BOMSek Hitzezko Deseskalatzeari buruzko Tailerra eman du CECBE eta BPSO Jardunaldietan, Kantabrian.
Joan den urriaren 8an, Santanderren Ebidentzian Oinarritutako Zaintzarako Espainiako Zentroaren (CECBE) IV. Jardunaldia eta Zaintzen Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentroen (BPSO) Iparraldeko IV. Jardunaldia egin ziren, “CECBE eta BPSO: ebidentzia zaintza bihurtzeko aliantza” lelopean.
Topaketan hainbat autonomia-erkidegotako osasun-arloko profesionalak bildu ziren, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko, asistentziaren kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen (BOMS) ordezkari gisa, Jon Ander Asturiasek, Garikoitz Cortesek, Elisa Frailek, Cristina Maserok eta Kristina San Juanek hitzezko deseskalatzeari buruzko tailer bat eman zuten. Tailerra asistentziaren arloan tentsio-egoerei heltzeko unean komunikazioak eta esku-hartze estrategiek duten garrantzian oinarritu zen, arreta segurua eta kalitatezkoa emateko tresna praktikoak partekatuz.
















