan Jose Lopez Iborren zerbitzuan, eta 27 urterekin betiko lekualdatu zen Kordobara, hiriko Buruko Higiene eta Toxikomanietako Kontsultategiko zuzendari-lanpostua irabazi zuenean. Bertan bizi izan zen erretiroa hartu arte.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco



Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (LIV): Carlos Castilla del Pino.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Conferencia (video): Historia crítica de la psiquiatría en el s. XX. Una mirada biográfica (Bilbao, 2006).
ATSEDENALDIA

Osasun mentala eta rock & rolla (III): “La senda del tiempo”, Celtas Cortosena

Espainiako rockaren beste abesti mitiko bat ekarri dizuegu hona, Doctor Deseoren “Abrázame” kantaren lehiakidea dena, hain zuzen ere, depresioari lotutako sentimendua ongien adierazteko orduan: “No sólo tristeza, desesperación” (Tristura bakarrik ez, desesperazioa). “A veces llega un momento en que te haces viejo de repente, sin arrugas en la frente, pero con ganas de morir…”. Celtas Cortosen "La senda del Tiempo" da, 1990ko “Gente Impresentable” albumekoa, gerora bandaren bilduma eta zuzeneko guztietan agertu dena.


Jose J. Uriarte Uriarte.

Erlazionaturiko Loturak

  1. La senda del tiempo en YouTube

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza, Sonia Herrera Anaya, Mónica López Ortiz, Óscar Martínez Azumendi, Juan Medrano Albéniz, Luis Pacheco Yáñez, Reda Rahmani El Ouachekradi, Sonia, Jose J. Uriarte Uriarte,Prebentzioko Oinarrizko Unitatea, BOMS-Komunikazioa.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <