Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Jarduera memoria 2012

Maiatzaren 27an onartu zen Osasun Mentaleko Sarearen memoria, 2012. urtekoa. Agirian nabarmentzen dira urteko helburuak eta lorpen nagusiak, eta horiekin batera, honako arlo hauei dagozkien datuak: asistentzia, ekonomia, langileen eboluzioa, etengabeko prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntzako jarduera.

Erantsitako artxiboan kontsulta dezakezu informazioa

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Jarduera memoria 2012

SUPRErekin izandako esperientzia Derion

SUPRE programarekin azken 8 hilabeteotan izandako esperientziaren laburpena da honako hau, BOMSeko psikiatra guztiak erabiltzen hasiko diren honetan.

Derioko OMZk parte hartu du, zentro piloto bezala, programa ezartzean eta garatzean, eta ekarpenak egin ditu programa bera hobetzeko eta baita gainerako espezialitateei hobeto egokitzeko ere.


Alicia Loureiro y José Ignacio Mendezona

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Impresiones sobre el programa SUPRE

Argazki bilduma

Agur bero bat egoiliarroi

Joan den maiatzaren amaieran, Diziplina Anitzeko Irakaskuntzako Unitatean,
egoiliar-denbora bukatu zuten Nerea Durán Núñez eta Nerea Ortigala Babon psikiatrek; eta horiekin batera, Segi Andres Fradera psikologo klinikoak. Zorionak guztiei lortutako arrakastagatik euren prestakuntza garaian.

Gainera, beste batzuek egoiliar denbora hasi dute: Cristina Castrillo Pinto eta Juan Iglesias López Barneko Mediku Egoiliarrek, Inés Emilia Susín Arregui Barneko Psikologo Egoiliarrak, eta ondoko Barneko Erizain Egoiliarek: Beatriz Merayo Sereno, Irene Arranz Lombana, Keyth Lany De Oliveira Silva eta Mónica Alonso Fernánez. Ongi etorriak izan, uste osoa baitugu UDMrako ekarpena baliotsua izango dela hemendik aurrera.

O.M.

Bermeoko Ospitaleko Jaia

EKAINAREN 13AN, OSTEGUNA
Goizean
10:00 Meza
11:00 Ekitaldiak
Tute txapelketa
Bolo txapelketa
Txinga txapelketa
Artaburu txapelketa
Ping-pong txapelketa
12:30 “Hamabietakoa”
Arratsaldean
15:00 Dantzaldi handia
16:00 Sari banaketa

Gainera, egunean zehar izango dira erakusketa eta produktuen salmenta, ospitale barruko eta kanpoko okupazio tailerretan egindakoak.

Lanbide Terapiaren Egitarau Orokorra Eguneko Ospitaleentzat

Joan den otsailean aurkeztu zen Eguneko Ospitaleentzat Lanbide Terapiaren Egitarau Orokorra, BOMSeko Batzorde Tekniko Asistentzialean.

Programa honek lana bera du abiapuntu, lanbide arloko terapeutak garatzen ari direna, nor bere zentrotik. Guztion egitarauak eta esku hartzeak adostu ondoren, esparru zehatz bat ezarri da Sareko Eguneko Ospitaleetan lana garatzeko. Lan esparru hori honako erakunde hauek proposaturikoa da: AOTA (American Occupational Therapy Association) eta FNS (OMEko Funtzionamenduaren, Ezgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapena).

Egitaraua bi dokumentu hauek osatzen dute:
. Excelen egindako hiru taula, zeintzuek ondoko edukiak jasotzen dituzten: esparru orokorra (hainbat ekitaldi biltzen ditu, helburu funtzionaletan oinarriturik), egitarau bakoitzeko zehaztapenak (helburuak, profilak,..), eta lanbide terapeutak esku hartzeko esparrua (beste profesional batzuen jarduerari lotuta eta arlo berean kokaturik).
. PDFn jarritako bigarren dokumentu bat; bertan Egitarau Orokorraren zenbait alderdi zehazten dira.

Labur esanda, egitarau jakin bati buruz ari gara, sareko eguneko ospitaleetan lanbide terapiaren esku hartzea kokatzeko, nazioartean adosturiko ildoei jarraitzen diona, agerian dagoen horretan oinarriturik, kalitaterik onena bermatzen duena, eta abiapuntutzat gutxieneko adostasuna duena.

Link bi badadaude gaztelaniaz eskuragarri, AOTAren Lan Esparruari eta FNSri buruzkoak.

Raquel Plata

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Terapia Ocupacional en la RSMB
  2. Tabla de actividades para Hospital de Día

Erlazionaturiko Loturak

  1. Marco de Trabajo para la práctica de la Terapia Ocupacional: Dominio y proceso
  2. CIF: Clasificación Internacional del Funcionamiento, de la Discapacidad y de la Salud

Sormena eta berrikuntza Lehenak (Psikosi hasiberrirako arreta) programan

BOMSeko Lehenak programaren profesionalak proiektu sortzaile bat ari dira garatzen, Alex Carrascosa artistarekin batera, bi hileko iraupena izango duena.

Abiapuntua da errekuperazioaren eredua garatzea. Programak gaixotasun larriek jotako pertsonak artatzen ditu. Gaixotasun horiek kronifikatu eta ezintasun handia ere sortu ahal dute. Horregatik, ezinbestekoa da profesional-taldeak erabat sinestea pertsona horiek gaitasuna (kognitiboa, harremanetarakoa, lan arlokoa…) hein handi batean berreskuratu ahal dutela; eta lagun diezaieten ahalmena berreskuratzen, eskubide osoko herritar bezala erabakiak hartu ahal izateko. Erronka da asistentzia eredua aldatzea: paziente pasiboa artatzetik pertsona aktiboa artatzera, baldin eta asistentzia taldeak horretan uste osoa jartzen badu.

Egitasmoa Eutokiaren ekimen baten barruan kokatzen da, eta Conexiones Improbables-ek garatzen du (Badago esteka bat eskuragarri bere Web orriarekin). Eutokia Bilboko gizarte berrikuntzaren zentroa da eta Conexiones Improbables erakunde bat. Azken horrek prozesu sortzaileak eta harreman esparru berriak bultzatzen ditu, ekonomiaren, kulturaren eta gizarte eragileen artean.

Beste aldetik, Alex Carrascosa ekintzailetzat du bere burua (arte-ekintzailea) eta duela urte askotatik jarduera batzuk eraman ditu aurrera. Horietan artea, sormena eta espresio-ekitaldiak nahasten ditu, talde-lana hobetzeko asmoz, gatazkak konpontzeko eta prozesu positiboak eraikitzeko.

Uztailaren 11n Eutokiaren emaitzak jakitera emango dira, beste bederatzi erakunderekin batera; osasun arlokoak guztiak: Bilbo Eskualdea, Gurutzetako Ospitalea, Conde Aresti Egoitza, Tadi, eta abar…

M.L.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Conexiones improbables

Posta elektronikoa modu eraginkorrean erabiltzeko gomendioak (4)

ERANTSITAKO ARTXIBOAK BIDALTZEA

Erantsitako artxiboak bidaltzea, nahiz eta erosoa izan, eragozpen hau du: mezuari eransten zaizkion fitxategien tamainaren batuketak ez du izan behar 10MB baino gehiagokoa, Osakidetzako posta elektronikoaren zerbitzariak blokeatu egiten baititu.

Dokumentuak partekatzeko, ahal dela, beti erabili behar ditugu partekatutako karpetak eta Ágora elkarlanerako ingurunea.

Ezin bada, ziurtatu behar da aurretik “Eranskina” arazorik gabe sartuko dela eta ez duela zure posta-kontuak duen espazioa (100Mb) blokeatuko. Ekidin, ahal dela, jasotzaile batzuei bidaltzea dokumentuak, figurak edo eranskinak eta horiek bilduta dauden tokira sartzeko helbidea/lotura eman.

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Red académica y de investigación española (RedIris). Normas de uso del correo electrónico. RedIris 2008 April 11 [citado 9 Feb 2012]

Osabide Globala bizkarrean (3)

DIAGNOSTIKOAK NOLA SARTU

Badirudi gutariko batzuek zailtasunen bat dugula diagnostikoak Osabide Globalen sartzerakoan, nola bilatu ez dakigulako edo, behin aurkituta, ez ditugulako zuzen gordetzen. “Brikontseilu” honetan ikusiko dugu,“pantailakada” batzuen bitartez,zein den jarraibidea.

Horrekin batera, lotune bat erantsi da CIE-10 kodeetara. Erabilgarri izan daiteke ordenagailuko pantailan uzten bada, sarbide zuzen baten bidez.

Adela Sanz

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Como diagnosticar en Osabide Global

Erlazionaturiko Loturak

  1. CIE-10. Capítulo V. Trastornos mentales y del comportamiento
EX CATHEDRA

Apunta zaitez BOMSeko jardunaldietara! Ez itzazu galdu!

Albiste hau argitaratzen denerako, izena emateko epea itxita egongo da tailerretan parte hartzeko. Hala ere, oraindik garaiz zaude ekainaren 7ko ekitaldirako izena emateko. Kontu ezberdina eta oso interesgarria izango da.

Goiza hasiko dugu errehabilitazioaz hitz eginez, tailerreko ondorioetan oinarriturik. Tailerretan parte hartuko dute gaixotasun larriek jotako pertsonek, sareko profesionalez gain. Ondoren aparteko ibilbidea egingo dugu joera berrietan zehar, eta horiek asistentzia-arloan daukaten aplikazioan. Mintzatuko gara zientziaz, etorkizunaz, teknologia berriez... Burua ikuspegi berrietara zabalduko dugu, eta espero dugu horiek lagun diezaguten ideia eta egitasmo berriak sortzen eta Bizkaiko herritarren buruko osasuna hobetzen.


M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. IV Jornadas de la RSMB

“Gu deliratzen ari gara; deliratzen ari zarete? Haiek deliratzen ari dira”

BOMSetik “La revolución delirante”ra joan ginen ilusioz, jakinminez eta askotariko itxaropenekin, han aurkituko genuenaren zain.

Gauza asko ekarri genituen aldean; ausardia, Verdejoa eta esaldi bat: “arlo fisikoan eta psikologikoan ongizate hobezina izateko, garrantzitsuagoa da kode postala, kode genetikoa baino”


Esther Abajo Rica, Julene Fernández Ripalda

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Crónica de las Jornadas "La revolución delirante"

Erlazionaturiko Loturak

  1. Web de “La revolución delirante”

Ikastaroa: Jarrera-higienea eta pazienteen mobilizazioa

Zamudioko, Zaldibarreko eta Bermeoko Ospitaleetan ikastaroa eman dute apirilean BOMSeko POUko erizainek (Isabel Maciasek eta Arantza Fernández de Arroyabek) Jarrera-higienea eta pazientearen mobilizazioa izenburua duena. Ikastaroa osasun arloko langileentzat dago berariaz eginda (erizainak, erizaintzako laguntzaileak), lantokian pazienteak mobilizatu behar dituztenentzat, alegia. Bi atalek osatzen dute: lehenengoa teorikoa da eta ondoko alderdi hauek jorratzen ditu: arrisku osteomuskularra, anatomia, arnasketa / erlaxazioa eta jarrera-higienea; bigarrena praktikoa da batez ere, eta hainbat jarrera aldatze egiten dira.

Azaroan berriro egingo da ikastaroa, apirilean etorri ezin izan direnentzat.

Merche González Álvarez
TXOKO-BOMS

Elkarrizketa Jon Lizarragari, Luis Pachecori eta Juan Medranori

Legerian adituak ez garenok normalean izaten dugun arazoetako bat da egiten ditugun jardueretan lege bat aplikatzeko zailtasuna, kasu honetan, Datu pertsonalak Babesteko Lege Organikoa (DBLO). Zailtasun hori antzeman ondoren, eta gure lanpostuan nola eragiten duen jakiteko premia larria izanik, BOMSetik ekimen bat jarri dugu martxan lege hori, umore grafikoaren bitartez,
ulertzeko helburuarekin.

Baliteke gure asmoa utopikoa izatea, baina Fernando Birri zinemagileak ondo azaltzen digun moduan, “ Utopia zeruertzean dago. Bi urrats hurbiltzen naiz eta bera bi urrats urruntzen da. Hamar urrats ematen ditut eta zeruertza hamar urrats doa haratago. Ni ibili arren, ez dut inoiz lortuko. Zertarako balio du utopiak? Horrexetarako: ibiltzeko”.


E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Jon Lizarragari, Luis Pachecori eta Juan Medranori
PERISKOPIOA

Bioeskola BBKren inaugurazio instituzionala. Baratze ekologiko honek lana lortzen lagunduko die gizarte bazterketa izateko arriskuan dauden pertsonei

Bioeskola BBKren inaugurazio instituzionala maiatzaren 10ean egin zen. Ekitaldira joan ziren Teknologia eta Nekazaritza kontseilariordeak, Estibaliz Hernáez eta Bittor Oroz, eta Nekazaritza foru diputatua Irene Pardo. Horiekin batera, izan ziren halaber, egitasmoa garatu eta gauzatzen lagundu duten erakundeen ordezkatzaileak (Emaús, Kutxabank, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Zamudioko Udala, Innobasque eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea).

Egitasmoaren helburua da gizarte bazterketa gainditzea, lan merkatura heltzeko zailtasunak dituzten pertsonei dagokienez; eta oinarritzen da sasoiko jaki ekologikoen kontsumoa sustatzean. Barazkiak Zamudioko Teknologi Parkearen eremuetan ekoizten dira era jasangarrian. Barazki saskiak, irailetik aurrera, zuzenean salduko zaizkie Teknologi Parkeko langileei.

Gaur egun hamar lagun jardunean ari dira; horietatik batzuk buruko gaixotasun larriek jota daude, eta beste batzuek gizarte bazterketa pairatzeko arriskua dute: “sormen handiko pertsonak dira, kementsuak eta ekarpenak egiteko gogo handikoak”.

Erantsitako dokumentuan jasotzen da ekitaldiaren oihartzuna hedabide digitaletan (prentsa, irratia, blogak eta Twitter sare sozialean).

Ez galdu gero egitasmoaren sustapen bideoa!


M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bioeskola komunikabideetan

Erlazionaturiko Loturak

  1. Audio 1
  2. Vídeo 2
  3. Vídeo 3
  4. Vídeo 4

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Naturaren espiritua harri eta zur eginda

Fernando BOMSeko pazientea dugu. Artista da bera. Paseo batean egur zati bat aurkitu, edo agian pinaburu pare bat, eta ziztuan balizko irudi bat etortzen zaio burura: gizon bizardun bat, indio bat,…

Han hemenka gubia sartuz lortzen du zuraren barruko arima hori kanporatzea. Berarekin hizketan, Michelangelo txiki bat balitz bezala, esan digu: “soberan dagoena kendu eta barruan topatuko duzu irudia”. Berdin egiten du harriekin, edozeinek uharri soila ikusten duen lekuan bertan, berak ez, gainazala aztertu eta sagu edo katu baten soslaia hasiko da irudikatzen. Handik ordu batzuetara margotuz gauzatuko dituenak.

Olio-lanak ere eginda ditu eta arrantza arteetan trebatua da. Beraz, artista polifazetikoa dugu Fernando. Hona hemen artelan txiki batzuk.

J.D.

Argazki bilduma

2012/13ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Clasificación General - JORNADA 11

____Equipo________J G E P TF TC_Puntos
1 DURANGO______10 9 0 1 74 26___27
2 ZAMUDIO_______10 8 1 1 53 27___25
3 VITORIA________10 7 0 3 56 38___21
4 MONDRAGON___10 5 1 4 56 45___16
5 BILBAO_________10 5 0 5 55 54__15
6 BARAKA________10 4 2 4 46 45__14
7 AVIFES_________10 4 1 5 27 38__13
8 ARGIA__________10 3 2 5 31 40__11
9 ERAGINTZA______9 3 0 6 26 40___9
10 ZALDER________9 1 1 7 34 56___4
11 URIBE COSTA___8 0 0 8 17 66___0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak

Ligaren finala, Euskadiko Osasun Mentaleko Areto Futboleko XVI. zentroartekoa

Finalaren jaia datorren ekainaren 7an izango da 10:00etatik aurrera Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian.
11:00etan taldeen partida jokatuko da, erabiltzaileek eta monitorek osaturik.
12:00etan finala jokatuko da, finalerdien irabazleen artean: Mondragon eta Zamudio – Vitoria.
13:00etan sari banaketa. Parte hartuko dute hainbat pertsonaia ospetsuk: Iribar, Koldo Aguirre,…
14:00etan, gutxi gorabehera, bazkaria izango da kiroldegiaren kafetegian; eta gero sari zozketa, bertara joandako guztien artean. Hori guztia Xaiborrek alaituta, musikaz eta dantzaldiaz.

Javi Peña Bustillo
BAZEN BEHIN

Bermeoko Ospitaleko jaien egitarauak (1975-1999)

Gorago iragartzen genuen Bermeoko Ospitalean laster ospatuko den jaia. Ohitura hori oso aspalditik dator, gainerako munduko ospitale psikiatrikoetan bezala. Gure kasuan, hasieran deialdia egiten zen Corpus Christiren ostegun jaiegunerako; egun horretan ate irekiko jardunaldia egiten zen eta baita zenbait zeremonia eta ekitaldi ere.

Aukera paregabea da oroitzapenen kutxatik (Manoli Badiolaren lan bildumazale arduratsuari esker) zenbait festa-egitarau berreskuratzeko, gozaturiko hainbat ekitaldi erakusten dituztenak, joan den mendearen azken laurdenean zehar egindakoak. Ez dira gutxi izango horiekin gogoratuko diren pertsonak; parte hartuko baitzuten horietako askotan; protagonismo handiarekin edo txikiarekin parte hartu ere.

1986ean, Osakidetzan integratu zen urtean, horietako egitarau batean irakurtzen dugu: “Gogo-sendakuntza etxe honek, urtean bein baiño ez bada ere, zeatz azaldu gura dautso bere erriko gizarteari eskeintza bizi bat, bere arrizko ormak ez ezik, izan leitekezan era guztietako ormak gainditu dagizalata urreratu daitela Etxe onetara. Uste dogu, barru ikuspegi au, epe labur batetan obetutata egokituta ezagutzeko eran aurkituko garala, bai gogo-gaixo ta bai euren sendiekazkogiza-miñataardurearen irudi ona biurtudaiten”.

Agian garai hartan aurreikusten zen jadanik, izena ezin aipaturik ere, etorkizun bat sarean.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Jaietako egitarauak (1975-99)
ATSEDENALDIA

Durangoko Eguneko Ospitaleko sukaldaritza. Gaur: "Txerri saiheskia labean eginda sagarrarekin"

Osagaiak:
Kilo bat txerri-saiheski
Baratxuria
Olioa
Gatza
5 sagar Golden

Labea berotzen jartzen dugu 180 graduan 20 minutuz. Bien bitartean saiheskiak prestatzen ditugu nahierara ebakita, olioarekin, gatzarekin eta xehe-xehe egindako baratxuriarekin. Labera eramango dugu erretilua eta bertan ipiniko ditugu saiheski onduak eta bost sagar garbiak; bertan ordu eta erdiren eta bi orduren artean utziko dugu 200 graduan. Labean egoteko denbora eta graduak labea nolakoa den izango dira, beraz, aholkua ematen dizuegu noizbehinka begirada bat botatzeko.

On egin dizuela!


Mª Teresa Rodríguez, Araceli Caballero, Maite García, Eneko Gutiérrez.

Argazki bilduma

María y yo

Maisu-maistrek, profesionalek eta gurasoek badakite jakin autismoa duten umeek ulermena eta ikasketak hobetzen dituztela baldin eta eurekin irudi argiak eta sintetikoak erabiltzen badira, ideiak edo egoerak transmititzeko. Miguel Gallardok (Makokiren irudigileak), alaba Maria autistarekin, ikusmenaren bidez komunikatzeko ohitura du eta liburu honetan ideia hori azpikoz gora jarri du, irakurleak ohar daitezen alabak nola sentitu eta bizi egiten duen mundua, gu neska bera izango bagina bezala; eta irudien bitartez saiatzen da mezu erraz bat aditzera ematen, zalantzarik gabekoa.

YouTuben entzun eta ikus daiteke egileari egindako elkarrizketa

J.Me

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Comentario completo sobre María y yo

Erlazionaturiko Loturak

  1. http://www.youtube.com/watch?v=H9kfCqe977g

Pestazol ®

1988ko amaieran, “TheTxori-Herri Medical Journal”en iragarkia argitaratu zenean, oraindik sustatzen ziren hipnotikoak medikuaren bisitaldian eta aldizkarietan. 1990ean zopiclona eta zolpidem saltzen ziren merkatuan, eta irtetekoak ziren brotzolam eta zaleplon (azkenengo hau bazterturik dago jadanik). Garai hartan bazeuden etxeko erremedio batzuk insomnioa ekiditeko; esate baterako, entzute handiko kirol esatari baten hitzaldi luzeak entzutea (nork bere burua babeste aldera). Iragarkiaren egileak beste aukera bat ematen du, ordea; Aromaterapia izena jar geniokeena: PESTAZOL zeritzona; akuilaturik, agian, garai hartan medikamentuek menpekotasuna sor zezaketen arriskua ikusten zelako; eta beharbada hunkiturik ere, loa hartu ezinik ibiltzen zirenak hartzen ari ziren arrisku erradiofonikoagatik.

J. Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

Don Celes. "Un buen somnífero" (1976)

Luis del Olmo. "Don Celes. Desventuras de un personaje de tinta china". Ed. CLA. Bilbao, 1976.

Argazki bilduma

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Esther Abajo Rica, Garbiñe Apraiz Urigüen, Manoli Badiola Lecosais, Ainhoa Bilbao Maiza, Araceli Caballero Bengoa, Jose M. Díaz Zorrozua (J.D.), Julene Fernández Ripalda, Maite García Fernández, Marta García García, Merche González Álvarez, Enrique González Arza (E.G.), Eneko Gutiérrez Gómez, Eva Ibáñez Gorostiaga, Jon Lizarraga Sobrino, Alicia Loureiro González, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), José Ignacio Mendezona Peña, Luis Pacheco Yáñez, Javi Peña Bustillo, Raquel Plata Redondo, Mª Teresa Rodríguez Burgos, Pilar Rodríguez Suárez, Adela Sanz Cañibano.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <